Eibarko euskara hiztegia
S LETRA
saltaka
(saltoka).
adlag.
(
TE).
Saltando.
Saltaka etorri zan pozan pozaz. / Vino saltando de alegría.
Saltoka gehixago Eibarren.
saltaketan
adlag.
(
TE).
Saltando,
brincando.
Ahunzkuma zorakillia aman inguruan leztxe, halaxe dabill egun guztian jolasetan eta saltaketan. / Como el cabrito loco junto a su madre, así está todo el día jugando y saltando.
Ik.
akitika egin.
saltalasoka
iz.
(
IL).
Al potro,
modalidad de salto sobre tres.
Astoka jokuko modu bat da.
Ik.
astoka-txitxaka,
kuarta-mantaka,
astoka.
"Hiru lagun makurtuta, euren buruak alkarren
onduan dirala eta besuekin bizkarretik alkarri helduta jartzen ziran
triangulo moduko bat egitten ebela" (IL, 84). Gero bestiak gaiñetik
salto egitten eben, baiña ez IL-ek, ez bere lagunak ez dakixe bata
bestian gaiñera salto egitten eben, batonbat jausi arte, ala
banan-banan pasau ahalian.
saltaparapetos
iz.
(
NA).
Licor,
aguardiente,
coñac corriente.
Aittittak koñaka eraten eban, baiña ez ona, korrientia: saltaparapetos! Ni hona ezkondu nitzanian, hamengo aittittak saltaparapetosa eskatu estan, eta ni, "ze ete da hori?". Bikuñanian be holan esaten eben. Itxuria gerrara juateko botillatxo bana eruaten eben, bizitzeko ero, koñaka emoten etsen..
salto egin
du
ad.
(
TE).
Saltar.
Zubittik behera salto ein dau lapurren igesik. / Ha saltado por el puente huyendo de los ladrones. /
Baiña gazte argalak, ikusirik ez zala lurra hain urriñ, salto eiñ eban ausarki. (Ibilt 461).
saltokari
izond.
(
TE).
Saltador,-a,
saltarín,-ina.
Matxinsaltokarixa letz, beti gorutz guran, hegan ekitzen detsan bakotxian lurrera jausteko . / Como el saltamonte, aspirando siempre a lo alto para caer a tierra cada vez que intenta volar
Ik.
matxinsaltokari.
saltsa
1.
iz.
(
TE).
Salsa.
Basarrixetan, Gabonetan intxaur-saltsia.
/ Por Navidad en los caseríos salsa de nueces.
Artikuluakin saltsía. "Con acento prosódico en la í" (TE, 645).
2.
iz.
(
TE).
Enredo,
lío.
Saltsia eta abarra ez zan falta haren etxian. / No faltaban cuestiones y enredos en aquella casa. /
Erriko jai ta jolas guztietan aurrenengo tanboliña [zan]. Saltsia nun, Batista kojua han. (Zirik 103).
saltsa-perretxiko
(salsa-perretxiko).
iz.
(
TE).
Rebozuelo,
cabrilla,
chanterelle.
(
Cantharellus cibarius).
"Seta llamada chanterelle" (TE, 645).
Saltsa-perretxikuak, sikatuta gordetzen dira urte guztian. /
Saltsa-perretxikuek, eta, bai, gure etxonduen, Arandon be ointxe be urtengo dabe; saltsa-perretxiku gorri-gorrixek urtetzen dabe etxaurrien. Nik lehen ostiko batekin apurtu eitten nittun, ta oin gure koiñatu batek, joño! saltsa-perretxikuek ziela ta estimaziño haundixe!.
Ik.
txaltxa.
saltzaille
[saltzaile]
.
iz.
(
TE).
Vendedor,-a.
Zu erostaillia izan baziñaz, ziur, saill hori guk baiño merkiago erosiko zenduana; baiña saltzaillia izan baziñaz, bi bidar ziur, gehixago pagau biharko genduana. / Si tú hubieras sido el comprador, seguro que habrías comprado más barato que nosotros el solar; pero si hubieras sido el vendedor, seguro que lo hubiéramos tenido que pagar más. /
--Aaa! bai ba... --diño batera-batera radixo-saltzailliak ahua zabalduz, "kortan" ipiñiko zenduen da... --Kortan? Bai zera; sukaldian ipiñi gendun! Sukaldian! (Zirik 64).
sama
iz.
(
TE).
Cuello,
pescuezo.
Zisniak lakotxe sama jasua eta leguna nere maittiak. / Un cuello levantado y suave como el del cisne mi amada. /
Samia postura eingo neuke ezetz. / Apostaría el cuello a que no. /
Samia posturia eingo deuat Urko Kalamua baiño haundixagua dala.
Ik.
lepo.
Eibarren lepo baiño gehixago erabiltzen da sama.
lehengo samatik burua.
(
TE).
No cambiar un ápice.
"Se dice para dar a entender que aquel de
quien se habla sigue siendo el mismo" (TE, 523).
Alperrik hogei urte igaro, lehengo samatik harek burua.
/ En vano han pasado veinte años; aquél sigue siendo el mismo.
samalde
(sama-alde).
iz.
(
NA).
Zona del cuello,
cuello.
Hobeto nao baiña bueno! Hotzik ez dot euki baiña... hain billurra emon desta eze, honek samalde zikiñonek!.
samalodi
(samalori).
iz.
(
TE).
Bocio.
Gaztetatik etorri jakon samalorixa. / De joven le sobrevino el bocio.
1. samar
1.
iz.
(
TE).
Grano de polvo,
brizna,
mota.
"Grano de polvo que arrastra el viento" (TE, 645).
Samarra sartu jata begixan eta ezer ikusi ezinda nago. / Se me ha metido una mota en el ojo y estoy que no veo nada. /
Mundu honetako gehixenak iñoren begiko samarra hobeto ikusten dabien letxe. (Zirik 56).
2.
izond.
(
TE).
Pequeño,-a,
insignificante,
que no vale la pena.
"Que no vale la pena" (TE, 645).
Jaungoikuan aurrian samarra gara gu. / Ante Dios nosotros somos un grano de polvo.
2. samar
2.
(txamar).
adlag.
(
TE).
Bastante.
Graduatzaillia da.
Haundi samar ein detsazu soiñekua. / Un poco grande le has hecho el vestido. /
Laster samar heldu dira Arratera. / Bastante pronto han llegado a Arrate. /
Aukeran gitxi txamar atara deskuzun ogixa. / Más bien poco el pan que nos has sacado. /
Asko txamar, ondo txamar, belu txamar. /
Haundi txamarra, txiki txamarra, eder txamarra. /
Hasarre txamar ibilli naiz-ta hori ezin neike ukatu. (In Zirik 97).
/
Ohittura arlote txamarrak dittugu. (Zirik 115).
/
Andra arin txamarrekin batera. (Ibilt 453).
samin
izond.
(
TE).
Amargo,-a,
ácido,-a.
Samina da sagar klase hori.
Garratza askotan esaten dogun artian, samiña gitxittan entzuten da.
samur
1.
izond.
(
TE).
Blando,-a,
tierno,-a.
Okela hau ez da samurra, alperrik karuena. / Esta carne no es tierna, aunque es la más cara.
2.
izond.
(
TE).
Cariñoso,-a,
tierno,-a,
sensible.
Bihotz samurrekua eta laguntzaillia. / De corazón tierno y generoso. /
Haren hizketa samurra sakon sartzen jakon bihotzeraiño. (Ibilt 463).
3.
izond.
(
EEE).
Fácil.
Gaur lan samurra agindu deste.
Ik.
errez.
samurtasun
iz.
(
TE).
Ternura,
cariño.
Amak umiendako daben samurtasunak ez dau orderik. / Es insistituíble la ternura de la madre con sus hijos. /
Eta samurtasunez beteta, Zaldunagana begixak bigunduaz... (Ibilt 476).
samurtu
1.
samurtze
(samurtutze)
.
du
ad.
(
TE).
Ablandar(se),
reblandecer(se),
enternecer(se),
conmover(se).
Samur edo samurrago bihurtu; bigundu.
Oillo zahar hau samurtziak eruango detsuz ordu batzuk. / El ablandar esta gallina vieja te llevará horas. /
Gizon galanta izan arren, berihala samurtzen dana. / Aunque es un hombrachón, se enternece en seguida. /
Ez zan erreza haren bihotza samurtzia. / No era tarea fácil ablandarle el corazón.
Ik.
beratu,
bigundu.
2.
samurtze
(samortu).
du
ad.
(
ETNO).
Ablandarse el catarro,
poner en vía de curación.
Ik.
zoldu,
katarrua zoldu.
San / Santa
izlag.
(
TE).
Santu-ren apokopia. Kristau erlijiñoko santuak aittatzian aurretik jartzen jakon berbia.
San Juan, Santa Iñes, San Lorenzo, San Martin, San Roman, gure mugen barrutiko ermittak.
Toponimixan, ermitta izenetan agiri da, aposiziñua lexikalizauta.
San Blas
iz.
(
ETNO).
San blas.
Febreruan 3a. Opillak egitten dira etxietan gero elixan bedeinkatzeko.
sanblasko-opil.
(sanblas-opill).
iz.
(
TE).
Torta de san blas,
samblas.
"Torta que era costumbre llevarla a bendecir el 2 de febrero a la ermita de Santa Inés, en Isasi, y que se conservaba a ciertos efectos mágicos y curativos" (TE, 646).
Pistonenian erosi dogu sanblasko-opilla, bedinkatzera eruateko.
San Juan egun
iz.
(
ETNO).
Día de san juan (24 de junio).
Junixuan 24a.
Han geldittu zan gizon morroskua ikubilla altzauta sentellak jaurtzen, ta ez gaiñera San Juan eguneko arpegixakin. (Zirik 90).
San Juan txiki
iz.
(
ETNO).
Día siguiente al día de san juan (25 de junio).
Junixuan 25a.
San Pelerixo
l. iz.
(
TE).
San pelayo (ermita).
"Ermita de San Pelayo en Ermua" (TE, 646).
San Pelerixora jo genduan arrasalderutz.