Eibarko euskara hiztegia
ogi
iz.
(
TE).
Pan.
Ermuarraneko hiru koskorrekua lakorik, ez zan Eibarren beste ogirik. / Ningún pan en Eibar como el de tres senos de los ermuarras. /
Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. /
Ogi gogorrari, hagin zorrotza.
/ "A pan duro, diente agudo" (TE, 584) / A grandes males grandes remedios. /
Holako semiak mundura ekartzia baiño, lau librako ogixak eittia be hobe
dok.
/
Ogixa huts-hutsik mausta-mausta jatia. (Zirik 41).
ogi baltz.
[ogi beltz]
.
iz.
(
TE).
Pan negro,
pan integral.
Ogi baltza ointsukua; lehen zan tremesa. / El pan integral es reciente; antes era el pan moreno.
ogi bedinkatu.
[ogi bedeinkatu]
.
iz.
(
TE).
Pan bendito.
Ogi guztiak dira bedinkatuak, norberan izardixagaz irabazixak izan ezkero. / Todo pan es bendito, si es que se ganó con el sudor de la frente.
ogi bero.
iz.
(
TE).
Pan caliente,
pan reciente.
Ogi beruakin konturik ez etxeko andriak. / La patrona no tiene cuenta con el pan fresco.
ogi siku.
iz.
(
TE).
Pan seco,
pan duro.
Eskekuendako gordetzen zan ogi sikua. / El pan seco se guardaba para los mendigos.
ogi zuri.
iz.
(
ETNO).
Pan blanco.
Damaskinatzailliak erabiltzen eben ogi zurixa gasoliñia eta olixuakin bustitta, piezak edo materixala garbitzeko.
Ni hasi nitzanian, ez jeuan ogi zuririk orduan, gerra ostian. Orduan ogi zurixa kontrabandokua zuan. Ta eitten juen ogi zurixa, espeziala damaskinadoriendako, piezak garbitzeko. Eitten juen... espeziala eitten juen, bollotxuak. Baiña razionauta, e? Damaskinadoriendako. Gu juaten giñuazen Estaziño kaleko panaderixara, Justo Larrañaganera. Hortxe erosten genduan ogixori, ogi zurixa; ogi txikixa, piezak garbitzeko. Ha ta olixuakin, edo gasoliniakin..., piezak garbitzeko erabiltzen genduan; azkenengo zera emoteko. Onena haxe dok, ogixa. Mamiña erabili eta azala jan!.
ogi-apur.
iz.
(
TE).
Miga de pan,
resto de pan.
Aberatsan mahaiko ogi-apurren billa izaten zan Lazaro eskekua, baiña hil zanian, aingeruak eruan eben Abrahamen altzora. / Lázaro, el mendigo, acudía a por las migajas de pan del rico, pero cuando murió los ángeles le llevaron al seno de Abraham.
ogi-azal.
iz.
(
TE).
Corteza de pan.
Berakatz-zopendako, ogi-azalak. / Cortezas de pan para las sopas de ajo.
ogi-gose.
iz.
(
NA).
Hambre de pan,
falta de pan.
Eibarren harro asko! eta diru pixkat daukanian berriz e, ufa! Jaixetan be zematek urtengo daben estranjerixara!, eta gero hurrengo egunian ogixa mahaixan falta! Eibarko kalian ogi-gosiak bat baiño gehixao daoz, e? Ibilli gu!, ibilli!.
ogi-koskor.
iz.
(
TE).
Punta del pan.
"La primera rebana del pan" (TE, 584).
Danok giñan ogi-koskorran guran, eta mataza haundi bat ataratzen genduan ogixa hastia zan guztian.
ogi-mamin.
[ogi-mami]
.
iz.
(
TE).
Miga de pan,
.
Azala jan eta mamiña oillueri bota. / Comer la corteza y echar la miga a las gallinas.
Ik.
mamin.
ogi-mutxikin.
iz.
(
ETNO).
Mendrugo de pan.
Gerra ostian ogixa zan... Zuek ezin dozue sinistu! Bilbora ebakuaziñua izan zanian, gerriak urten ebanian, jentia ogi-mutxikiñekin, zeozer jateko, ogi-mutxikin sikuekin jentia. Ezer ez zeguan-eta!.
Ik.
koskor.
ogi-ore.
(ori-ore, ori-ora).
iz.
(
TE).
Masa de pan.
Argizaixan ordez, ogi-oria erabiltzen genduan gauzen idurixak ataratzeko. / En vez de cera, usábamos masa de pan para sacar figuras. /
Ori-ora apur baten eske juan zaittez Ermuarranera. / Vete a por un poco de masa de pan donde los E. /
Ogi-oria, labara aurretik...
ogi-tako.
iz.
(
TE).
Pedazo grande de pan.
Ogi zati haundixa.
Arrasaldeko eskolian ondoren, ogi-tako bat. / Después de la clase de la tarde, un pedazo de pan.
ogi-tremes.
iz.
(
AN).
Pan bazo,
comuña.
Ogi birrindun baltza.
Antxiñakuan amesa behin ikusi ebanian, boletan ogi-tremesa mendiz behera, zuzenian, juaten etsaien gaiñera. (Ibilt 354).
Ik.
tremes.
ogi-urun.
iz.
(
ETNO).
Harina de trigo,
harina para hacer pan.
Arasan egoten zian kazuelak eta... eta holaxen dana, bista-bistan. Eta ogi-urunakin pegauta adornuak ipiñi haretxi eta dotore zer egoten zan ba?!....
ogi-zati.
iz.
(
TE).
Rebanada de pan,
mendrugo.
Lurrera jausten bajakun ogi-zatixa, jaso eta mun ein bihar izaten gentsan. / Si se nos caía un pedazo de pan al suelo, había que levantarlo y besarlo.