Eibarko euskara hiztegia
A LETRA
arabota
iz.
(
ETNO).
Enebro.
(
Juniperus communis).
Ik.
ipuru.
Gehixago erabiltzen da Eibarren ipuru.
araketa
iz.
(
ETNO).
Labrar la tierra con la herramienta denominada en eibar "aria".
Eibarren aria esaten jakonakin lurra labratzia.
Garixa eittie, ba... ganauekin goldan, goldiakin goldan! Ta gero aratu ein biher! Hazixe erain, ta gero aratu ariakin! Eukitzen dau horrek ariorrek hogeta lau hortz-edo, ta harekin gero hazixe nahastau. Lurra erabili, harutz ta honutz ganauakin, zoluen. Horrek biharrok guk? Jesus! Sobra ikasitte gaoz! Dozena urte sobra!.
Ik.
saraketa,
jorraketa,
goldaketa.
Aralar
l. iz.
(
TE).
Aralar (monte).
Gure aldietan, Akelar eta Aralar, mendi haren izena.
Ik.
Akelar mendi.
Aramaixo
[Aramaio]
.
l. iz.
(
TE).
Aramayona.
Gure aman aldetiko amandria, Aramaixokua. / Nuestra abuela materna, de Aramayona.
aran
1.
iz.
(
TE).
Endrina.
"Fruto del espino" (TE, 147).
Aranekin egindako etxeko patxarana bai edarra!.
2.
iz.
(
TE).
Endrino,
espino negro.
(Prunus spinosa).
Aranekin hesixa einda genduan esparraua. / Formado un seto con espinos, teníamos un sotillo.
Ik.
basokaran,
arantza baltz.
Toponimixan Arando, Aranbaltza dagoz dokumentauta.
Aranbeltz
gatxiz.
(
TE).
Aranbeltz (apodo familiar).
"Sobrenombre en Eibar de una familia" (TE, 147).
Aranbeltz anaiak, bata kaxagiña eta bestia baskulagiña, bixak puntako bihargiñak.
Arando
b. iz.
(
TE).
Arando (caseríos).
Aranduak, hiru baserri alkarren onduan. / Los Arando, tres caseríos inmediatos el uno al otro.
Arane
l. iz.
(
TE).
Arane (lugar).
"Una pequeña quebrada en Eibar" (TE, 147).
Aranen bizi ziran ederto, ezkonbarri.
arantza
1.
iz.
(
TE).
Espina,
púa,
pincho.
Arantzia sartu jata orpuan, eta pausorik eziñ emonda geldittu naiz. / Se me ha metido una espina en el talón y he quedado sin poder dar un paso.
2.
iz.
(
TE).
Espino,
planta espinosa.
Arantzadun edozein landara. / "Planta espinosa de que se forman en muchos casos los setos vivos" (TE, 147).
Arantziak lora zurixa emoten dau. Arantza zorrotzak dittu eta hesixetan jartzen da. Sasixa beste zugatz bat da, gerri luzekorra eta jarrailarixa dabena eta masustak emoten dittuana. / El espino da una flor blanca. Tiene espinas hirientes y se plantan en los setos. La zarza es otra planta, con tallo largo y rastrero, y produce las moras.
Eibarren nahaste haundi samarra dago lahar, arantza, elorri, sasi berben artian. Orokorrian esan leike arantzia eibartar gehixenendako espino albar (Crataegus monogyna) zuhaitza dala, eta lahar/sasi erabiltzen dala zarza esanguriakin. Batzuek zarza esanguriakin darabixe arantza, eta orduan, elorrixa esaten detse espino albar zuhaitzari (ETNO).
4.
iz.
(
ETNO).
Endrino.
(Prunus spinosa).
Ik.
elorri zuri.
Elorri be ezaguna dan arren, gehixago erabiltzen da arantza.
arantzatsu
izond.
(
TE).
Espinoso,-a,
zarzoso,-a.
Zuk diñozun aldia arantzatsua da. / Esa parte que tú dices, es un zarzal.
arapo
(apo, aapo).
iz.
(
ETNO).
Púa,
nudo de árbol.
Egurrak adarrak izan dittuan lekuan eukitzen daben zati biribildu gogorra.
Hauxe tronguau ebaten nenbillela tokau jatak arapua eta ixa apurtu jok zerria.
Ik.
egur-zan,
izpi,
korapillo.
arasa
1.
(alasa).
iz.
(
TE).
Anaquel,
balda,
estante.
Hamentxe arasia jarri biharra daukat, erosi ditturan liburu barrixentzat. / Tengo necesidad de poner aquí un anaquel, para los libros nuevos que he comprado. /
Lehengo sukaldietan arasak egoten ziran, ez zan armaixorik eta. /
Ez eik ipiñi hor gauza gehixago, arasok ukat egin bihar juek-eta. /
Botikarixuak erakutsi zetsan arasatik hartu eban ontzi bateko hautsa. (Ibilt 472).
Ik.
balda,
apal.
2.
iz.
(
ETNO).
Estantería.
Arikittak Arragueta kalian daukan almazenian bai dagozela arasa galant askuak.
Ik.
apaladi.
aratian egin
[aratean]
.
du
ad.
(
TE).
Nadar de espaldas.
Atzeruzka, gora begira igerixan egittia (ETNO).
Aratian eitten dau hobeto ostian baiño. / Nada mejor de espaldas, que de la común manera. /
Eibarko ume guztien moduan, Torrekua aldameneko igarilekuan ikasi najuan igarixan. Bihar dan moduan ez jakixat, baiña erdizpurdi bada be, aratian behintzat egitten juat. Holan errezagua, urik ez dok hartzen eta!.
Ik.
murgil,
igarileku,
igarixan egin,
igari egin,
farrastada.
aratuste
(aratoste).
iz.
(
TE).
Carnavales,
carnestolendas.
"Los tres días de Carnes tolendas" (TE, 148).
Aratostiak jendia zoratzeko izaten dira. / Los Carnavales son para enloquecer a la gente. /
Domekan, frontoian jeneralian; astelehenian Kasinuan; martitzenian Rialtuan... Ta gu danian ibiltzen giñan. Hiruretan pixkat ibili, ta komeni jakun lekuan geldittu. Behin juan gintzonazen Kasinora, ta han Kasinuan soziua zonan Luisan anaia; harek organizauta bailia. Ta agure zahar guztiak han; ta guk etara gizonak dantzara! Ala! Ta zaharrenetan etaratzen juan giñan, e? Akordatzen jatan neri; Villavella etara najonan nik. Ta dantzan zelan eitten jonan...! Neuk baiño hobeto eitten jonan dantzan harek! Agure zaharrak! Bueno, agure zaharra ez, baiña gure onduan zaharrak, bertako Kasinoko soziuak. (...) Ta gero, mahaixa erdixan, ta dana pastela! E? Ha zonan sakia, e? Ha zonan sakia ein pasteleri! Orduantxe kendu karetak haretxek jateko! Hor dakaguz erretratuak. Hara! Hi hauxe haiz ta hau Luisa; hau Teresa ta hau neu. Euki be ez dittun eingo igual honek? Badakanaz?. /
Aratoste batzuetan koko jaztia nahi ei eban, baña iñok ez igartzeko moduan eta hori etzan (ez zan) gauza erreza. (Zirik 103).
/
Danen barregarri izan bazan be, Batista kojuak berak ez ei eban gutxi gozau aratoste haretan. (Zirik 103.
Ik.
koko-txiki egun,
koko jantzi,
karnabal.
Pluralian erabiltzen da: aratustiak; JMEk Bergaran zaharrak bakarrik erabiltzen dabela diño; Eibarren arrunta da.
aratuste egun.
(aratoste egun).
iz.
(
TE).
Carnaval,
día de carnaval.
Aratoste eguna danetik, koko jantzi dira gure gaztiak. / Ya que es día de carnaval, nuestros jóvenes se han disfrazado.
Ik.
koko-egun.
aratuste ibili.
(aratoste ibili).
esap.
(
TE).
Andar de disfraz,
disfrazarse,
andar disfrazado.
Aratustietan koko jantzi.
Haura, urte guztian dabill aratoste. / Aquél, todo el año anda disfrazado.
Ik.
koko jantzi.
arau
(arabera).
postp.
(
TE).
A la manera de,
al estilo de,
al modo de,
como,
según.
Jesukristo gure Jaunan Ebanjelixo santua, San Juanen araura. / El santo evangelio de Nuestro Señor Jesucristo, según San Juan. /
Eskriturak, Testamentu Zaharra eta Barrixa, San Jeronimok, Damaso Aitta Santuan agindua betetzen, zuzendu zittuan arabera. / Las Escrituras, el Viejo Testamento y el Nuevo, según la versión que hizo San Jerónimo, por orden del Papa Dámaso.
Ik.
antzera,
era,
modu.
Postposiziñua bera deklinauta erabiltzen da, TEk dakarrenez, adlatibuan: araura. Edozein moduan be, TEk diñuan letz, Eibarren erara da normalian erabiltzen dan formia.
arazo
1.
(arazu).
iz.
(
TE).
Molestia,
servicio,
trabajo.
Materixalak honenbeste, eta gaiñeko arazua hiru errial. / Los materiales tanto, y la molestia o el trabajo tres reales. /
--Zer soldata gura dau bedorrek arazu horregaittik? (Ibilt 474).
2.
iz.
(
NA).
Problema.
Gaur egunian ez dao ekonomixian arazorik.
arazua hartu.
du
ad.
(
TE).
Tomarse el trabajo/la molestia.
Ez dau arazo makala hartu etxekoandriak, etxekalte hari atia zabaltziakin. / No es broma la carga que se ha tomado el ama de casa con abrir la puerta a aquel manirroto. /
Hartu dozun arazuan ordez oillasko bi dakarzuraz. / En pago de la molestia que se ha tomado, le traigo dos pollos.
arbaso
iz.
(
TE).
Antepasado,-a.
Arbasuak gure aurretikuak dira. / Los antepasados son los que nos precedieron.
Ik.
aurretiko,
asaba.
Eibarren normalian erabiltzen dan berbia aurretiko da, TEk diñuanez.
arbel
iz.
(
TE).
Cayuela.
"El producto de la meteorización de nuestras pizarras" (TE, 148).
Harri bizixan ordez, arbela agiri da inguru hartan. / En vez de la roca viva, aparece cayuela en aquel lugar.
1. arbi
1.
[arraba]
.
iz.
(
TE).
Freza,
hueva del pescado.
Bakillauan arbixa, hartariko letz saltzen da. / La hueva del bacalao se vende como tal.
2. arbi
2.
iz.
(
TE).
Nabo,
nabo forrajero.
(Brassica napus).
Arbixan loria, gozuetarikua egositta jateko. / La flor del nabo, buenísimo para gustarlo cocido. /
Nabua eta arbixa gauza bera. Guk "nabua" gehixago, eta hortik behera "arbixa" gehixago.
Eibarren gaur egunian ez da erabiltzen, horren ordez nabo esaten da.
arbola
iz.
(
TE).
Árbol.
Haxe zan oiñaztuak arbolia birrindutzia! / ¡Aquello sí que era hacer polvo un árbol el rayo! /
Egunsentixan txori txikiz betetzen dira keixa-arbolak. (Zirik 72).
Ik.
zugatz.
Gaur egunian arbola berbia gehixago erabiltzen da zugatza baiño. TEk be antzera diño: "Zugatza: sinónimo más corriente en Eibar, arbolia"(TE, 745).
arbola-buru.
iz.
(
TE).
Copa de árbol.
Arbola-burua orrittuta dagonian, txorixendako ezkutaleku ederra. / Cuando la copa de los árboles se llena de fronda, ofrece hermoso escondrijo a los pájaros.
Ik.
buru.
arbola-gerri.
iz.
(
TE).
Tronco,
tronco de árbol (parte media).
Pagu harek eukan gerrixa, lau gizonek hartu ezindakua. / El tronco de aquella haya no lo podían abrazar cuatro hombres.
Ik.
gerri.
arbola-ipurdi.
iz.
(
TE).
Tocón.
Arbolia moztu eta gero zuztarrekin batera geratzen dan enbor-zatixa. / "La base y los raigones que quedan al talar los bosques" (TE, 149).
Hamaika arbola-ipurdi bazan gure izandako pagadixetan, izugarrizko friztixak zirudixela lurrian ezkutau gurarik. / No pocos raigones de la tala de nuestros hayedos que fueron parecían monstruos queriendo esconderse bajo tierra.
Ik.
ipurdi.
arbola-perretxiko.
(arbolako perretxiko).
iz.
(
ETNO).
Yesquero.
Zuhaitz enborretan hazten diran perretxiko klasiak.
arbola-tantai.
(arbola-tantari).
iz.
(
TE).
Árbol bravo,
árbol sin desmochar.
Arbola-tantaixak lagatzen ziran oso-osorik egurretarakuen artian, bihar nausixetarako. / Se respetaban unos árboles bravos de entre los mochados para leña con destino a obras mayores.
Anton.
iñausittako.
arboladi
(arboladixa).
iz.
(
TE).
Arboleda,
arbolado.
Nik nekixan lekutxu baten zan arboladixa politta, nun ordu asko emon izan nittuan sasoi baten. / En un lugar que yo me sabía, había una linda arboleda, donde me pasaba largas horas en otros tiempos. /
Lehen arboladiz betetako mendixak, gaur soillak aizkoria han ibilli eta gero. / Los montes antes poblados de árboles, ahora pelados después de la obra del hacha.
Ik.
zugazti.
arbolape
iz.
(
OEH).
Lugar bajo un árbol o bajo árboles.
Gehixenetan, eurak juan orduko basoko keixa arbolapiak kazariz beteta izaten ziran. (Zirik 73).
arbolarte
iz.
(
NA).
Arboleda,
arbolado.
Kukuak ondiok ez dau jo han? Han igual arbola gitxiao ero; hórrek arbolartian ibiltten dia eta...