Logo Eibarko Udala

G LETRA

2. Galda
2. gatxiz. (TE). Galda (apodo).   "Sobrenombre en Eibar" (TE, 382). Galda zaharran erremedixuegaz osatu eban lauremiña. / Con el remedio de Galda el viejo, curó la ictericia.
galdabatekuak iz. (ETNO). Las cuatro partes de la goa.   Agoia zatitzen daneko lau zatixak; galda-aldi edo agoi-aldi batekuak diran lau zatixak. Burdiñoletako berbia da. Agoian erdi bixak: burute edo txangota eta totxua. Hónek zati bixok be erdibittu egitten ziran. Lau zatixok galdabatekuak zirala esaten zan.
galdakao lanperna iz. (ETNO). Amanita rojiza. (Amanita rubescens).
galdaldi iz. (ETNO). Hornada. Ik. labaldi, agoialdi.
galdara
Jaione Isazelaia
1. iz. (TE). Caldero,-a. Galdara haundi bat morokilla eta esnia eizu, gatozen guztiendako. / Prepara una caldera grande de leche y morokil para todos los que venimos. / Haragillia aizto zorrotzakin eta emaztia galdara haundixagaz heldu ziran txarri-kortara. (Ibilt 462).  Holan esaten da: gáldara.
2. iz. (ETNO). Caldera (para calentar útil de soldadura).   Soldiatzeko sistema zaharrenian, maillukia berotzeko sua egitteko erabiltzen zan metalezko ontzixa. Egiñeik sua galdaran eta sartik soldiatzeko maillukia berotu deiñ. Ik. kandeleja, eztaiñau.
3. iz. (ETNO). Caldera (de gas, calefacción, etc).
galdarakada (galdarakara). zenbtz. (TE). Calderada. Zihetz amaittu dau galdarakara artua-eta-esnia. / Ha terminado del todo una calderada de leche y borona.
Galdaramiño l. iz. (TE). Galdaramiño (monte).   Elgetako lurretan daguan mendigaiña. Galdaramiñon tontorrak, titi baten itxuria agertzen dau. / Galdaramiño presenta la apariencia del seno de una mujer. / Zuzen zagoz, izan laike Galdaramiñotik Durango agiritzia. / Estás en lo cierto, es posible que de Galdaramiño se vea Durango. / Galdaramiño gaiñetik, hiru edo lau herri agiri dira, kontuan hartu barik Eibarko herrixa. / Desde lo alto de Galdaramiño aparecen tres o cuatro pueblos, sin tener en cuenta el de Eibar.  Antxiña-antxiñatik (XIX mendetik hona bai behintzat) deittu izan jako Galdaramiño; halanda be izen arautua bai Euskaltzaindian baitta Mendi-federaziñuan be, Galdaramuño da.
galdari iz. (ETNO). Fundidor,-a.   Galdaketan diharduan bihargiña. Taillarretako berbia da. Ik. urtzaille.
galdatu
1. galdatze . du ad. (ETNO). Caldear.   Metalak gorittu tratamendu termikoan. Sarri galdatutako galtzairuak urebagixak ugari.
2. galdatze . du ad. (ETNO). Fundir.   Metalak urtu. Taillarretako berbia da. Aurrera fundiziñoko labak hamaika burdiña galdatutakuak dira. Ik. urtu.
3. galdatze (galdau). du ad. (TE). Unir dos hierros caldeados, soldar.   Errementarixak, goritzian bittartez burdiña bi bat egin, soldau (ETNO). / "Unir dos hierros por el fuego" (TE, 382). Errementarixari eruan biharko detsazuz zati bixak galdatzeko. / Tendrás que llevar al herrero para caldear los dos pedazos. / Hausi jaku trepetxu hauxe, eta ez dakitt ahal izango ete dan zati bixak galdatzia. / Se nos ha quebrado este trebejo, y no sé si será posible caldear las dos piezas.
galdera iz. (TE). Pregunta, cuestión. Ein destazun galdera horrek, ez dau merezi erantzunik. / Esa pregunta que me has hecho, no merece contestación.  TEk ez detsa komentarixorik egitten, baiña uste dogu galdetu-ri egitten detsanak hamen be balio dabela.
galdetu galdetze . du ad. (TE). Preguntar. --"Txinbo" jaboirik ba al dakazue? --galdetu eban bezeruak. (Zirik 114). Ik. preguntau, itandu, preguntez, galdez.  "En Eibar es conocida la voz por la literatura, pero comunmente no se usa por haberla sustituído un erderismo" (TE, 382).
galdez adlag. (TE). Preguntando.   Galderak egitten; galdetzen. Galdez nintzan norutz hartu bihar dogun Elorrixora heltzeko. / Estaba preguntando hacia dónde debemos tomar para llegar a Elorrio. / Galdez senarra hain kaltegarrizko aldaerian zergaittixa, emaztiak aitzen emon zetsan esanaz [...]. (Ibilt 467). Ik. preguntez, preguntau, itandu, galdetu.  TEk ez detsa sarrerarik emoten, galdetu-n barruan dakar. Ezagutzen bada be, ez da bertako berbatzat hartzen. Beronen sinonimua dan preguntez da normalian erabiltzen dana.
5. galtze ( galdutze) . da ad. (TE). Estropearse, echarse a perder. Aurten garixak galdu dira neguan edurrik izan ez zalako. / Este año se han perdido los trigos porque no nevó el invierno.
1. galdu
2. izond. (TE). Perdido,-a, descarriado,-a. Gure ardi galdua hamen dator betiko moduan. / Aquí viene nuestra oveja perdida como siempre.
3. galtze . du ad. Perder, desaprovechar.
4. galtze ( galdutze) . da ad. (TE). Perderse, extraviarse, equivocarse de camino. Gazterik galdu zan ha mutilla. / Joven se perdió aquel muchacho. / Galduta ibilli giñan luzero mendirik mendi. / Anduvimos perdidos durante mucho tiempo yendo de monte en monte. / Ez da gatxa gaurko munduan galdutzia. / No es difícil perderse en el mundo de hoy.
6. galtze . da ad. (ETNO). Extinguirse, desaparecer. Antxiñako ohittura asko galdu dittugu. Ik. gastau.
galdu-irabazi. iz. (TE). Pérdidas y ganancias, ingresos y gastos. Munduko galdu-irabazixak, beti laburrak. / Las pérdidas y ganancias del mundo, siempre cortas.  Normalian, pluralian: galdu-irabazixak.
galduan. adlag. (OEH). Perdiendo, a punto de perder. Orduantxe konturatu zan [...] ziharduana galduan alde guztietara. (Ibilt 466).
galtzeka. [galtzeke] (galtzeke). esap. (OEH). Sin perder.   [Aditz erruari "-t(z)eka/t(z)eke" atzizkixa lotuta] Gal + t(z)eka/t(z)eke: galdu barik. Egunik galtzeka. (Zirik 42).  Eibarren baiño gehixago Eibar inguruan: galtzeka/galtzeke, isiltzeke, esateke, ikusteke, egitteke, jausteke...
2. galdu
2. galtze ( galdutze) . du ad. (TE). Perder, resultar vencido, no conseguir el triunfo. Aurten galdu ein dau gure dendiak. / Este año ha perdido nuestra tienda. / Galduaz ikasten da mundu honetan, askotan narrutik pagauta. / Perdiendo se aprende en este mundo, pagando a veces de la propia piel. / Ez da millagrua hainbeste jenden aurka galtzia. / No es milagro perder contra tanta gente.
galeper (galiper). iz. (TE). Codorniz. (Coturnix coturnix). Galeperra esaten jako hegazti honi, Frantziatik baletor edo Frantziara baloia letz. / Se la llama "galeperra", como si viniera o fuera a Francia este ave. / Oiñ ez, oiñ ez. Oiñ ez dago galiperrik hamen inguruan. Lehen bai. Garixa be danian, eta galiperrak gustora. Gure aittak takian-potian ekartzen zittuan afaittarako! Baiña oiñ ez; oin kanpora juan bihar, Burgosera-eta.  Bizkaixan normalagua dan pospolin izena be ezaguna da Eibarren. Zaharren artian erabili be bai; gaztiaguen artian galeper nagusittu da (ETNO).
galerna iz. (TE). Galerna, tempestad, tormenta con viento.   Itsasotik joten daben haixe bortitz eta ekaiztsua. / "Viento huracanado en el Cantábrico" (TE, 383). Galerniak dakar, alargunak eta umezurtzak. / La galerna significa viudas y huérfanos.
galikara (galikuak). iz. (JSM). Enfermedad venérea, chancro blando.   Gaitx benereua, purgaziñuak; txankrua. Harek izan zittuan galikuak harek.  Pluralian gehixenetan:galikarak.
galipot iz. (TE). Brea, galipote.   "Se dice de la brea, del asfalto y del alquitrán" (TE, 383). Galipota bota dabe Unzagako kalian. / Han asfaltado la calle Unzaga.
galopan adlag. (TE). Rápidamente, al galope. Entzun eta galopan etorri da, bertan behera dana lagata. / Enterarse y ha venido corriendo, dejándolo todo abandonado.
galtza iz. (TE). Media, calcetín, esporte. Galtza garbixak jantzizuz kalerako. / Viste medias limpias para la calle. / Ezkerreko galtzia ezin dot topau. / No puedo encontrar la media del izquierdo. Ik. galtzetin, galtzerdi, praka.  "En otros lados, con esta voz se entienden las calzas, los pantalones" (TE, 384). Artikulua hartzerakuan holan esaten da: "con acento prosódico en la i [galtzía]" (TE, 384).
galtzada (galtzara, kalzada, kalzara). iz. (ETNO). Calzada de piedra para arrastre.   Harri-laukixekin egindako bide-zorua da izan, baiña idi-probetako zoruari be hala esaten jako. Afiziñua oin baiño haundixagua. Lehen Eibarren jeuan kalzadia korrida-plazan. Eta Ermuan elixa aurrian eta udaletxe aurrian egitten zittuan probok. Beste herri askotan be bai, galtzadia eguan lekuetan. / Gure aitta zanak eiñ eban Arrateko kaltzadia. / Lehen korrida-plazan euan kalzadia, probalekua. Lehen danian euan, Elgoibarren be bai eta... herri danetan probalekua. Ik. plaza, probaleku.
galtzagiñan ger. (ETNO). Confeccionando calcetines de punto.   Galtzak egitten Nik? Ez! Nik ez! Geure ama zana ibiltzen zuan galtzagiñan. Zenbat galtza eingo ete eban harek!. / Gabian gure etxian tertulixia egitten zan. Goikua, harutzagokua, behekua... andrak etortzen ziran. Bata galtza-eiñian, bestia jertse-eiñian.... Ik. jostorratz, galtzetorratz, galtzagintza, albandorratz.
galtzagintza iz. (ETNO). Trabajo relativo a la confección de calcetines de punto. Ik. jostorratz, galtzetorratz, galtzagiñan, albandorratz.
galtzaille [galtzaile] (galdutzaille). iz. (TE). Perdedor,-a, perdidoso,-a. Kontuak ondo ataratzera, zein galtzaillia? / De hacer bien las cuentas, ¿quién el perdidoso? / Gerran, galtzailliak ez dau iñoiz errezoirik. / En la guerra, el que pierde nunca tiene razón. / Artian, bat kiñu eitten zeguan jokolarixeri galdutzaillien atzetik. / Entre tanto, uno estaba detrás de los perdidosos, guiñando a los jugadores.
galtzairu [altzairu] . iz. (TE). Acero.   Burdiñia eta karbonua (%0,05-%1,7) dittuan aleaziñua. Burdiñurtuan finketaz lortzen da (ETNO). Burdiñia galtzairutzia, Bessemer esaten jakon laban. / El acerar el hierro, ocurre en los hornos llamados Bessemer. / Galtzairua baiño gogorragua haren bihotza. / Su corazón es más duro que el acero. / Galtzairua, tenplautakuan, kristala lakotxe gogorra gelditzen da.
galda-galtzairu. iz. (ETNO). Acero fundido.   Labetan totxuak txatarrakin nahastuz lortzen dan galtzairu urtua. Taillarretako berbia da. Ik. galtzairurtu.  HB: altzairurtu.
galtzairu elektriko. iz. (ETNO). Acero eléctrico.   Laba elektrikuetan lortutako galtzairua.
galtzairu laster. iz. (ETNO). Acero rápido.   W % haundiko erremintta-galtzairua. Ebaketa lastertasun haundixan erabili leikezen erreminttak egitteko materixala. Galtzairu lasterrakin baiño ebaketa-lastertasun askoz haundixagua Wolframio-karburozko plakatxuekin, eta haundixagua oindiok zeramikazkuekin.
galtzairu ugarkaitz. iz. (ETNO). Acero inoxidable.   Tenperatura arruntian korrosiñorik ez daben galtzairua. Kromua edo nikel ugari eukitzen dau.