Logo Eibarko Udala

E LETRA

errotsu izond. (AZ). Que tiene raíces.
erru iz. (TE). Yerro, culpa. Ik. kulpa, huts.
erruda iz. (ETNO). Ruda. (Ruta graveolans). Ik. boskotx.
errudun izond. (TE). Culpable. Ik. kulpadun.  Ez da berba normala Eibarren.
errueda iz. (ETNO). Rueda hidráulica.   Uran energia biraketa-mogimendu bihurtzen daben makiñia. Errueda hidraulikua, turbiñia edo azeliña. Ik. tikiñoi, errobera, azelin.
errugabe izond. (TE). Inocente. Ik. kulpabako, kulpagabe.  Ez da berba normala Eibarren.
errukarri (errugarri, errukigarri). izond. (TE). Digno de compasión, digno de lástima.   Errukixa emoten dabena. Nik ikusi nebanian, errugarrixa eguan kristaua. / Cuando yo le vi, era una persona que daba compasión. / Lehenguak ezebez; oin lehenguak, geure moruan baztartuta, eta bakia! Oin beste estilo batera jentia!: oingo eskolak eta!... aai! aittan eta aman errukarri. Aittak ero amak sueldua ez badake.... / Andrazko errugarrixa. (Ibilt 472). / [Dukiak] ikusirik hango agiri errukarrixa, Zalduna jaso gura izan eban, ia bizixa gorde zeikixon ahal zana eitteko. (Ibilt 489). / Eta borreruak etxetik kanpora alde ebanian, neskame errukigarrixa agertu zan etxekoandriagana, belauniko, negarrez, esanaz zerlako miñak enon zetsazen uezabak. (Ibilt 470).
errukarrizko (errugarrizko). izlag. (OEH). Lastimoso,-a, que da lástima. Damia hasi zan errugarrizko hilletan esanaz [...]. (Ibilt 487).
erruki iz. (TE). Compasión, lástima, misericordia, piedad. Hutsik eta gorri, errukixa emoten dabela dabill. / Pobre y desnudo, va que da compasión. / Eztau iñorendako errukirik. (Zirik 12).. / Fraille gizajuak [...] urten eban lau oiñian erruki eske Jaungoikuan izenian. (Ibilt 462).
erruki izan. esap. (OEH). Tener compasión, compadecer(se), apiadarse. Neskamian erruki zan. (Ibilt 470).
errukitsu izond. (TE). Compasivo,-a, misericordioso,-a. Batzuk errukitsuak, beste batzuk bihotz-gogorrak. / Unos compasivos, otros de corazón de piedra.
errukittu errukitze [errukitu] ( errukittutze) . da ad. (TE). Compadecerse, apiadarse, tener piedad. ... eta hurreratu zanian, Jerusalem-go harrixak ikusirik, errukittuta negar eiñ eban beragaittik esanaz: "Bazenkizu zer datorkizun...". / ... y cuando se aproximó, viendo las piedras de Jerusalén, compadecido lloró por ella diciendo: "Si supieras lo que te viene...". / Gizona zan partetik, jakiña zan errukittutzia, baiña ez eban jardun bihar errukixan behian. / Siendo hombre era sabido su compadecimiento, pero no debía obrar por compasión. / Juezak, esaten dabe ez dabela bihar errukitzia, bere zeregiña ez dalako ona izatia, ezbada ze bardiña. / Se dice que el juez no debe compadecerse, porque su misión no es ser bueno, sino justo. / Errukittu zan senar zoruan alde. (Ibilt 466).
ertz
1. iz. (TE). Borde, límite, cabo, arista, esquina. Pagadi haren ertzian, urritx asko izaten zan behin maietza ezkero. / Al borde de aquel hayedo, llegado el mes de mayo solían brotar muchas setas. / Hartixozu ertza azpildura bategaz. / Tómale el borde con un pespunte. / Ertzak biziegi dittuen erreminttekin eskuetan ebagixak sarri. / Bizi-bizi jaukak ertza pieza horrek. / Ogeratu ziran baketan senar-emaztiok, baiña bai kandela asko zirala argi eitten ertz guztietan. (Ibilt 467).
2. iz. (TE). Posición, categoría, condición. Hartuko zenduke zuk haren ertza!
ertz-bizi. iz. (TE). Arista (afilada), de vivos perfiles. Alluzko hatxan gaiña, ertz-bizixa da. / La cima del Alluitz, es una arista.
ertz-hil. iz. (TE). Arista de esquinas redondeadas. Hango mendixak, ertz-hillak; oso biribilduta gehixenak. / Las montañas allá son obtusas; las más completamente redondeadas.
ertzak hil. du ad. (TE). Limar/matar aristas. Ertzak hil biharra dauka pieza honek. / Esta pieza necesita rematar los bordes. / Lima legunagaz ertzak hilda lagaixozuz. / Mátale las aristas con la lima dulce.
Ertzil b. iz. (TE). Ertzil (caserío).   "Caserío en Elgoibar" (TE, 341). Aginaga onduan be badago hori izenori daukan basarrixa, Barinaga partian. Errebal kaleko Ertzillenekuak, Ertzil baserrikuak ziran.
1. eruan
1. eruate [eroan] (eruen). du ad. (TE). Llevar. Arrio haundixa eruan eban emaztiak ezkondu zanian. / La esposa llevó un gran arreo cuando se casó. / Eruatia nola nekatsua zan, gauza guztiak gehixago balio izaten eben Arraten. / Como el llevar era penoso, todas las cosas valían más en Arrate. / Auzoko andra guztieri autuá eruatera. (Zirik 27). / Zoroetxerako bidia daroia. (Zirik 67). / Lotsari ederra eruan juat. (Zirik 28). / Kuartuan sartu zanian, Joxe Mokok eruan eban atsekabia.(Zirik 68). / Atara eban ogetik emaztia bertan zan bezela, eta eruan eban lehengo bedartzara. (Ibilt 471). / Bere intenziñua aurrera eruateko. (Ibilt 484).
2. eruan
2. [eroan] . iz. (TE). Paciencia.   Pazientzia, sufritzen jakitzia. Gure ama koittauak baeban eruana. / Nuestra pobre madre ya tenía paciencia. Ik. sakatu, sufridu, aguantau, pazientzia.
eruan on. esap. (AN). Paciencia.   Pazientzia haundixa. Lagundirazu hutsunetan euki deiran eruan ona (Ibilt 107). / Eskerrak emazte burugiñan eruan onari. (Ibilt 467).
eruan oneko. izlag. (TE). Paciente, sufrido,-a.   Pazientzia haundikua, sufritzen dakixana. Gerran eta baketan, etxian eta kanpuan, eruan-onekua. / En la guerra y en la paz, en casa y fuera de ella, hombre de paciencia. Ik. eruantsu. Anton. eruan txarreko.
eruan txarreko. izlag. (TE). Impaciente, de mal genio, irascible, irritable.   Pazientzia bakua eta sufritzen ez dakixana; zazpikixa eta erria. Eruan-txarrekua, hartu daben gizona. / Hombre irascible el marido que ha tomado. Ik. erre. Anton. eruan oneko.
eruantsu [eroantsu] . izond. (TE). Pacienzudo, paciente, sufridor. Ama guztiak dira eruantsuak. / Todas las madres son pacienzudas. Ik. eruan oneko.
eruantzaille (eruataille). iz. (TE). Carguero,-a, trabajador que lleva la carga.   "Mozo de cuerda" (TE, 341). Eruantzaille biren kontua Eibarren: "Bostegun hiretako eta bostegun neretzat, milla esker emon jestaz ba bixondako". / Cuentas de dos moceros en Eibar: "Quinientas para ti y quinientas para mí, pues me ha dado mil gracias para los dos". / Maleta eruatallia. (Zirik 14s).
eruanzale [eroanzale] . izond. (TE). Tolerante. Idia guztietako gizonak zittuan lagun, eruanzalia zalako. / Tenía amigos de todas las ideologías, porque era tolerante. Ik. eregi, zabal.  Ez da erabiltzen. Normalian "tolerante" esateko zabala, eregixa erabiltzen da.
erube iz. (ETNO). Salamandra. (Salamandra salamandra). Ik. urandra.
esaera (esakera, esanera). iz. (TE). Dicho, refrán, proverbio. Esaeria dan bezela, "Gabonetan keixak". / Como es el dicho, cerezas por Navidad. / Antxiñako esakeria, "euzkixa nora dan, hara zapixak". / Es antiguo refrán: "donde hay sol, allá la ropa". / Haren esakeria, sarrittan guzurra. / Kaporala mozkorrillo bat zan. Bizi zian gure onduan, etxe onduan. Haren esaerak, terribliak! Piso askon uezaba zan, eta -"ene! Kaporala! baiña hainbeste diru hekan, diru eta pisuak hekazen eta, ze ein detsek? jan?!, zelan jan leikiaz ba?!" -"nik ez jittuaraz jan, nik eran! ein jittuaraz!". / Esaeriak diñuan moduan: sasixan zarraparria danian, zerbaitt izaten da. (Zirik 62).
esaga iz. (ETNO). Vara que sujeta la carga del carro, vigueta del carro.   Ezpata bixak lotzen dittuan eta kargia eusten daben egurra. Ik. burgaiñeko, burtezpata, burdi.
esaga-ziri. iz. (ETNO). Cuña para la vigueta del carro.   Esagia bere lekutik ez dein urten, ezpatan sartzen dan zirixa. Ik. esaga, burtezpata, burdi.
esamesa iz. (JSM). Habladuría, murmuración, dicharacho. Esamesak besterik ez dira horrek. Ez egin kasurik kalian entzundakuari.  Batez be pluralian erabiltzen da.
1. esan
1. esate . du ad. (TE). Decir, contar, revelar. Aurretik esan netsan zer etorriko jakon. / Previamente le dije lo que le iba a venir. / Gauza bat da esatia eta beste bat eittia. / Una cosa es decir y otra hacer.  Ze testuingurutan erabiltzen dan, esangura asko hartu leikez: pronunciar, avisar, llamar, eta abar.
2. esate . du ad. Dar el nombre de, decir, llamar.   Deittu, izena emon. Lagunak "Bizkai" esaten detse. / Los amigos le llaman "Bizkai".
3. esate . da ad. Dar el nombre de, decir, llamar.   Deittu, izena emon. Eibarren zulatzeko erreminttiari barautsa esaten jako eta ez *brokia. / En Eibar, a la herramienta de taladrar se le llama "barautsa" y no "*brokia".
da esatia. esap. (OEH). Es decir. Ausartu dalako zure emaztian garbittasuna --hau da esatia, zuria eta zure umiena-- loittu guran ibiltzera. (Ibilt 479).
esan erain. [esan eragin] . dio ad. (OEH). Hacer decir. Leziñua ez ekixanian bigarrenez esan eraitzen zetsenekuakin. ( Zirik 86).
esan eta egin. esap. (OEH). Dicho y hecho. Esan da ein gaiñera! (Zirik 120).
esan gura izan. du ad. (TE). Significar, querer decir. "Apostolos", esate baterako, da berba bat esan gura dabena: "aindutakua" (Barri Ona munduan zabaltzera, aitzen da). / "Apostolos", por ejemplo, es una palabra que significa "enviado" (a propagar la Buena Nueva, se entiende). / Erregiñak jakin nahi erantzun horrek garbi zer esan gura eban. (Ibilt 458).
ez detsut/dot esango. esap. (AN). No lo diré, no lo sé. -Horrek gizonorrek ferreterixia jakak Elgoibarren, ez? -Ez deuat esango.  Solaskidian jakinahixa asetu ezin danian; ezezko esaldixetan erabiltzen da: ez detsut..., ez deuat..., ez dot esango.
2. esan
1. iz. (TE). Mandato, orden, recado. Ez zara zu behintzat esana eittekua.
2. iz. (TE). Dicho. Kortazon esana: "haritxa zutiñik eta andria etzinda, munduan ukat eraingo detsenik".
esan gaiztoko. izlag. (EEE). Desobediente.   Esan txarrekua, esanekua ez dana, esana egitten ez dabena. Seme zaharrena beti izan da esan gaiztokua. Anton. esan oneko.
esan oneko. izlag. Obediente, dócil.   Esana egitten dabena. Ik. esana-egitteko, esaneko. Anton. esan gaiztoko.
esana egin. du ad. Obedecer, acatar.   Agindutakua egin. Ik. obeidu.
esana-egitteko. izlag. (TE). Obediente, cumplidor,-a.   Esanekua, obeitzen dabena. Esana-eittekua zuen morroia. / Dócil vuestro criado. Ik. esan oneko.
zer esanik (be) ez. [zer esanik (ere) ez] . esap. (OEH). Ni qué decir tiene. Bixente be han izan zan. Zer esanik pe ez; nora doian jente, hara doia Bixente. (Zirik 84)
esanaldi iz. (TE). Conferencia, discurso, coloquio, charla, conversación, sermón. Perun esanaldixan ondoren, Marixan erantzuna. / Después de la peroración de Pedro, la contestación de María. / Hiru orduko esanaldixa ein dau jakintsu harek gaurko batzarrian. / Ha pronunciado un discurso de tres horas en la reunión de hoy aquel sabio.