Logo Eibarko Udala

E LETRA

errietan adlag. (OEH). Riñendo, recriminando, regañando. Arpegi hasarriakin hartu eban, eta errietan ekin
zetsan esanaz hari: [...]. (Ibilt 479).
errietan egin dio ad. (AS). Reñir, reprender, echar la bronca. Umiak lagunari burla egin eta aittak errietan egin zetsan.
errixo [errio] . iz. (TE). Ría, estuario.   Itsasadarra. "Itasora iristear dagozen urak, errekak. Itsasotik lehorreruntz dabizen urak" (AN). Ondarruako errixuan gora, Berriaturaiñok. / Aguas arriba de la ría de Ondarroa, hasta Berriatua. / Niort ondoko Coullon deitzen dan portuan, [...] jendia igarotzen errixuan alde batetik bestera. (Ibilt 455). / [...] itsasotiko errixuak eta itsasorako ibaixak. (Ibilt 380).
erro iz. (TE). Pezón de ubre.   Errapeko titi bakotxa. / "Con referencia al (pezón) de los animales" (TE, 676). Erruetatik tira eiñaz jatxitzen dira errapiak. / Tirando de los pezones se vacían las ubres. Ik. titi-punta.
errobera (errubera). iz. (TE). Rueda.   "Rueda, como elemento mecánico" (TE, 338). Behin, erroberia nola patentau jakin guran zan Barrenetxe, artian iñok patentau barik zalako. / Cierta vez Barreneche trataba de informarse cómo podría patentar la rueda, porque ningún otro la había patentado todavía. / Oingo gaztiak burpillari be "erroberia" deitzen jetsek. Ik. burpil, errueda.
erroberan egin (erruberan ein, erroberiari erain). esap. Masturbarse [los hombres]. Eskolatik etxerakuan erakusten gontsan alkarri erruberan eitten. Ik. kanpaia jo.  Eibarren erroberan egin esan izan da normalian; kanpaia jo barrixagua da.  Afan batian botatzen genduan esaldi surrealistia: sagar berdiak jan eta erroberan egin.
errobero [errebero] (errebero). iz. (TE). Leche recién ordeñada.   Egosi bako esne epela, jatxi barrixa (ETNO). "Leche recién ordeñada, que era una de las delicias del caserío" (TE, 338). Xemaikin, Mutiolan emoten eben erroberua arrasaldeko bostetan. / En Mutiola daban por cinco céntimos un vaso de leche recién ordeñada a las cinco de la tarde. / Osasunandako ona zalakuan ume askori emoten zetsen erroberua ni umia nintzala. Pitxargaiñera juan, eta txikitia ordainduta erroberua barrura. Gero, veinte inguruan, txarra zala hasi ziran esaten medikuak, eta prohibidu eiñ eben. / Oritza esne zikiña da, txahala ein barrixana; nahi dabenak eukitzia dauka! nik ez dot nahi! Etorten zian, ni gaztia nitzanian, erreberua eratera kaletik. Erreberua zera da, garbixa eta ederra!.
erroibe iz. (TE). Mastitis.   Ganauari errapiak gogortzia kumia egin ostian (ETNO). / "Padecimiento que afecta a los pechos de las mujeres que crían" (TE, 338). Librau eta zortzi egunera, erroibiak hartu eban. / Eta errapietan erroibia: errapia gogortu, ta esnia juan ta miñ errapian, ikuturik be ezin eiñ! Ta hori osatzeko eruten zian hortik... iketza, berua. Iketzetan ipiñi harrixak, ta haren lurruna, berotasuna, errapiak biguntzeko.  Gaur egun animalixekin bakarrik erabiltzen da; lehenago baitta andrekin be.
erromara (erromada). iz. (TE). Cancilla, verja.   "Cierre movible con que se completa un seto para dar paso o encerrar el ganado" (TE, 339). Erromaria beti itxitta laga bihar izaten da. / Erromadiari langa bat kendu, eta ondoren jarraittu zeskun jabiak. Ik. langa, itxitura, esparrau.  Bigarren adibidia berridatzi egin da.
erromatar [erromatar] (erromar). izond. (TE). Romano,-a. Erromarra agertu zan gure inguruetara. / El romano apareció a nuestras proximidades.
erromerixa [erromeria] (erremerixa). iz. (TE). Romería. Arrateko erromerixara jende asko agertzen da beti. / A la romería de Arrate, siempre acude mucha gente. / Arrazola desapareziduta dagok; horma zahar bat bakarrik jakak zutiñik. Basarrixa zan, ta tabernia, ta danak... Bolatokixa, ta frontoi txiki bat be bai... Ta garizuman erromerixia hantxe izaten zan. Ostian ez zan egoten, ta danok haraxe, ezkutuan. Jente asko juaten zan hara. Soiñujolia be hangua zan, Bixente Zabala "Txopengua", ta erromerixia bertan eitten zan. Bergaretxeko Eugenio Ubera be etortzen zan soiñuakin ta panderuakin, ta erromerixia! Oingo gaztiak ez dabe estimatzen, oin hori zaratiori, "bum-bum-bum"... Gure salidia beti haraxe izaten zan. San Salbador egunian San Salbadorrera, baiña ostian Arrazolara. Inguru edarra zan, bai... basarri haundixa, ta solo bi ekazen, lau samarrak, ta ikusgarrixa zan parajia. Ataixan frontoi txiki bat jekan, ta Gallastegi pelotarixan epokan ixa egunero etortzen zan horra. Pixkat pelotan ein, ta... Gero egoten zan egurra txikitzeko, ta eskuak eitteko aixkoran eitten zeban, egurra ta ezpala... Eskuak gogortzeko. / Ez doralako beste festa eta erromerixarik nere etxia baiño. (Ibilt 486).
mendi-erromerixa. iz. (ETNO).   "Mendixan, auzuetan, ermittetan... basarri giruan egitten dana" (ETNO).
erromero (erremero). iz. (ETNO). Romero. (Rosmarinus officinalis).
erronda iz. (TE). Ronda, gaupasa, juerga de noche.   "Velada nocturna de bebedores" (TE, 339). Eguneroko errondia, nahikua da gogorrena be galtzeko. / El trasnoche diario, basta para perder al más recio. / Errondia gabazko eranzalien ibilleria. (PM 71).
errondan egin. du ad. (TE). Trasnochar, andar de juerga. Bart errondan ein dogu egunsentira arte. / Anoche hemos trasnochado hasta el amanecer.
errondalari [errondari] . izond. (TE). Mozo,-a que anda de ronda, trasnochador,-a, juerguista. Gaztetan, errondalari amorratua izandakua zuen aittaitta. / Vuestro abuelo de joven fue gran trasnochador.
erropa [arropa] . iz. (TE). Ropa, vestido. Nun josten detsue erropia? / ¿Dónde te cosen la ropa? Ik. janzteko, jantzi.
erropa-zuri. [arropa-zuri] . iz. (TE). Ropa blanca, ropa interior, lencería. Erropa-zuri ederra zoian haren arrioko burdi kantarixan. / Buen equipo de ropa blanca figuraba en la cantarina carreta del arreo.
erropero (ropero). iz. (NA). Ropero, colgador. Jatetxera sartu orduko jakia erroperuan laga biharra zeguan
errosarixo
1. [arrosario] . iz. (TE). Rosario, oración. Hamabost misterixoko errosarixua errezatzen zan haren etxian. / En aquella casa se rezaba un rosario de quince misterios.
2. [arrosario] . iz. (TE). Rosario de cuentas, rosario. Urrezko errosarixuak galdu dittu, elixatik etxera bittartian. / Ha perdido el rosario de oro, entre la iglesia y la casa.
errosarixo-bedar. iz. (ETNO). Tortero. (Arrhenaterum elatius). Ik. mugitza.
errosarixoko hazur. [arrosarioko hezur] . iz. (TE). Espina dorsal, columna vertebral. Eskillaretan jausi eta errosarixoko-hazurra hausi jako. / Cayendo en la escalera, se le ha roto la columna vertebral. Ik. bizkarrazur.
erroseta iz. (ETNO). Roseta, grabado en forma de flor.   Grabauko berbia da. Torlojo burua erroseta bat egiñaz dotoretzen dok.
erroska iz. (TE). Rosca, rosquilla. Mendaroko erroskak eta erroskillak barik, ez zan erromerixarik. / No había romería sin las roscas de Mendaro.
erroskilla. (roskilla). iz. (JSM). Rosquilla. Ik. potxorroskillak.
erroskadun iz. (TE). Rosquillero,-a.   "Vendedora de roscas en las romerías" (TE, 339). Aurten be, Mendaroko erroskaduna agertu da Arratera. / Este año también, la vendedora de de Mendaro ha estado en Arrate.
errota
1. iz. (TE). Molino. Bolingua esaten detsagun baserrixan, errotia izango zan noizbaitten.  "Hay en Eibar un caserío Bolingua, pero en el léxico sólo ha quedado errotia" (TE, 340).
2. iz. (AZ). Rebanada.
errota-hots. iz. (TE). Ruido de molino.   "El ruido rítmico del molino" (TE, 340). Errota-hotsa ixiltziak esnatzen dau errotarixa. / El cesar el ruido del molino despierta al molinero.
esku-errota. iz. (ETNO). Molino de mano, molinillo manual.   Ogigintzako berbia da.
Errotape l. iz. (TE). Errotape (de la presa de arkaxpe), cámara de desagüe del molino. Gaztetan, medikuak, bai, Don Vicentek, horixe esaten ei juan beti: "Vientos de Arrate y baños de Errotape". Sasoian egoteko horixe onena. Badakik, orduan tuberkulosisa asko jeguan, eta txarra dok, txarra!, tuberkulosisa. Eta onena haixe garbixa hartzia ei dok; eta hamen, kalian, taillarrak ugari, eta zikinkerixia.  Aires de Arrate y baños de Errotape, XX. mende hasieran Eibarren zabaldu zan esakeria, Don Vicente Aguirre medikuan errezetia, osasuntsu egoteko horixe egin bihar ei zalako: Arrateko haixe garbixa hartu, eta errotapeko ur freskuan baiñatu. (ETNO).
errotape iz. (TE). Cámara de desagüe del molino. Aterpia, errotapia, harkatzpia, zubipia, elizpia, lurpia...
errotari iz. (TE). Molinero,-a. Barrena Txikiko errotarixak, bide batez, labari eitten eban. / El molinero de Errota Txiki hacía al mismo tiempo de panadero. / Ibillilarixa, errotarixa, labarixa, ehitzarixa.
errotarri (errota-harri). iz. (TE). Piedra de molino, muela, rueda de molino. San Migel gau-zaintzailliak esaten eban iratargixa, bere ustez, errotarrixa bestekua ba zala. / El sereno de San Miguel solía decir que a su parecer, la luna era por lo menos como una piedra de molino. / Etsaiak itsutu eben errota-harrixan lan eraintzeko. / Los enemigos le cegaron para hacerle trabajar en una rueda de molino. Ik. bizkarrazur, osin, kunbo, azelin, andapara, albata.