Logo Eibarko Udala

A LETRA

aldamiño (aldamixo). iz. (ETNO). Andamio.
aldapa iz. (TE). Cuesta, repecho, pendiente, recuesto, rampa. "Don Plazidon aldapia" esaten genduan lekuan. / Donde decíamos "el recuesto de don Plácido". Ik. pika, errepa, aldats, aldapada.
aldapada (aldapara). iz. (TE). Cuesta, repecho, pendiente, recuesto. Laupagotik bertantxe zan diñodan aldapadia. / De Laupago, allí mismo estaba el recuesto que digo. / Laupagotik bertantxe zan nik diñodan aldapara gogor hori. / Urkik aldaparia daka. Ik. pika, errepa, aldapa, aldats.
aldasbehera iz. (ETNO). Pendiente descendente. Ik. aldasgora.
aldasgora
1. (aldats-gora). iz. (TE). Cuesta arriba, pendiente ascendiente, castigo, penalidad. Erdera bako baserrittarrentzat, soldautzia erbestian ein biharra izan zan, eta da, aldats-gorarik haundiña. / Para nuestros aldeanos que no conocían el castellano, el tener que hacer el servicio militar fuera era y sigue siendo la mayor penalidad. Ik. aldasbehera.
2. (aldats-gora). adlag. (TE). Cuesta arriba. Aldats gora, arnasestuakin jarri ein bihar izan naiz, birixak hartuta. / Cuesta arriba, sofocado, he tenido que sentarme con la puntada al costado.
aldats (aldatz). iz. (TE). Cuesta, pendiente. Gatza gaiñerako aldatsa, latza. / La cuesta para el alto de Salinas, áspera. Ik. pika, errepa, aldapada, aldapa.
aldatsu izond. (TE). Pendiente, empinado,-a, costanero,-a, escarpado,-a.   Aldapatsua, maldatsua. Saill aldatsu hau erabiltzia, oso bihartsua. / Cultivar esta era en desnivel, es cosa trabajosa. Ik. pika, aldapada, aldats.  (Ibilt 322)
aldatu
1. aldatze ( aldatutze) . du ad. (TE). Trasladar(se), cambiar(se). Igez aldatu nintzan herri honetara. / El año pasado me trasladé a este pueblo. / Aldatizu burdixa bestekaldera. / Traslada el carro al otro lado. / Ezkondu zanian, bizimodua aldatze horrek bere izate guztia aldatu eban. (Zirik 107). / Eten bako aldatze honetan, etxeko-andriak hartu eban behiñ neskame gaztetxo bat. (Ibilt 474).
2. aldatze (aldatutze) . du ad. (TE). Mudar de tierra, trasplantar. Landara askok aldatzia bihar izaten dau lur batetik bestera. / Muchas plantas necesitan ser mudadas de una tierra a otra.
3. aldatze (aldatutze) . du ad. (ETNO). Transmitir movimiento a máquinas, en sistema de motor único.   Transmitidu. Motor bakarrakin polea eta ugal bittartez lantegi bateko makiñeri mogimendua emon.
aldatzaille
1. iz. (OEH). El que cambia, que transcribe, que planta. Baiña gure mutillorrek ez ei ekixan erderaz. Ta, kapitanak, eskatu ei eban aldatzaille edo interprete bat kintuen artian [...]. (Zirik 72).
2. iz. (ETNO). Transmisión de movimiento a las máquinas en sistema de motor único.   Transmisiñua. Motor bakarrakin polea eta ugal bittartez lantegi bateko makiñeri mogimendua emoteko erabiltzen zan sistemia.
Aldatzekua [Aldatza] . l. iz. (TE). Aldatzekua.   "Topon. en Eibar, donde está una de las casas de los Mallea" (TE, 125).
alde
1. [ala ere] . iz. (TE). Lado, parte, zona. Eibarko alde honetan bizi naiz juan daneko urte askuan. / Hace muchos años que vivo en este lado de Eibar. Ik. alderdi.
2. (aldia). iz. (TE). Lado, cara. Aldia bata zurixa, bestia baltza. / Un lado, blanco; el otro, negro.  Mugagabian aldia be erabiltzen da Eibarren (gitxittan bada be), aldia bat-en ikusi leikenez.
3. iz. (TE). Desigualdad, altibajo.   Desbardintasuna, gorabeheria, aldia. Gona-barren horrek aldiak daukaz ondo emoten ez dabenak. / Ese volante de falda tiene desigualdades que no dan bien.  Pluralian erabiltzen da: aldiak.
4. iz. (TE). Diferencia, distancia. Anai batetik bestera dagon aldia, esan be ezindakua. / La diferencia que va de un hermano a otro, no se puede decir. / Eibartik Elgetara dan aldia beste inguru. / Poco más o menos, la distancia que hay de Eibar a Elgeta. Ik. tarte.
5. postp. (TE). A favor de. Euskal Herrixan alde jardun eban beti. / Siempre se movió a favor del País Vasco.
6. interj. ¡fuera! ¡largo de aquí!.   Agintzeko erabiltzen dan berbia. Ik. ospa.
7. postp. (OEH). Para.   Aditz-izenan ondoren jarritta, zeozen truke edo zeozetarako: barre egitte alde. Bat ez beste guztiak alkarraitzeko bide bat ein eban, beste horren lepotik barre eitte alde. (Zirik 33).
alde batera. adlag. (TE). Excepto, salvo, de no ser.   Aparte lagata, izan ezik. Alde batera bizixa, ostian dana galdu eben. / Aparte la vida, lo perdieron todo. Ik. izan ezik, aparte.
alde egin. du ad. (TE). Marchar(se), ir(se), alejar(se), escapar(se), huir. Laguntzatik alde ein dau, zergaittik barik. / Se ha alejado de los amigos sin motivo. / Aspaldixan alde einda dabil guregandik. / Hace tiempo que anda alejado de nosotros. Ik. aldendu, apartau.
1. postp. (JME). A cuenta de, a cambio de.   Aditz-izenan ondoren jarritta, zerbaitten truke: -t(z)e aldera. Denporia pasatze aldera juaten da kartetan jokatzera. / Mantentze aldera egon zan kriau Amatiñon.  Oso erabillera arruntak dira: berotze aldera, ikaste aldera, ibiltze aldera...
2. postp. (TE). Infinitivo + por + infinitivo, sin objetivo, sin interés.   Aditz-izenan ondoren jarritta, egiñ egiñ bihar dalako, interes haundi barik. Eiñ eitte aldera jardun eban egun guztian, ezer zuzen atara barik. / Todo el día estuvo haciendo por hacer, sin hacer nada derecho.  Aurretik aditz izena hartzen dau, mugagabia, eta postposiziñuak adlatibo kasu markia: -te/-tze ... aldera. Esanguran ñabardurak hartu leikez. Eiñ eitte aldera: "Hacer por hacer"; "loc. verbal para denotar las cosas que se hacen sin fe y entusiasmo" (TE, 308).
aldez aurretik. adlag. (JSM). Previamente, de antemano. Ik. aurrez.
aldez seguru. izond. (JSM). Premeditado,-a, prevenido,-a.  "Recogido en el Barrio de Aguinaga, de Eibar" (in TE, 762).
1. [aldean] . postp. (TE). Con respecto a, en relación a, respecto a.   "Modo adv. para oficios comparativos" (TE, 126). Nere aldian gaztia zara zu, ederrori. / Hermosa, tú en relación a mí eres joven. / Zure aldian haundixa naiz ni. / Soy grande con respecto a ti.
2. [aldean] . adlag. (TE). Consigo, encima. Ez dot ekarri dirurik aldian. / No he traído ningún dinero conmigo. Ik. gaiñian, soiñian.
aldian erabili / eruan / hartu / izan. esap. (TE). Llevar/tener/portar consigo.   Zeozer norberakin, soiñian eruan edo euki. Gauza batek beste bat dakarrela esateko be erabiltzen da (EEE, 18). Aldian hartizu diru apur bat, sortu laikezen gauzetarako. / Toma algún dinero contigo, para los imprevistos que podamos tener. / Aldian darabit beti liburu bat. / Siempre llevo conmigo un libro. / Beti daroia aldian zerbait jateko. / Siempre lleva consigo algo que comer. / Aspaldi dala bihar barik ebillen; eta biharrik ezak aldian izaten dau dirurik eza be.
aldeko iz. (ETNO). Vecino,-a.   Bizitza biko etxietan, albokua, aldamenekua. Ik. aldameneko, auzokourren, auzo.
1. aldendu
1. aldentze (aldendutze) . du ad. (TE). Alejar(se), separar(se). Oin dala hiru hillabete aldendu zan guregandik. / Hace tres meses que se separó de nosotros. / Halako baten aldendu dot guzur bat esanda. / Por fin le he alejado diciéndole una mentira. / Hobeto eingo genduke hamendik aldendutzia. / Sería mejor el alejarnos de aquí. / Pentsau genduanian aldetzia, belu zan. / Cuando pensamos retirarnos, era tarde. / Andra-gizonak aldendu egin dira. / El matrimonio se ha separado. / Lagunangandik aldetzerakuan. (Ibilt 471). Ik. apartau, alde egin.
2. iz. (AN). Alejado, separado, exiliado.   Alde egindakua, erbesteratua. Aldenduan itxulitzia. (Ibilt 160-161).
2. aldentze (aldendutze) . zaio ad. (NA). Perder, extraviar. Antiejuak aldendu jataz, ez dakit nun dian.
alderdi
1. iz. (JME). Parte, porción, lado, mitad, media parte.   Alde erdixa. Gorputza bi partetan bereizten badugu —ezkerrekoa eta eskuinekoa—, bixetako bat. Berdin etxea, edo beste edozer. Elgeta aldera joten daben alderdixa ziero erre jakuen etxiak su artuta.
2. iz. (TE). Lugar, paraje, sitio, término de. Badira han alderdixak kerizaz betiak, aukerakuak udan irakorten egoteko. / Hay allá lugares llenos de sombra, buenos para estar leyendo en verano. Ik. alde.
3. iz. (TE). Bando, partido.   Partido politikua. Alderdixak sutu ziran eta etorri zan gerria. / Se enconaron los partidos y vino la guerra.
alderdixa geratu. esap. (AN). Tener un síncope cerebral, paralizarse medio cuerpo. Alderdixa geratu jakok. / Atakia emon zetsan eta alderdixa geratuta dauka.
aldi
1. iz. (TE). Espacio de tiempo, rato. Hamen nago aldi baten gobaitt ein biharrian. / Aquí estoy hace un rato a punto de aburrirme.
2. iz. (TE). Período, racha, temporada. Aurtengo haixe aldixa, gogorra izan da. / La temporada de vientos este año ha sido fuerte. / On aldixa darabill uezabak. / El patrón está de buenas. / Irabazi aldixa euki dau jokuan. / Ha tenido una racha de ganar en el juego. Ik. bolada.
3. iz. (TE). Tarea, trabajo, labor, faena. Egundarixak amaittu dabe gaurko aldixa. / Han terminado los jornaleros su tarea de hoy. / Amaittu dogu gaurko aldixa. / Hemos terminado la tarea de hoy. Ik. taria.
4. iz. (TE). Vez, ocasión. -Zenbat aldiz ezkondu zara? -Baten, eskerrak Jaungoikuari. / -¿Cuántas veces te has casado? -Una vez, gracias a Dios. Ik. bidar.  Gehixenetan instrumental markiakin erabiltzen da, galdetzaillian edo zenbatzaillien onduan.
aldi baterako. adlag. (TE). Para largo tiempo, para rato, para una temporada.   Denbora (luze) baterako. Aldi baterako ekin detsa eurixak. / Ha empezado a llover para un largo rato. Ik. zati baterako.
aldi oneko egon / erabili / euki. esap. (TE). Estar de buen humor / de buen temple.   Umore oneko. Gaur aldi oneko daukagu uezaba. / Hoy le tenemos de buen humor al patrono.
aldi txarreko egon / erabili / euki. esap. (TE). Estar de mal humor / de mal temple.   Umore txarreko. Aldi txarreko darabigu aitta zaharra. / Le tenemos de mal humor al viejo padre.
alditxo. iz. (OEH). Ratito.   Aldi-n txikigarrixa. Besterik ezian alditxo baterako otxinduko gaittuk bahintzat. (Zirik 45)
aldiz lok. (TE). Por el contrario, en cambio. Zuzenak lauzi barik; aldiz, okerrak aberastu. / Los rectos, sin gorda; los sinvergüenzas, en cambio, se enriquecen. Ik. ostera, berriz, ordiaz.  Lokaillu hau gitxi erabiltzen da; berriz eta ostera gehixago.
aldizka izlag. (TE). Veleidosa, inconstante, voluble. Andrazko ona da, baiña aldizkia. / Buena mujer, pero veleidosa. Ik. aldizko.  Gitxi erabiltzen da.  Badirudi aldizko gizonezkuandako eta, berbiori feminizatuz, aldizka andrazkuandako darabillela. Nahiko agirixan geratzen da batari eta bestiari jarri detsazen ejenpluetan.
aldizko izlag. (TE). Veleidoso, variable, voluble. Gaiztua zan haregaz biharra eittia, aldizko zatar haundi bat zanetik. / Era penoso trabajar con aquél, ya que era un mal carácter variable. Ik. aldizka.  Gitxi erabiltzen da.
aldra (aldrada). iz. (ETNO). Bandada, grupo tropel, bando [de seres animados].   Izaki bizidunez osatutako talde haundixa. Kalandresak aspaldi ikusi be ez dittuk egitten; galdu egin dok txori klase hori. Lehen bai. Lehen?! Gaztetan?! Aldrak eta aldrak! Itzelak baiña! Zerua baltzitzekuak!. / Lehentxuago pasau dok aldrada galanta. / Lagun aldria urrittuaz zoian igeslarixeri esker.  Talde edo moltzo esanguria daka (jende-aldria, txakur-aldria, ume-aldria...), baiña gehixenbat txori taldia esateko erabiltzen da, erderazko bandada.
ale
Jaione Isazelaia
1. iz. (TE). Grano, semilla, fruto.   Garixa, artua, olua eta bestelako aliak. Gari alian itxuran eitten zan ogixa. / En forma de un grano de trigo se hacía el pan. / -"Bai, baiña ha zan ale bat millan artian". / -"Sí, pero aquél era un grano entre mil". Ik. garau.
2. iz. (ETNO). Grano (en estructura del acero).   Galtzairuen egitturako partikulia. Apurtu jatan erremintta honek galtzairu ona izateko ale larregixa jekan.
3. iz. Pieza suelta, ejemplar, unidad.
alegre [alegera] (alegere). izond. Alegre, divertido,-a, risueño,-a. Ik. alai, pozik, kontentu, alaitasun.  Alegere gitxiago; jasuan alai.
aleka (alika). iz. (TE). Grano [viruta que entorpece un mecanismo].   Rozamientua daguan edozein gaiñazaletan egin leikian txatar-partikulia, jeneralian, lubrifikaziño faltaz agertzen dana (ETNO). / "Grano, viruta o cuerpo extraño que entorpece las articulaciones o la rosca" (TE, 127). Alekia hartu detsa ardatzak. / Ejiari alekiak oratu jetsak eta dana urratuta geldittu dok. Egixa dok itzaleko alekia jakak. / Ekarri sardia lima honi alikia kentzeko.
alekia hartu. esap. (TE). Agarrotarse, griparse [un mecanismo].   Makiña baten atal bat, alekia dala-eta trabauta geratu: ejia kojinetian, esate baterako (ETNO). Alekia hartu detsa ardatzak. / Makiña bati behiñ ejiak alekia hartu ezkero arreglo zailla izaten jok eta hobe dok olixo nahikua egiñ eta kontuz ibiltzia; ba, okerra laster egitten dok, baiña gero konpontzen izaten dittuk kontuak.
aletako
1. izlag. (TE). No común, muy escaso,-a, muy contado,-a. Gizon haundixak, aletakuak izaten dira. / Los grandes hombres suelen ser contados.
2. iz. (TE). Grano suelto.   "En plural, granos sueltos de una cosecha, que se dejan a beneficio del que quiera espigar" (TE, 127). Aletakuegaz, banan-banan, mordo haundixa batu dot. Ik. gaztaiña aletako.  Pluralian erabiltzen da: aletakuak.
aletu aletze . du ad. (ETNO). Desgranar.   Idarrak eta babak gehixenbat. Ik. oskoldu, urkuldu, irakorri, harrotu, garaundu.
algara iz. (TE). Carcajada, risa, risotada. Txirixo-kaleko Sumendixa baten algaria, pelotalekutik entzuten zan. / La carcajada de un tal Sumendixa de Txirio-kale se dejaba oír en el frontón. / Maitte nebala esan netsanian, algara batekin erantzun zestan. / Cuando le dije que le quería, me contestó con una carcajada. Ik. barre-algara.
algara egin. esap. (TE). Reír(se) a carcajadas.
algaraz. adlag. (TE). Riendo a carcajadas. Neska zoro hori, beti algaraz daukazu. / Esa joven loca, siempre está de carjadas.