Logo Eibarko Udala

P LETRA

paso iz. (NA). Paso. Txantela da ba, hamen pasua lagatziarren trenbidiari, han emon, ezta? zatitxo bat..
paso-nibel iz. (NA). Paso de nivel.
pastore iz. (NA). Pastor de ovejas. Naparruatik etortzen zuan hona pastoria, pare bat hillebeterako ero. Ik. ardizain.
patakada iz. (TE). Coz, patada. Erantzun biharrian patakadia jaurti zetsan. / En vez de contestarle, le dio una coz. Ik. ostikada.
patata iz. (TE). Patata. (Solanum luberosum). "Patatia": Eibarren ez dogu beste modutara esaten. / Patata gorrixa oin ikusi be ez da eitten! Oso gitxi! Eta patata baltza bapez. Patata baltza zan morau-moraua azala, ta barrua zuri-zuri-zurixa. Holako patatarik ez dot ikusi nik...?! Lehenago horretxek: gorrixa eta baltza. Patata zurixa gerratik honuzkua da. Orduan etorri zan eskarabajua be, patata-kokua!.
patata-koko. iz. (ETNO). Patatero, escarabajo de la patata. (Leptinotarsa decemlineata). Patata gorrixa oin ikusi be ez dok eitten! Eta patata baltza bapez. Oingua, patata zurixa, gerratik honuzkua dok. Orduan etorri zuan eskarabajua be, patata-kokua! Alemaniatik ekarri ebela esaten juek, eta gehixago ez dok ezkutau! Aurretik ez jeuan patata-kokorik; iñok ez juan ezautzen!. Ik. eskarabajo, kakalardo.
patata-urte. iz. (NA). Año de patata abundante. Aurten patata-urte da, e? Aurten patatia asko izengo da: sartu dabenak! sartu ez dabenak e...
patrifiliuak egin esap. (NA). Acabar rápidamente, rematar en un santiamén.   Egin biharrekuak aittiaren baten egin Patrifiliuak ein detsauz honi be eta bakia aldi baterako.
patrika iz. (AS). Bolsillo. Ik. paltrikara, sakel, poltsiko, poltsa.
patroi iz. (OEH). Patrón, patrono (santo). San Eustakio gure patroia. (Zirik 53).
pattaka (pattako). interj. (NA). Voz para atraer a los carneros.   Adarixei etortzeko agintzeko diarra. Adarixei, "pattaka! pattako!" esaten jakue etortzeko.
pattar (patxar). iz. (TE). Aguardiente. Pattarra, ajedun erarixa. / El aguardiente es bebida que da aje. / Atzo, atzo, atzo / atzo hil ziran hamar atso / baldin pattarra merkatzen ez bada / hilko dira beste asko...  "En el Eibar clásico, desayuno de mucha gente que lo tomaba con un cacho de pan" (TE, 622).
pattin iz. (ETNO). Pozo artesiano, aljibe, cisterna.
pattuko-pattuko interj. (NA). Voz de llamada a los patos.   Etxeko paittei etortzeko agintzeko diarra.
patxada (patxara). iz. (NA). Tranquilidad, calma. Patxariakiñ eon eitten da, patxaraz!. / Hi bai haizela agintaria patxara ederrekua, apaizera iritxi ez baiña kolpetik Aita Santua. (In Zirik 99).
patxadan. (patxaran). adlag. (TE). Repanchigado,-a, arrellanado,-a, a sus anchas, en calma.   Trankiltasunezko egoeran, nasai. Bazkalostian, jarri kerizan eta patxadan dago lo-jarixuetan. / Después de comer, puesto a sus anchas, está a la sombra dormitando.
patxadaz. (patxaraz). adlag. (TE). Tranquilamente, sosegadamente, en calma.   Trankil, patxadan. Badoia betikuori patxadaz kafera, lagunekin kontuetan arrasaldia emotera. / Ya va ése de siempre, tranquilamente al café a pasar la tarde en conversación con los amigos. / Bixak bakar-bakarrik patxaraz jarri ziran keixapian. (Zirik 73). Ik. tenplau.
patxadazko. izlag. (OEH). Persona o sitio tranquilo. Etorri dan medikuak patxarazkua emoten dau.
Patxi iz. ber. (TE). Francisco. "Patxi", "Patxiko", "Patxo" eta "Fraisko", izen bat. Ik. Patxiko.
Patxi infarnuko (Infarnuko Patxi, infrañuko Patxi). iz. ber. (TE). Diablo.   "Personaje mitológico, personificación de la maldad" (TE, 622). Infarnuko Patxi baiño gaiztuagua zan.. / Honek eibartarrok infrañuko Patxi bera baiño gorrixauak dirala pentsatzen juat. (Zirik 110).
Patxiko iz. ber. (TE). Francisco. Patxiko Txikixanekuak, Ibarkurutzian bizi ziran. Ik. Patxi.
Patxo iz. ber. (TE). Francisco. Errebal kalian ziran Patxonekuak. Ik. Patxiko, Patxi.
patxo (matxo). iz. (TE). Beso, besito.   Diminutivo de pa (TE, 623). Ixillian patxua emon detsa. / Le ha dado un beso a hurtadillas. / Matxua emon detsa bere laguntxuari. / Le ha dado un besito a su amiguito. Ik. pa.  Ume berbetakua da, baiña ostian be erabiltzen da.
patz iz. (AS). Caspa.
paun egin esap. (NA). Caer(se). Paun ein dozu?!. Ik. punba egin.
2. l. iz. (NA). Humilladeros de arrate.   Arraterako bideko santutxuak. Pareja bat, Eguen Santu egun baten Arratera juan zialako oiñez -Pausuetatik Arratera, eta gero bajatuko zian Pausuetatik atzera be-, Eibar guztian murmurau ein zan! Arratera juan zialako! Eguen Santo egun baten..
pauso
1. iz. (TE). Paso, modo de andar. Urriñera, zeure pausotik ezagutu zaittut. / A lo lejos te he conocido por el paso. / Nere itsuango pauso itsuak. (Ibilt 489).
pausuak emon. [pauso eman] . esap. (TE). Dar pasos, hacer diligencias, hacer gestiones. Bihar diran pausuak emoten dihardu semia soldautzatik libratzeko. / Está haciendo las diligencias necesarias para librar al hijo del servicio militar.
pazientzia iz. (OEH). Paciencia, aguante, sosiego. Lizentzia ez; peskan bihar dana pazientzia dok. (Zirik 14). Ik. eruan.
pe (TE). Nombre de la letra 'p' del alfabeto vasco. Hasierako 'peia', nausi eta apainduz beteta eiñ eban. / La 'p' del comienzo la hizo mayúscula y llena de adornos.  Artikuluakin peia egitten da.
pegau
1. pegatze [pegatu] . dio ad. (OEH). Pegar, contagiar (una engermedad). Eskolako guztieri elgorrixa pegau zetsena. (Zirik 16).
2. pegatze [pegatu] . du ad. (OEH). Pegarse, adherirse, unirse. Makiñatxo bat kartel pegautakua naiz, hauteskunde-kanpaiñetan.
pegora (peora). iz. (TE). Zaguán, portal. Bazkalostietan, Ertzilleneko pegoran pelotan eitten genduan, biharreko orduraiñok. / Después de comer, en el zaguán de los Ertzil jugábamos a la pelota hasta la hora del trabajo. / Sartu zan etxeko peoran. (Zirik 25).  "Peora, portal. Beste toki batzuetan atai deitzen diote. Eibarren atai, atai-aurreari deitzen diogu" (SM EiTec2 136n).