Logo Eibarko Udala

A LETRA

antigual izond. (NA). Antiguo,-a, pasado,-a. Ba batian mantzanillia, bestian anisak...: onak diala, antigualak diala baiña onak, eta zenbat hartu eban harek txikittan?!
antiparrak iz. (NA). Gafas. Ik. antiajo.
Anton iz. ber. (TE). Antón, antonio. Anton Baltzen asto txikixak, uezabak beste edo gehixago ekixan Eibarko barri.
antosin iz. (ETNO). Tazón, vaso de metal con asa. Ik. txolot-ontzi, txolot, gailleta.
ants (antz). iz. (TE). Hedor, mal olor.   Usain txarra. Errekia zikindu zanetik, egon ezindako antsa dau Azitaiñ aldian. / Desde que se contaminó el río, tiene un hedor insoportable hacia Azitain. / "Ants, 'mal olor, hedor'. Eibarren, 'usain,perfume' edo 'buen olor' bezela bakarrik erabiltzen da. Tolosa aldean erabiltzen dan kirats 'hedor', honen aidekoa izango da noski" (Zirik 47). / --Erroma?; ba, ez du horrek iñolaz ere antzik. --Antsik ez daukala? Surrori gehixago hurreratizu, eta laster jakingo dozu antsik daukan ala ez. (Zirik 47). Ik. usain, antsittu.  Usain neutrua edo ona danian esaten da usaiñ, txarrandako be erabiltzen dan arren.
antsittu antsitze [atsitu] ( antsittutze) . du ad. (TE). Descomponer(se), pudrir(se), ranciar(se), heder, apestar, atufar.   Usteldu, usaindu, kirastu. Saldu baiño lehen antsittu jako arraiña. / Antes de vender se le ha podrido el pescado. / Arraiñak laster dauka antsittutzia. / El pescado tiene el descomponerse rápidamente. / Modan egon da luzero baiña gauza horri be etorri jako antsitzia. / Largo tiempo ha estado de moda, pero ya le ha venido a esa cosa también el heder. Ik. zahittu, usaindu, usteldu.
antsittutako izlag. (TE). Hediondo,-a, pestilente, fétido,-a, putrefacto,-a, podrido,-a. Antsittutako haragixa janda bizi dira arranuak. / Los buitres viven de la carroña. / Zuk dakarguzun barrixa, aspaldi antsittutakua . / La nueva que tú nos traes, hiede desde hace tiempo.
antxiña [antzina] (antxiñan, aintxiña). adlag. (TE). Hace tiempo, antiguamente, antaño.   Aspaldi, oin dala denbora asko, lehen. Antxiña ohittutzen zan, hildakuak elixa barruan lurperatzia. / Antiguamente se acostumbraba enterrar a los muertos en la iglesia. / Antxiñan jende gitxiago zanetik, errezaguak ziran gauza asko. / Antiguamente, desde el momento que había menos gente, muchas cosas eran más fáciles. / Antxiñatik datorren ohittura bat dogu hori. / Ésa es una costumbre que nos viene de antiguo. Ik. aspaldi.
antxiñako
1. [antzinako] . izlag. (TE). Antiguo,-a. Antxiñakua zan Unzagako Torria, baiña Portalekua antxiñakuaua. / Era antigua la Torre de Unzaga, pero la del Portal era más antigua.
2. [antzinako] . iz. (TE). Antiguos, antepasados. Antxiñakuak ez zittuen guk dittugun buruko miñ asko. / Los antiguos no tenían muchos de los quebraderos de cabeza que nosotros tenemos. Ik. aurretiko.  Pluralian gehixenetan.
antxitxika [antxintxika] . adlag. (TE). Corriendo. Beti batetik bestera antxitxika dabillen gizona dozu hori. / Ése es un hombre que siempre anda corriendo de un lado para otro. Ik. antxitxiketan.
antxitxikalari iz. (TE). Corredor,-a, atleta.   "Deportista del correr" (TE, 140). Sasoi baten, Olaso kale-garbitzaillia marka haundixak ondutako antxitxikalarixa zan. / Olaso, el barrendero, era corredor en un tiempo, que cubrió grandes marcas. Ik. antxitxiketalari.
antxitxiketa
1. [antxintxiketa] . iz. (TE). Carrera (acción de correr). Orduan ein genduan antxitxiketia lakorik, ez iñoiz bizixan. / Una corrida como la que dimos entonces, nunca en la vida. / Heldu zan antxitxiketa baten Forsko jaunagana. (Ibilt 462).
2. [antxintxiketa] . iz. (ETNO). Carrera / prueba de atletismo. Sanjuanetan danetik egoten zuan: idi-probak, bizikleta-karrerak, antxitxiketia, karga-jasotziak.... Kanpotik be etortzen zittuan Eibarrera. Ik. antxitxiketa-joko, antxitxiketa-karrera.
antxitxiketa-joko. iz. (TE). Carrera (competición). Datorren domekako antxitxiketa-jokua da Eibartik Azkoittira, juan da etorri. / La carrera del domingo que viene, consiste en ir y volver entre Eibar y Azkoitia. Ik. antxitxiketa-karrera.
antxitxiketa-karrera. iz. (NA). Carrera de atletismo. Ik. antxitxiketa-joko.
antxitxiketan. [antxintxiketan] . adlag. (TE). Corriendo. Antxitxiketan beti dabillena, noixian behin jausi eitten da. / El que siempre anda corriendo, alguna vez cae. Ik. antxitxika.
antxitxiketalari iz. (TE). Atleta, corredor, corredor de atletismo. Maratoi-ko antxitxiketalarixa baiño ariñaua ei da guria. / Dicen que es más rápido el nuestro, que el corredor de Maratón. / Antxitxiketalarixa, onena, Luis Bolunburu. Gero etorri zan Simon Aldazabal be. Baiña lehelenguetarikua eta onena Luis Bolunburu izan zan. "Alejo" esaten etsen hari. Ik. antxitxikalari.
antxoba [antxoa] (antxoa, antxua). iz. (TE). Anchoa. (Engraulis encrasicholus). Garizuma inguruan egoten da antxobia gozua. / Alrededor de la Cuaresma suele estar buena la anchoa.
antxuma [antxume] (antxume). iz. (TE). Cabrito,-a.   Ahuntz kumia. Antxumiak ez dau ikasi biharrik izaten hatxartian liraiñ asko ibiltzeko. / El cabrito no suele tener necesidad de aprendizaje para retozar elegantemente sobre las peñas. Ik. ahuntz.
antz iz. (TE). Parecido, semejanza, traza. Honek badau haren antza. / Éste ya tiene parecido con aquél. Ik. irudi, traza, itxura.  Sinonimuetatik gehixen erabiltzen dana traza da.
antzar [antzara] . iz. (TE). Ganso común. (Anser anser). Hegaztixak bere kontura izango zirala esan ebanetik, Apalateittik ekarri zittuen antzarrak. / Desde el momento que dijo que las aves serían de su cuenta, trajeron gansos de Apalategi. Ik. itsas antzar.  Normalian basarrikueri antzar esaten jakue, eta pasekueri itsas antzar.
antzera postp. (TE). A (la) manera de, a semejanza. Juangoikuan antzera eindakuak garala erakusten dau fediak. / La fe nos enseña que fuimos creados a la imagen de Dios. / Eirazu soiñekua harenan antzera. / Hazme el vestido semejante al de aquél. Ik. arau, era, modu.  Izatez, postposiziñua antza litzake, baiña Eibarren antzera lexikalizauta dago. Beste kasu markan batekin erabiltzekotan, antzian erabiliko litzake.
antzerako [antzeko] . izlag. (TE). Semejante, parecido,-a. Erdera antzerako berbak asko dittugu Eibarren; batzuk onerako, beste batzuk txarrerako. / Muchas voces parecidas al romance tenemos en Eibar, unas para bien y otras para mal. / Gauzaren bat ez dakazunian, ezetz esatia baiño askoz be hobe da antzerakuak eskeñi. (Zirik 115). Ik. igual, ideko, bardin.
antzeratu antzeratze ( antzeratutze) . du ad. (TE). Dar forma, imitar, remedar, representar. Nekez baten antzeratu dau gauzia, eta oin zegozer dirudi. / Por fin ha dado traza al asunto y ahora ya parece algo. / Ez gaizki-eiñetan, ezbada ze ondo eindako obretan bihar eban antzeratutzia bere aurretikua. / No en lo mal hecho, sino en las buenas obras necesitaba asemejarse a su predecesor. / Pintturan, antzeratziak beste ardura dau gauzen espiritua azalera ataratziak. / En pintura, tanto como el parecido importa el alumbrar el espíritu de las cosas. / [...] Aitta-Nausixen oroimenian zaittez eurak antzeratu guran (Ibilt 422).
antzian atz. (TE). Hacia, ladeado hacia.   TEk hauxe diño: "sufijo adverbial que denota dirección" (TE, 141) dala. Atzizkixa izatekotan, birdeklinaziñua litzateke: adlatibo bide zuzenezko markia + inesibo markia (-rantz-ian). Holan, direziñua markauko litzake, lekuzkua zein denporazkua. Gaur egunian ez da holan erabiltzen (akaso TEn sasoian bai). Baiña posposiziño independientetzat be hartu leike, aurreko berbiak adlatibo markia dabela eta posposiziñuak inesibo markia (-ra antzian), eta orduan moduzko esanguria dauka. Posposiziñotzat hartzekotan, antz litzateke posposiziño berbia. TEk dakarzen ejenplu danetatik aparte geratzen da lexikalizautako aurrerantzian formia, denporazko direziño esangura garbixa daukana. "Gorantzian, berantzian, alborantzian, ezkerrerantzian, aurrerantzian" (TE, 141).
antzu
1. izond. (TE). Estéril. Hainbeste diru eder kostau eta antzua urten desku ferixan erosi genduan biaiak. / Con habernos costado un hermoso dinero, nos ha resultado estéril la ternera que compramos en la feria. Ik. ondorenbako.  Animalixa eta personekin erabiltzen da.
2. iz. (ETNO). Vaca en época de no dar leche, vaca a la que se le ha secado la leche.
Antzuategi b. iz. (TE). Antzuategi (caserío).   "Caserío en las proximidades de Eibar" (TE, 142). Antzuategi baserriko alabiagaz ezkondu zan. Ik. Anzuetegi.
antzutu
1. antzutze (antzotutze) (antzotu). da ad. (TE). Volverse estéril. Bost umealdi izanda gero, antzutu jaku txakurra. / Después de criar cinco veces se nos ha vuelto estéril la perra. / Zahartzara, danak dau antzotutzia. / Al envejecer, todo tiene el volverse estéril. / Ez da harritzekua dittuan urtiegaz antzotzia. / No es de admirar el que haya venido a ser estéril con los años que tiene.
2. antzutze . du ad. (ETNO). Secar(se) la leche a la vaca antes de parir. Hori behixori aspaldi antzututa dago. / Txahala ein baiño lehenago antzutu eitten dok behixa! Esnia gastau! Esnia behera, behera, behera ta atzenian ya bapezera! Normalian! Ta azkenian, ba, antzutu. Hiru bat hillebetera antzututa komeni jakok behixari! Geruago ta gitxiago jatxi, gabian bakarrik edo goixian bakarrik, ta holan gitxittu eitten jako ta... Bai, egun bittik behin ta gero hirutik behin edo, ta gero laga ta kitto.
Anzuetegi l. iz. (TE). Anzuetegi. Larreategi, Anzuetegi, Amuategi, arrantei, sutei, Sartei. Ik. Antzuategi.