Logo Eibarko Udala
eta
1. (ta, tta, txa, da, dda). junt. (TE). Y (conjunción copulativa).   Kopulatibua da. Hau eta hori, dira bi. / Esto y eso, hacen dos. / Juan nintzan da itxian biharra izan neban. / Juan da etorri. / Jan da erana. / Jan da lo. / Hil da kitto. / Esan da ein. (Zirik 36). / Nere andria ta bixok lotsatu be ein giñuan zueri begira. (Zirik 79) Ik. enda.
2. (da, ta, tta, dda). junt. (TE). Puesto que, ya que, a causa de, porque, ¿por qué?.   Mendeko perpaus kausaletan erabiltzen da: "conj. causativa que se pospone al complemento" (TE, 668). Kontu haundixa eukizu ibiltzerakuan, gau illuna dago eta. / Ten mucho cuidado al andar, pues la noche está oscura. / Asmau dabe kunbua garbitzia, urtian behin gitxienez garbittu ein bihar dala eta. / Se les ha ocurrido limpiar el depósito de agua, porque hay que limpiarlo una vez al año por lo menos. / Ez dakigu zer dala-ta berbatu ziran lagun bi. (Zirik 67s). / Bazan Eibar aldian zer esana, kantariak zirala ta ez zirala. (Zirik 85).  Enklitiko moduan erabiltzen da.
3. junt. (OEH). Y mira que, y mira por donde, y mira para qué. Ta, dana zertarako ta galtzatorratzak eta tronpa-puntak egiteko. (Zirik 105).
eta abar. (eta abarra). esap. (TE). Etcétera, y lo demás.   "Loc. con que se alude a lo que se omite en gracia a la brevedad" (TE, 356), "Se usa adverbialmente, en sentido de redundancia continuativa, como el etcétera del latín" (TE, 668). Bazkari-legia zan: saldia, hegaztixa, legatza, perretxikuak eta abar. / La comida era: ave, merluza, setas, etc. / Orrua eta abarra badarabil behintzat bedorrek. / Él a lo menos ya trae ruido y gritería. / Bazan negarra eta abarra egun haretan. / Llanto y lamentaciones no faltaron aquel día. / Drogia ta abarra bazan gaur plazan. / ¡Vaya jaleo y pico hoy en la plaza! / Iñon kontura jana, erana, jantzixa ta abarra. / Por cuenta ajena el comer, el beber, el vestir, etc. Ik. eta gaiñerakuak.  Artikulua dabela be sarri erabiltzen da: eta abarra, t'abarra, baiña holakuetan TEk diñuanez "Se usa en sentido de agravante redundancia" (TE, 103).
eta bi. esap. (TE). Y más.   "Loc. que se usa con nombres, para exagerar su significado" (TE, 356). Zuk diñozun gizona da, ez gaiztua, gaiztua eta bi.
eta ez. junt. (TE). Tampoco, ni.   Koordinautako perpaus kopulatibuetako egitturia da. Ez diruakin eta ez bildurragaz okertuko dozu haren borondatia. / Ni con dinero ni con terror torcerás su voluntad.
eta kitto. [eta kito] (eta kitxo). esap. (TE). Se acabó, y punto, punto final, no se hable más. Jo eban malluagaz eta kitto; gehixago ikararik (be ez) harek. / Le dió con el mazo y se acabó; no se movió más. / Botako dot nere burua ibaira ta kitto. (Zirik 120).