Logo Eibarko Udala

A LETRA

alata iz. (ETNO). Tablón del tejado.   Baleike beste herri batzuetan esaten dan arlatia izatia. Teillatuko azkenengo oholan gaiñian arlatia josten da. Arlatiak alde baten bost zentimetro eta bestian bi eukitzen dittu. Bere gaiñian ezarriko da azkenengo teillia. Arlatian itxuria dala-eta, teillia zuzen geratuko da, eta ez dau beheruntz egingo. Ik. gaillurraga, lata, kapirixo.
albait ... -en adlag. (TE). Lo más/mejor/antes que sea posible.   -en daroian adjektibo edo nola adberbixo baten ezkerrian juaten da: albait lasterren, albait onduen, albait merkien. Esaten baldin badetsazu albait lasterren etorri deilla... / Si le dices que venga lo más pronto posible...
albandorratz iz. (ETNO). Aguja para lana o hilo grueso.   Jostorratz haundixa, ardilaniandako. Ik. jostorratz, galtzetorratz, galtzagintza.
albaraka (albaaka). iz. (ETNO). Albahaca. (Ocinum basilicum). Lehen erromerixara albarakia eruaten zan paparrian, usain gozua eukitzeko.
albardau albardatze . du ad. (NA). Rebozar.
albata [albate] . iz. (TE). Compuerta.   Kanal edo ubide bat ixteko edo ura erregulatzeko atia (ETNO). "Compuerta en los aprovechamientos de aguas" (TE, 123). Guenengotik Isasira etortzen zan albatia jasotzera. / Desde Guenengua caminaba hasta Isasi para abrir la compuerta. / Maltzako indar-etxian albatia zabaldu dabe presia husteko; itxuria danez, garbitzeko asmua dake. / Zeru gaiñeko albatak. (Ibilt 367). Ik. osin, errotarri, azelin, kunbo, andapara.
albertxiko (albertxigo, alberretxiko). iz. (ETNO). Albérchigo. (Prunus armeniaca). Ik. frisku.
albi iz. (ETNO). Heno. (Holcus lanatus).
albizuri iz. (JSM). Heno blanco. (Holcus mollis).
Albizuri b. iz. (TE). Albizuri (caserío). Andrakume eder ha Albizurikua zan. / Agiñan dagok Albizuri basarrixa. Bueno, oin behia jota dagok, baiña hantxe dagok, Usartzatik behera, bide ertzian.
albo
1. iz. (TE). Lado, costado, flanco. Oingo egunetan min darabitt albuan. / Estos días traigo un dolor en el costado.
2. postp. (TE). Al lado, cerca. Gollibar albuan da Ziarroza. / Al lado de la Puebla de Bolívar, está Cenarruza.
albo-herri. iz. (AS). Pueblo vecino, pueblo circundante, municipio vecino.  Normalian pluralian.
albo-karga. iz. (OEH). Carga de costado, (fig) borrachera. Domeka gabe baten "Artobero" zerbait edanda, "albo-kargiakin", Kontseju osterutz juan zan. (Zirik 80).
albokargia euki. (albo-kargiakin juan / egon). esap. (EEE). Andar borracho, haciendo eses.   "Mozkorraren mozkorraz balantzaka, jausi beharrean, ibili" (EEE, 18). Jaixetan, gabera orduko sarri azaltzen zan albo-kargiakin gorputzari eutsi eziñik.
albora egin. du ad. (TE). Apartar(se), hacer(se) a un lado. Albora eizu, mesedez, burdixa igaro arte. / Apártate, por favor, hasta que pase el carro. / Ezkerreko hormiak albora ein dau eta laster da lurrera. / La pared de la derecha se ha inclinado y pronto vendrá a tierra. Ik. alboratu.
albohagin (albagin). iz. (TE). Muela.   Albuetako hagin bakotxa. Zirri eta zirri, kili-kolatu eban albagiña. / Albohagiña miñez daukat. / Erpoi eta albagiñ zorrozdun odolzalien aurka. (Ibilt 243). Ik. hortz, hagin, betagin.  Gitxi samar bada be, erabiltzen da ondiokan.
albokeran adlag. (Tr). De perfil, de lado, de costado.   Albotik ikusitta. Albokeran bera zala pentsau dot, baiña ez neban asko uste hemen topatzerik. / Ez neukek zein zan esango albokeran ikusi juat-eta. / Ezin izan najetsan arpegirik ikusi albokeran jeuan-eta.
alboko iz. (TE). Vecino,-a. Albokua ikusi eziñik bizi zan gizajua. / El pobre vivía no pudiendo ver al vecino. Ik. inguruko, auzoko.  TEk diñuan letz, auzoko berbiak esangura zabalagua dauka alboko-k baiño. Albokua etxe bloke baten barrukua da, aldamenean bizi dana, ezker-eskuma edo; auzokua urriñagokua be izan leike.
albora adlag. (TE). Al lado, a un lado. Albora zeroian semia ortozik. / Llevaba al lado a su hijo descalzo.
alboratu alboratze ( alboratutze) . du ad. (TE). Apartar(se), hacer(se) a un lado. Alboratu ez bazan, trenak zapalduko eban. / Si no se hubiera apartado, le habría pillado el tren. / Alboratizu lapiko hori. / Retira (pon de lado) ese puchero. / Alboratutzia izan ez bazan sasoiz, galdua zan. / Si no hubiese sido el apartarse con oportunidad, se hubiese perdido. / Ez zetsan ardura alboratzia. / No le importaba hacerse a un lado. Ik. albora egin.
alda-erdi iz. (ETNO). Medio lado de la ubre de la vaca.   Behixan errape erdi; titi bi. Erroibiak errapia osorik ez jok harrapatzen! Titi bat, hurrengo, bixak edo... alda-erdixa. Errapia erdittik partitzen dok, "derecha-izquierda". Bai. Baiña titixa galdu, igual, bat bakarrik eta bestiak igual normal beste hamar urtian be igual.
aldabarrak iz. (ETNO). Puntales del boga.
aldajira iz. (AN). Mudanza.
aldaketa iz. (NA). Cambio, variación, alteración. Behiñ Elgoibarrera ezkero asko aldatzen da berbia. Bai!, guk "biharra", Eibarren "biharra" esaten dana Elgoibarren "lana" esaten da, eta hortik hasitta gauza asko, e?! gauza asko zertzen da. Eta gero behin Bergarara... Bergan be oso diferente eitten da. Eta behiñ Ermutik behera pasatzen bazara, behin Zaldibar aldera ezkero, ero Etxebarrira juaten bazara be, aldaketa haundixa eitten dau. Ba! Ermuan ba, Ermuakin, antzeren haretxekin!.
aldakizun iz. (NA). Cambio, variación. Gure gazte denporatik hona zelako aldakizunak, e?.
aldakor [alakortz] . izond. (TE). Inconstante, voluble, veleidoso,-a, vagabundo,-a. Beti izan zan ipurloka aldakorra, iñun iraun ezindakua. / Siempre fue un elemento inconstante, que no podía durar en ningún lado.
aldakuntza iz. (AS). Cambio, variación.
aldamen
1. iz. (TE). Lado, costado, flanco.   Albua, zerbaitten edo norbaitten eskumako edo ezkerreko aldia. Ezkerreko aldamenetik sartu jakuzen. / Se nos metieron por el flanco izquierdo.
2. [ondoan] . postp. (TE). Al lado de, cerca de.
aldameneko iz. (ETNO). Vecino,-a.   Bizitza biko etxietan, albokua, aldekua. Ik. aldeko, auzokourren, auzo.