Logo Eibarko Udala
zein
1. gald. (TE). Quién.   Nominatiboko formia da. Zein Jaungoikua bezelakua? (Migel). / ¿Quién como Dios? / Zeiñek asmau dau zorakerixa hori? / ¿Quién ha discurrido esa locura? / Zein dozue hori aguriori? (Zirik 62). / Ez dok erreza izango zeiñek zenbat urte daukazen erabagitzia. (Zirik 111). / Zoro gaiztuori! Zeiñek detsu zuri ezer erregutu! (Ibilt 477). Ik. nor.  Izenordain zehaztugabe moduan, edo izenan onduan determinatzaille moduan erabiltzen da. Kasu markak hartu leikez: "zeiñek" (ergatibua)...
2. gald. (OEH). Cuál, qué. Baekixan zein tabernatan egongo zan. (Zirik 76). Ik. zer.
3. mend. (TE). Quien.   "Como otros interrogativos, puede hacer oficio de relativo, aunque se pueda construir sin ellos" (TE, 729). Relatibuetakua da TEk diñuan lez, baiña ez da Eibarren holan erabiltzen normalian. Gure osaba batek, zeiñ Ermuan zan abade, euskerazko bersuak bazittuan = Gure osaba batek, Ermuan abade zanak, euskerazko bersuak bazittuan. / Eta hor nun zerutiko hots bat esaten: "Hau da nere Seme Maittia, zeiñegaz ditturan poztasunak" (Mat. 3. 17). / Y he ahí una voz del cielo que decía: "Éste es mi Hijo amado, en quien tengo mi complacencia". / Emakume on bategaz ezkondua zan, oso etxerakua, zeiñegaz euki eban famelixa ederra. (Ibilt 473).  Kasu markak hartu leikez.
4. junt. (TE). Tan como, tanto como.   Konparaziñozkuetan erabiltzen da: "En los comparativos de igualdad, hace oficio de cuan" (TE, 729). Mendixa ederra, zeiñ itsas-ondua. / La montaña es tan agradable como las playas. / Basuan kerizia zeiñ ederra, karzelan euzkixa. / Tan agradable como la sombra en el monte, es en la cárcel el sol. / Bata zeiñ egitsua, bestia guzurtixa. / Tan veraz el uno, como mentiroso el otro. Ik. bezin, beste, bestian.  Ez da erabiltzen.
5. junt. (TE). Bien bien, ya ya, o.   Nahi, edo. Ez eukan gozamenik eta bardin zetsan ogixa zeiñ artua. / No tenía sentido del gusto y lo mismo le daba pan que borona. Ik. nahiz... nahiz..., nahi... nahi....
zein baiño zein. esap. (OEH). A cual más. Zein baiño zein txartuago. (Zirik 21 tit.)
zeingehixago ibili. (zein-gehixago ibilli). esap. (TE). Disputar, competir, rivalizar.   Indarrak neurtzen jardun. / "Andar en competencia" (TE, 730). Zeingehixago dabiz okerreko bidian, danon kalterako. / Andan a quién más por camino errado, para daño de todos.