Logo Eibarko Udala

D LETRA

da (dda). onomat. (ETNO). Con fuerza y de improvisto.   Derrepenteko indarrez. Ezkailluan tamaiñokua!, baiña, bigotiekin: da-da! tenedorakin hartu! / Zana ikusi egitten da, partikular hamen dago bat!, hamen dago... Eta sartu egitten dabe, dda! sartzen dabe hortxe!.
da-da-da
1. onomat. (ETNO). Golpear algo con insistencia.   Zeozer jotia. Da-da-da!, erropak jo.
2. onomat. (ETNO). Decididamente. Batak bestiari: -"Ez dok izango?!: ha zaraixa eta, iñun atsenik egin barik?!", -"Bai, bai, bai! Iñun be geratu barik: hartu ta da-da-da-da-da!", holakotxe balientia ei zan.  Nahi beste bidar repetidu leike.
dagoka adlag. (AZ). Ejercitarse un niño en sostenerse. Ik. ojalietako ume, hankagorri.
dalako
1. izlag. (Lab-Hiz). Dicho,-a, susodicho,-a, mencionado,-a, citado,-a, tal, en cuestión.
2. [delako] . izlag. (Lab-Hiz). Llamado,-a, denominado,-a, tal.
edo dalako. [edo delako] . izlag. (OEH). O como se llame, o como se diga. Ollosaldia edo dalako horrek iztarri guztia pikatzen jok. (Zirik 114).
dama iz. (TE). Dama, señora. Elgeta-kaleko Zalduna eta Damia. / El Caballero y la Dama de Elgeta-kale. Ik. zaldun.  "Se usa para denotar calidad y contraponer a zalduna" (TE, 285).
damaskinatzaille (damaskiñazaille). iz. (TE). Damasquinador,-a. Kaitano bat, damaskiñazaille onenetarikua. / Un tal Cayetano, uno de los mejores damasquinadores. / Gaur egunian ez da Eibarren lehengo damaskinatzaille maisu haundirik.
1. damaskinau
1. damaskinatze (damaskiñau). du ad. (ETNO). Damasquinar.   Burdiña edo galtzairuzko gaiñazal batian urre eta zidarrezko hari eta orrixak inkrustauaz dibuju eta erliebe apaingarrixak egin. Makiña batek egiñ izan dau biharra Eibarren damaskiñatzen.
2. damaskinau
2. [damaskinatu] (damaskiñau). iz. (ETNO). Damasquinado.   Damaskiñatzian bittartez egindako biharra edo produktua. Damaskiñau ederretarikuak ein izan dira Eibarren. Nik etxian badakadaz bi edo hiru, ederrak benetan!.
damaskinau-eragiketak. iz. (ETNO). Operaciones de damasquinado.   Pikau, sartu edo inkrustau, matiau, sonbriau eta batzuetan perliau be bai. Ik. pikau, sartu, matiau, sonbriau, perliau.
damaskiño
1. [damaskino] . izond. (ETNO). Damasquinado,-a.
2. [damaskino] . iz. (TE). Damasquinado.   "Arte del damasquinado, resucitado en Eibar por los Zuloaga" (TE, 285). Zuloagatarrak biztutako arte bat damaskiñua. Ik. damaskinau.  TEn Lexikoian damaskiño agertzen da damaskiñatzian artia edo bihargintzia izentatzeko, eta ez gaur egunian darabigun damaskinau.
damaskiñoko iz. (TE). Damasquinador,-a, del gremio del damasquino. Zuen aitta zan damaskiñokua; Jose Balentin Isasikua, limakua. / Vuestro padre era del damasquino; José Valentín de Isasi, de la lima.
damu iz. (TE). Arrepentimiento, pena, pesadumbre, pesar. Arantza zorrotza balitza letz, damu batek minsorra desta bihotzian. / Como si fuera una aguda espina, un pesar me duele en el corazón.
damu izan. du ad. (TE). Apenar(se), arrepentir(se), lamentar(se).   Damutu. Nere bizi guztian damu izan dot eskolara juan bihar eza. / Toda la vida me ha pesado el no haber ido a la escuela. Ik. damutu.
damukizun iz. (TE). Motivo de arrepentimiento, motivo de arrepentimiento, motivo de pesar.   "Cosa de arrepentirse" (TE, 285). Damutasuna nola dan Zeruantzat gauzarik pozgarrixena eta pekatua damukizuna, deigun pekatu ein gero damutzeko (Rasputiñ-en erakutsixa). / Como el arrepentimiento es la cosa más agradable al Cielo y el pecado la cosa arrepentible, pequemos para luego arrepentirnos.
damutasun iz. (TE). Arrepentimiento. Benetako damutasun barik ez dago parkatzerik. / Sin verdadero arrepentimiento, no hay perdón. / [...] damutasunen eztena... (Ibilt 90).
damutu damutze ( damututze) . zaio ad. (TE). Arrepentirse.   Damua izan. Eiñ eta gero damututziak, ez dau balio hamen beheko kontuetan. / El arrepentirse luego de haberlo hecho, no vale en los negocios de aquí abajo. / Pekatuan ondoren etortzen da damutzia. / Después del pecado viene el arrepentimiento. Ik. damu izan, garbatu.
buruan ulerik aiña bidar damutu. esap. Arrepentirse (énfasis). Buruan ulerik aiña bidar damutu jata etxia ez erostia, euki neban aukeriakin. / Tantas veces como pelos en la cabeza me ha pesado el no haber comprado la casa, con la oportunidad que tuve. / Buruan ulerik aiña bidar damutu jakon ezkontzia. / Tantas veces como pelos en la cabeza se arrepintió de haberse casado.
dan-dan
1. onomat. (ETNO). Tok-tok (llamar a la puerta).   Ate jotiana. Antxiñan ez eguan tinbrerik eta "dan-dan!" joten genduan atia.
2. (tan-tan). onomat. (ETNO). Tañido grave de la campana.   Kanpaian hotsa. Zenbait kanpantorretako kanpaiak dan-dan egitten dabe. / Kanpantorrian, "tan, tan, tan!", goizeko hirurak jo zittuen eta etxera juan giñan. Ik. dilin-dalan.
dana
1. [dena] . zenbtz. (TE). Todo,-a, todos,-as. Bizixa alde batera, dana galdu eben. / Aparte la vida, lo perdieron todo. / Hau zalako modurik onena haren dana nola guzurra zan ikusteko. ( Ibilt 482). / Emaztia izan ezik, beste dana alkarrentzat ebela. (Ibilt 456). / Eta jarri eban intxaur-arbola baten ostian, nundik ikusiko eban aiskide bixen artian izango zan dana. (Ibilt 484). Ik. guzti.  Singularrian eta pluralian. Indartzeko: dan-dana.
2. [dena] . zenbtz. (OEH). Todo,-a, todos,-as. Gela dana illundu zanian. (Ibilt 467).  Singularrian eta pluralian.
3. [dena] . adlag. (TE). Completamente, enteramente, del todo, por completo. Aspaldixan ikusi ez, eta dana galduta topau dot. / No habiéndole visto hace tiempo, le he encontrado desmejorado del todo. Ik. erabat.  Adjetibuen eta adberbixuen maillakatzailletzat erabiltzen da, zeozer zihero, total danian.
dana be. [dena ere] . esap. (JSM). Todo también. Baiña, ez gaizki pentsau irakurle. Dana be izan zan Joxe
Moko okerreko etxian sartu zala. (Zirik 68).
dana biharreko. [dena beharreko] . izlag. (TE). Regular, mediocre, de dudosa calidad, no del todo satisfactorio. Ein daben lana, dana-biharrekua. / Todo le hace falta al trabajo que ha hecho. / Dana biharreko kantarixak. (Zirik 84). / --Da, zer iritzi jak konziertua? --Etxakixat ba! dana biharrekua zuan. (Zirik 85). Ik. guztia biharreko.
dana biharrian. adlag. (TE). Medianamente, así así, regular.   "Así así, regularcito" (TE, 286). -Zelan dago ama gaixua? -Dana biharrian. / -¿Cómo está la madre enferma? -Así así. Ik. guztia biharreko.
dana dala. [dena dela] (dala dirala). lok. (TE). Sea lo que sea, de todos modos, con todo, aún así. Dana dala, ni nere lehenguan izango naiz beti. / Sea lo que fuere, yo siempre estaré en lo mío. / Dana dala, zeu nausi. / De todos modos, tú el primero. / Dana dala, gaur hor dittuzu Deba-ibai erdi inguruko ibarretan bizi-bizirik dabillen hizketan. (Zirik 7).  Eibarren arrunta da dana dala. Aldaeria (dala dirala) JSMek aittatzen dau, XIX. gizaldiko agiri batetik hartuta, baiña ez da gaur egunian erabiltzen.
dana edo ezebez. esap. (TE). Todo o nada. Dana edo ezebez gura dabe. / Quieren todo o nada Ik. dana-edo-ezebez.
dana gurako. [dena gurako] . izlag. (TE). Acaparador,-a, ambicioso,-a, codicioso,-a, insaciable. Dana-gurako, ase-ezindako harrapatzaille gaizto bat haren uezaba. / Su amo, un ambicioso insaciable y perverso acaparador. Ik. harrapatzaille, diruzale.
dana-edo-ezebez. izond. (TE). Persona "todo o nada", radical. Ha txotxolua be, dana-edo-ezebez. / Aquel lerdo también, un todo o nada. Ik. dana edo ezebez.
danetariko. [denetariko] . izlag. (OEH). De todas clases, de todo. Andrazko danetarikuen izatiak jakin gurarik. (Ibilt 472). / Bai aberatsak eta bai pobriak, danetarikuak bihar dittuk oingo munduan. (Zirik 9).
danetatik. [denetatik] . adlag. (OEH). De entre todos,-as, de todo, de todas clases. [Dukesiak] juramentua ein zetsan esanaz, nahi baeban, berak ekixala, dánetatik haundiña eta ederrena, baietza pozik emongo zetsana. (Ibilt 477).
danian. [denean] . adlag. (TE). En todas partes, en todos lados. Danian da bardiñ: batzuk onerakuak, beste batzuk txarrerakuak. / En todos lados es igual: unos para el bien y otros para mal.
danba (danga). onomat. (ETNO). Golpear fuertemente con el puño o con otra cosa.   Ikubillez edo beste zeozekin indartsu jotia. Lehelengo politto-politto jo genduan atia, baiña geruago "danba-danba".
danbada (danbara). iz. (IL). Golpe fuerte. Gau beranduan atian emon zeskuen danbadiakin bildurtu giñan. Ik. dangateko.
danengandu danengantze [denengandu] ( danengandutze) . du ad. (TE). Poner al alcance de todos, generalizar(se), extender(se).   Danen eskura ipini, zabaldu. Makiñak gauza asko danengandu dittue. / Las máquinas han generalizado muchas cosas. / Danengandu da gaur musika ona. / Hoy la buena música está al alcance de todos. / Traba gabeko konpetenzian ondorena da, erreztasun guztien bentajia danengandutzia. / La consecuencia de la libre competencia, es la generalización de la ventaja de todos los adelantos. / Euren dana danengantzia, lehelengo kristauen legia. / El poner todo lo suyo a la disposición de todos, ley de los primeros cristianos.
danerako
1. [denerako] . iz. (TE). De todo, pluralidad, variedad. Euren artian, danerakua dago. / Entre ellos había de todo.
2. [denerako] . izlag. (TE). Para todo, polivalente. Kaitano, danerakua dibuju autuan. / Cayetano, para todo en materia de dibujo.
dangateko (danbateko). iz. (IL). Golpe fuerte. Ha zelako dangatekua emon detsan atiari! ixa lurrera bota dau. Ik. danbada.
dantza
1. iz. (TE). Baile, danza. Aurreskua da benetako euskal dantzia. / Euskera baztertuta Euskalerrixa dantzekin salbauta dagolakuan. (Zirik 41). Ik. soiñu-dantza, dantzan egin, euskal-dantza, dantza-soiñu, dantzari.
2. iz. (TE). Baile (fiesta). Domeka arrasaldetan dantzia izaten da plazan. / Los domingos por la tarde suele haber baile en la plaza. / Korruak ziran Untzagan: Korro haundixa eta Korro txikixa. Korro txikixan, eitten genduan neskak eta mutillak alkarregaz dantzan, ba, hamasei bat urtera arte edo... Gero neskak, gu baiño lehenago zelan nagusitzen ziran, hamasei urtekin, neskak orduan lagatzen eben korro txikixa eta juaten ziran korro haundira. Eta ez zan...; naturala zan! Baiña gu egon bihar izaten giñan beste pare bat urtian edo, oindiok, korro haundira juateko. Eta klaro! Untzagakuak han, ba, musikia amaitzen zan eta gero alkarregaz pasiora urtetzen genduan, eta ez genduan galtzen hori, umetako laguntasun hori. Ik. soiñu-dantza, dantzan egin, euskal-dantza, dantza-soiñu, dantzari.
dantza-premixo. iz. (ETNO). Concurso de baile suelto.
dantza-soiñu. [dantza-soinu] . iz. (TE). Música bailable, bailable. Han ez da besterik, dantza-soiñua baiño. / Allí no hay sino música bailable.
dantza-solte. iz. (ETNO). Baile suelto. Ik. solte.
dantzan egin. du ad. (TE). Bailar, danzar. Aratostiak dira dantzan eitteko. / Los Carnavales son para bailar.
esku-dantza. iz. (ETNO). Danza tradicional en cadena.   Dantza zaharra; itxuria danez tradiziño haundikua Eibarren. / Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados con sus manos y que guiados por un primer bailarín danzan girando alrededor de la plaza en sentido opuesto a las agujas del reloj. Ik. sokadantza.  XVIII. gizaldiko grabau baten Arrate agertzen da, eta bertan eibartarrak esku-dantzia egitten. Gregorio Múgica-k be beran Monografía Histórica-n aittatzen dau: Terminado el banquete se organizó un esku-dantza.
dantzaleku iz. (TE). Espacio para baile, lugar de baile.   Erromerixak egitten ziran lekua. Baillera guztietan da dantzalekua, euren erromerixa egunerako. / En todas las vecindades existe un lugar de baile para el día de su romería.
dantzari iz. (TE). Bailarín,-a. Arraguetako hanka bihurri herren bat zan gure denboran dantzaririk ariñena. / Un cojo de Arragueta era en nuestro tiempo el más ágil bailarín.
dantzari-talde. iz. (OEH). Grupo de danza. Dantzari talde bat juan ei zan Plaentxiara. (Zirik 40).
dantzarixak ipini. esap. (ETNO). Organizar e instruir un grupo de "dantzaris". Eta behiñ esan eban "atzera dantzarixak ipiñi bihar dittugu". "Dantzarixak ipiñi?", 44an zan hori. Esan notsan, "euskeraz be egitten ez dabe lagatzen eta dantzarixak lagako detsuez." / "Zenbat dantzari ipiñi ete zeban horrek?! mordua! asko!".
dantzazale izond. (OEH). Aficionado,-a al baile. Umore oneko dantzazalea, beti izan nintzan munduan. (In Zirik 95).