Logo Eibarko Udala

T LETRA

txanget iz. (NA). Tronco de trillar. Lehen Kastillan, eta hamen be ba..., hamen txangetian joten zian garixak. Txangetian: trongo bat ipiñi, eta tronguan kontra..
txangot iz. (ETNO). Mitad de goa con mango.   Agoia zati bi eginda gero, atalakin geratzen dan zatixari esaten jakon burutia edo txangota, eta beste erdixari totxua. Agoia zerbait kolpiau ondoren erdi bi egitten eben. Ataldun erdixari "burutia" edo "txangota" deitzen jakon, eta hau sutegira zoian lantzeko txandian zaiñ. Ik. burute, gerrigalda.
txanka
1. iz. (NA). Piernas delgadas y largas. Horrek ez dia hankak, horrek dia txankak!.
Jaione Isazelaia
2. iz. (ETNO). Sota [en la baraja].   Kartetan, hamarra daukan figuria. Ik. txota, txaldun, baltzeko.  Galtzen daguan berbia da; gaur egunian gehixago erabiltzen da txotia.
txankamaki (txankamakilla). izond. (JSM). De piernas largas y muy flacas.   Hanka luze eta argalak dittuanari esaten jako (EEE). Ik. txankamehe.  Pluralian.
txankamehe izond. (EEE). Zanquivano,-a, de piernas largas y muy flacas.   Hanka luze eta argalak dittuanari esaten jako. Txankamehe horrek ez detsa ikara haundirik eingo pisuan orratzari. Ik. txankamaki.  Izen eta adjetibo moduan erabili leike.
txanket (txanget). iz. (ETNO). Losa para trillar.   Okertu samar ipintzen zan harloza bat, goittik beherakuan, berorren kontra garixa joteko.
txanketian jo. ad. (ETNO). Trillar a mano en losas.   Gari-joteko makiñak agertu aurretik (edo gari gitxi zeguanian, gerratian esate baterako), garixa eskuz joten zan, harlozen kontra. Harlozak ipini eta gari-azauak lozen kontra joten ziran. Garixa joteko horri moduorri esaten jako txanketian. Gerra sasoian gari gitxi ein zan, bai ba, balak "tzi-tzi-tzi". Hil ez giñanian! Eta, holan, gari gitxi zeguanez, hutsa gari, ba, garixa txanketian jo genduan. Harloza hori hartu, eta makurtuta, bertan jo, txanketian. / Txanketian da, hartu azaua eta lozan jotia. Horrek lozok preparau eitten zian garixa joteko! Egoten zian urkilla batzuk, ta urkillen gaiñian egur bat botatzen zan. Ta gero, haren kontra lozak, ta loziak hanka ez deixan eiñ, puntan ultza bat edo sartu, ta, ba, jo! Txanketian, horixe da izena beria: txanketian. holaxe joten zan! Ta hemen bakarrik ez... danian!.
txankulu iz. (ETNO). Zueco.
txano
1. iz. (TE). Chano, caperuza.   "Gorro cónico, como el de los magos" (TE, 686). Aratostietan leztxe, txanua jantzitta urten dau kalera. / Como por Carnavales, salió a la calle tocado con un...
2. iz. (JSM). Colador de café.
txanpiñoi (zelaiko txanpiñoi). iz. (ETNO). Champiñón. (Agaricus sp.).
txanpon iz. (TE). Moneda de cobre, cuarto, moneda.   Metalezko edozein diruri esaten jako. Txanpon baten legatza saltzen, baiña txanpona karu. / La merluza a un cuarto, pero el cuarto estaba caro.  Moneda de cobre del tiempo de Isabel II (TE, 685).
txantel iz. (NA). Trozo de terreno a cambio de otro expropiado, parcela a cambio de otra expropiada. Txantela da ba, hamen pasua lagatziarren trenbidiari, han emon, ezta? zatitxo bat. Hamen kentzen detsuna, han emon..
Txanton iz. ber. (NA). Antonio. Jose Antonion aittitta be Txanton zan, ezautu neban nik!.
txantxa iz. (OEH). Broma, chanza. Ik. broma.
txantxetako. izlag. (TE). De broma, en broma, simulado,-a. San Pedro egunian, hogeta lau ordurako izaten zan txantxetako alkate herriko barregarriren bat. / El día de San Pedro solía nombrarse alcalde de broma, para veinticuatro horas, a algún chuzco del pueblo. / [Jakizu] nere zurekingo jardunak txantxetakuak izan dirala eta barre eraitteko! (Ibilt 477) / Behin illuntzia ezkero, heldu zan txantxetako frailliori bere emazte kaskillagana. (Ibilt 464). Ik. fiestako, aproposko.
txantxetan. adlag. (TE). Bromeando, de broma, en broma. Txantxetan esandako gauzia, benetan hartu eban. / Lo dicho en broma lo tomó de veras. / Erantzun zetsan andra ziraunari barrez-barrez, txantxetan hartu baletsa letz. (Ibilt 487). Ik. fiestan, brometan. Anton. benetan.
txantxetan ibili / egon. (txantxetan ibilli). esap. (TE). Andar de broma, bromear, divertirse. Bata txantxetan ebillen, baiña bestia benetan. / El uno andaba de broma, pero el otro de veras. / Txantxetan genbizela, eskuturra apurtu eban. / Estando jugando, se rompió la muñeca. Ik. olgetan ibili.
Txantxa zelaixa [Txaltxazelai] . l. iz. (TE). Txantxazelai (lugar). Egunero, Txantxa Zelaixan eukitzen genduan eskolia, Jose Gisasola zanagaz.
txantxagorri (txantxangorri). iz. (TE). Petirrojo. (Erithacus rubecula). Kukuak txantxagorrixan habixan ipintzen dittu bere arrautzak, umiak haztia haren kontura lagarik. / El cuclillo pone sus huevos en el nido del petirrojo, dejando a su cuidado la crianza. / Kukua txantxagorrixen habixia hartzera zoiala. (Zirik 82).
txantxagorrixanak iz. (TE). Nidada del petirrojo. Arta baten agiri genduzen txantxagorrixanak. / En una encina, descubrimos una nidada del petirrojo. Ik. txantxagorri.
txantxan iz. (ETNO). Caries.
txantxiku (txantxiko). iz. (ETNO). Rana, sapo partero. (Alytes obstreticans). Ik. ugaratxo.  Eibarren ugaratxo da izenik normalena, baiña txantxiku be ezaguna da.
Txantxiku gatxiz. (TE). Apodo de los de oñate.   Oñatiarreri beste herrixetan jarri jakuen ezizena. / "Se decía de los de Oñate, sin sentido peyorativo" (TE, 686). Txantxiku, Arraindi-kalekua...
txantxillikot iz. (ETNO). Agallón de roble que se usaba como canica.   Lihortutako kuku-sagarrak, afariketan erabiltzen ziranak. Gehixenetan kanika-jokuan egitteko. Ik. kuku-sagar, kanika.
txantxilloi
Anaje Narbaiza
1. (txintxilloi). iz. (TE). Calibrador, calibre de verificación, plantilla.   "Piezian neurrixa edo formia kontrolatzeko tresnia: Pasa-ezpasa txantxilloia; armagintzan kalibria jakitzeko zilindrua" (ETNO). / "Cilindro que va de más a menos y sirve para determinar los calibres" (TE, 686). Txantxilloia eskatizu Armaitxanian, apur baterako. / Solicita donde Armaitxa, para un momento, el calibrador. / Piezak ondo urtengo badabe txantxilloiakin sarri begiratu bihar. / Txantxilloiakin be zentesimara egitten da biharra. / Begiratik txantxilloiakin neurri barruan daguan ala ez. / "Txintxilloia" Eibarren esaten da taillarretan "txantxilloia".
2. (txintxilloi). iz. (VO). Muestra, modelo, pieza muestra. Txantxilloia batzutan izaten zan pieza bat, muestra moduan. "Échantillon" izaten da negurri bat.
txantxurkillo (zanzurkillo). iz. (ETNO). Tijereta. (Forficula auricularia). Txantxurkilloz jositta dago keixia, kolkuan be sartu jata bat. / Hau be gaiztua da. Zanzurkillua esaten gentsagun guk. Sagarrian egoten dira horrek, bai. Ik. buztanbikotx.
txapa
1. iz. (ETNO). Pared de fragua frente a la tobera.   "Sutegixan lau albuetako bat. Bergamaillu edo haiza-harrixan pareko albua. (Cor.Larr.)" (ETNO). Bergamailluan aurreko albuari "txapa" deitzen jako.
2. iz. (ETNO). Melenera de los bueyes uncidos.   Idixeri buztarrira lotzeko bekokixan ipintzen jakuena, narruzkua, adornuekin. Ia!, botaik txapia! nik idixari eutsiko jetsat!.
3. iz. (ETNO). Económica, cocina en donde se hace fuego. Ik. ekonomika.
txaparda iz. (ETNO). Variedad de castaña.   Berandu agertzen zan gaztaiñia, zemendixan; erreta jateko ona. Ik. gaztaiña.
txaparruak (taparroiak). iz. (ETNO). Bañador, traje de baño. Ik. taparrau.  Eibarren askoz normalagua da traje(-de-)bañua entzutzia, baiña jente nagusixak txaparruak be esaten dau, seguru asko kostaldetik sartutako berbia.