Logo Eibarko Udala

H LETRA

ha [hura] . erak. (TE). Aquel, aquella / el, la, aquél, aquélla, aquello / él, ella, ello.   3. graduko erakuslia da, nominatibo singularra. Izenordaiña edo determinatzaillia izan leike. Gizajo ha, ez dago ondo. / Aquel infeliz no está bien. / Begira nintzan artian jausi zan ha. / Mientras yo estaba mirando cayó aquél. / Ardixetara eitten ebana aurkittu zan ha txakurra eta hill ein bihar izan eben. / Aquel perro resultó de los que acometen a las ovejas y le tuvieron que matar. / Argala baiña gogorra, dana gixarria zan ba ha gizona. / Delgado pero duro, pues todo era músculo aquel hombre. / Egun hartan, Iragorrin izan giñan. / En aquel día estuvimos en Iragorri. Ik. haura, harék.  Batzuetan erakuslia izenan ondorik ipinitta erabiltzen da; beste batzuetan, aurretik eta ondorik, "birrittako erakusliak" esaten jakuen modua. Nominatibokuak ez diran beste ejenplo batzuek be hamentxe ipiñi doguz.
habaurre iz. (ETNO). Vigueta muy alta.   Burdiñolan urak eraginda hauspuak mogitzeko mekanismuan atala. Habaurre dalako hau zera izan leike: mutur batian daben kontrapisuan eragiñez, hauspua airez bete deiñ eskamela jasotzen daben palankia.
habe iz. (TE). Viga, travesaño. Portaleko torriak, esaten eben letz, milla urteko habiak zittuan. / La torre del Portal, según decían, tenía vigas que se remontaban a mil años. / Iñon begixan lastua ikusi eta habia ez norberanian. / Se ve la paja en el ojo ajeno y no la viga en el propio. Ik. tenteko, kapirixo, haga, goixaga.
habia euki. esap. (ETNO). Destino, estar así dispuesto. Horrek etxiorrek habia dauka: lehen be errenteruak zian, pobriak baiña ondo bizi zianak, eta oinguak be igualak.
habilla [habaila] . iz. (TE). Honda. Habillagaz harri jaurtzen, ez zan beste bat ha lakua. / Arrojando piedras con la honda, no había otro como él.
habillari [habailari] . iz. (TE). Hondero. Antxiñako gerretan, habillari euskaldunak agertu izan ziran. / En las guerras antiguas, han solido aparecer honderos vascos.
habitaziño
1. (abittaziño). iz. (TE). Apartamento, casa de un bloque de viviendas, casa. Abittaziñua erosi ei dau Bidebarrixetan. / Dicen que ha comprado un apartamento en Bidebarrieta. / Habitaziñua erosi dau gure ahiztiak Ibarkurutzian. / Gaur arte ohitturia izan dok esnia abittaziñoraiño eruateko. Ik. etxe, bizitegi, bizitza.
2. iz. Habitación, cuarto, sala.   Etxebizitza bateko atala: normalian lo egitteko, jateko edo egoteko gelia.
habixa
1. [habia] . iz. (TE). Nido. Udabarrixan habixa billa juaten giñan, eskolarik ez genduanian, Unbera. / En la primavera, cuando no había escuela, solíamos ir a por nidos, a Umbe. / Eta aitta zanakin, ume-umetatik habixa billa be bai. Igo hona eta hiru arrautza eta hantxe begira, gustora! Amorratua nitzan. Hori bai, ibili ein bihar haiz! Ibili, e? Martxan, ibili, martxan. Eta gero, ba, zozuak urten igual, eta "ño! Hortxe jakak horrek habixia!". Gero arrautzak hartu ez; umiak iñoiz hartu dittut nik, gaztetan. Orduan ez zeguan... Oin penia!. / Txantxangorrixen habixa hartzera zoiala. (Zirik 82). Ik. kabia.  Eibarko formia habixa da, eta ez kabia.
2. [habia] . iz. (ETNO). Madriguera. Ik. zulo.  Bes. erbi-habixa, xagu-habixa.
habixagintza [habiagintza] . iz. (TE). Labor de las aves para la construcción del nido. Udabarrixan, txorixak, arra eta emia alkar lagun eitten diranian, hasten dabe bixen artian habixagintzia. / En la primavera, cuando los pájaros se aparejan, macho y hembra empiezan entre los dos a construir el nido. / Txinbo buruhaundixak maiatza erdikaldian etortzen dittun eta segiduan hasten jonen habixagintzia.
habixara iz. (JSM). Huevo de reclamo, huevo de imitación.   "Estos huevos de imitación eran de cerámica con barnizado blanco" (in TE, 762). Oilluei habixaria jartzen jake arraultzak ipintzeko. Ik. habixondoko arrautza, arrautzak bota.
habixondoko arrautza iz. (ETNO). Huevo de reclamo, huevo de imitación.   Oilluari arrautzak jarri deixazen ipintzen jakon gizurrezko arrautzia. Hor hainbeste eskribiruta daukazue, eta ipiñi dozue e, zelan da hori?... habixondoko-arrautzia? Holako hondokin bat?.... / Habixondokua esaten jakona! Bai. Postizua arrautzia! Hori? Ba, habixara jun deittian arrautzia eitteko! Bestela ollo batzuk manixia hartzen juek ta igual beste leku batera juaten dittuk habixan ein barik. Bedarrondo pixkatekin habixia arrautzia eitteko. Ta haraxe jun deittian. Saltzen egoten zittuan harek, Maria Ospittalenian ta... Ez dakizu zelan eukitzen zittuen umiendako lurrezko itsulapikuak be? Holakotxe materixal iguala, dana esmalte zurixa emonda. Arrautzian koloria izaten dok pixkat. Ta ha izaten zuan hartarakotxe, habixara arrautzia eittera juateko. Ik. habixara, arrautzak bota.
haga iz. (TE). Vara larga.   Edozein makilla luze. Esate baterako zugaitz-buruak astindu eta frutak botatzeko erabiltzen diranak, baiña baitta karabi-hagak (karia egitteko erabiltzen ziranak), etxietako hagak (goiagak, gaillurragak...), eta beste edozein (ETNO). / "Vara larga para tender la ropa, colgar las longanizas en el humo de la cocina y varear los castaños y los nogales en la otoñada" (TE, 110). Ekarrirazu haga luze bat basotik, zapixak esegitzeko. / Tráeme una vara larga del monte para tender la ropa. / Gau hartan hágekin eutsita be ezin zeikian zutiñik egon gure Pernando plaentxiatarra. (Zirik 55). Ik. esegileku.
haga-harri iz. (ETNO). Base del yunque.   Burdiñolako gabitegixan, junguria bertara lotuta doian harrizko oiñarri zabal eta sendua. Junguria lurrian lotuta, haga-harrixa deritxon oiñarri zabal eta sendo baten bittartez.
1. hagin
1. iz. (TE). Diente [de la boca]. Lehelengo hagiña agertu jako gure umiari. / Le ha aparecido el primer diente a nuestro niño. / Hor konpon! eta aho bete hagiñekin laga zittuan. / Les dejó con un palmo de narices. / Ogi gogorrari hagin zorrotza. / A pan duro, diente agudo. Ik. betagin, albohagin.  Ahokueri esateko gehixen erabiltzen dan berbia hagin da, hortz apenas erabiltzen dan artian, ezta Toribio Etxeberrian sasoian be, berak diñuanez.
2. iz. (ETNO). Diente [de engranaje, de elemento de máquina]. Hagin askoko engrania da eta bere denboria bihar dau taillatzen. Ik. hortz.
hagiñ-ataratzaille. [hagin ateratzaile] (hagiñ-etaratzaille). iz. (TE). Dentista, sacamuelas. Hagiñ-atarazaillia, sarri, bizar-kentzaillia. / El barbero, frecuentemente sacamuelas.
hagin-kirrizkada. (hagin-kirrizkara). iz. (NA). Dentera. Frutak azalakin jatiak hagin-kirrizkaria eraitten desta. Ik. kirrizkada, kirrizka.
hagiña ezarri. esap. (AS). Hincar el diente, morder, dar un mordisco. Eskuetan hartu orduko hagiñak ezarri detsaz sagarrari. Ik. ezarri.
hagiñak erakutsi. esap. (TE). Amenazar, mostrar los dientes.   Aurre egitteko prest egon. Hartzeko zetsan guztiari hagiñak erakusten zetsazen. / A todo acreedor le mostraba los dientes (le amenazaba). / Eta Mari Piparmini hagiñak erakutsiaz hola ekin zetsan: [...]. (Zirik 50).
hagiñeko min. [hagine(ta)ko min] . iz. (TE). Dolor de muelas. Bart, lua galdu dot hagiñeko miñagaz. / Anoche he perdido el sueño con dolor de muelas. / Hagiñako miña eukalako ez eban bihar zan besteko gogor joten malluagaz. (Zirik 69).
hagiñetan-hartzaille. iz. (TE). Especialista de armería en armas cortas.   "Especialista que ponía en puntos el mecanismo del disparo, en las armas cortas" (TE, 111). Hagiñetan-hartzailliak ziran gehixen irabazten eben bihargiñak pistolagintzan. Ik. pistolagintza.
ordezko hagin. iz. (TE). Dentadura postiza, dentadura nueva. Tontokerixia, etxia jan eta gero azkenengo diruegaz ordezko hagiñak ipintzia. / Tontería, después de haberse comido la casa, ponerse una dentadura con los últimos dineros.
2. hagin
MPF
2. iz. (ETNO). Tejo. (Taxus baccata). Hagiñak juan zittuan betirako. Oiñ Aixola inguruan, uste juat badala banakaren bat. Baiña ostian? Bape! Ez dagok hagiñik. Izena bai, badagok hor, Agiñaga, baiña hagiñik ez. Ik. Agiñaga.
hagindun izond. (TE). Dentado,-a. Ez da mira izatekua haren hortza, haginduna jaixo ei zan eta. / No es de extrañar el diente de aquél, pues dicen que nació dentado. / Makiña harek, hagindun errobera asko dittu. / Aquella máquina tiene muchas ruedas dentadas.  Bi hagin klasiekin erabili leike, nahiz ahokuekin nahiz makiñetakuekin.
hagiñetako iz. (TE). Golpe en/a la mandíbula. Hagiñetako batekin, lurrera bota eban. / Con un golpe a los dientes, le tiró al suelo.
haginka (hainka). adlag. (OEH). A dentelladas. Hatzka, haginka eta bultzaka. (Ibilt 465).
haginka egin. (hainka eiñ). du ad. (TE). Morder.   "Prohibido y motivo de descalificación en las peleas de los chicos de la escuela. Infamaba al que acudía a esta suerte de defensa" (TE, 110). Mutil txikittako burruketan, debekauta eguan haginka eittia. / En las peleas cuando chicos, estaba prohibido morder. / Hainka ein zetsan txakur amorratuak. / Le mordió un perro rabioso. / Bai, atzo be "alondigako txakurrak" haginka ein jestan. (Zirik 93).
haginkada (ha(g)inkara). iz. (TE). Mordisco, dentellada. Ein zestan haginkadiagaz, orbana laga zestan betiko. / Con la mordedura que me hizo, me dejó señal para siempre.
haginkalari izond. (TE). Mordedor,-a, que muerde. Txakur zaunkarixa, ez haginkalarixa, esaten dabe. / Dicen que perro ladrador, no mordedor.
hain (haiñ). adlag. (TE). Tan (comparativas), tanque (consecutivas).   Nolakotasunari dagokixon 3. graduko konparaziño adberbixua. Horrez gaiñera, hain ... eze tankerako egittura sintaktikuetan be erabiltzen da. Ez dot nahi etxia haiñ haundixa. / No quiero la casa tan grande. / Ez neban pentsatzen hain bizkor etorriko ziñanik. / No pensaba que vinieras tan pronto. Ik. horren, honen.
hain zuzen. adlag. (TE). Justamente, precisamente. Hain zuzen, zeuk diñozu esan gura netsuna. / Justamente, tú estás diciendo lo que te quería decir. Ik. zuzen be.
hainbat (hanbat). zenbtz. (TE). Tanto(s), tanta(s), tanto. Kaitano, hainbat gauzatan besterik ez lakua. / Cayetano, en sendas cosas, como ningún otro.
hainbat ... -ago. (hainbat ... -ao). adlag. (TE). Tanto peor/mejor. Hainbat txarrago zer eitten ziharduan baekixan. / Tanto peor si sabía lo que estaba haciendo.
hainbat ... -en. (hanbat ). adlag. (TE). Lo más posible. Hainbat lasterren etorri zaittez. / Ven cuanto más pronto posible. / Hainbat gehixen ekarrizu. / Trae lo más posible.  Hainbat lasterren, hainbat ariñen, hainbat bizkorren erakuak ixa lexikalizauta dagoz.
hainbat lehen. adlag. (TE). Cuanto antes. Hainbat lehen amaittu gura neuke zure soiñekua. / Cuanto antes quisiera terminar tu vestido. Ik. lehenbailehen.
hainbeste zenbtz. (TE). Tanta(s), tanto(s). Ez neban uste hainbeste diru zenduanik. / No pensaba que tuvieses tanto dinero. / Hainbeste bidar erreguturik, baietzera jarri neban. / Con rogarle tantas veces, le convertí al sí. Ik. beste hainbeste.
hainbestian. adlag. (AS). Medianamente, regular, ni bien ni mal, tirando.   Moduzko esangura neutrua dauka, ez ondo eta ez txarto. Hainbestian egin dabela examiña esan desta Patxik. / Jan da edanian dirua emotiari be, tira, hainbestian zeritxon; baña, zeri ta medikutzari. (Zirik 52).
hainbestian iritxi. esap. (EEE). Admitir, consentir hasta cierto punto.   "Zerbait balekotzat hartu, zerbaiti nolabaiteko oneritzia eman" (EEE, 18). Jan eta edanian dirua emotiari tira, hainbestian zeritxon; baiña zeri eta medikutzari?!
haixau haixatze . da ad. (NA). Formarse gases en el estómago.   Ganauei eta personei pasatzen jakue, tripia haundi-haundi geratzen jakuenian, miñ haundixakin. Ganauei haixiak kentzeko askotan gomatxo bat sartzen jakue ipurdittik, eta iñoiz tripan zulo txiki bat ein be bai. Personei, ostiango bedar-urak hartuta eta ejerziziua einda pasatzen jakue.
haixe
1. [haize] (haize). iz. (TE). Viento. Itsasaldetik datorren haizia, ongi etorria udan. / Bienvenido el viento que en verano viene del lado del mar. Ik. ifar-haixe, andra-haixe, ifar.  Gehixenetan, haize > haixe ahoskatzen da Eibarren.
2. [haize] . iz. (IL). Pájaros en la cabeza (coloq).   Txorixak buruan. Buruan haixia daukazu zuk.
edur-haixe. iz. (ETNO). Viento frío que anuncia nieve.   Edurra dakarren haixia, oso hotza, ez oso umela, edurra egiñ aurretik igartzen dana. Ik. edur.
euri-haixe. [euri-haize] . iz. (TE).   Trunboiak eta frontiak heldu aurretik agertzen dan haixe gogorra, gehixenetan hego-mendebaldekua. Egualdixa aldatu egin bihar dala esaten deskuan haixia (ETNO). / "Viento que precede a la lluvia" (TE, 361).
haixe epel. iz. (NA). Viento templado/cálido. Haixe epelakin pasiora juan leike.
haixe fresko. (haixe presko). iz. (NA). Viento fresco, no muy frío. Haixe freskua hobe, hegoia baiño.
haixe gorri. (haize gorri). iz. (EEE). Cierzo, viento frío.   Haixe hotza. Arpegixa ebateko moduko haixe-gorrixa ebillen orduan sasoian.
haixe haundi. iz. (ETNO). Vendabal, ventolera, ventisca, viento fuerte. Haixe-haundixakin kontuz!, teillatua be airau leike. Ik. mendabal.
haixe-bolada. iz. (ETNO). Ventolera, ráfaga de viento. Haixe-bolada demasa!: uste eze, danak aurrian eruan bihar dittuala!. Ik. mendabal.
haixe-pasa. iz. (ETNO). Corriente de viento/aire. Guk beti "haixe-pasia" esan dogu, "korriente"-rik guk ez dogu ohittu. Ik. firi-firi, fio.
haixe-zulo. (haize-zulo).
1. (haize-zulo). iz. (TE). Poro de la pieza fundida.   Galdaketaz egindako piezetan, solidotzian harrapauta geratu diran gas-burbuillak lagatako zuluak (ETNO). / "Fundición: burbujas de aire que quedan aprisionadas en las piezas fundidas" (TE, 118). Haixe-zulua dauka pieza honek eta erreusetara botaizu. / Esta pieza presenta burbujas y tírala al montón de las inútiles. / Azkeneko labakadan egindako piezak haixe-zulua besterik ez jakek. / Aho zorrozdun erremintxia be ederto jaten dau haixe-zulodun pieziak. Bai ba, haixe-zuluak haria eukitzen dau eta txar-txarra da biharrerako. / Materixal honek haize-zulua jaukak, ez dok ona.
2. iz. (IL). Achaque.   (Irud.) "Pertsona bat gaixo samar edo hondatuta dabillenian be esan izan da argot itxuran" (IL, 53). Itxura ona daukatela? baiña barrua haixe-zuloz beteta.
haixetxo. iz. (ETNO). Brisa. Eibarren bero baiña Deban gustora, haixetxua zeguan.
haixia atara. (haixia etara). du ad. (TE). Levantar viento. Batera-batera haixe gogorra atara dau, eta itsasuan diranak estu biharko dabe. / De repente ha levantado un viento fuerte y los que están en el mar se verán en apuro.
haixia emon. esap. (AS). Hacer concebir deseos descabellados. Ezeixozu haixerik emon, arrazoia dakala pentsatuko dau eta.
haixia ibili. da ad. (TE). Correr viento. Haixe epel-epela dabill, eta ez jako igartzen neguari. / Corre un viento templado y apenas se deja sentir el invierno.
haixiak erabili. esap. (TE). Tener intenciones de hacer algo.   Zeozetarako asmotan ibili (EEE). Haixiak erebixazen ezkontzeko. / Traía vientos de casarse. / Haixiak darabiz etxetik kanpora iges egitteko. / Tiene tentaciones de irse fuera de casa.
hego-haixe. (hego-haize). iz. (TE). Viento solano, viento sur. Hego-haiziak garbitzen dau zeru-azpi guztia, eta urriñeko mendixak hurrago balitzaz letz ikusten dira orduan. / El viento solano barre todo el cielo y las lejanas montañas se ven entonces más próximas. / Hego-haizia atara dau, eta edurrok zihero urtu dira berihalaxe. / Ha salido el viento sur y ha liquidado las nieves en un instante. Ik. hegoi, andra-haixe, zoro-haixe.
itsas-haixe. (itsos-haixe). iz. (TE). Viento noroeste, brisa del mar.   Itsasotik sartzen dan haixia, gehixenetan freskua eta umela (ETNO). Arrasalderutz joten dau itsas-haixiak. / Hacia la tarde llegan las brisas del mar. Ik. haixetxo.
sorgin-haixe. iz. (ETNO). Remolino de viento, torbellino.   Zurrunbillua egitten daben haixia.
haixebe [haizebe] (haixepe). iz. (TE). Sotavento, socaire. Gure mendixetako zugatzak orritsuak dira. Hortik hainbeste orbel neguan haixebietan.  Badirudi berba hau erdi galduta daguala.