Logo Eibarko Udala
konpondu
1. konpontze ( konpondutze) . du ad. (TE). Arreglar, reparar, componer, solucionar, reconciliar, resolver.   Gauzak eta arazuak be konpondu egitten dira. Etxia konpondu dogu, neguan itxogiñik ez deigun izan. / Hemos reparado la casa, para que no haya goteras en invierno. / Ebaristo kojuak konpondu desta erlojua. / Evaristo el cojo, me ha compuesto el reloj. / Ezkondutako andren zeregiña, gizona ondo konpontzia. / Deber de las mujeres casadas, traer compuesto al marido. / Ez dau gura izan soiñekua konpontzia eta emon ein dau. / No ha querido arreglar el vestido y lo ha dado. / Artian holako gauza hasarria izan ezkero, luzia izaten da gero konpondutzia. / Suele ser largo, habiendo habido tales enconos, la reconciliación luego. / Gure artian zan alkar aittu eziña, berak konpondu eban. / El malentendido que había entre nosotros, él lo arregló. / Ba, konpondik aguro, hainbeste jente zain daukagula dirua galtzen gauaz da. (Zirik 46). / Bixar goizian neuk konponduko haut. (Zirik 118). / Ez jakin gauzonik eitten, demontriak halakuak. Nik konponduko jonat. (Zirik 28). / Baña beti eukanetik dana konpontzeko maratillaren bat [...]. (Ibilt 471).
2. konpontze ( konpondutze) . da ad. (TE). Entenderse, llevarse, congeniar, arreglarse, apañarse. Bizi guztian ondo konpondu dira. / Toda la vida se han entendido bien. / Ni neu konpontzen naiz, bihar bada, hutsakin. / Yo me las arreglo por mí mismo, si fuese necesario con nada. / Neskame honek [...] hartu zetsan lege ona eta haundixa etxekoandriari, zeiñegaz ederto konpontzen zan. (Ibilt 474).  Normalian ondo, txarto, gaizki... adberbixuekin erabiltzen da.
3. konpontze . da ad. (OEH). Arreglarse(las), manejarse. Nola konpondu haiz azkenera arte hutsik ein barik jokatzeko? (Zirik 30).
hor konpon. interj. (TE). Allá te (se, ) las arregles/compongas, allá tú (él, ).   "Ahí te las compongas, como quien dijo: después de mi el diluvio" (TE, 605). Hor konpon Marianton, nik neria eiñ jonat eta! / De un cuento de Eibar. / Hor konpon Marianton! / Gero eurixa eitten badau, hor konpon, nik ez zaittut tapauko.