Logo Eibarko Udala

U LETRA

u
1. metaling. Vigésima segunda letra del alfabeto vasco 'u'.
2. interj. (NA). ¡uf!, ¡buf!, ¡bueno!. Ondo biziko ez dia ba! harek ezebe ez dabe falta eta! uuu!.
ua-uau
1. (au-au, uau-uau, guau-guau, gua-guau). iz. (TE). Perro, can, chucho.   Ume berbetan, "txakurra" Guazen hamendik, au-au dator eta. / Vámonos de aquí que viene el perro. / Ua-uauk zer egitten dau? / Eta zu zer zara? animalixia?... txakurra!, ua-uau!. / Ez egizu egin negarrik, bestela guau-guau etorriko da eta. Ik. pitxitxi, txitxi.
2. (uo-uo, ua-uo, guau-guau, au-au). onomat. (ETNO). Ladrido de perro, onomatopeya, ¡guau, guau!.   Txakurran zaunkia. Hor dabil gure txakurra "ua-uau", pasatzen dan edozeiñeri. / Nere biharrak, Itxurrizarretik ur freskua eruan etxera eta oilluak gobernau. Eta gu han geratzen giñan, kromuekin, eta illunduta etxera! billurtuta; Jesus! eta amari: -"Ai ama, ez dot ekarri ura, billurtu eitten naiz da...", eta -"Aber ze esaten daben, aittai esan". Eta orduan, Iñarrian euken txakur bat, "Nabarro", eta batzuetan, zeoze ez nebanian eiñ, -"Nabarrora eruan bihar zaittut!", atia itxi eta kanpuan, oo...! Eta mutillak, nere anaiak, ba "ua-uau-ua-uau-ua-uo!": ha zan purgatorixua!, nere estuasuna eta nere negarrak...! aittan bihotza be bigundu eben: nere fabore nere aittak.
Ubaixa gatxiz. (TE). Ubaixa (apodo).   "Sobrenombre en Eibar" (TE, 702). Ubaixanekuak baziran Eibarren.
ube iz. (ETNO). Punzón en "v".   Grabadoriak erabiltzen daben "V" formako puntadun puntzoia. Beste lan batzuen artian, eskopeta arruntan platinak apaintzeko. Ik. sakabokau, matiatzeko puntzoi, sartzeko puntzoi, puntu-biribil, markadore.
ubedun puntzoi. iz. (ETNO). Punzón en "v". Ik. ube.
Ubera l. iz. (TE). Ubera (barrio).   Bergara eta Elgetan artian daguan auzua (JME). / "Barrio en jurisdicción de Elgueta" (TE, 702). Beizuko Zabaletik Uberara jatxi giñan.
ubide (AN). Acequia, canal.   "Erretena, kanala" (AN). Ik. erreten, areka.  (...) "por el ubide por lindero azia abaxo" (EOYE, 1498, 449. or. (JEL)).
Ubitxa [Ubidieta] . b. iz. (TE). Ubitxa (caserío).   "Caserío en Eibar, donde radicaban unos Echevarrías" (TE, 702). Kiñarra-Otaola ballekua. Ubitxara goiaz, erroberua hartzera.
uda (ura). iz. (TE). Verano, estío. Uda guztian, mendirik mendi ibilli da, ezer falta ez jakola. / Todo el verano ha andado de monte en monte, sin faltarle nada. / Paguetan agertzen da urako beruetan, "Rosalia alpina" esaten jakon kakalardo adar-luze bat. / En las hayas aparece en los calores del verano, un cerambicido llamado "Rosalia alpina". / Uda legor batian. (Zirik 65).
uda-denbora. iz. (TE). Estación veraniega. Urberuagara noia uda-denborarako.
udabarri (udebarri). iz. (TE). Primavera. Udabarrixak neguko tristurak astintzen dittu, mundua loraz eta argiz janztiakin berriz. / La primavera sacude las tristezas del invierno, con vestir de nuevo el mundo de flores y de luz. / Eibar eta inguruko kazarixak haze ezteguak izaten dittuen udabarrixan, pikupian, (Zirik 72).
udaguen iz. (ETNO). Otoño. Udaguena da mendixan ibiltzeko sasoirik onena.. Ik. udatzen, udazken.  "Baserrietan kalean baino gehiago erabiltzen da berba hau" (EEE, 147). Eibarren udazkena da gehixen erabiltzen dana.
udal iz. Concejo, cabildo, corporación municipal, ayuntamiento (corporación). Ik. konzeju, aiuntamentu, udaletxe.  Gehixen aiuntamentu / aiuntam(i)ento erabiltzen da oindiokan, baiña udal be zabalduz doia batez be gaztien artian.
Udalaitz l. iz. (TE). Udalaitz (monte).   "Peña entre Mondragón y Elorrio" (TE, 702). Eibarren Udalaitz esaten jako Kanpazar gaiñeko hatxari.
udaletxe iz. Ayuntamiento (edificio), casa consistorial, concejo (edificio). Ik. aiuntamentu, konzeju, udal.  Nausixak konzeju erabiltzen eben; gaztiak, oiñ, udaletxe. Maillegatutako aiuntam(i)entu be erabiltzen da.
udalora iz. (TE). Prímula. (Primula vulgaris). Udabarriko lehelengo epeltasunak millaka udalora ataratzen dittu gure zelai eta hegixetan. / Las primeras tibiezas de la primavera, hacen brotar por millares a las prímulas en las praderas y los ribazos.
udatzen (uda-atzen, uratzen). iz. (ETNO). Otoño. Udatzena zan, hegohaixe bat baebillen!; jarri dira Untzagako bankuan eta han goixaldera arte kontuak esaten. Ik. udaguen, udazken.
udazken (uda-azken). iz. (TE). Otoño. Frutuz betetako uda-azkena, urte guztiko nekien sarixa; bere goi-garbi egunegaz da gizon bardiñan arrasaldia bezela. / El otoño lleno de frutos, es el premio de las fatigas de todo el año; y con sus días claros es como el atardecer sereno del hombre justo. Ik. udatzen, udaguen.
uezaba [ugazaba] (ugazaba). iz. (TE). Patrón, patrono, jefe, amo. Ugazabak diruak ein zittuan, langillien kontura. / El patrono hizo fortuna a costa de los trabajadores. / Uezaba gogorra gertau jako mutillari. / Patrono exigente le ha tocado al muchacho. / Uezaba hurreratu jako bihargin bati. (Zirik 71). / Bururatu jakon uezabari lorateiko bigunian "iñuzente" eraittia neskamiari. (Ibilt 470s).  Aldaera bixetatik, uezaba da Eibarren erabiltzen dana, "más común en Eibar" (TE, 705). Artikulua hartzerakuan be, ugazaba / uezaba egitten da, eta ez *ugazabia / *uezabia.
uezaitta [ugazaita] . iz. (TE). Padrastro. Uezaittak ondo hartzen eban. / El padrastro le trataba bien. Ik. anaitzako.
uezalaba [ugazalaba] . iz. (TE). Hijastra. Uezalabia izan arren, asko gura zetsan amatzakuari. / Aunque era hijastra, quería mucho a su madre adoptiva.
uezama [ugazama] . iz. (TE). Madrastra. Aitta bigarrenez ezkondu zan eta uezama ezagutu biharra izan eban. / El padre se casó en segundas nupcias y hubo de conocer madrastra.
uezeme [ugazeme] (uez-seme). iz. (TE). Hijastro. Bere odoleko umiak eukitzerakuan, gorrotua hartu zetsan uez-semiari. / Al tener hijos propios, la madrastra aborreció al hijastro.
ufa interj. (AS). Voz que denota alegría, alborozo. Ik. aufa.
ufal (ujal). iz. (TE). Crecida del río, inundación, lluvia torrencial, riada, aguas torrenciales.   "Crecida de aguas en los ríos" (TE, 703). Ufala doia Maltzako ibaixan, iñoiz baiño hazixagua. / Va una crecida en el río de Málzaga, mayor que nunca. / Laga bakian!, egualdixa ez dago gure eskuan eta eskerrak!; gure eskuan balego batian eurixa eta bestian ujala eta bestian harrixa eta bestian danak!. / Iketza egosi Eibarrera entregau burdixakin. Baten estu ibili nitzen. Banoie hogetalau zaku ta burdixakin, ta ufela! Ufela kamiñuen behera. Ta zakuek heldu ezin! Ta burdixari burtardatza hausi! Burtardatza hausi ta jo eban burdixorrek behia, ta "oin zer ein bihar ete juat nik?". Mekolako bueltan. Atzenien burdi zaharra aitta zanak eruan Ermura, ta burdi bi ein zittuen gero! Barrixa ta beste txiki bat be bai. Ik. euri, euritte, eurizar, uraldi, ufalaldi.
ufala
1. zenbtz. (TE). Abundante, mucho, cantidad. Hango jan eta erana, ufala zan. Ik. ugari.
2. adlag. (TE). Abundantemente, excesivamente. Ufala darabil dirua aspaldi honetan.
ufalaldi iz. (TE). Riada, temporal de aguas, inundación, crecida, temporal de lluvias. Oingo ufalaldixa lakorik ez da ezagutu urte askuan. / Un temporal de aguas como éste no se ha conocido en muchos años. Ik. ufalte.