Logo Eibarko Udala

M LETRA

makakorro (makakorroi, matakorroi, makalarro). iz. (ETNO). Mugido de dolor.   Behixak estuasunian botatze daben orrua edo marrusa gogorra: bildurtuta daguanian, txahalgiñan, txakurren bat inguruan daukanian... Tira-tira-tira! Gurien, etxeosteko horma kantoien, etxian hegalien, oiñaztarrixak jo ta dana apurtu auan. Ta kortan ganaue makakorroka baten; ta hormako katie soltauta ganaue kortan katiak etenda, harutz ta honutz. Ta txakurra be, ardi-txakurra gurien baliente, ezta? ba ganauen azpira junda, bere burua sokorritzera! Ganauen azpira jun bai? Ta txakurra kendu ezin! Ganauen azpixen egon nahi txakurrek be!.
1. makal
1. izond. (TE). Débil, flojo,-a, delicado,-a, enfermizo,-a.   Ahula, debilla, indar gitxikua. Ha umia beti izan zan makala. / Siempre fue débil aquel niño. / Emaztia, andrakumia zanetik, makalegixa izango zala zeregiñ hartarako. (Ibilt 470). Ik. kili-mala, makalki, mirrin, argal, ahul.
2. izond. (TE). Cobarde, temeroso,-a.   Bildurtixa, txepela. Dan gizatuakin, hutsak bildurtzen daben makala dozu. / Con lo hombrachón que es, es un miedoso que una nada le asusta. Ik. odolik bako, bildurti.
3. adlag. (TE). Escasamente, débilmente, pachucho,-a. Atzoko aldian, makal dihardu gaur eurixak. / Hoy llueve débil en comparación de ayer.
4. izond. (OEH). Tremendo,-a, con valor ponderativo. Ez ei eukan meritu makala Batista kojuan papelaria haiñ ederto eittiak. (Zirik 103). / Ez eukan errazoia makala. (Zirik 68).  Ezezko testuinguruetan erabiltzen da exageratuz, zentzu ironikuan sarri: ez zara zu makala!
5. izond. (OEH). Enorme, muy grande, con sentido aumentativo.   Itzala, oso haundixa. Lotsari makala eruan jonat. (Zirik 28).
makalik. adlag. (OEH). Débil, abatido,-a. Zaldunari besotik oraturik, makalikan Señora koittaua ukat eiñda balitz bezela. (Ibilt 475).
makalik ibili. (makalik ibilli). esap. (TE). Andar débil, andar abatido,-a, estar enfermo,-a. Juan daneko sei hillabetian makalik dabill. / Hace seis meses que anda enfermo.
2. makal
2. iz. (ETNO). Álamo negro. (Populus nigra). Ik. txopo.  Toponimixan dokumentauta dagoz Makalarro, Makalarrokua, eta Makalarrobarrena leku eta basarri izenak.
makalaldi iz. (TE). Cansancio, flaqueza, debilidad. Eta andriari esan zetsan: "sarrittuko ditturaz zure makalaldixak" (Gen. 3. 16). / Y dijo a la mujer: "multiplicaré tus trabajos" = "multiplicabo erumnas tuas" / Hillero dake andrak makalaldixa hillekuakin. / Guretako sobre dao biharrori! Gaiñera, makalaldixakin nabil, ez dakit zegaittik nabillen, baiña makalaldixakin nabil neu, bai!. Ik. hilleko.
Makalarrua [Makalarrokoa] . b. iz. (TE). Makalarrua (caserío).   "Caserío desaparecido en el crecimiento urbano de Eibar" (TE, 540). Makalarruanekua erre ein zan gu eskolakuak giñala.
makaldu
1. makaltze (makaldutze) . du ad. (TE). Debilitar(se), enfermar(se), decaer. Negua heldu danetik makaldu naiz. / Desde que ha llegado el invierno, debilitado. / Eranak makaldu eitten dau. / La bebida debilita. / Zahartzara etortzen da makaldutzia. / A la vejez llega el debilitamiento. / Dirua galdu ta osasuna makaldu. (Zirik 94).
2. makaltze (makaldutze) . du ad. (TE). Achantar(se), acobardar(se). Gaiztuegaz makaltzen bazaraz, txarrago. / Con los malos achantarse es peor. / Txarren-txarrena, haren aurrian bat makaltzia. / Lo peor es achantarse ante él. Ik. kokildu.
makaleko izlag. (AS). Enorme, imponente, impresionante. Makaleko pasadia emon detse gaur Eibarri.
makalki izond. (TE). Enfermizo,-a, débil. Umetan makalkixa izan zan. / De niño fue enfermizo. Ik. ahul, makal.  Gaur egunian ez da erabiltzen.
makaltasun iz. (TE). Debilidad, decaimiento, flaqueza. Bestien makaltasuna, gogortzat dabizenen gogortasuna. / La debilidad de los demás es la fortaleza de los que pasan por fuertes.
makatz
1. izond. (TE). Silvestre, bravío (en frutales).   "Zepatik, sustraittik berez urtendako landaria, frutarbolia gehixenetan" (ETNO). Egarrixak itto biharrian nabillela, makatz arbola bat topau neban. / Gaztaiña makatzak balio jok zestogintzarako. Ik. basa-.
2. iz. (TE). Pera silvestre. (Pyrus sylvatica).   "Madari txiki, siku eta gogor samarrak "(ETNO). Etxe inguruko madarixak, eztittutakuak, baiña basuan dittuenak, makatzak. / Los perales inmediatos a la casa son injertados, pero los del monte, son silvestres. / Makatz ederrak agertzen dira Bizkaittik gure plazara. / Makatzak gozuen ardauakin eta azukriakin egositta.
Makazkua [Makazkoa] . b. iz. (TE). Makazkua (caserío).   "Lugar en Eibar donde fue un caserío" (TE, 541). Makazkuan etxe barrixak ein dittue.
makera iz. (ETNO). Pieza del carro.   Burdixan burtarasetan sartzen diran oholak, burpillak jasotzen daben lokatzia errailletatik ardatzera juan ez dein.
maketo iz. (TE). Maqueto,-a [despectivo]. Ez dakigu nundik etorrittako maketua dan hori. Ik. belarrimotz, hazurbaltz.  Irain-berbia.  "Calificativo que se dio a los inmigrantes en Vizcaya, cuando la revolución industrial, con ánimo ofensivo y ordinariamente limitado a la clase jornalera. Por antonomasia, los de tierras de Castilla, que dieron el mayor contingente de brazos para la minería y la siderurgia" (TE, 541). / SM Zirik 40: "Tengo apellidos como para regalar a los maketos, he mutil".
makila iz. (AN). Cobro de los molineros.   "Errotarixen zergia" (AN). Ik. laka.  (...) "Pagando la maquilla e motura acostumbrada en ellos" (EOYE, 1472, 119. or; 1493, 414. or.; 1507, 489. or. (JEL)).
makilla
1. [makila] . iz. (TE). Bastón, palo, vara. Badira makillia bihar dala esaten dabenak, emontzaille izateko asmuan. / Hay quienes dicen que hace falta palo, con la mente de ser de los que den. / Bere andria be astua makillara letxe einda euan. (Zirik 24). / Atara eban ordiazko frailliorrek ezkutuan zeroian makilla sendua. (Ibilt 464). Ik. makilla-salda, bide-makilla.
2. iz. (ETNO). Palo que crece al desarrollarse las verduras, tallo. Ik. txisten, zil, kerten.  Makillia egitten jakue porruei eta kipulei, esate baterako.
makilla-burruka. [makila-borroka] . iz. (TE). Duelo a palos, pelea con palos. Makilla-burrukia izan da domekan Hirukurutzetan. / Ha habido duelo a palos en Hirukurutzeta.
makilla-dantza. [makila-dantza] . iz. (TE). Danza de palos.   "Baile folklórico" (TE, 541). Aratostietarako, makilla-dantzia ikasten dabiz gazte mordo bat. / Guk egitten genduan danekua: banakua, biñakua, zortzikua, arku-dantzia, zintta-dantzia, ezpata-dantzia, makilla-dantzia eta aurreskua.
makilla-salda. iz. (IL). Paliza. Honei makilla-saldia!... zer dia honek?!.... / Ha zelako makilla-saldia emon detsen! / Ederra makilla-saldia emon detsena zuen txakurrari. Jota dago. / Guri emon jeskuek makilla-saldia...! bost eta huts galdu juagu. / Euki dozun gaixotasunak emon detsun makilla-saldiakin jota zagoz.
makillari [makilari] (makillalari). iz. (TE). Hábil en el manejo de la makilla. Erromerixetan makillari agertzen zan. / En las romerías hacía el bravo. / Neurtu zetsan bizkarra [...], lekurik emon gabe benetako makillalarixa zeiñ zan igartzeko. (Ibilt 464).  "Erromerietan musikoek indartsuenari makila bat ematen zioten ordena ipintzeko" (EEE, 43).
makillatu
1. makillatze [makilatu] . da ad. (ETNO). Desarrollarse, florearse las plantas y verduras.   Lur azpiko landareri kertena egittia (gero loratzeko): kipuliari, porruari... Hau da biharra!, porru guztiak makillatzera doiaz... / Porruei zilla urtetzen detse makillatzeko. Ik. zildu, aroldu, garatu.
2. makillatze [makilatu] . du ad. (EEE). Apalear, zurrar, golpear, sacudir. Alperrik Marixa makillatu, berez bihar dau. (Temosua ez dau makilliak beretik atarako) / Es inutil emplear el palo para convencer al obstinado.
makillatxo iz. (OEH). Diminutivo de "makilla", . Bixar egualdi ona, prailletxuak makillatxua gorutz altzau jok-eta. (Zirik 105).
1. makiña
1. [makina] . iz. (TE). Máquina. Makiñiak gizona azpixan hartu dau. / La máquina ha dominado al hombre. / Zine modurako makiña bat ingirau eben, nok daki nundik. (Zirik 44). / Eskribitzeko makiña moduko batekin. (Zirik 106).
2. [makina] .
A. Sarasua.
2. [makina] . iz. (TE). Locomotora (por antonomasia). Ik. suzko-burdi.  Makiña da Eibarko berba normala, suzko-burdi sinonimua barik (TE, 667).
makiña-erremintta. iz. (ETNO). Máquina-herramienta.   Materixalari pieziak bihar daben formia emoten detsan makiñia. Elgoibartarrak lakorik makiña-erreminttagiñan, ez dok topauko.
makiñan. [makinan] . adlag. (OEH). A máquina (de escribir). Ez ei zekixan makiñan eskribitzen. (Zirik 106).
makiñetako. [makinetako] . iz. (TE). Operario que trabaja en máquinas.   "Obrero de las máquinas" (TE, 542). Haren anaia makiñetakua zan Urkuzuan. / Su hermano era obrero de las máquinas en Urkusua. / Eibarren, limakua, makiñetakua edo grabaukua. / Makiñatxo bat andrakume zan makiñetakua gerra-aurrian be.
2. makiña
makiña bat. [makina bat] . zenbtz. (TE). Muchos,-as, infinidad, multitud. Makiña bat erregu ein gentsan gelditzeko, baiña dana izan zan alperrik. / No pocos ruegos le hicimos para que se quedara, pero todo fue en vano.  Zenbatzaillia da.
makiñatxo bat. [makinatxo bat] . zenbtz. (TE). Muchos,-as, infinidad, multitud. Makiñatxo bat egon eindakua haren zaiñ. / Makinatxo bat Igurtzi hartua izan bihar da oiñezkero. (Zirik 137).
makiñarixa [makineria] (makinarixa). iz. (TE). Maquinaria.   "Planta de máquinas" (TE, 542). Makiñarixa barri-barrixa erosi dabe euren lantegirako. / Han comprado una maquinaria nueva para su fábrica. / Makinarixa zahar guztia kendu eta barrixa eta modernua ipini dabe.  TEk makiñadi, makiñadixa dakar, baiña makinarixa da erabiltzen dana.  (Ibilt 106, 231).
makiñista [makinista] . iz. (TE). Maquinista. Makiñista ein zan eta Durangon bizi zan. / Se hizo maquinista y vivía en Durango. / Hain prixakua badok, juari makiñistiagana, ha ni baño lehenago helduko dok Bilbora. (Zirik 111).
mako iz. (AN). Mojón.   "Múgarrixa. XV. mendean erruz agiri dan berba honek horixe esan nahi dabela dirudi" (AN). Ik. makuak, múgarri.  "Hapax-a dirudi ez dogu hiztegixan ikusi eta esanahi honekin" (AN).  (...) "que los dichos montes fasta las dichas macoas e dende fasta la dicha villa de Eybar" (EOYE, 1430, 377. or. (JEL)).
makuak iz. (ETNO). Llantas de la rueda.   Burpil edo errubera baten buelta guztian alkarri lotuta ezartzen diran burdiñazko piezak (makuak edo usteixak). Burpil batendako gauzarik biharrezkuenak dira: mastarra edo burpil-begixa, erradixuak eta makuak. Ik. kurutze.
makur
1. izond. (TE). Encorvado,-a, torcido,-a, arqueado,-a.   Zuzena ez dana, okertuta daguana. Zugatz harek makurra eukan gerrixa, gaztetan ez ebelako zuzendu. / Aquel árbol tenía torcido el tronco, por no haberlo enderezado de joven.
2. izond. (TE). Grande, enorme, tremendo,-a. Makurra da ba harek daukan jauregixa Donostian! / ¡Pues menudo es el palacio que tiene en San Sebastián! / Andriari iges ein ahal dabena ez dok gizona makurra. (Zirik 107). Ik. makaleko, itzal, galant.  "Se usa enfáticamente con sentido mayorativo y meliorativo" (TE, 542).
3. iz. (ETNO). Herramienta especial de culatero.   Armagintzako berbia da. Kaxagiñan erreminttia, zurezko heldulekua eta puntia zorrotza eta S formakua (makurra) dittuana. Mailluka-kolpeka egitten dau biharra, jan bihar diran kaxa partien inguruak ebagiz, markatzeko erabiltzen da. Makurrak, puntia zorrotza.