Eibarko euskara hiztegia
M LETRA
mutxikin
iz.
(
TE).
Corazón de frutas,
residuo de la fruta.
Hondakiña. Normalian frutian barrualdia, hazixekin batera jan barik lagatzen dana. Baiña edozerena izan leike: beste jateko batzuena, zigarruana... / "Se dice de lo residual de una fruta de comer, y por extensión de todo lo que queda reducido a desperdicio" (TE, 707)
Berak atal ederrak, neri mutxikiña. / Él los buenos pedazos, a nosotros el resto. /
Hárek irabazi zoruak aurkittu zittuen; guk mutxikiñak. / Aquellos encontraron ganancias locas; nosotros los desperdicios.
Ik.
sagar-mutxikin,
zigarro-mutxikin.
Gaur egunian, mutxikin da adiera honetan darabigun berba bakarra.
mutxurixo
iz.
(
ETNO).
Montocito de trigo,
montón pequeño de trigo,
pila de trigo.
Eurixa etorrenian gari-azauak buzti ez zeittian egitten ziran metatxuak. Larrialdixetan bakarrik, bestela gari-metak egitten ziran.
A! Hori garixeri! Mutxurixua, bai, esaten da! Mutxurixuak diaz, garixa ebagi, ezta? Ta lotuta lagatzen dozu, bostekua esaten jako, bostekuak eta bostekuak eta bostekuak eta laga. Dotore ipintzen diaz, basarrittarrak bere gustua eukitzen dau gauzak ipintzen! Ta gero, konparauta, igual, oiñ eurixa dator igual, eztakizu? ta ez dake metia eitteko astirik, ez? Metia eitteko denporia bihar da! Ez dake astirik ta eitten dittue mutxurixuak, Altzau, lurretik altzau, ta ipiñi alkarren hurrian, ba, lantzian ipiñi, ba, sei bat edo zortzi bat edo "ra!" tente. "Eurixa dator ta mutxurixuak ein bihar dittugu!" Ta "ra-ra!", tente-tente ipiñi. Orduan, eurixa eitten badau be, lurran kontra ez dago garixa; lurran kontra garixa alperrik galdu eitten da! Lurran kontran badago ta eurixa eitten badetsa, harek garixak asko galtzen dau e? Ta horregaittik lurretik altxau, mutxurixuak esaten jako horreri. Ta gero mutxurixuak, gero egualdi ona bada, metau. Bai, bai. Mutxurixuak dia, ba, prisia dakenian.
Ik.
gari-meta.
muzin egin
du
ad.
(
JSM).
Rehusar,
desdeñar,
rechazar,
hacer ascos.
Norbaittek zeozer gogoko ez dabela ziñuz aitzen emon.