Logo Eibarko Udala
1. jaiki
1. jaikitze . da ad. (TE). Levantarse, alzarse. Egunero jaikitzen da bostetan, nahiz negu eta nahiz uda. / Todos los días se levanta a las cinco, sea invierno o verano. / Egunsentixa baiño lehen jaiki ninduan, oillagorretara juateko. / Me levantó antes del amanecer, para ir a cazar becadas. / Negu hotzian, oge epeletik goizian jaikitzia, gogorra. / Es cosa dura levantarse de la tibia cama las mañanas del invierno frío. / Jaustia danona; jaikitzia, Jaungoikuan laguntasuna dabenana. / El caer es de todos; el levantarse, de aquéllos que tienen la gracia de Dios. / Bart parrandan ein ebela-ta berandutxo jaiki ziran. (Zirik 73).
2. jaiki
2. iz. (TE). Garbo, gracia, salero, gallardía. Ikusizu zerlako jaikixa daroian zure alabiak. / ¡Mira qué garbo lleva tu hija!
1. ( ). iz. (TE). Dios. Jarri genduan harmaillan eta juan jakon ondoezori, Jainkuari eskerrak. / Le pusimos en un asiento de piedra y se le fue el mareo gracias a Dios.
eukixan jaikixa. esap. (JME). Vanidad / arrogancia de nuevos ricos, subirse la fama y/o el dinero.   Dirua izatiak emoten daben harrokerixia. Zera diñosku Juan San Martinek: "Eukiaren jaikia burua gora edo atzeruntz dabela ibiltzen diran aberats barriengatik esaten da". Ez gure aberats barrixak asko ekixalako, baiña eukixaren jaikixa eban berakin. (Zirik 22). / Juan jakozen ari eukixan jaikixak; gizajuak ez eukan zer ahora eruan, ezta hilda nun jausi be. (Zirik 142).