Logo Eibarko Udala

K LETRA

Kalamua [Kalamua / Maaxa] . l. iz. (TE). Kalamua (monte).   Eibarkua da zati bat; tontorra Elgoibarko lurretan dago. Kalamuari, beste batzuk 'Max-mendixa' esaten detse.
kalandresak iz. (ETNO). Calandrias. (Alaudidae). Akondian be, akordatzen jata kalandresak. Bertan gelditzen ziran; urtietan egoten zan. Akondian beti kalandresa bertan geratuta; pasian geratu eitten zan.  Alaudidae familixako danekin darabigu: alondra, totovía, calandria, cogujada...
kalder (kaldar). izond. (EEE). Ruin, egoista, avaro,-a, tacaño,-a.   Zekenan zekenez berekoia danandako erabiltzen dabe Eibarko zaharrak (JSM). Kedarra be ez leuke emongo kalder horrek. / Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, hain kalderra ez izan arren, leun-leun luzetu zetsan. (Zirik 142).  Azkuek: kaldar (B-eib): persona ruin, innoble. (AZ, 462).
kalderkerixa iz. (JSM). Tacañería, ruindad, mezquindad.
kale
1. iz. (TE). Calle. Txirixo-kalia zan gure txikitxako jolas tokixa. / Orduan, baso-bedarrak beteko dittu gaurko uri haundixetako kaliak. / Entonces, la vegetación silvestre llenará las calles de las grandes ciudades de hoy. / Kalerik kale doia tanboliña Zezenana joten. / Guazen lehelengo etxera, eta afalduta gero urtengo dogu berriz kalera. / Eibarko kaliak zihar juan ei zan plaentxiatarrori. (Zirik 130). Ik. Arrandi-kale, Barrenkale, Txirixo-kale.
2. iz. (TE). Casco (del pueblo), núcleo urbano, ciudad. Kalia ala baserrixa dozu nahixago? Anton. baserri.
3. iz. (TE). Fallo, falta, desacierto, desatino, fracaso.   "No acertar o alcanzar el objetivo en un juego y por extensión en cualquier propósito" (TE, 475). Betiko moduan, juan jako ondora bere betiko ipoiñekin zegozer ataratzeko asmuan, baiña kale oinguan. / Como siempre, se le ha acercado con sus cuentos con la intención de sacarle algo, pero esta vez ha fracasado. / Maskuelok, lehelenguetan kale, posturak berotzeko; gero hiru txirluak bola bakotxian. / Mascuelo en los primeros fracasaba para calentar el juego, luego acertaba los tres en cada bola. / Fralle birek, kale (tít.). (Ibilt 455).
kale egin. du ad. (TE). Fallar (el tiro, el golpe), salir algo mal, fracasar.   Huts egin. / "En el juego de bolos, errar la tirada, y por extensión se dice de todo intento frustrado" (TE, 475). Maskuelok lehelenguetan kale, posturak berotzeko; gero hiru txirluak bola bakotxian. / Mascuelo en los primeros fracasaba para calentar el juego; luego acertaba los tres en cada bola. / Dirutara juan da andrian etxekuetara, baiña kale eiñ dau. / Ha acudido a por dinero donde los padres de la mujer, pero ha dado en hueso. Ik. huts egin.
kale gorrixan. adlag. En la miseria, en el desamparo, en la dura calle.   Premiña gorrixan, ezer barik. / "De patitas en la calle" (UD, 154). Kale gorrixan gaiñian laga eban lamai barik. / Le abandonó sobre el arroyo sin un cuarto. Ik. kalera bota.
kale-batze. iz. (TE). Cuestación pública, colecta, recaudación. Lagun-arteko gaztiak gaur kale-batzia dabe, itsasuan galdu diranen famelixen alde. / Los jóvenes de Lagun-artea van a hacer hoy una cuestación pública a favor de las familias de los náufragos.
kale-baztar. [kale-bazter] . iz. (OEH). Esquina. Beste behin be kale baztar batian billau eban. (Zirik 55). Ik. kale-kantoi, kale-bittarte.
kale-bittarte. [kale-bitarte] . iz. (OEH). Callejón, esquina. Kale bittarte batetik Fraixko agertu zan galtzarpian periodikua ekarrela. (Zirik 22). Ik. kale-baztar, kale-kantoi.
kale-garbitzaille. [kale-garbitzaile] . iz. (TE). Barrendero,-a. Kale-garbitzailliak, gabaz ein bihar leukie zeregiña. / Los barrenderos debieran ocuparse de noche. / Paxan kale-garbitzallia Azalgianeko tabernako muestradorian euan iztarrixa freskatuaz. (Zirik 64). Ik. garbitzaille.
kale-kantoi. iz. (OEH). Esquina de calle. Plaentxiako kale-kantoi batian han euan Joxe Martin. (Zirik 148). Ik. kale-baztar, kale-bittarte.
1. iz. (TE). Perro callejero, abandonado. Ik. txakur.
2. iz. (TE). Golfo, tunante, juerguista. Kale-txakur ebillen, iñun ostaturik emon gura ez zetsela.
kaleko jira. iz. (ETNO). Trabajos y recados que se hacen en la calle.   Kaleko zeregiñak egin (ogixa, ura, errekauak, egunkarixa...). Ik. kaleko ostera, jira.
kaleko ostera. (kale-ostera). iz. (ETNO). Trabajos y recados que se hacen en la calle. Kale-osteria, errekauak eiñaz. Ik. kaleko jira, jira.
kalera bota. du ad. (TE). Despedir, expulsar, echar a la calle.   Biharretik, etxetik bota. / "Despedir del trabajo; arrojar de casa" (TE, 475). Hogei urtian beragaz eukittako bihargiña bota dau kalera. / Ha despedido a un obrero que trabajó con él durante veinte años. / Gaztiak, zaharra bota eban kalera. / El joven arrojó al viejo de la casa. / Neskamiak kalera botatziakin aiskidetasuna neurri batera heldutzen zanian. (Ibilt 473). Ik. kale gorrixan.
kalerik kale. esap. (TE). De calle en calle.   "Por las calles, de calle en calle" (TE, 475). Kalerik kale doia tanboliña Zezenana joten.  Oso arrunta da egittura hau: kalerik kale, etxerik etxe, mendirik mendi...
kalejira iz. (TE). Pasacalle. Kalejiria gaur hamarretan, Estellako soiñu-jotzailliegaz. / Hoy a las diez, pasacalle con los músicos de Estella.
kalekuma [kalekume] (kalekume, kaleume). iz. (ETNO). Urbanita, persona de la calle/ciudad.   Basarrittarrak ez diranak, kaletarrak, askotan zentzu txarrakin esanda. Honek kalekumiok tomatia arbolan hazten dala uste dabe. Ik. mendi-mutil, kaletar, basako, abarkadun.
kalentura iz. (NA). Fiebre, calentura. Euki neban kalenturia eta gaixki, eruan niñuenian Mendarora: treintainueve y medio!. Ik. elgar, beruan.
kaletar izond. (TE). Que vive en la calle, no en el caserío.   Kalian, ez basarrixan, bizi dana. / "Vecino de la villa" (TE, 475). Baserrittarra, baiña kaletarren inbidixarik (ez) harek.... / Aldeano, pero no envidia a los de la ciudad. / Ni basarrittarra naiz, ni basarrixan jaixua naiz, Aritxulueta basarrixan. Baiña bajatu giñan, nik bost urte nekazen Aritxuluetatik kalera bizi izatera etorri giñanian, ta kaletar ein giñan gero!. Ik. mendi-mutil, kalekuma, basako, abarkadun. Anton. basarrittar.
kaletartu kaletartze . da ad. (TE). Hacerse a la vida urbana, acostumbrarse a la calle.   Kaletar bihurtu, kaleko ohittura edo moduetara egin. Baserriko ume izukia kriau etorri zanian, baiña gero ondo kaletartu zan. / Tímido cuando vino de criado del caserío, pero luego bien se hizo de la ciudad.
kalper
1. [garbal] (kalber, kalpar). iz. (NA). Remolino de pelo.   Ulian egitten diran kiribillak, azaletik holan datorrelako.
2. [garbal] (kalber, kalpar). iz. (NA). Lugar desnudo, sitio sin vegetación. Han basuan kalberra dao, ez dozu ikusten?.
kalte
1. iz. (TE). Perjuicio, daño, desperfecto, avería.   Eragindako edo sortutako hondamena. Ointsuengo euri haundixak kaltia izan dira eraiñentzat. / Las últimas grandes lluvias han sido un perjuicio para los sembrados. / Baña ez bere emaztian kalte barik. (Ibilt 472).
2. adlag. (TE). En perjuicio, en daño.   Kaltian, kaltegarri. Aberastia, kalte harendako. / El enriquecerse fue en su daño.
kalte egin. dio ad. (TE). Dañar, perjudicar, hacer daño. Arboladi horren keriziak kalte eitten detsa soluari. / La sombra de esa arboleda, perjudica a la heredad.
kalterako. postp. (OEH). En perjuicio de, en contra de. Senar bat, bere kalterako ahalegiñetan. (Ibilt 456 tit).
kaltian. [kaltean] . adlag. (OEH). En perjuicio de. Nere bihotzeko Maittian kaltian. (Ibilt 480).
kaltegarri izond. (TE). Perjudicial, dañino,-a, lesivo,-a, nocivo,-a.   Kalte egitten dabena, kaltia ekartzen dabena. Sikuta hau hain luzia, benetan kaltegarrixa baserrirako. / Esta sequía tan prolongada, verdaderamente perjudicial para el caserío. / Diru gehixegi erabiltzia sarrittan kaltegarrixa. (Zirik 97).
kama-barren iz. (NA). Pie de cama, parte de la cama donde suelen estar los pies.
kamadar iz. (TE). Cabezal de la cama, larguero de la cama.   Ohian atzeko eta aurreko hagak. Kamadarrak eskatu biharko destazuz, ikusi bat emoteko ia imutxarik agiri daben. / Me tendrás que soltar los largueros de la cama para mirar si hay chinches.
kamara iz. (TE). Cámara de arma, cámara de escopeta.   Eskopeta-kañoian kartutxua sartzen dan lekua (ETNO). / "Cámara en que se aloja el cartucho en el cañón" (TE, 476). Armerixako berbia da. Neurri-neurrixan jarri bihar da kamaria, ostikokadarik ez deixan euki eskopetiak. / Muy a la medida hay que poner la cámara, para que la escopeta no tenga retroceso.
kamiñero iz. (NA). Caminero,-a. "Bihar asko ein zeiñ ez eiñ, igual pagatzen deskue": hori kamiñeruena da!. / Patxiko kamiñeruak baziharduan atxur batekin kamiño baztarrian. (Zirik 55).
Kamiño l. iz. (TE). Kamino (lugar). Galdaramiño, Lomiño, Ariño, Kamiño...
kamiño iz. (OEH). Carretera, camino.   Errepidia.
kamiño-baztar. [kamino-bazter] . iz. (OEH). Borde del camino. Aurrera jarraitu eban, eibartar gaztia kamiño baztarrian agua bete agiñekin laga-ta. (Zirik 32).
Kamiñokua [Kamiñokoa] . b. iz. (TE). Kamiñokua (caserío).   Eibarkua da. Kamiñokuan, ortuko gauzia hartzen eben gehixenez. / En Kamiñokua cultivaban principalmente hortalizas.
kamixa (kamisa). iz. (NA). Ropa interior femenina antigua, saya interior. Kamixia badakizu zer dan ala? andrena da kamixia. Ez dozu erabilli sekula? nik bai! Zuk ez, zuk erabilliko zenduan kamixetia. Baiña guk, honaxeiñoko zera, kamixia, garbittu be eiñ ezinda, haolakotxe kanpania; eta gure amak eta zuen amamak eta... Ni gero hasi nitzan kamisetiakin, mangaduna, epela. / Zuk sekula ez zenduzen ikusiko kuleruak, lehengo zarrenak? Hamendik hona, puntillia; eta hanka-bittartia, hau zabalik dana! Nik neuk sekula ez dot jantzi, eneba! Eta gure amak eta, -"honek?! honek edarki!" -"edarki?!...". Gero halakon baten horraittio, ahiztia ekan jostuna, eta ez dakit ba nok esan etsan ero, ahiztiak ero bere burura etorri ero, kuleruak -ero ze esaten detsasue honeri?-. Harek bestiak, "pantaloiak". Pantaloiak eta kamixa luze-luzia, bere mangatxuekiñ eta, dotore! Gero, -"bai! jantziko dot ba kuleruok!": kuleruok barrutik, eta kamixia gaiñetik. Eske harek kamixak ezin zeiken sartu kuleruetan! Bueno! Gero, guk oin sostenak dakauzen moruan, sobrekorsa..
kana iz. (TE). Vara, cana.   Antxiñako luzera neurrixa: 83,59 cm; ehungintzan eta aizkora-jokuan erabiltzen da, baitta ganaua neurtzeko be. Gaur egun aizkora-jokuan bakarrik. Kanian erdixa kana-erdixa da, horren erdixa arria (kana 1/4), eta azken horren erdixa ontzia (kana 1/8) (ETNO). / "Vara, medida longitudinal" (TE, 476). Bost kana barik ez daukazu soiñekorik. / Sin cinco varas no tienes vestido. / "Oiña", "ontzia", "arria" eta "kania"! Lehengo neurrixa zian. Kania larogei zentimetro! Ta imiñia, imillauna, erraldia, arruia... Ta ontzia! Pixutzat ibiltten zan lehenago. Ik. ontza, ontza, arra, oin.
kana-erdi. (kanerdi). iz. (ETNO). Media vara.   Kanian erdixa; 41,8 cm. Ik. ontza, ontza, arra.
kaña erdiko gubia iz. (ETNO). Cincel de media caña.   Gaiñazal kurbauak lantzeko arotz-biharretan erabiltzen dan erraminttia. Armerixako berbia da.
kañabera
Jaione Isazelaia
1. [kanabera] (kañalera). iz. (ETNO). Caña. (Arundo donax).   "Caña amarga" (TE, 478). Kañaberan ipintzen genduzen txirtxillak. / A los grillos los poníamos en una caña.  Esak. "Blanca farina está so negra cobertera, azúcar negro e blanco está en vil cannavera. Arcip. de Hita" (TE, 478).
2. [kanabera] . iz. (ETNO). Caña de pesca, caña. Ik. retel, agorra egin.
kañada iz. (TE). Tibia. Mugan behera jausi eta kañadia hausi eban. / Cayéndose de un ribazo se ha roto la tibia.