Logo Eibarko Udala

T LETRA

tapa
1. iz. (TE). Tapa, cubierta. Lapiku honek tapia bihar dau. / Este puchero necesita tapa. / Zelako lapiko, halako tapa. (Zirik 43). Ik. estalki.  "Generalizado en detrimento de estala, estalkixa" (TE, 670). Estal ez da, baiña, soltian erabiltzen, beste berba bati lotuta baiño; TEk berak, sarreria emon arren, ejenpluan beste berba bati alkartuta aittatzen dau: estal-harri. Tapa berbia ugarixetakua gure lexikuan hainbat sailletan, etxian, industrian...
2. iz. (NA). Contraventana.
tapa-tapa onomat. (TE). Andar [onomatopeya].   "Onomatopeya con que se suele expresar el caminar a pie sosegadamente" (TE, 670). Tapa-tapa, Zaldibarreraiñok heldu giñan laurak baiño lehen. Ik. taka-taka, tiki-taka.
tapagarri [tapaki] . iz. (AN). Manta. [...] juango zara zu lo dan tokira, eta tapagarrixa jasorik... (Ibilt 400).
taparrau (taparroi). iz. (TE). Taparrabos, bañador. Eskolako umiok, taparrau barik juaten giñan igarira. / Los niños de la escuela ibamos a nadar a sin taparrabos. Ik. txaparruak.  Pluralian gehixen bat: taparrauak, taparroiak. Eta gerra osteko mutikuondako taparrau(ak) berbia baiño entzunagua eta erabilixagua taparroi(ak); hori bai, gehixenetan pluralian.
tapau
1. tapatze [tapatu] . du ad. Cubrir(se), tapar(se). Ik. estaldu.
2. tapatze [tapatu] . du ad. (ETNO). Superar, ganar.   Jokuetako berbia da. Bestian markia hobetu. Oingo ume kutxauak! erruki dittut! Zera! listuak dia eta, listuak tapatzen dittu!. / Harrixa soltau arran, ta ixa ultze erdi eiñ. Eta gero haretxen bentajia eiñ, gehixago soltau ezin! Baiña harek be hausixan! Hausixan tapau! Ta pare bat miñutu sobrau! Ik. ondu.
3. tapatze [tapatu] . du ad. (OEH). Esconder. Zer dala-ta asmau heban gizur hori? Heure beranduko etorrera tapatziarren seguru. (Zirik 28).
taratulu [daratulu] (daratulu). iz. (ETNO). Barrena, taladro.   Zuluak egitteko erraminttia, armagintzan kañoiak barrenatzeko erabiltzen dana. Kañoigiñak jakitzen juek taratulua erabiltzen. / Taratulua, ba, burdixan laakuari zozki-zulua eitteko, eta.... Ik. latro, ginbelet.
taria (tarea). iz. (TE). Tarea, labor, trabajo.   Lana, eginkizuna. Gaurko taria luzia izan dogu. / Ha sido larga la tarea de hoy.  Artikulua hartzerakuan taria eta tareia egitten da, mugagabian ze forma erabiltzen dan.  (Ibilt 216).
tarin iz. (TE). Lugano. (Carduelis spinus).   "Especie ornitológica del país" (TE, 671). Tariña kaixoliakin erosi dot Ondarruan.
tarrat onomat. (ETNO). Rotura, rasgadura.   "Apurtu baten zaratia, baiña zartadia edo tarraatadia gehixenbat, ez zeozer lehertu edo txikitzia" (ETNO). Frakak estu nittuan eta hankia jasotzerakuan, tarrat!, iztar aldian sekulako tarratadia. / Iñaki Perurenari fraka tarratadia egin jakon, behiñ, harrixa jasotzen. "Tarrat!" egin zetsan frakiak atzekaldian, neuk ikusi neban, eta harrixa jausi egin jakon lurrera. Ik. tart, zart, dart.
tarratada iz. (ETNO). Rotura, siete. Frakak estu nittuan eta hankia jasotzerakuan, tarrat!, iztar aldian sekulako tarratadia. / Iñaki Perurenari fraka tarratadia egin jakon, behiñ, harrixa jasotzen. "Tarrat!" egin zetsan frakiak atzekaldian, neuk ikusi neban, eta harrixa jausi egin jakon lurrera.
tarrua joten (tarruak joten). iz. (TE). Juego de niños, que se jugaba con la boina del que se la quedaba.   "Juego infantil que precedió con mucho al fútbol. La pobre boina del castigado, recogida como una pelota, hacía de balón y el juego consistía en mantenerlo fuera del alcance del dueño, dándole con los pies entre todos los que intervenían en el juego" (TE, 671). Neguan, eskolara aurretik, tarruak joten eitten genduan. / Haintxe eitten genduzen gure erromerixa guztiak, zerian, Errebaleko pasialekuan. Fubola, orduan ez eguan fubolik orduan epokan, baiña tarrua joten! Tarrua zan... txapela biribildu, bai? ta ostikoka batera ta bestera. Holaxen dibertitzen giñan!.
tart onomat. (ETNO). Rotura, rasgadura.   Apurtu baten zaratia. Su beruegixan ipini dozu ontzixa eta "tart!", zartau egin da. Ik. tarrat.
tart egin. du ad. (TE). Quebrarse, romperse, reventarse.   Onomatopeikua da. Tart ein zetsen frakak atzekaldetik, pelotan ziharduala. / Jugando a la pelota se le reventaron los pantalones por la parte trasera. / Su beruegixan ipiñi dozu ontzixa eta tart egin detsu. Ik. zart egin, dart egin.
tartakarin
1. (tartakin). izond. (TE). Saltarín,-a.   "Se dice de las cosas que saltan como la metra y las nueces verdes" (TE, 671). Intxaur hezia, tartakariña. / La nuez verde es saltarina. / Tanboliña, txikirriña, pitxiña, tartakariña, luzekiña, Iturriño.
2. (tartakin). izond. (EEE). Que anda de puntillas. Tartakariña danetik, horrek nekez zapalduko dau lurreko txakur kakarik.
tartakin iz. (AN). Trompa.   Punta zorrotza ekan tronpia.
tartako izond. (TE). Tartamudo, tartaja.   Esaneziña daukanari esaten jako. Tartakua zanetik, "kapillia" esan biharrian "kakapillia" esaten eban. Ik. tartamutu, esanezin.
tartamutu izond. (TE). Tartamudo,-a.   Esaneziña daukanari esaten jako. Tartamutua zalako, Salmeron esaten zetsen eskolan. / Porque era tartamudo, le llamaban Salmerón (que entonces era orador grandilocuente). Ik. tartako, esanezin.
tarte
1. adlag. (TE). Mediante, por mediación.   Norbaitt lagun dala, norbaitten laguntziakin edo bittartez. Urten neban halakoren baten, Jaungoikuan laguntasuna tarte. / Salí por fin, mediante la ayuda de Dios. Ik. arte, -en bittartez.  Jaungoikua lagun esaten dan moduan, Jaungoikuan laguntasuna tarte. Oso gitxi erabilia.
2. iz. (ETNO). Diferencia, distancia. Ik. alde.
tarteko iz. (TE). Partícipe, implicado, parte del grupo.   Tartian dana. Eta gerotxuago, beste batek ikusi eta esan zetsan: -"Zu be háren tartekua zara". Eta Pedrok orduan: -"Ez gizona"(Luk. 22. 58). / Y poco después le vio otro y dijo: -"Tú eres también de ellos". Pedro contestó: -"No hombre, no lo soy". Ik. tartian, artian.
tartian [tartean] . adlag. (TE). Entre, incluido,-a, implicado,-a. Autu hartan, zu be tartian ziñan. / En aquel asunto tú también eras parte. / Kanpoko banda hórren tartian Plaentxiakua be urtero ekartzen da. (Zirik 20). / Bixente asko tartian dirala. (Zirik 86). / Irakorlia jakiñerazten dogu, ipuiñ hónen tartian, ez Nafarruako Erregiñaren eztenkadatsuenak [...] gaurko denporak kontuan izanda. (Ibilt 453). / Fray Gerundio de Campazas tartian dala. (Ibilt 453). Ik. artian, tarteko.
tas-tas egin / emon dio ad. (ETNO). Pegar, azotar. Ume!, formal ez bazabiz tas-tas emongo detsut. / Tas-tas ein bihar destazu? ui-ui-ui!. / Ez hartu hori, gaiztuorrek, bestela tas-tas emongo detsut. / Laga hori bakian, ipurdixan tas-tas egingo detsu-eta aittatxok. Ik. tete egin.
tatai iz. (IL). Cabeza, . Horrek dauka tatai garaua! Ederra gaztaia.. Ik. kalabaza, ganbara, buru, gaztai.
tatarraz [tatarrez] . adlag. (TE). A rastras, arrastrándo(se).   Arrastaka, narras, narraska, narrasian. Zaldixan buztanari lotuta, tatarraz eruan eben bide luzian. / Atado a la cola del caballo, le llevaron a rastras largo camino. Ik. narras, narraska.
tati interj. (TE). Juego de ofrecer y no dar.   "Eskindu, baiña emon ez (umiekin egitten dan jokua)" (ETNO). / "Juego que se hace con los niños, ofreciendo una cosa y hurtándola al producirse la reacción. Por lo común de la experiencia de la vida, también entra en el lenguaje de los mayores" (TE, 671). Borondate barik eskindu, eta tati ein zestan gaizto harek baietz esan netsanian. / Hartu hau, umia, hartu... Tati!.  Interjeziño moduan, edo aditz moduan be erabiltzen da.
tati egin. esap. (TE). Ofrecer y no dar, tentar.   Eskindu eta emon ez; zirkin egin. Milla pezetakuakin tati ein zetsan. / Le tentó con un billete de mil pesetas. / Bazan, holako Urdei edo deitzen zetsen etxekalte bat, beti biharrari nundik tati edo zirkiñ egingo ibiltzen zana.
tato egin (ttatto egiñ). esap. (TE). Saltar, bajar. Tato eizu, maittiorrek, jausi barik!
taupa-taupa (tapa-tapa). onomat. (TE). Palpitar el corazón [onomatopeya].   Bihotzan taupadak bizkortziana. / "Cuando algún sobresalto hace palpitar el corazón" (TE, 672). Taupa-taupa neban bihotza haren aurrian. / Me palpitaba el corazón en su presencia. / Hartu neban sustuakin bihotza taupa-taupa jarri jatan, beran lekutik urten biharrian. / Bihotza ebala tapa-tapa. (Ibilt 246).