Logo Eibarko Udala

N LETRA

nahigura iz. (TE). Deseo, anhelo, voluntad, capricho. Munduko nahigura guztiak izan zittuan aukeran. / Todos los deseos del mundo los tuvo a su arbitrio.
nahiko (nahikua). adlag. (TE). Bastante(s), suficiente(s). Nahikua lan ein dot hirurogeita zazpi urtian. / Bastante he trabajado en sesenta y siete años. / Nahikua burukomin daukelako. (Zirik 6). / Gogo ona ez al da nahikua? (Zirik 118). / Hauraxe nahikua ebala senarran goguak esnatzeko. (Ibilt 472). / Ez dot nik nahikua odol, ixilleko izen haura agotik ataratzeko. (Ibilt 459).  Artikulu barik, nahiko, edo artikuluakin, nahikua [nahikoa], zeri lotuta doian bixetara erabiltzen da: nahiko ondo, nahiko gazte; nahikua izan, nahikua lan egin...
nahikua eta larregi. [nahikoa eta larregi] (nahikua ta larrei). (TE). Harto bastante. Nahikua ta larregi zuk ein dozuna. / Harto bastante lo que tú has hecho. Ik. larregi.
nahitta adlag. (JME). A propósito, intencionadamente, aposta, adrede.   Nahi izanda, apropos. Mutikuak nahitta apurtu dau florerua Ik. apropos.
nahitta bez. [nahita ere ez] . esap. (TE). Ni queriendo, ni aposta. Nahitta bez, ezin neban ikararik eiñ. / Ni aun queriéndolo, no podía moverme.
nahiz junt. (TE). Aunque, ni aunque. Ez neuke eingo gauza hori, nahiz errege jaunak aindu. / No haría eso, ni aunque lo mandara el rey. / Mendi sikuren batian edo nahiz desiertuan bertan basamortuak zihar ebillen. (Zirik 18). / Emaztia bihar baiño gehixago maitte izan arren eta nahiz barruan gogor mindu honen guzurrak. (Ibilt 479).
nahiz da. [nahiz eta] (nahi tta). junt. (TE). Aunque, si bien. Nahiz da harrixa, ez dot galduko nik gaurko erromerixia. / Aunque caigan piedras, no pierdo yo la romería de hoy. / Nahi tta urrezkua izan, kaixolia kaixola. / Aunque sea de oro, la jaula es jaula. / Banoia, nahi tta hill! / ¡Me voy, aunque me muera! / Hor behin betiko esanda: ezetzian nago nahiz da hill! / ¡Hélo ahí dicho de una vez para siempre; estoy en mi negativa aunque me maten!
nahiz dana. [nahiz den] . esap. (TE). Sea lo que fuere. Nahiz dana: guazen gu behintzat. / Sea lo que fuere: vayamos nosotros al menos. Ik. nahi tta nahi dana, dana dala.  Arruntagua Eibarren dana dala.
nahiz... edo.... junt. (OEH). Bien bien, sea sea. Larregi ekixan berak, nahiz tximiño jantzi edo odoloste jantzi [...] ezautuko ebena. (Zirik 103)
nahiz... nahiz.... junt. (OEH). Bien bien, sea sea. Nahiz estaziño batian ipiñi ta nahiz bestian ipiñi, beti prantsez joten dau. (Zirik 64). / Nahiz laguna edo nahiz ostiantzekua, harentzat bardin zan. (Zirik 33). / Nahiz ardau txarra ibilli edo nahiz ona, bere bezerueri aitzen emoten zekixana zan. (Zirik 69). Ik. nahi... nahi..., zein.
nakar iz. (TE). Nácar.
nanan egin (ñan egiñ, ñañan egin). du ad. (TE). Comer. Nanan eizu maittiorrek haundi ein zaittian. / Come, mi queridito, para que te hagas grande. / Bai, oiñ ez da esaten, lehenao esaten zan hori!; lehenaoko esaeria zan, "ez dago txitxiarik eta, ñan papa!". / Umetxuak oin ñañan egingo dau, ezta? polittorrek?.
nanara izond. (NA). Lela, atontada, isustancial.   Andrazkuei esaten jakue. Ha nanara bat da.
nanaratuta egon. esap. (NA). Estar alelada, estar atontada, estar en otra onda.   Ganora barik egon, ibili. Jaiki naizenetik nanaratuta nabiñ neska!  Andrazkuen esakeria da. Nanaratuta ibili be esaten da.
nano (nanu). iz. / izond. (TE). Enano,-a, diminuto,-a, canijo,-a. Velazquezek pinttau zittuan nanuak...
nanukerixa [nanokeria] (nanokerixa). iz. (TE). Ruindad, mezquindad. Haundiki guran eta nanukerixia beti aldian. / Queriendo ser grande, siempre le sigue la ruindad.
napar-hegoi iz. (ETNO). Viento sudeste.   Hego-haixe klasia. Hegoaldetik dator, baiña freskua da, ez berua. Neguan agertzen da gehixenbat. AZ-k eta Izag-ek be holaxen dakarre; JME-k Bergaran, ostera, epeltzat dauka (ETNO). Katua Debara begira badago, iparra dator; Plazentziara begira, napar-hegoia; Illordora begira badago, hegoia; eta Urkora begira, eurixa beti. Amamak esaten dau, "Baiña katua! Nora zagoz begira!? Alde hortik!!". Katuak ez dau kulparik euko, baiña.... Ik. norde, ifar-mendabal, ifar-haixe, ifar, hegoi, haixe.
nardai iz. (ETNO). Pieza de madera o hierro que une al yugo el carro, narria o elemento a transportar. Nardaixa da, ba, mutur bat buztarrixari lotzeko eta bestia katez proba-harrixari lotzeko erabiltzen dan egur zati potolua. Holan, egurrezko haga sendo bat. Ik. nardaka.
nardaka
1. iz. (ETNO). Tirador del barquín.   Hauspuari tira egitten detsan barria. Burdiñoletako berbia da. Urkulura doian eta "nardaka" deitzen detsen paluan sartzen dan kerteneraiño (...). Ik. hauspo-pujoi.
2. iz. (ETNO). Pieza de madera o hierro que une al yugo el carro, narria o elemento a transportar. Ik. nardai.  Izena jaso dogu, baiña esanguria ez dago garbi.
narra iz. (TE). Narria, rastra. Gure aldietako baserri guztietan zan narria, basoko karriuetarako. / Bedarrondotarako burdixa erabiltzen dogu beti, baiña ida-batzen narria sarrixago. Ez dago arrazoirik, baiña kostunbria-edo. Izan be, burdixa eta narria gauza bera dira: partikia, eta erraillak, eta arasak... Burdixari burpillak kendu eta narrian iguala. / Narra gehixen, guk, soloko gauzak etxera ekarteko; bedarra eta arto-maillastua ekartzeko. Eta mendittik gauzak ekartzeko be bai. Ik. lera.
narras
1. izond. (TE). Dejado,-a, desaliñado,-a, descuidado,-a, abandonado,-a, no muy limpio. Gaztetan ondo apainduta beti agertu arren, ezkondu ezkero andra narrasa dabill. / Aunque de joven aparecía siempre bien compuesta, desde que se casó anda desaliñada.
2. izond. (ETNO). Revuelto, desapacible (tiempo).   Egualdixakin erabiltzen da normalian.
3. adlag. (TE). A rastras, arrastrando(se).   Tatarraz, arrastaka, narraska. Barruko gonia narras daroiazu. / La saya interior, la llevas arrastrando. Ik. tatarraz, narraska.
narras ibili. da ad. (TE). Andar decaído,-a, andar a rastras [fig].   Makal, gogo barik ibili. Narras dabil gaixua izan ebanetik. / Anda decaído desde que tuvo la enfermedad. / Asmo haundixetan, baiña narras dabil zorreri erantzun ezinda. / Con grandes proyectos, pero anda al remo no pudiendo responder a sus deudas.
narraska adlag. (TE). A rastras, arrastrando(se).   Tatarraz, arrastaka, narras, narrasian. Narraska atara eben etxetik, ha zan hordixa. / Le sacaron de casa arrastras al borracho que era. / Heldu zan narraska txarri-kortaraiñok. (Ibilt 461). Ik. tatarraz, narras.
narrastasun iz. (TE). Abandono, dejadez, desaliño, falta de limpieza, descuido, decadencia, miseria. Alde honetako narrastasuna, lanik ezana. / La decadencia de estos lugares obedece a la falta de trabajo. / Andra gaztian narrastasuna, ardura bakua izatiana. / El desaliño de la mujer joven denota abandono.
narrastu narraste ( narrastutze) . du ad. (TE). Avejentarse, decaer, descuidar(se), desaliñar(se).   Narras bihurtu, zahartzaruan edo gaixotasunan eragiñez gehixenetan. Juan daneko urte betian, asko narrastu da zuen aitta. / En un año ha decaído mucho vuestro padre. / Urtiegaz, narrastia gauza segurua. / Decaer con los años, cosa segura. / Gaztetako jaikittasunan ondoren dator zahartzara narrastutzia. / Después de la gallardía de la juventud viene a la vejez la decadencia. / Urtiak gaiñian, eta gripiak zihero narrastu nau.
narru
1. [larru] (larru). iz. (TE). Piel, cuero, pellejo. Satorran narrua, fiñetarikua da. / La piel del topo es finísima. / Oiñetakuak eitteko narrua. / Cuero para hacer zapatos. / Larrutik atara biharko detsasu zorra. / Le tendrás que sacar de la piel su deuda. / Narrua salbatzeko. (Ibilt 461).  Narru da Eibarren erabiltzen dan formia; TEk be larru-ri sarreria emon arren, konpuesto eta deribau guztiak narru-kin dakaz (TE, 569-570).
2. [larru] . iz. (TE). Cara dura, cinismo, osadía, insolencia.   Esangura figuradua dauka. Harek lotsabagiak eukan arpegixa eta narrua! / ¡Qué cara dura la de aquel sinvergüenza!
narru eta hazurretan geldittu. [larru eta hezurretan geldittu] . esap. (TE). Quedarse en los huesos, quedarse esquelético. Narru eta hazurretan geldittu da gizajua, hiru hillabeteko gaixuakin. / En piel y huesos ha quedado el pobre, con una enfermedad que le ha durado tres meses.
narru gogor. iz. (IL). Cara dura, sinvergonzonería, atrevimiento. Hik daukak narru gogorra hik!, zela esan heike hori?!.
narru-aterpe. [larru-aterpe] . iz. (TE). Chabola, tienda de campaña. Eta Ada erdittu zan Jabelez, zeiñ izan zan narru-aterpietan bizi eta aberzain diranen aitta (Gen. 4. 20). / Y Ada dio a luz a Jabel, que es padre de los que habitan en tiendas y pastorean.
1. [larrua jo] . esap. (TE). Tocar el tambor, batir el tambor.   Tanborra jo. Kalerik kale narrua joten, alkate jaunan pregoia irakorteko. / Batiendo el tambor por las calles, para leer el pregón del señor alcalde. / Erregiñari gaur narrua birrittan jo detsat; lehenengo aurretik eta gero atzetik.  EEE-ko ejenplua "erreginaren harrera ekitaldi batean parte hartu zuen atabalari batek esandakoa" (EEE, 45) ei da. / "Tiene una acepción escabrosa que ha acanallado al verbo (TE, 570).
2. [larrua jo] . du ad. (TE). Follar, joder, echar un polvo. Bide baztarrian narrua joten harrapau dittu aguazillak. Ik. txolan egin, jo, txakilletan egin / ibili.
narrua kendu. [larrua kendu] . esap. (TE). Despellejar, desplumar, dejar sin blanca.   Xemeiko barik laga. Kontuak eitterakuan hillan azkenian, narrua kendu detse gizajuari. / Al hacer las cuentas a fin de mes, le han despellejado al pobre. Ik. xemeiko barik, narrutu, narrugorrittu.
Narru [Kutunegietabarrenengoa (Narru)] . b. iz. (TE). Narru (caserío).   Eibarkua, Arrate ballekua. Narrunekuak, hamaika ari jokolari hazi eben.
narrugorriko izlag. (OEH). Desnudo,-a. Ez dala egi biziko, Jaunan Ebanjelixua, letra huts narrugorriko, berbeta azaletikua. (Ibilt 279). Ik. narrugorrixan, narrugorririk, gorririk, billutzik, narrutsik.
narrugorririk adlag. (NA). Desnudo,-a, en cueros. Ik. narrutsik, narrugorrixan, gorririk, billutzik.
narrugorrittu
1. narrugorritze [larrugorrittu] ( narrugorrittutze) . du ad. (TE). Desnudar(se).   Narrugorrixan jarri, billuztu. Igarirako, Ariatzan narrugorrittutzen giñan eskolako mutikuak. / Los chicos de la escuela nos solíamos desnudar para nadar en Ariatza. Ik. billuztu.
2. narrugorritze [larrugorrittu] . du ad. (TE). Desnudar, desplumar, dejar sin blanca.   Xemeiko barik, bape barik laga. Katillunian, kartetan, drogoso biren artian narrugorrittu eben. / Donde Katillu, dos pillos a las cartas le desnudaron del todo. Ik. narrutu, xemeiko barik, narrua kendu.
narrugorrixan [larrugorrian] . adlag. (TE). Desnudo,-a, en cueros. Narrugorrixan jaixo nintzan eta billutzik lotaratuko naiz lurrera . / Desnudo nací y desnudo me acostaré a la tierra. Ik. narrutsik, narrugorririk, gorririk, billutzik.
narrutik [larrutik] . adlag. (TE). A costa de la piel, muy caro (costar/pagar).   Neke haundixak pasauta (kosta / ordaindu). Narrutik atarako detsaraz zor destazenok. / Le sacaré de la piel lo que me debe.
narrutsik [larrutsik] . adlag. (TE). Desnudo,-a, en cueros. Auzixetan zebizen famelixa bixak, irabaztaillia eta galtzaillia, narrutsik geldittu ziran. / Las dos familias que andaban en pleitos, la ganadora y la perdedora, las dos quedaron en cueros. Ik. narrugorrixan, narrugorririk, gorririk, billutzik.