Eibarko euskara hiztegia
A LETRA
askagain
iz.
(
ETNO).
Espacio superior de los pesebres.
Basarri batzuetako asken gaiñian tokitxo bat gelditzen dok, eta, ba, horixe dok askagaiña. Ontzixak lagatzeko-eta erabiltzen juagu.
Ik.
askaurre.
askai
iz.
(
NA).
Parte de la cuadra en donde se tumba el ganado.
Azkenian, esne dana askaixan behera juan zan.
askar
iz.
(
ETNO).
Arce.
(
Acer sp.).
A! Bai, bai, bai. Askarra izaten da. Hori egoten da mendixan, bai. Baiña gora barik e? Goixan barik, hamen behian egoten da hori. "Akarra" ez, "askarra". Horrek etaratzen dau ixa lehelengo loria udabarrixan.
Ik.
astigar.
Biharbada azkar. AZ(Ermuan jasota), Izag-ek Oiñatin eta JMEk Bergaran (azkar). Gaur egun Eibarren ez dirudi larregi erabiltzen danik, batzuendako ezaguna dan arren.
askatzaille
[askatzaile]
(eskatzaille).
iz.
(
TE).
Libertador,-a,
liberador,-a,
salvador,-a.
Simón Bolívar, Gollibarko jatorrikua, izan zan herri honen eskatzaillia.
askaurre
iz.
(
ETNO).
Pasillo de cuadra,
zona delantera de los pesebres.
Kortan, ganau-asken aurreko lekua. Basarri zaharretan sukalde onduan dago sarri, eta karrajo lana egitten dau; gaur egunian, basarri gehixenetan kortian erdiko pasagunia da.
Oin dala 10 urte inguru barriztau genduan basarrixa, baiña ordura arte ganau-askak hamentxe bertan eguazen, sukaldera begira. Oin hormia daguan tokixan? Ba hortxe eguan karrajua, askaurria. Oin konpletamente diferente dago, ezta? Baiña lehen askaurria hamentxe bertan, sukaldera begira.
Ik.
karrajo,
askagain.
asko
zenbtz.
(
TE).
Mucho.
Asko be asko itxain dogu zure zaiñ. / Mucho hemos aguardado esperándote. /
Erromako uria Napoles baiño askoz haundixaua. / La ciudad de Roma, con mucho, más grande que Nápoles. /
Etorri aurretik batedonbatzuek kontau bihar izan zetsen Eibarren "gorri" asko zeuala ta kontuz ibiltzeko. (Zirik 104s).
/
Asko basarrietara juan ziran morroi tripatruk, ta beste askok ahal zeben moduan aurrera urten bihar izan zeben estuasun haretatik. (Zirik 48).
/
"Philips" bat emon zetsan, hoberik eztagola (ez dagola) ta, eta gure Martin abixau zan etxerutz pozik asko. (Zirik 63).
/
Gauzaren bat eztakazunian (ez dakizunian), ezetz esatia baiño askoz be hobe da antzerakuak eskeñi. (Zirik 115).
Ik.
askok nahi baiño hobeto,
askotxo.
Esangura matiz asko daukaz eta erabili be funziño askotarako erabiltzen da. Esate baterako, konparaziñuen maillakatzaille lez "askoz ...-a(g)ua ... baiño" egitturan.
asko ardura desta ba.
Mucho que me importa.
"Se usa para menospreciar una contrariedad o algún desaire" (TE, 178).
Asko ardura desta ba neri zu hasarratziak!
/ ¡Pues mucho que me importa a mí el que te enfades!
Ik.
zer ardura desta ba neri.
asko eta larregi.
esap.
Harto demasiado.
Asko ta larregi eiñ dozu oiñ artian.
/ Mucho y demasiado es lo que has hecho hasta ahora.
asko izan.
esap.
(
EEE).
Ser mucho,
ser demasiado.
"Egoera bati apartekoa edo arraroa erizteko erabiltzen den esaldia" (EEE, 22).
Asko dok ba, hau be neri gertau biharra!
askotan.
adlag.
(
TE).
Muchas veces,
a menudo.
Sarri, sarrittan.
Askotan izan naiz etxe honetan. / Muchas veces he estado en esta casa.
Ik.
sarrittan,
sarri.
askoa
(
AN).
Ascua.
"Su txinpartak" (AN).
Euskal jatorrixa emon izan jako berba honi, baiña ez Mitxelenak ezta Azkuek be ez dabe jasotzen. Espaiñiar akademiaren hiztegiak, "Trozo de madera sólida ardiendo sin llama, de origen incierto, acaso euskera" adierazten dau. Javier Elorzak jasotako dokumentuan esanahi horixe dauka: (...) "sobre clabios e adasas de alrededor de los fogares, fazer con tierra adobada, donde comúnmente las hascoas e fuego pueden caer" (EOYE, 1450, 301. or. (JEL)).
askotxo
zenbtz.
(
TE).
Demasiado.
Askotxo ez detsazu erizten ein detsagun kontuari? / ¿No te parece demasiado a lo que hemos hecho ascender la cuenta?
Ik.
asko.
Holakuetan -txo atzizki txikigarrixak kontrako esanguria hartzen dau, larregikua.
asmakizun
iz.
(
ETNO).
Invento.
Zinia ez da asmakizunik txikixena izan.
asmamen
iz.
(
TE).
Fantasía,
imaginación,
inventiva.
Asmamen haundiko umia jatzu, bai egixak eta bai guzurrak apaiñ ederrez janzteko. / Es criatura de gran fantasía, para adornar bellamente tanto la verdad como la mentira. /
Makiña honen asmatzaillian asmamena ez da makala.
asmatzaille
1.
[asmatzaile]
.
izond.
(
TE).
Inventor,-a,
creador,-a,
ingenioso,-a.
Zerbaitt barrixa asmatzen dabena, burutsua.
Jakin gura neuke zeiñ izan dan makiña honen asmatzaillia. / Quisiera saber quién es el inventor de esta máquina. /
Izan be, Urlixan semiak asmatzaille ona urten jok; burugiña dok ha.
Ik.
asmotsu.
2.
[asmatzaile]
.
izond.
(
TE).
Fantasioso,-a.
Fantasiatsua; oiñarribako imajinaziñuan arabera jarduten dabena.
Esaten daben erdixa sinistu bihar jako, asmatzaille haundi bat dalako. / Hay que creerle la mitad de lo que dice, pues es un fantasioso.
asmau
asmatze
[asmatu]
.
du
ad.
(
TE).
Imaginar,
idear,
inventar,
concebir,
crear.
Buruan, irudimenian sortu; zeozer barrixa sortu edo aurkittu.
Guzurrak asmau zan bere jolasa. / Discurrir mentiras era su diversión. /
Horlako guzurra asmatziak be, lanak daukaz. / El discurrir tal mentira tiene sus bemoles. /
Asmau, barriztau, debekau, kontau, pentsau.... /
Harek asmauko ez dabenik ez dagok. /
Jakin gura neuke zeiñek asmau daben hau makiñiau. /
Asmau ebela etxeko-andria izutu eta alde eraittia handik sorgiñen bildurretan. (Ibilt 468).
/
Plaentxiatarrak asmau ei zittuen sekulako ipoiñak, txerriak zirala-ta. (Zirik 59).
Ik.
igarri.
asmautako
izlag.
(
TE).
De ficción,
de fantasía,
inventado,-a.
Papelak dakarren erdixa baiño gehixago, asmautakua. / Más de la mitad de lo que traen los periódicos, es inventado.
Ik.
guzurrezko.
Anton.
egizko,
benetako.
asmo
(asmu).
iz.
(
TE).
Idea,
intención,
propósito,
proyecto,
deseo.
Domekan, Bilbora juateko asmua dogu lagunok. / Tenemos el propósito los amigos de ir a Bilbao el domingo. /
Buruan darabitt asmo bat, ondiok ondo heldu ez dotena. / Traigo en la cabeza una idea que todavía no la he madurado bien. /
Sasoi hartan, ofizio batekuak asmu baten batutzia zan gura zana. / En aquel tiempo, lo que se trataba era de reunir en un propósito común a los del mismo oficio. /
Diru batze asko izaten zan Eibarren, beti asmu ónetarako. / Se hacían muchas cuestaciones en Eibar, siempre para nobles propósitos. /
Honetan, bururatu jakon asmu on bat: Untzagako plazara agertzia Batista kojotzat papelaria egiñaz. (Zirik 103).
Ik.
uste.
asmorik bako.
izlag.
(
TE).
Imprevisto,-a,
impensado,-a.
Asmorik bako agertua ein detsugu, ingurutik pasau garalako. / Te hemos hecho una visita impensada, porque hemos pasado cerca.
asmuan.
[asmotan]
.
adlag.
(
AN).
Con la intención de.
Ernarak gure aldietara heltzen dira, Afrikako lur urriñenetatik, han ez dabenez umiak ataratzerik. Horretarako asmuan dira aurreko urtietan lagatako tokietara (itxultzeko, bueltatzeko). (Ibilt 210).
asmotsu
izond.
(
TE).
Ingenioso,-a,
sagaz,
ocurrente.
Bagenduzen guk, Alfan, bihargiñ asmotsuak. / Teníamos en Alfa obreros ingeniosos. /
Tours deritzen dan Frantziako uri haundi ederrian, gizon bat zan oso asmotsua eta burugiña. (Ibilt 469).
Ik.
asmatzaille.
Asoliartza
[Asolaigartza]
.
b. iz.
(
EB).
Caserío en amaña (actualmente calle y casas).
Gaur egun kale izena Amañan (Asola-Igartza). Etxe bizitzak egin ziran bertan.
Bertan jaixotakuak dira: Migel Gallastegi pelotari txapelduna eta Justo Gallastegi harri jasotzaille ezaguna.
aspaldi
1.
adlag.
(
TE).
Hace tiempo.
Oin dala asko.
Aspaldi ez zara honutz azaldu. / Hace tiempo que no has aparecido por aquí. /
Aspaldi al zabiz geixorik? (Zirik 102).
Aspaldiko punto batetik honako esanguria daukanian inesiboko markia be hartu leike: aspaldixan, aspaldian. Beste esangura matiz batzuekin beste kasu markak be hartu leikez: ablatibuan aspaldittik eta leku-denborazko genitibuan aspaldiko gehixenbat.
2.
iz.
Tiempo atrás,
tiempo pasado,
antaño.
Oin dala denbora asko, antxiña.
Aspaldi bateko kontuak dira hórrek.
Ik.
antxiña.
Antxiña esan gura dabenian normalian ez da deklinatzen.
aspaldittik.
[aspalditik]
.
adlag.
(
TE).
Desde hace tiempo.
Aspaldittik naiz ni hamen zure zain.
/ Desde hace tiempo estoy aquí esperándote.
aspaldixan.
[aspaldian]
.
adlag.
(
TE).
Hace tiempo.
Aspaldixan lanari igesik dabill.
/ Hace tiempo que anda huyendo del trabajo.
aspaldiko
izlag.
(
TE).
De hace mucho (tiempo),
antiguo,-a,
veterano,-a.
Aspaldikua nok ni auzo honetan. / Soy veterano en este vecindario.
aspaldiko partez.
adlag.
(
OEH).
Por primera vez desde hace tiempo.
Aspaldiko partez, juan zan bertara Sagua ikazgiña. (Zirik 15).
/
Aspaldiko partez agertu bat eiñ bihar leukiala bere lurretara. (Ibilt 463).
aspamentu
iz.
(
TE).
Aspaviento,
exageración,
alharaca.
Haren aspamentu haundixak, gehixenak plantak. / Sus grandes aspavientos, las más veces comedia. /
Hainbeste aspamentukin zer pasatzen jak?. (Ezten) /
Etorri zan "Kukusia", miñ hartutakuan ama, zotinka, aspamentuz beterik. (Zirik 83).
/
Txomin, egun batian, aspamentuz beterik, lagunak zirrikatzen ebillen. (Zirik 91).
Ik.
plantak egin,
haspera.
Pluralian gehixenetan.
aspamentutsu
(aspamentoso,-a).
izond.
(
TE).
Aspaventoso,-a,
aspaventero,-a,
quejoso,-a.
Aspamentuka jarduten dabena
Gaixo aspamentosua, bere kalterako. / Enfermo aspaventoso, para su daño.
aspergarri
(aspertugarri).
izond.
(
TE).
Aburrido,-a,
que aburre.
Aspertzen dabena, gobaitten dabena.
Liburu ha, nik aitzen doran letz, aspertugarrixa da. / Aquel libro, según yo entiendo, es aburrido.
Ik.
aspertzeko.
TEk ez dakar aspergarri berbia ez sarreran ezta ejenpluetan be; baiña edozelan be, gaur egunian erabiltzen dan formia hori da, eta ez aspertugarri.
asperkizun
iz.
(
TE).
Aburrimiento,
hastío.
Lana baiño latzagua, asperkizuna. / Más penoso que el trabajo, el aburrimiento.
aspertu
aspertze
( aspertutze)
.
du
ad.
(
TE).
Aburrir(se),
cansar(se),
hartar(se).
Bere hiru orduko esan biharrakin, aspertu gaittu geure biziko onduen. / Con su perorata de tres horas, nos aburrió como nunca. /
Hiru orduan zaiñ, aspertu nintzan betiko. / Con tres horas de espera me aburrí para siempre. /
Ez da millagro aspertutzia, hari urten detsan emaztiagaz. / No es milagro el cansarse con la mujer que le ha salido. /
Gauza guztiak dauke denboriakin aspertzia. / Todas las cosas, con el tiempo, acaban por cansar.