Logo Eibarko Udala

H LETRA

harik eta (haik eta). adlag. (TE). Hasta que. Harik eta hil arte eran deigun ardura barik. / En tanto vivimos (no muramos), bebamos sin cuidado. / Harik eta ahal dogun arte bizi gaittezen. / Harik eta biharra dozun bittartian ez zara txarto. / Harik eta berriro ikusi arte, ondo izan!.
hariltegi iz. (ETNO). Cajoncito de la devanadera.   Telagintzako berbia da.
hariltoki iz. (ETNO). Devanadera.
haritsu izond. (ELH). Fibroso,-a, leñoso,-a. Gaur ekarri dozuna leka-haritsua.
haritxale [haritz-ale] . iz. (TE). Bellota de roble.   Haritzan ezkurra, haritz-alia. Txarrixak gizentzeko ez da haritxalia lakorik. / Para engordar los cerdos, no hay nada como la bellota. Ik. ezkur.  TEk diño ezkurra edozeiñ arbolana dala; haritxana haritxalia dala (TE, 370)
haritz (haritx, haretx, haitx). iz. (TE). Roble. (Quercus robur). Haritxa, egurretarako zugatz onenetako bat. / El roble, para madera, es una de las mejores especies. / Haritza, izan laikian egurrik onena gauza askotarako. / El roble, la mejor madera para muchas cosas. / Hamen haritxa beti ezagutu juagu gitxi. Gaztaiñia asko. Gaztaiñia eta pagua asko. Ipurua, Unbe, Illordo ingurua, Galdaramiño... Hor gaztaiñia asko. Eta Matsarixan be bai. Baiña haritxa gitxi: Urko inguruan, Mandiolan eta Agiñan piskat.... Lehenago egongo zan, ezta? baiña gure sasoirako gitxi. Haritx-tantai solte batzuk, bide ertzetan, eta erreka inguru batzuetan, baiña gitxi. Oingotxe moduan.  Bes. haritxale, haritx-tantai, haritz-mendi, harizti. / Aricha (EOYE, 1475, 97. or. (JEL)).
haritz amerikano. iz. (ETNO). Roble americano. (Quercus rubra).
haritz-mendi. iz. (TE). Robledal, robledo, monte robledal. Nere akorduan ondiokan, Urko eguzki-aldia zan haritz-mendixa. / Todavía en mi tiempo, la solana del Urko era un robledal. Ik. harizti.
haritz-tantai. iz. (ETNO). Roble bravío, roble sin desmochar.
harizti (harezti). iz. (TE). Robledal, robledo, monte robledal. Hariztirik onenak galdu ziran trenbidiak zabaldu ziranian. / Los mejores robledales se perdieron cuando la doble vía de los ferrocarriles. / Urdiñak eitten dira pagadixetan, hariztixetan eta gaztaiñadixetan. Ik. haritz-mendi.
harjo (harko). iz. (EEE). Gusano de fruta, agusanado,-a.   "Harrak eginda dagoen fruta" (EEE, 83). / Frutian harra. Aurtengo sagarra, gehixenak harjua. / Aurtengo sagarrak harjua dauka.
harkatx [harkaitz] . iz. (TE). Declive rocoso del terreno, escarpa. Eibarren Arkatxa esan jakon Isasiko alde batari, etxiak ein baiño lehen harkatxa zalako ibai aldera; Arkaxpia zan Kakalarduaneko olia, gaur Alfa; eta Arkatxekuak, Isasixan bizi ziranak. Ik. harburu.
harkaxpe [harkaizpe] . iz. (TE). Zona bajo roca, gruta. Aterpia, errotapia, harkatzpia, zubipia, elizpia, lurpia...
harlantza
1. iz. (TE). Taller de cantería.   Harrixa labratzen dan taillarra. / "Lugar donde se escuadran los bloques de piedra (Ardantza en Eibar)" (TE, 701). Marrukokuan eukan harlantzia Debarrak.
2. iz. (TE). Oficio de cantería / de cantero. Harlantzia albidade haundixetara gertatzen dan ofiziua. / Harlantzia bihar gatxa! Albidade haundixa bihar harrixa lantzeko! Ez dok makala!.
harloza [harlauza] . iz. (TE). Laja, lancha, losa.   Harrizko losa. Makiñatxo bat gauza egitteko erabili izan dira: txabolak, zubixak, mahaixak, hesixak... baitta etxiak be. Bizkaierazko arlasta, gaur egun behintzat, ez da erabiltzen Eibarren, baiña toponimua gorde da: arlasta izeneko erreka bat, baso bat eta inguru bat (ETNO). / "Laja, como las que se dan mucho en las canteras de Eibar" (TE, 159). Artaitxari aindu detsaraz harlozak, txarri-kortia eitteko. / He encargado a Artaitxa las lajas para hacer una cochiquera. / Zozola gaiñian eguan kanteria, eta Otolan be bai, eta toki askotan. Harlozak danerako bihar dira-eta: itxitturak egitteko, eta zubixak, eta danerako. Ik. harri-maillu, harpiko, harri, palanka.
harmailla
1. [harmaila] . iz. (TE). Escalinata, tribuna de piedra, escalón / peldaño de piedra. Probalekuko harmailletatik ikusi nittuan zuk diñozuzen zezenak. / De la escalinata del probadero presencié la corrida que tú dices. / Zenbat harmailla pelotaleku zaharrera? / ¿Cuántos escalones de piedra al frontón viejo?  Pluralian erabilitta eskillara osua: harmaillak; singularrian, eskillara-mailla bakarra da.
2. [harmaila] . iz. (TE). Asiento de piedra.   Harrizko maillia, jarlekua (ETNO). Ataiko harmaillan jarri eta esan deiguzen ipoiñak, giro ederra dago eta. / Sentémonos en el asiento de piedra del portal y hablemos, que está agradable. / Han dagoz danak jarritta, ataiko harmaillan.
harpauso iz. (TE). Piedras colocadas para cruzar el río, pasadera.   Errekia pasatzeko ipintzen diran harri illarak (ETNO). / "Vado formado por piedras islas sobre el cauce de un río" (TE, 161). Ardantzan, harposuak ziran Bilbo-zaharrera juateko. Baitta Amañako itturri onduan be. / En uno de los vados del río, pusieron piedras y pasaron en seco al otro lado. / Ibaixak eban azaluna baten, jarri harposuak eta heldu ziran bestekaldera sikutan.
harpia jo [harpa jo] . esap. (TE). Bromear.   Adarra jo, norbaitti barre eta burla egin (EEE). Harpia joten dihardu eta ez eixozu ezer sinistu. / Está bromeando y no le creas nada. Ik. adarra jo.  Adarra jo da gehixenbatian erabiltzen dana.
harpiko iz. (ETNO). Cincel de cantero.   Hargiñan zizela. Santugiñak asko erabiltzen dabe harpikua. / Harpikua hartzen badok bizkorrago egingo dok lana. Ik. harri-maillu.
harra [herra] . iz. (TE). Odio, rencor, resentimiento. Ha hasarria izan genduanetik, betiko harra desta gizon horrek. / Desde que tuvimos aquella cuestión, ese hombre me guarda odio eterno. Ik. zapo, gorroto, har.  Gitxi erabiltzen da.
harraki izond. (TE). Rencoroso,-a. Harrakixa zanetik, ez zetsan iñoiz parkatu. / Siendo rencoroso, no le perdonó nunca. Ik. zapotsu, gorrototsu.  Ez da erabiltzen.
harrakizun iz. (TE). Odio, rencor. Berba hórrek, zeuen artian harrakizuna sortzeko bakarrik. / Esas palabras, sólo para suscitar rencores entre vosotros. Ik. zapo, gorroto.  Normalian gorroto erabiltzen da eta ez harrakizun.
harramarra iz. (TE). Ruido, estrépito, fagor.   Zaratia, drogia, zirriparria, nahastia, saltsia. Andres beti dabill harramarraka, drogoso hutsa da. / Haretariko bat hasarretu zan etan han euki eben izateko harramarria!.
harrapatzaille [harrapatzaile] . izond. (TE). Acaparador,-a, ambicioso,-a. Dana harrapau biharreko harrapatzaillia zanetik, bihar baiño lehen hil zan. / Siendo un ambicioso que tenía que acapararlo todo, murió antes de tiempo. Ik. diruzale.
harrapatzen iz. (IL). A pillar (juego).   Jokua da. Talde bi egitten ziran eta alkar harrapatzen ahalegintzen giñan, harrapautakua norberan esparraura eruaten. Alkarren atzian itzalezko antxitxiketak egitten genduzen eta, etara kontuak, talde batak bestia desegiñ artian ez giñan gelditzen.  Batzuetan Guardi-zibillak eta lapurrak be esaten zan, erderazko a policías y ladrones-en antzera.
harrapatzen egin. du ad. (ETNO). Jugar a pillar. Harrapatzen ein deigun afaittarako ordura arte / Juguemos a pillar hasta la hora de cenar.
harrapau harrapatze [harrapatu] . du ad. (TE). Atrapar, coger, alcanzar, dar alcance, sorprender, pillar, pescar. Guzurretan harrapau neban. / Le cogí en mentira. / Harrapau dabe lapurra. / Ya han prendido al ladrón. / Ez juat izan erreza zuek harrapatzia. / No me ha sido fácil el alcanzaros. Ik. atrapau.  "Car il arrapoit l'un par les jambes, l'autre par les espaules... Rabelais. Gargantúa, Lib. 1. Chap. XXXVIII" (TE, 164).
harrasi [harresi] . iz. (ETNO). Muralla (método de pesca).   Errekan bertan harrasi txiki bi egitten ziran, eta erdixan saria edo antzerako zeozer ipintzen zan. Errekan gora igo eta arraiñak harresixetarutz eruaten ziran, sarian harrapatu arte. Harrasixa joten ibili gaittuk, eta loiña batzuk hartu jittuagu illuntzian jateko.
harrezkero (harrezkeriok, harrezkerik). adlag. (TE). Desde entonces. Harrezkero, gehixago ez da agertu gurera. / Desde entonces, no ha vuelto a nuestra casa. / Behin baten amaittu ziran gure estuasunak; harrezkero beste nasaittasun baten bizi gara. / Alguna vez terminaron nuestros apuros; desde aquel entonces vivimos en otra tranquilidad. / Orkatillia trokau jata eta harrezkerik herrenka nabill. / Se me ha torcido el tobillo y ando cojeando. / Harrezkerik, alabaiña, zuzen ibiltzen ikasi eban. / Desde entonces, sin embargo, aprendió a andar derecho. Ik. diruzale.