Logo Eibarko Udala
batzuk (batzuek). zenbtz. (TE). Algunos,-as, varios,-as.   Bat zenbatzaillian forma plurala da. Bakarrik erabiltzen danian izenordaiñ funziñua dauka. Beste izen edo izenondo baten onduan doianian determinatzaille funziñua dauka. Ardi galdu batzuk bakarrik agertu dira batzarrera. / Sólo algunas ovejas perdidas han asistido a la reunión. / Batzuek esaten dabe, euskeria dala lehelengo hizketia. / Dicen algunos que el vasco es la primera lengua hablada.  Batzuk eta batzuek bixak erabiltzen dira, erregela jakinik barik; baiña esan leike batzuek gehixago izenordain moduan, kasu honetan lez, erabiltzen danian.