Eibarko euskara hiztegia
gabon
1.
interj.
(
TE).
Buenas noches.
"Salutación que se usa después del anochecer" (TE, 378).
Gabon danori, Jaungoikuak emon deizuela! / ¡Buenas noches a todos os dé Dios! /
--Gabon! etxeko-andre. --Bai zuri be, gabon Jaungoikuak deizula. (Zirik 118).
2.
iz.
(
TE).
Nochebuena,
navidad.
Gure txikitxako Gabon, opari barik izan arren, beste gauzarik zan. / Nuestra Navidad de chicos, aunque sin regalos, era otra cosa.
Ik.
Natibittate,
Gabonak.
Normalian pluralian erabiltzen da.
gabon zahar.
iz.
(
TE).
Noche vieja,
año viejo.
Elgoibarren, Gabon zaharreko ferixan erosittako trepetxuak dira honek. / Éstas son cosas que compré en la feria de Noche Vieja de Elgoibar. /
Eske lehenago kostunbria zan Gabon Zahar egunian txarri belarrixekin ta txarri hankekin ta zopia eittia. Zopia txarri belarrixekin ta txorizua, saiheskixa... Eta gero postria intxaur-saltsia eta konpotia.
Pluralian be erabiltzen da, deklinautakuan batez be: "Gabon zaharretan".
gabon-egun.
iz.
(
TE).
Día de nochebuena.
Abenduaren 24a.
Gabon-eguna, plazan gauza onak erosteko, preziuari begiratu ezik. / El día de Nochebuena, como ningún otro para comprar cosas buenas en el mercado, con tal de no reparar en el precio.
Ik.
Natibittate.
Gaztiak "día de Navidad" esanguriakin erabiltzen hasi dira, baiña jende nagusixak ondo bereizten dittu "Gabon-eguna" (24a) eta "Natibittate" eguna (25a).
gabon-gau.
iz.
(
TE).
Nochebuena,
noche de navidad.
Gabon-gaba, jan-eranian eta ipoiñetan senittarte guztia batzeko. / La Nochebuena, para reunirse toda la parentela a comer y a beber y estar de cuentos. /
Gabon-gaua, urtian luziena. / La noche de Navidad es la más larga del año. /
Gabonetako afarixa, espeziala, badakik zer izaten zan? Orixo-azia! Azia orixuakin, Gabon-gabian. Azia egosi ta orixua bota. Ta gaiñian bakillaua. Ta gero intxaur saltsia. Intxaurreri kendu oskola; dana zehe-zehe ein, ta gero esnia ipini irakitten ta esnetara bota. Azukria bota ta egosi. Edarra jateko, e? Jolin edarra! Ha jaten badok fuerte, ez dok gosia pasauko!.
Ik.
Natibittate.
gabon-kantu.
(Gabon-kanta).
iz.
(
TE).
Villancico.
Gabon-kantuak, Erregenetara arte irauntzen dabe. / Los villancicos duran hasta el día de Reyes.
Ik.
kanta,
kantu.