Logo Eibarko Udala

Z LETRA

zuza
Ezezaguna
1. [ziza] . iz. (TE). Seta de san jorge. (Calocybe gambosa).   "Seta de pradera, primaveral" (TE, 666). Udabarriko zuzia, perretxiko danetatik fiñena.  Izen hori emoten detsagu Eibarren, beste leku batzuetan ziza izenez ezagutzen dan perretxikuari. Baitta jangarri ez diran eta Tricholoma taldeko diran beste batzueri be. Udabarrixan urtetzen dabenez, eta neguko zuziagandik (Clitocybe geotropa) bereizteko, udabarriko zuza be esaten jako honi (ETNO).
2. [ziza] . iz. (ETNO). Seta de los caballeros. (Tricholoma equestre).  Perretxiko gozua da, baiña Eibar inguruan oso gitxi dago eta ez da oso ezaguna. Azkenengo urtiotan hitzaldi eta komunikabidien eskutik hasi da ezaguna egitten. Zuzen taldian sartzen da, izen berezirik emon barik, baiña beti, benetako zuzia zein dan jakinda (Calocybe gambosa).
neguko zuza. [negu-zuza] . iz. (TE). Platera. (Clitocybe geotropa).   "Seta pratense en la entrada del invierno" (TE, 573). Neguko zuzak, lehenago ez ziran batzen. / A! Pardillak! Bai... Pardillak... Ointxe daguaz horrek...! Bai! Neguko zuzak esaten jetsagu guk! Bai, horretxek dittuk!. Ik. udazkeneko zuza, azpibizardun.
pago-zuza. (pagu-zuza). iz. (ETNO). Pardilla. (Lepista nebularis). Ik. pardilla.
udazkeneko zuza. iz. (ETNO). Platera. (Clitocybe geotropa). Ik. neguko zuza.
zuza gorri. iz. (NA). Rebozuelo, cabrilla. (Cantharellus cibarius). Aittak txaltxak ekarri dauz?! horrei "zuza horixa" be esaten jakue, "zuza gorrixa"... Ik. zuza hori, txaltxa, saltsa-perretxiko.
zuza hori. iz. (NA). Rebozuelo, cabrilla. (Cantharellus cibarius). Aittak txaltxak ekarri dauz?! horrei "zuza horixa" be esaten jakue, "zuza gorrixa".... Ik. zuza gorri, txaltxa, saltsa-perretxiko.
zuza urdin. iz. (ETNO). Pie azul. (Lepista nuda).  Izen honekin batera, erderazko "azulina" eta "pie azul" izenak be oso ezagunak dira Eibarren, eta erabili be egitten dira.
zuza-leku. iz. (TE). Sitio de setas de san jorge. Zuza-leku asko ezagutzen zittuan, baiña ez iñori erakusteko.
zuzen
1. izond. (TE). Recto,-a, derecho,-a. Bide zuzen-zuzena dozu bertaraiñok. / Tienes un camino todo derecho hasta el lugar.
2. izond. (TE). Recto,-a, justo,-a, honrado,-a, imparcial, íntegro,-a. Gizon zuzena, oker askoren artian. / Un hombre honrado entre muchos sinvergüenzas. / Andra zuzena ez zanetik, senarrak zetsan maitasuna ez eban nahikua. (Ibilt 475).
3. adlag. (TE). Derecho,-a, directo, directamente, bien, correctamente. Zuzen-zuzen bertara juan nintzan. / Derecho fui allá. / Ta munduak, oker edo zuzen, lehengo bidetik jarraitzen eban. (Zirik 9). / Hartu eban senar itxua neskatxa izutu bat balitza letz, hain zuzen eta egoki eze, gizonori uste jatzun zeruan. (Ibilt 457).
ez-zuzeneko. izlag. (OEH). Ilícito. Jarri ziran frailliok ipuñetan, andrakumiori biguntzen ete eben euren ez-zuzeneko gogora, diabrua zala bittarte. (Ibilt 455).  Ez da erabltzen.
zuzenian. [zuzenean] . adlag. (OEH). Directamente. Baekixan zein tabernatan egongo zan ta zuzenian juan zan bertara. (Zirik 76).
zuzen be adlag. (TE). Justamente, precisamente. Zuzen be, zeuk diñozun bezela pentsatzen dot neuk be. / Justamente, yo también pienso como tú dices. Ik. hain zuzen.
zuzendari iz. (OEH). Dirtector,-a. Euren [musikalarixen] zuzendari edo diretoriak. (Zirik 20).
zuzendu
1. zuzentze ( zuzendutze) . du ad. (TE). Rectificar, enderezar.   Tenplautako piezak rektifikadoran, neurri justua emoteko eta oker badare zuzen jartzeko, harrixakin landu; baitta tenplau bako piezak be, bigunian, bihar dan lekuan indarra eginda (ETNO). Zuzendirazu burdiña hau harira. / Enderézame ese hierro al hilo. / Gaur egunian, tenpleko suak okertutako piezak zuzentzia ez da hain gatxa; rektifikadora deitzen jakuen makiñetan harrixakin laster zuzentzen dittue.
2. zuzentze ( zuzendutze) . du ad. (TE). Corregir, arreglar.   Okerrak konpondu; txarto daguana zuzen jarri. Gatxa sasoi honetara ezkero, okerra zuzendutzia. / El mal, una vez a estas alturas, es difícil corregirlo. / Zuzendu neban izan neban okerra. / Ya arreglé el contratiempo que tuve. / Gurasuak, semiak zuzendu biharrian (dira), nahiz norberak min gehixago hartu. / Los padres tienen necesidad de corregir a los hijos, aunque les duela más a ellos mismos. / Kosta zan handik sortu zan okerra zuzentzia. / Ya costó enderezar el contratiempo que nació de aquello. / Ganorazko taillarretan, saltzera bialdu baiño lehen kontroletik pasatzen dittue pieza guztiak, okerrik bada be denporaz zuzentzeko. / Atso honekin hutsa zuzendu bihar dot. (Zirik 50). / Zuzentzia eskatzen ebela [oittura] askok. (Ibilt 454).
3. zuzentze . du ad. (OEH). Dirigir, gobernar. Ordua dok, gizon batzuek bestiak benderatu barik mundua zuzentzeko. (Zirik 9).
zuzentasun
1. iz. (TE). Rectitud, honradez, probidad, equidad, justicia, honestidad. Job-en zuzentasuna probatzen izan ziran gauzak dagoz Eskrituretan. / Cuanto ocurrió probando la rectitud de Job, figura en las Escrituras. / Sosegau zan halakoren baten, emaztian zuzentasunak kalterik ez ebanetik. (Ibilt 458). Ik. zintzotasun.
2. iz. (TE). Rectitud, cualidad de recto, rectilíneo. Erregelian zuzentasuna. / La rectitud de una regla.
zuzentzaille [zuzentzaile] . iz. (TE). Juez, componedor, mediador. Herrixan jueza edo zuzentzaillia ona bada, auzi gitxi juango da aurrera. / Si el juez en el pueblo es bueno, pocos pleitos seguirán adelante. Ik. erabaigille, erabagitzaille, juez.  Sinonimo danetatik, juez da gehixen erabiltzen dana.
zuztar (txuztar). iz. (TE). Raíz, rastrojo, raigón. Pago zuztarrez beteta eguan basua, ezpala eitteko aukeran. / El monte estaba lleno de raigones de haya, bien para hacer leña. Ik. sustrai.  Hiztun batzuek desbardindu egitten dittue zuztar eta sustrai; beste batzuek, ostera, ez.