Logo Eibarko Udala

Z LETRA

zartain [zartagin] . iz. (TE). Sartén. Ferixarik ferixa, tratulari dabil lau zartain zaharregaz. / Anda de tratante de feria en feria, con cuatro sartenes viejas.
zartain-ipurdi iz. (ETNO). Zanahoria silvestre. (Daucus carota). Ez dakit zergaittik, baiña holan jako izena, "zartaiñ-ipurdixa". Ez dakit, ba, zapala eta biribilla dalako, zartaiñ ipurdixa modokua.
zartaingintza iz. (TE). Fabricación de sartenes, manufactura de sartenes, producción de sartenes. Durangon zartaingintzia.
zartara
1. [zartada] (zartada). iz. (TE). Quiebra, raja, fisura, hendidura, rotura.   "rotura representada por un pelo" (TE, 726). Pitxar honek zartaria dauka eta ez da luzerorako. / Este jarro tiene una quiebra y no es para largo. / Hori kristalori aldatu egin bihar da, zartadia dauka-eta. Ik. brintzada, urebagi.
2. [zartada] (zartada). iz. (IL). Punto de chaladura, de locura.   Buruko ikutua. Zartaria... geuk be bai buruan!. / Horrek jaukak zartaria horrek!. / Hik daukak zartada garaua! holakuak zoruak be ez jittuek esaten. / Hik esaten dittuk esatekuak! itzaleko zartadia daukak (buruan). Ik. urebagi, zirrikitu, zartateko.
3. [zartada] (zartada). iz. (NA). Golpe, torta. Emon detsun zartadiakin normala da atzaskola baltzitzia. / [Kuadruak buruan] emon zestan zartadiakin nola ez najuan ba negarrik eingo? (Zirik 17).
zartateko
1. iz. (TE). Bofetón, tortazo, golpe. Zartateko bat emonda bialdizu hori!. / ¡Dale un bofetón y mándale a ése! / Emoixozu zartateko bat, ia ikasten daben.
2. iz. (IL). Locura, chaladura, chifladura. Horrek kriston zartatekua dauka; ez dabill ondo burutik. Ik. zartara.
zartau zartatze [zartatu] (zartautze) (dartau). du ad. (TE). Agrietar(se), rajar(se), resquebrajar(se). Zartau da etxe guztia lur-ikariakin. / Se ha agrietado toda la casa con un temblor de tierra. / Garbitzen niharduala zartau dot kristala. / Estando limpiándolo, he quebrado el cristal. / Zementua zartautzia euzkixana izaten da. / El resquebrajarse el cemento es debido al sol. / Ez da apurtu baiña bai dartau. / No se ha roto pero sí resquebrajado. / Zementuari ez bajako nasaikizuna zatika emoten, dartatzia etortzen jako. / El cemento, si no se le da por trechos un margen para dilataciones, se raja. / Pieza hau zartauta dago; ekarrizu beste bat. / Dart egin dabelako dartauta dago. Horixe dakar dartatziak. Ik. brintzau, bitzau, krak egin, bringau.
zatar
1. izond. (TE). Feo,-a, no agraciado,-a.   Itsusixa, itxura txarrekua, edertasunik ez daukana. Sorgiñak baziran ederrak eta baitta zatarrak be. / Había brujas bellas y también feas. Ik. itsusi.
2. izond. (TE). Feo,-a, de mal carácter, desagradable. Gizon oso zatarra, luzero lagun izateko. / Persona de mal carácter, para durar en su amistad. Ik. zatarrontzi.
3. izond. (ETNO). Tiempo desagradable.   Egualdi txarra, nahiz berua dala, nahiz haixia, nahiz eurixa. Ointxe be kerixpian hogeta hamar gradu dagoz, e?, zatarra egin dau egualdixa.
zatarkerixa [zatarkeria] . iz. (TE). Grosería, ordinariez, vulgaridad, palabrota, gamberrada. Zeiñek erakutsi detsuz zatarkerixa hórrek? / ¿Quién te ha enseñado esas groserías? / Gaiztokerixia, zatarkerixia, haundikerixia, zorakerixia...
zatarki
1. adlag. (TE). De manera fea, mal, torpemente.   Modu zatarrian; gaizki. Soiñeku hori zatarki atara dozu. / Has sacado mal ese vestido. / Ederki, zatarki, gaizki, poliki... Ik. zatarto, txarto.  Zatarto gehixago erabiltzen da.
2. (zatarka). izond. (TE). Ordinario,-a, grosera,-a, feucho,-a. Zatarki haundi bat zara zu. / Tú eres un grosero. / Ume zatarkia dauke baiña majua da. Ik. -ki / -ka.  Gitxi erabiltzen da gaur egunian.
zatarkotxo izond. (NA). Feúcho,-a. Ume bat zatarkotxua jaixo jakue, baiña oso majua.
zatarrontzi izond. (TE). Feo,-a, de mal carácter, desagradable.   Zatar haundixa, zatar garaua. Zatarrontzi haundi bat einda dago. Ik. zatar.
zatartasun iz. (TE). Fealdad. Munduko edertasunak eta zatartasunak, leku baten bardintzen dira. / Las bellezas y las fealdades del mundo se igualan en el mismo lugar.
zatarto adlag. (TE). Malamente, mal, feo.   Modu zatarrian; txarto. Zatarto be zatarto josi detsa soiñekua. / Mal pero muy mal le ha cosido el vestido. / --Ene! Ojanguren, zelako zatarto atara nozun. --Ez, ez. Hor eztago (ez dago) tranparik. Zaran modukua, zaran modukua. (Zirik 50). Ik. txarto.
zatartu
1. zatartze ( zatartutze) . du ad. (TE). Afearse, desfigurar(se).   Itxuratxartu, zatar bihurtu. Zahartzara zatartu ein da, gaztetan hain politta zana. / A la vejez se ha afeado la que de joven era tan bonita. / Hainbeste ikutukin, zatartu dozu ondo eguana. / De tanto tocar has afeado lo que estaba bien. / Andrazkuantzat, zatartutzia dolorerik haundiña.
2. zatartze . da ad. (TE). Volverse tosco,-a, embrutecerse.   Zatar bihurtu, zatar jarri. Larregi eran ezkero, mozkorrak zatartzia dakar. / Bebiendo con exceso, se vuelve grosero el bebido. Ik. saskartu.
zati
1. iz. (TE). Pedazo, trozo, porción de un todo. Gu bizi garan Lurra, Euzkixan zatixa dala esaten dabe. / Dicen que la Tierra que habitamos es un pedazo del Sol. Ik. atal.
2. iz. (TE). Temporada, rato, período de tiempo. Frailliori aukerako leku billa zati baten aldendu zanian. (Ibilt 456).
zati baterako. adlag. (TE). Para largo tiempo, para rato, para una temporada.   Denbora (luze) baterako. Zati baterako aldendu giñan geure lekutik. / Para rato nos ausentamos de nuestros lares. Ik. aldi baterako.
zati biko arpegi. iz. (EEE). Culo, pompis, trasero. Fraketako apurtutik zati biko arpegixa agiri jakon. Ik. erregian arpegi.  Forma eufemikua da.
zatika adlag. (TE). A pedazos, por partes. Zatika-zatika, Eskrituretako liburu guztiak irakorri zittuan baten baiño gehixagotan. / A trozos, leyó todos los libros de las Escrituras más de una vez. / Ondo eiña milla bidar, arranuak zatika jan bihar banabe, aintxiñako Ixion bat leztxe! (Ibilt 488).
zatittu
1. zatitze [zatitu] ( zatittutze) . du ad. (TE). Partir, dividir.   Zatixak egin. Zatittu dabe lauren artian erosi daben txarrixa, hasarrerik barik. / Ya se han repartido en paz el cerdo que compraron entre cuatro. / Lurrak zatittutzia famelixa batentzat laiñ ez diran zatixetan, danen kalterako. / El dividir las tierras en haciendas que no bastan a una familia es perjudicial a todos. / Txarrixa zatitzia bihar dan moduan, ofiziua. / Es un oficio el cortar la res como es debido.
2. zatitze [zatitu] ( zatittutze) . du ad. (TE). Despedazar, romper, hacer añicos.   Zatika apurtu, hausi. Batzuk batera eta beste batzuk bestera, zatittu dabe aberrixa. / Unos a un lado y otros a otro, han roto el país. / Itturri bidian zatittu dau pitxarra lurrera jausitta. / En el camino de la fuente, cayéndose, ha roto el jarro.
zaunka
1. iz. (TE). Ladrido. Txakurran zaunkiak esnatu zittuan etxekuak eta lapurrak alde ein bihar izan eben. / Los ladridos del perro despertaron a los de la casa y los ladrones tuvieron que huir. Ik. zaunkada.
2. adlag. (OEH). Ladrando, dando ladridos.   Zaunkak egitten, zaunkaka Txakurra zaunka dago. Ik. zaunkaka, zaunkaz.
zaunka egin. ad. (TE). Ladrar. Bart, zaunka gogor ein dabe txakurrak, iratargixa egon dalako. / Anoche han ladrado mucho los perros, porque había luna.
zaunkaz. adlag. (OEH). Ladrando. Txakur txikixak zaunkaz ekin zetsanian. (Ibilt 484). Ik. zaunka, zaunkaka.
zaunkada iz. (OEH). Ladrido. Hara nun bere txakurra zaunkada batian hasten jakon. (Zirik 117).
zaunkaka [zaunkaka] (zaunketan). adlag. (TE). Ladrando, dando ladridos.   Zaunkak egitten. Gau ososuan zaunketan egon da txakurra. / Toda la noche ha estado ladrando el perro. / Hara nun bere txakurra zaunkada batian hasten jakon. (Zirik 117). Ik. zaunka, zaunkaz.  Zaunketan baiño arruntaguak dira zaunka edo zaunkaka.
zaunkalari (zaunkari). izond. (TE). Ladrador,-a. Txakur zaunkalarixak ez dau haginkarik eitten. / Perro ladrador no muerde. / Txakur zaunkarixa, ez haginkalarixa.
zauri iz. (TE). Herida, llaga. Zittaldu ein jako hankako zaurixa. / Se le ha enconado la herida del pie.
zaurittu zauritze [zauritu] ( zaurittutze) . du ad. (TE). Herir(se), llagar(se).   Zaurixa sortu edo sortu erain. Atzapar hau berez zaurittu jata. / Este dedo se me ha enconado de por sí. / Garbittasunik ez eukitzian ondorena hankak zaurittutzia. / Hankak zauritzia izan ez balitz, irabaziko zetsan antxitxiketa jokua. / Si no hubiera sido por lacerársele los pies, le hubiese ganado la carrera. / Hain bihotzian zauritzen nau gaiztokerixa honek, ez balitza doran dudiagaittik [...] oingo ibaixan ezkutuan ittota ziñan. (Ibilt 479).
zazpi zenbtz. (TE). Siete.   Kardinala da. Orduan Pedrok, hurreratuaz esan zetsan: -"zenbat bidar, Jauna, parkatuko detsat anaiari nere aurka izan deiñian? zazpira arte?". Jesusek erantzun zetsan esanaz: -"Ez detsut esaten zazpi, baizik hirurogeita hamar bidar zazpi" (Mat. 18. 21-22).
zazpigarren zenbtz. (TE). Séptimo.   Ordinala da. Judixuen barau-eguna Yom Kippur, zazpigarren hilleko hamargarren eguna: Parkaziño osoko eguna. / Yom Kippur, día de ayuno de los judíos, séptimo mes del décimo día, día del Gran Perdón.