Eibarko euskara hiztegia
A LETRA
andadora
(andadore).
iz.
(
TE).
Bolita de cristal,
metra.
Tortolosetan jokatzeko erbiltzen dan kristalezko bolatxua (ETNO).
/ "Se decía de la bolita de cristal (metra) con que las niñas jugaban a las tabas" (TE, 136).
Andadorak ziran agarratzan itxurakuak.
Ik.
tortolosetan egin.
andapara
(antepara, antapara, aldapara, aldaparo).
iz.
(
ETNO).
Acequia,
canal hacia el molino.
Olara ura eruaten daben erretena edo ubidia; erruedak baiño gorago daguan ur-askia.
Bai, bai, Zubixara astuakin. Neska-koskor edo mutil-koskor edo holan, astuakin. Astuen jarri ta bidien han jun be. Astuakin ibili gora ta behera. [Garixa] eruen, ta kanbixuen emoten eben urunori. Beste lantzien behin, hiru-lau egun ein biher. Andaparan ura bajue eguenien inddarra palta! Ta denpora gehitxuago biher!.
Ik.
osin,
errotarri,
azelin,
kunbo,
albata.
andero
iz.
(
TE).
Andero,
persona(s) encargada(s) de llevar el féretro al hombro.
Anda eruataille bakotxari esaten jako andero, hil-kutxia izan edo beste zeozer izan. Arrateko Amabirjiñian imajiña prozesiñuan eruaten dabeneri be andero esaten jakue. / "Se decía por antonomasia de los que conducen de oficio los cadáveres al cementerio" (TE, 137).
Anderuak eruan dabe Urkiko esparraura. /
Amama hil jakun harañegun, eta anderotzia egokittu jakun anaiari eta bixori.
andra
1.
[andre]
.
iz.
(
TE).
Mujer.
Andria, gaurko egunez, gizona beste eskubidietan. / La mujer, el día de hoy, es tanto como el hombre en materia de derechos. /
Ezkondutako andren zeregiña, gizona ondo konpontzia. / Deber de las mujeres casadas, traer compuesto al marido. /
Andraren bat izan da hamen nere billa?
Ik.
emakume,
andrazko,
andrakume.
2.
[andre]
.
iz.
(
TE).
Esposa,
mujer.
San Pedro arrantzaliak, andria eban. / San Pedro, el pescador, tenía mujer. /
Pedrotxo, Juantxo, Martintxo, andratxo, haunditxo... /
Gizontxua izan jata berriz, andratxua daukala gaixorik esaten eta laguntasun bat eskatzen.
Ik.
emazte,
gizon,
senar.
-txo txikigarrixa hartu leike: andratxo.
Andra Maria
[Andre Maria]
.
iz. ber.
Virgen maría,
nuestra señora.
andramari aboztuko.
iz.
(
TE).
Fiesta de la virgen de agosto,
fiesta de la virgen de la asunción.
Asmua dogu Andra Mari aboztukuan Ondarruara agertzia.
/ Tenemos propósito, por la Asunción, de aparecer por Ondarroa. /
Andra Mari agoztukua.
/ La Virgen de agosto.
andramari martiko.
iz.
(
ETNO).
Fiesta de la virgen del 25 de marzo.
Andramaixa martiko, ordurarte udia tatiko, andik aurrera betiko. [Tatiko: agertu eta desagertu.]
andramarixak.
iz.
(
TE).
Fiestas de la virgen de agosto.
Abuztuan 15an bueltan; jaixak dira inguruko herri askotan: ezagunenetakuak Ondarrukuak dira. Eibartarrak beti izan dira bertara juateko zaliak (ETNO).
Andramarixetan, agertu bat ein biharko dogu Ondarruara. / Por los días de la Asunción, tendremos que hacer una visita a Ondarroa.
andra-gizon
iz.
(
TE).
Marido y mujer,
esposos,
hombre y mujer.
Pluralian erabiltzen da.
Andra-gizon harek, erremiak erromerixara agertzen. / Aquel matrimonio, habitual de la romería. /
Peru eta Marixa, ipoiñetako andra-gizonak. / Pedro y María, marido y mujer de los cuentos.
Ik.
senar-emazte.
andragei
[andregai]
.
iz.
(
TE).
Novia.
Andrageixagaz ibillera gozuak darabiz aspaldi honetan zure semiak. / Esta temporada, tu hijo anda en dulces tratos con la novia.
Ik.
maitte,
lagun,
aiskide,
nobixa.
andrakume
iz.
(
TE).
Mujer.
Andrakumia izan arren, gizon askok baiño ganora gehixago eukan traturako. / A pesar de ser mujer, tenía más disposición que muchos hombres para el negocio. /
Oiñetakuak gizonentzat, andrakumientzat eta umiendako. /
Bueno; ta... andrakumiekin ibiltzen al zara? (Zirik 102).
/
Andrakume jakintsu burugiñ hau. (Ibilt 454).
Ik.
emakume,
andrazko.
andrazale
[andrezale]
.
izond.
(
TE).
Mujeriego.
Aberatsa baiña andrazalia, eta kiñu baten jan zittuan bere ondasunak. / Rico pero mujeriego, y en un instante disipó sus bienes.
Ik.
apo.
andrazko
iz.
(
TE).
Mujer.
"Persona perteneciente al género femenino" (TE, 137).
Andrazkuak ez dauka soldautzara juan biharrik. / La mujer no tiene que ir al servicio militar. /
Bai andrazkuak eta bai gizonezkuak. (Zirik 56).
Ik.
emakume,
andrakume.
Andreko
iz. ber.
(
AN).
Nombre de mujer.
Andrazkoen izenetan irakorri dogu: "Andreco de Sugadi, amiga de Domenja de Arriçabalaga" (EOYE, 1512, 188. or. (JEL)).
anega
1.
iz.
(
TE).
Fanega.
12 lakari, 4 imiña. Zerealak, gaztaiñak, intxaurrak, karia eta gatza neurtzeko erabiltzen zan (ETNO). / "Medida de capacidad para áridos" (TE, 137).
Zenbat anega gari hartu dozu aurten?. / ¿Cuántas fanegas de trigo has cosechado este año? /
Anegiak dakaz 4 imiña eta imiñiak 12 kilo-edo. "Pikua" daka, ez da esatua. Lau holako [imiña] anegia zakuan, lau holako. Bestela anega t'erdi. Ha izaten zan, zorrua esaten jakon hari, zorrua. Eta izaten zan zorro handixa. Astuak indar handixa ein bihar izaten eban, eta norberak be bai, ha altzatzeko. Baiña ha izaten zan anegia edo anega t'erdi. /
Berrogeita sei kilo anegia. Baiña pixu diferentia eukitzen dabe artuak eta garixak be. Garixa astunagua izeten da, buelo iguelien artua baiño, eta orduan pixua kanbixau eitten da.
Ik.
imiña,
imillaun,
lakari.
2.
iz.
(
ETNO).
Caja de medida de una fanega.
Garixa (eta beste ale batzuk) neurtzeko egurrezko kutxa modukua. Anega bat neurtzeko erabiltzen dana.
anegerdi
(anega-erdikua).
iz.
(
ETNO).
Media fanega.
Neurrixa bera; edo neurtzeko kajia.
Imillaunak dakaz hiru kilo; imiñiak hamabi tt'erdi; anegerdikuak doblia, hogeita bost. /
Imiñia batzuetan egoten zan; etxe batzuetan imiñia. Eta beste batzuetan egoten zan anega-erdikua..
Ane erdikua. Neurrixa. Anega erdixa. (EOYE, XV. mendea, 301. or. (JEL)).
anezka
iz.
(
ETNO).
Lanzadera del telar.
angula
iz.
(
TE).
Angula,
larva de la anguila.
"Larva, según se ha averiguado después de infinita discusiones, de la anguila" (TE, 137).
Zenbat jardun ein dan gure artian anguliak angiriakin zerikusirik ete daben edo ez ete daben, ez dago konturik! / No hay cuenta de lo que se ha discutido entre nosotros si la angula guarda o no alguna relación con la anguila. /
Zer arraixo darabik, Kaxkurrio? Angulatan ez horraittiok! (Zirik 121).
angulera
iz.
(
TE).
Vendedora de angulas.
Angulak hazi eta saldu egitten zittuana (ETNO). / "Vendedora de angulas, la propia del caserío que cultiva esta pesca en el estuario de nuestros ríos" (TE, 137).
Sasiolako anguleria izan ete da gaur Eibar aldetik?. / ¿Habrá estado hoy en Eibar la angulera de Sasiola? /
Lehen Sasiolan zeguan anguleria eta Eibarrera etortzen zan kalerik kale angulak saltzera.
animalixa
1.
[animalia]
(alimanixa).
iz.
(
TE).
Animal.
"Reino animal, al servicio de cuya clasificación se dan las siguientes voces: Fristixak, animales salvajes; abera ganado domesticado; egastixak, aves; arrañak, peces; y kokuak, insectos, en sentido popular que comprende a todos los artropodos" (TE, 138).
Animalixak gorrotatzen dittuan gizonak, bere kidekuak be ez dittu maitte izango. / El hombre que aborrece a los animales, tampoco amará a los de su especie. /
Gizonan nausittasunan behian jarri zittuan animalixak Jaungoikuak mundua eiñ ebanian. / Dios, cuando creó el mundo, puso a los animales bajo la jurisdicción del hombre. /
Alimanixak de, maitte biharrekuak dira.
/ También se debe amar a los animales
Amaierako a beria dauka.
2.
[animalia]
.
izond.
(
TE).
Bruto,-a,
animal,
bestia.
Kankaixu haura, animalixia zan. / Aquel bárbaro era un animal.
Animen
iz.
(
TE).
Día de ánimas,
día de (los) difuntos.
"Según la costumbre de Eibar, el segundo lunes del mes de noviembre" (TE, 138).
Gaur animen, bixar Korputzen.
/ Aludiendo a las consecuencias del acostumbrado exceso de la noche de ese día.
Ik.
Gaztaiñerre egun.
Animen egun
iz.
(
TE).
Día de ánimas,
día de las ánimas.
"Según la costumbre de Eibar, el segundo lunes del mes de noviembre" (TE, 138).
Animen egunian, ohittura zaharra zan Eibarren jan eta eran tabernan eittia mozkortu arte. Baitta kaleko neska-mutillak, alkarregaz, baserrixetan gaztaiña erriak jatia be. / Era vieja costumbre en Eibar el día de las Ánimas, comer y beber en las tabernas hasta emborracharse. Y también los jóvenes de la calle, por parejas, ir a los caseríos a comer castañas asadas.
Ik.
Gaztaiñerre egun.
anker
izond.
(
TE).
Cruel,
despiadado,-a,
inhumano,-a.
Ik.
bihotz-gogor,
saskar.
"Culto en Eibar, donde comunmente se echa mano de algún adj. socorrido como saskarra, zatarra, o una perífrasis como erruki-gabia" (TE, 139).
anpolari
1.
[anpolai]
.
iz.
(
TE).
Cereza ampollar.
Keixa klase guztietatik anpolarixa onena. / De todas las clases de cerezas, las ampolaris son las mejores.
Ik.
keixa anpolari.
2.
[anpolai]
.
izond.
(
TE).
Espléndido,-a,
grande,
hermoso,-a.
Keixa anpolarixa lakotxia, edarra, haundixa: begi anpolarixak, malko anpolarixak, neskato anpolarixa...
Neskato anpolarixa dago zure alabia. / Tu hija está hecha una espléndida muchacha.
anpor
1.
iz.
(
TE).
Gran mentira,
mentira gorda,
bola,
trola.
Guzur galanta, garaua, haundixa.
Anporra, zuk oiñ esan dozuna. / Mentira grande lo que acabas de decir. /
Kontu!, anporrak botatzen dittu horrek eta! / ¡Cuidado, que ése suelta grandes mentiras!
Ik.
guzur-anpor.
Artikulua hartzerakuan amaierako konsonante dardarkarixa luzia da, anitza: "anporra".
2.
izond.
(
TE).
Mentiroso,-a.
Guzurtixa, anporrak esaten dittuana.
Arrajolako anporrak esandakua, nun kabidu? / ¿Dónde habría de caber lo dicho por el mentiroso de Arrajola? /
[Guzurrak esaten] uste Arrajolako Anporra (dirala). (Ibilt 373).
/
Arrajolako Anporra, guzurrian gehixen zalako Eibarren "anporra" guzur haundixa diñuan hitza, Antxiñagoko arbola tronku senduen izenetik
hartuta. (Ibilt 373).
Ik.
guzurti,
guzurti anpolari,
anporlari,
anpor.
3.
iz.
(
ETNO).
Tronco.
Enborra (AN).
Ik.
buru,
gerri,
ipurdi.
Guk ez dogu jaso enbor esangura honekin. TEk jasotako esangura berakin baiño: "anporra: mentira grande". Baina enbor esanguria be arrunta izan da Bizkaia osuan (ELH,AZ), eta JMEk Bergaran be anpor jaso dau, enbor takarra esanguriakin. Badirudi Eibarren eta inguruan jatorrizko esanguria galtzen juan dala. Gaur egun trongua esaten da gehixenbat, edo bestela arbola-ipurdixa eta arbola-gerrixa. JMEk be ohar hau dakar: "Hitz ia galdua".
anporlari
izond.
(
TE).
Superlativamente mentiroso,-a.
Guzurti galanta, jo-ta-pasakua.
Arrajolako Anporra baiño anporlari haundixaua zan.
Ik.
guzurti anpolari,
guzurti.
antiajo
(antiejo, antiojo).
iz.
(
NA).
Gafas.
Oin prohibiduta dakat jertsixa eittia: antiajo barririk ez dakat ondiok.
Ik.
antiparrak.
Normalian pluralian.