Logo Eibarko Udala
gain
1. (gaiñe). iz. (TE). Cumbre, cima, alto. Akondia gaiña, Arrate gaiña, Aritxixoko gaiña, Azkarate gaiñia. / Elorreta gaiñia, aukerako tokixa bazkari eder bat eitteko. / La encimera de Elorreta, lugar a propósito para hacer un buen banquete. / Aizgorri gaiñian, ermittia gordeleku genduala, ein genduan gau guztia. / En la cima de Aizgorri, teniendo por refugio la ermita, pasamos la noche. / Gaiñik gaiñ, Akondiatik Arratera, mendirik mendiko letañia juaten zan, Asensio bezperan.  Beste esangura batzuen artian, toponimuetan erabiltzen da, eta sarri lexikalizauta dago.
2. postp. (TE). En, sobre, encima. Ibargain, Pitxargaiñ, Eibarren. / Gure gainetik dago legia. / Por encima de nosotros está la ley. / Ez dago norberan gain gura eta ez gura izatia. / No está en nosotros el querer o dejar de querer. / Hegan itsasuen gaiñetik, itxulitzen dira hegazti hárek. / Aquellas aves, regresan volando por encima de los mares. / Zaldunak danen gaiñ maitte ebana. (Ibilt 484).  Lekuzko egitturetan erabiltzen da, nahi bizidunetan nahi bizigabietan; esangura konkretua nahi abstraktua euki leike. Bizigabietan, normalian berba konpuestua egitten da, edo lexikalizaziñuak: Ibargain eta abar. Bizidunetan, gain esanguratik aparte, inesiboko -gan atzizkixan lekuan erabiltzen da: neregan = nere gain. Bai aurrekuak bai postposiziñuak kasu markak hartu leikez: gaiñian, gaiñetik esate baterako.
3. postp. (TE). Además de, aparte de. Zuk esan dozunetik gaiñekua neria balitza, ondo nitzateke. / Si lo que sobrepasa de lo que tú has dicho fuese mío, sería dichoso. / Honegaz, lehengo zapuan gaiñ, sortu jakozen andra gaiztuari zelo haundixak. (Ibilt 482).  Bai aurrekuak bai postposiziñuak, kasu markak hartu leikiez.
4. postp. (TE). Acerca de, sobre, en relación a, relativo a, en lo que respecta a. Zuk atara dozun autuan gaiñian, gauza bat esango dot... / Sobre la cuestión que tú has suscitado, diré una cosa... / Laster igarri zetsan bere gain barre eitteko goguak zirana. (Zirik 59). / Senarrak [...] ez zetsan iñori ezer agertu autu triste haren gaiñian. (Ibilt 465). / Dukiak ipiñi ebala jakiñian bere emazte bihurrixa, ixilleko maitetsu bixen artian zan aiskidetasunan gañian . (Ibilt 488).  Berbetako konturen bat danian erabiltzen da. Ez dauka leku esangurarik. Bai aurrekuak bai postposiziñuak berak, deklinaziño kasu markak hartu leikiez.
gaiña hartu. esap. (TE). Coronar una cumbre.   Gaillurrera igo. Nekez baten, Elosu gaiña hartu genduan.
gaiñetik egin. esap. (TE). Responder desde una posición de fuerza.   Jarki, aurre egiñez erantzun. / "Responder con más carácter, autoridad o convicción" (TE, 386). Alperrik uezaba gogorra izan, gaiñetik ein zetsen bihargiñak, errezoiz beteta ziralako. / Aunque el patrono era duro, los obreros le replicaron más alto, porque estaban llenos de razón. / Kontuz hi neri gaiñetik eitten!
gaiñez egin. esap. (TE). Rebosar, desbordarse, salirse. Auzokuegaz barriketan, sukaldiakin ahaztu eta lapikuak gaiñez ein detsa. / Charlando con las vecinas, se ha olvidado de la cocina y se le ha desbordado el puchero.
gaiñik gain. esap. (TE). De cima en cima. Gaiñik gaiñ, Akondiatik Arratera, mendirik mendiko letañia juaten zan, Asensio bezperan.