Logo Eibarko Udala

G LETRA

gaiñuts iz. (EEE). Fallo de pasar la bola por encima sin tirar ningún birlo.   Bolia txirlorik jo barik gaiñetik pasatzian hutsa.
gaiñuts egin. (gaiñutsa egiñ). esap. (EEE). Fallar el lance pasando los birlos por encima.   "Bolari arteko esaera. Bolia txirluak ikutu barik gaiñetik pasatzea esan nahi dau" (EEE, 34). / Boleta-jokuan bolia oholian sartu, baiña txirlorik jo ez (ETNO). Halakoren batian gaiñutsa ein bihar!. Ik. erdikuts, bóleta.
gaitx (gaitz, gatx). iz. (TE). Enfermedad. Gaitzak ez eban parkatu, ez aberats eta ez pobrerik. / La peste no perdonó a ricos ni a pobres. / Gaitxa agertu jako gaztaiñiaiari, eta gaztaiñadi osuak galdu dira gure aldietan. / Una enfermedad ha venido al castaño, y castañales enteros se han perdido en nuestros términos. / Mundu guztira zabaldu zan ha gatxa. / Aquella enfermedad se extendió a todo el mundo. / Gaitz batek gortuta laga. (Ibilt 469). Ik. gaixotasun, helgaitz.  TEk sarri darabil gaitx berbia. Gaur egun, badirudi gaixotasun sinonimua nagusittu jakola.
gaitx egin. [gaitz egin] . dio ad. (TE). Hacer daño, perjudicar, dañar.   Kalte egin. / "No sentar bien un alimento" (TE, 379). Jatekuak gaur gaitx ein desta. / Hoy la comida me ha sentado mal. / Iñori gaitxik eingo ez detsan zirikalari bat. (Zirik 53).
gaitxondore [gaitzondore] . iz. (TE). Convalecencia. Luzia izan eban gaitxondoria, baiña gogortu da. / Tuvo larga convalecencia pero ya está fuerte. Ik. gaixondo.
gaixo
1. (geixo). iz. (TE). Enfermedad. Aurten sagarrak gaixua dakar. / Este año las manzanas traen enfermedad. Ik. gaixotasun, helgaitz, gaitx, ondoezik.
2. (geixo). izond. (TE). Enfermo,-a.   Gaixotasunen bat dabena. Gizon gaixuak egoteko lekua eiñ eben euzki-begittan. / Hicieron un lugar para los enfermos en la solana. / Sartu zan geixo bat medikuaren konsulta-lekuan. (Zirik 102).
gaixorik egon / ibili. (geixorik egon / ibili). da ad. (TE). Estar enfermo. Mendittik jatxi zanetik, gaixorik dabill. / Desde que bajó del monte, anda enfermo. / --Zer pasatze jakok Konejuari biharrera ez etortzeko? --Gaixorik ei dagok. (Zirik 12).
gaixoaldi iz. (NA). Tiempo de enfermedad. Gaixoaldi luzia izan zeban gaztaruan.
gaixondo iz. (TE). Convalecencia.   Makalik egon eta gero indarrak hartzeko pasatzen dan epia. Gaixondua luzetzera ezkero, kalte haundirakua. / El prolongarse la convalecencia es peligroso. Ik. gaitxondore.
gaixotasun iz. (AS). Enfermedad. Gaixotasun latza da Alzheimerra. Ik. ondoezik, gaixo, gaitx, helgaitz.
gaixoti izond. (TE). Enfermizo,-a, propenso,-a a enfermar.   Gaixotzeko joeria daukana. Gaztetan gaixotixa izan zan, baiña gero gogorra izan da. / De joven era enfermizo, pero luego ha sido fuerte. Ik. gaixotsu.
gaixotsu izond. (TE). Propenso,-a a enfermedades, enfermizo,-a.   Gaixo asko dittuana; Gaixotzeko joeria daukana. Oilluak hegazti gaixotsuak dira. / Las gallinas son aves propensas a enfermedades. Ik. gaixoti.
gaixotu gaixotze ( gaixotutze) (geixotu). du ad. (TE). Enfermar(se). Neguko hotzekin gaixotu zan eta gehixago ez zan jaiki. / Con los fríos del invierno se enfermó y no se levantó más. / Gosia, nekia eta makillia, ez zan millagru gaixotutzia. / Hambre, fatigas y palo, no era milagro el enfermarse. / Ofizio horren azkena, gaixotzia. / La consecuencia de ese oficio, el enfermarse. / Dagon hotzonekin errekan ikustiak ez jestak onik eitten eta urteik urten, neu begira egoten geixotu baiño lehen. (Zirik 36). / Osasun onekua izan arren, gure basarrittarra be, beste askon moduan, geixotu zan, gaizki be gaizki jartzeraiño. (Zirik 52).
gaizki
1. adlag. (TE). Mal, de mala manera. Gaizki dogu amatxo, gibeleko gaitzakin. / Le tenemos mal a la madrecita, con una afección al hígado. / Gaizki eiña umiak jotia. / Mal hecho el pegar a los niños. / Gauzak gaizki eittia, ondo eittia bardin kostatzen danian, zorakerixia. / Hacer mal las cosas cuando cuesta lo mismo el hacerlas bien, es locura. / Gaizki esan dau hitz hori. / Ha pronunciado mal esa palabra. / Ederki, zatarki, gaizki, poliki... / Agura zahartxo, ximel da gaizki jantzi bati. (Zirik 62). Ik. txarto, gaizki be gaizki.  Indartzia nahi danian: gaizki be gaizki.
2. iz. (NA). Mal, daño, fallo, falta.   Kaltia, miña, txarra; hutsa, faltia, akatsa. Bakotxari be ez jako gustatzen iñon gaizkixak entzutia. / Etxian aurka ezertariko gaizkirik eiñ ez ebanetik. (Ibilt 479).  Gitxi erabiltzen da.
gaizki be gaizki. [gaizki ere gaizki] . adlag. (OEH). Pésimamente. Geixotuko zan, gaizki be gaizki jartzeraiño. (Zirik 52). / Gaizki be gaizki eritxi detsat ein dozun gauziari. / Me ha parecido muy mal lo que has hecho. / Lorak, geizki be geizki einda euazela sartu jakon buruan. (Zirik 13).
gaizki egin. du ad. (TE). Hacer mal, hacer el mal, perjudicar, dañar.   Kalte egin. Zeozer modu txarrian egin (EEE). Zori diabruana, gaizki ein gurarik, onerako jarduntzia. / El destino del diablo, queriendo hacer mal contribuye al bien.
1. esap. (TE). Reprender, reconvenir. Gaizki esan detsa ein daben okerragaittik. / Le ha reprendido por el mal que ha hecho.
2. esap. (TE). Hablar mal, murmurar, criticar. Atzetik gaizki esaten bizi da mundu guztiagaittik. / Vive hablando mal de todo el mundo.
3. esap. (TE). Decir mal [una palabra]. Gaizki esan dau hitz hori / Ha pronunciado mal esa palabra.
gaizki gura / nahi. esap. (OEH). Desear el mal, querer mal. Nere ondra loi-gabia lagatzen dorala gaizki gura destenen miñian. (Ibilt 487).
gaizki hartu. esap. (TE). Malinterpretar, tomar a mal.   Esan edo egitten deskuenari txarto iritzi. / "entender una cosa en sentido peyorativo" (TE, 380). Nahiz da intenziño txarrik barik esan, gaizki hartu zestan nik esana. / Aunque sin mala intención, me tomó a mal lo dicho por mí. / Hi! ez eidak gaizki hartu, baiña hor ez dok adore haundirik erakutsi.
gaizki hazi. esap. (TE). Malcriar, maleducar.   Txarto erakutsi, gaizki edukau. Gaizki hazittako umiak dittu, eta ez dakit zer burubide atarako daben. / Tiene los hijos malcriados, y no sé en qué van a parar.
gaizki pentsau. [gaizki pentsatu] . esap. (OEH). Pensar mal. Baiña, ez gaizki pentsau irakurle. Dana be izan zan, Joxe Moko okerreko etxian sartu zala. (Zirik 68).
gaizkiesan. iz. (OEH). Habladuría, murmuración, calumnia, ofensa, injuria. [Zaldunan nezua] Bateronbaten gaizkiesanagaittik aldendu baeban bere laguntzatik, jasotzeko erabagi ariñegi hau berari entzun arte. (Ibilt 479).
gaizkiñak euki. [gaizkinak eduki] . esap. (TE). Estar de malas, estar de mal humor.   Hasarre, umore txarreko egon. Gaizkiñak jaukaz gaur gure mutilzaharrak, eta ezin leikek hurreratu beragana. / Hoy nuestro solterón está de malas y no se le puede abordar.
gaizkigura iz. (TE). Malevolencia, malquerencia, envidia.   Iñonganako txartonahixa eta enbidixia. / "Deseos de mal ajeno, falta de buena voluntad" (TE, 381). Alkarri detsaguzen gaizkigurak, sortzen dittue munduko okerrik gehixenak. / Las envidias que nos tenemos, engendran los más de los males del mundo.
gaizto
1. iz. / izond. (TE). Malo,-a, el malo, el tentador, el maligno.   Izenondo moduan txarrera emondakua(personiaz), eta txarra (gauzen gaiñian); baitta izen moduan, diabrua be (irud.). Gaiztua gaiñian dogu beti, gu galdu gurarik. / Al malo le tenemos siempre encima queriéndonos perder. / Gaiztua, bere zoritxarrerako. / El malo, lo es para su desgracia. / Ha gaiztua, umetatik zan gaiztua. / Aquel malo, era malo desde la niñez. / Gaizto, Gosezto, Zorrizto. / Zer zaztada gaizto izan zan hau Vergiergo Damian bihotzian. (Ibilt 486). Ik. zorri, zittal, oker.
2. izond. (TE). Difícil, malo,-a, duro,-a, difícil, complicado,-a.   Lurrari dagokixonez, lur txarra, zailla, takarra; labratzeko gatxa (ETNO). Txarto hazittakua, behin sasoi horretara ezkero, gaiztua zuzentzia. / El mal criado, una vez a su edad, difícil de corregir. Ik. tringo, trillo, gatx.
gaizto-usain. iz. (TE). Travesura, diablura, trastada. Eskolan eta eskolatik kanpora, gaizto-usaiñetan dabil beti. / En la escuela y fuera de ella, siempre anda en travesuras.
gaiztoko. izlag. (OEH). Malo,-a. Jausi zan kontuan zer zori gaiztoko bihar-eza batu zetsan bere buruari. (Ibilt 458).
gaiztokerixa [gaiztakeria] . iz. (TE). Maldad, malicia. Gaiztokerixia zan, gizajo háreri baketan ez lagatzia. / Era una maldad el no dejar en paz a aquellos pobres. / Gaiztokerixia, zatarkerixia, haundikerixia, zorakerixia...
gaiztontzi izond. (NA). Travieso,-a, revoltoso,-a.   Bihurria. Normalian umiei esaten jakue.
gaiztotasun iz. (TE). Maldad, malicia. Diabruan gaiztotasuna, beti txarra gura izatia; eta bere kastigua, txarra guran onerako jarduntzia. / La maldad del diablo es el querer siempre el mal, y su castigo, el contribuir al bien.
gaiztotu gaiztotze ( gaiztotutze) . du ad. (TE). Envilecer(se), depravar(se), volver(se) malo, infectar(se), enconar(se). Zahartzara, oso gaiztotu zan bere buruan zoritxarrerako. / A la vejez, para su desgracia se volvió malo. / Diru gosiak dakar gaiztotutzia gizona. / El dinero trae el malearse al hombre. / Haren gaiztotzia, lagun txarregaz ibiltzian ondorena izan zan. / El malearse de aquél, fue consecuencia de andar con malas compañías. / Zahartu, gaztetu, aurreratu, hurreratu, amandratu, gaiztotu.
galafari iz. (ETNO). Cena posterior a los trabajos del trigo. Gari-jotia eitten zuan etxe mordua bat einda, auzolanian. Goixian eitten bazuan, bazkarixa eitten zuan, eta gabian ein ezkero, afarixa; gari-joteko afarixa esaten jakuan. Eta garixa ebatia amaittutakuari esaten jakuan galafarixa. Ik. teillatu-afari, montxor, gari-joteko afari.
galanperna (galaperna). iz. (ETNO). Parasol. (Lepiota procera, Macrolepiota procera).   Perretxikua. Galapernak asko dittuk, zurixak, horixak... Baiña itxuroso bakarra hauxe dok [argazkixan "Macrolepiota procera"]. Hau ez dok txarra. Úrdiñakin-eta, úrritxakin-eta, konparaziñorik bez, ezta? baiña jateko modokua.  Lepiota eta Macrolepiota generoko perretxiko gehixenekin darabigu hau izenau (Lepiota excoriata, Lepiota naucina, Lepiota rhacodes...), baiña Macrolepiota procera da gure inguruan jaten dan bakarretakua. Bestieri (txatxarrak diralako, edo kaltegarritzat jotzen diralako), zapo-perretxiko edo suba-perretxiko esaten jakue sarri.
galant izond. (TE). Hermoso,-a, guapo,-a, de buena presencia, enorme, tremendo,-a.   Itxura edarrekua; Haundixa-edo. / "Grande, en sentido de cosa que logró su plenitud específica" (TE, 382). Mutil galanta ein jatzu seme hori. / Muchacho grande le tienes a ese hijo. / Kuadru galanta zuan da nahikua negar erain jestan... --Nolanahi be, hire sentimentueri holako bihozkadia emoteko on-ona izan bihar. --Bihozkadia diñok, bihozkadia?... Haze zastadia emon zestan... (Zirik 16s). / Sekulako fabrika galant bat [...], tximiñixa haundixak keia darixola zittuala. (Zirik 105).
galar (AN). Leña seca, carbón de castaño, leño muerto.   "Egur lihorra" (AN). "Gaztainondo-ikatza; zuhaitzean bertan ihartua dagoen adarra" (ELH).  Galarra: Leña seca itzultzen dau Javier Elorzak (EOYE, 299. or. (JEL)). Azkuek leño muerto en el árbol mismo jasotzen dau, baiña eskintzen dittuan adibide guztiak Bidasoaz bestaldekoak dira. (AN).
galbahe
1. (galbahi, galbara). iz. (TE). Cedazo, criba, tamiz, cernedor, harnero.   Garixa bahetzeko erreminttia. Hondo saredun eta zulodun tresnia, tamaiñu desbardiñetako pieza zehiak eta zatikixak apartatzeko erabiltzen dana (ETNO). Galbahi zehiagaz iralgittu biharra izaten dau arturunak, taluak eitteko. / Para hacer talos, la harina de maíz hay que cernerla en un apretado cedazo. / Ore-mahixan gaiñian, alde batetik bestera, langia ipintzen zan. Eta langa gaiñian, galbahixa. Hortxe erain galbahixa, ezker-eskuma, gogor, eta uruna ore-mahai barrura jausten da, eta zahixa galbahian geratzen da. "Eralgi" esaten jakon horri, uruna garbittu, zahixa, garixan zikiña kendu eta urun garbixa laga, ogi zurixa egitteko. / Galbahiakin torlojo zehiak apartatzen hasi da mutilla. / Galbahi zehe batekin hobeto apartauko dittuk. / Galbahia, pasatzekua babak! Baba txikixak eta, pasatzekua; eta bestiak, ederrak, han gaiñian. Bai. Ba, gurian baeban nunbaitten hondokiña, baiña ez dakit nun dan. Haria pasatzeko eta, hamen obran, ezta? Galbahia da ha be. Eta zera!, sikatzeko zerak be bai, intxaurrak sikatzeko ederra da, e? / Galbahiakin garixa astintzen. (Ibilt 474). / Galbahiagaz be ura, barrittan. / De nuevo, se es capaz de traer agua en un cedazo. (TE, 382). Ik. ikatz-galbahe, ikatz-bahe, bahe, pasau, barrittan.  Artikuluakin, galbahia egitten da. Taillarretan be berori berbiori erabiltzen da, pieza zehiak apartatzeko tresnia izentatzeko.
2. (galbahi). izond. (TE). Perezoso,-a, vago,-a. Mutill hori galbahi osua dozu. / Galbahia baiño be alperrua zan. Ik. alper.
galbahian pasatzeko premiñia izan / euki. esap. (EEE). Necesitar corrección o mano dura.   Norbaittek joera txarrak edo okerrak kentzeko premiñia izan. Horrek be bajakak ba galbahian pasatzeko premiñia. Ik. pasau.
galbana iz. (NA). Galbana, pereza. Galbania dakat jaikitzeko.
galburu iz. (TE). Espiga de trigo. Leku batzuetan artazixekin batzen dittue galburuak. / En algunos lados recogen las espigas con las tijeras. Ik. gari-buru.
1. galda
1. izond. (TE). Candente, ardiente, abrasador. Eguardiko euzki-galdia hartu genduan Elosura heldu baiño lehen. / Aguantamos el sol ardiente del mediodía antes de llegar a Elosu. Ik. eguzki-galdatan egon, eguzki-galda, bero-galda.
2. iz. (ETNO). Hornada.   Mogelek darabillen esanguria galda-aldi edo agoialdixana da. Burdiñoletako berbia da. Ik. labaldi, galdaldi, agoialdi.
3. iz. (ETNO). Calentamiento para templar o forjar.   Tenplatzeko edo forjatzeko pieziari emoten jakon beroketia. Taillarretako berbia da. Ia materixala biguntzen dan galda batzuk emonaz.
4. [galdategi] . iz. (ETNO). Fundición [taller].   Metalak urtzen diran lantegixa. Oindiok oraintsu, xemei barik hasi ziran galdak be aberastu egin dittuk. Izan be biharrerako urte onak hartu jittuek.