Logo Eibarko Udala

P LETRA

partedun iz. (TE). Heredero,-a, partícipe. Partedunak gara, aurreko gizaldietan bildu dan jakintza eta aberastasunetan. / Somos herederos o partícipes de los conocimientos y las riquezas que se han acumulado en los siglos pasados.
partida iz. (NA). Partida de cartas. Afaldu, eta gero partidia eitten dou..
1. partidu
1. partitze [partitu] (partiru). du ad. (NA). Repartir.   Banatu. Eon hari trankil, geure artian partiduko juau eta. Ik. banatu.
2. partidu
2. (partido). iz. (TE). Competición deportiva.   Zeingehixagokia kirolian: pelota partidu, foball partidu.../ "Por antonomasia, partido de pelota" (TE, 620). Holako partidorik eztok ein heure bizi guztian be. (Zirik 30). / Ez naiz iñoiz izan partiduetan. / Nunca fui a un partido. Ik. pelota partidu.
partika (pertika). iz. (ETNO). Pértiga.   "Burdi, edo ostiantzekuei buztarrixa lotzeko egurra" (NA). Ze egur?: lixarra, burdixa eitteko bahintzat. Partikia eitxeko eta, ostian ba, alkazia ero... lixarra eta alkazia. Ik. lera-partika, bulpartika.
partikular esap. (NA). Sobre todo, especialmente, particularmente. Odola etaratzeko, zana ba ikusi eitten da. Partikular hamen dao bat! hamen dao [besuan], eta sartu eitten dabe, dda!, hortxe..
partitzaille [partitzaile] . iz. (TE). Partidor,-a, repartidor,-a, distribuidor,-a. Zeiñek jarri ninduan ni partitzaille zuen arterako? (Luk. 12. 14). / ¿Quién me puso de partidor para con vosotros?
partiziño [partizio] . iz. (TE). Partición, repartición, reparto, distribución. Gurasuak laga zittuen ondasunen partiziñua anaiak alkar gorrotatzeko okasiñua izan zan . / El reparto de los bienes que dejaron los padres fue ocasión de que se aborrecieran los hermanos.
partu partze [paretu] . du ad. (TE). Igualar una marca [en el juego, deporte], igualar el nivel [de un objetivo, de otra persona]. Markia partu bakarrik ez, partutakua ondu be egin dau. / No sólo ha igualado la marca sino que la ha superado. / Agindutako maillia partu dot eta ondu be egingo dot. / He alcanzado el nivel prometido y lo mejoraré. / Baietz hiria partu. / A que igualo tu marca. / --Gizonak! Zer da hau? Erlojuak ixildu barik jo ta jo dihardu. [...] --Ez estutu andra! Etorriko da bere senera. Atzeratutakuak partzen dihardu ta.(Zirik 67). / Zelaixan bezela Udabarri lorak, Aprillak partuta Neguari zorrak. (Ibilt 199). Ik. bardindu, kitto egin, parra egin.  Joko eta kiroletan erabiltzen da; boletan asko. Baiña adiera zabalago batian, baitta bestiak aiñako maillara heltziari be esaten jako.
pasa interj. (NA). Voz al ganado para moverle a un lado.   Kortan lotutako ganauei alborutz juateko egitten jakuen diarra.
pasa-muxu (pasa-misi, pasa-mixa). esr. (ETNO). Pasimisí.   Jokuetako esakeria da. Zubixa egiñ eskuekin eta bestiak azpittik pasau. Azkena harrapau eta aukera bi emon: "Maillukixa ala Limoia". Azertau ezkero libre, bestela katibu; zubi izan bihar bera. Eta kantatzen zan: "Pasa muxu / pasa muxu / por las puertas de muxu". / Ala Jokin!, pasau!: "pasamixí, pasamixí, por las puertas de Madrí"; paxau! paxau hamendik!.
pasadizo
1. iz. ( -). Pasaje, paso. Ik. pasaixa.
2. iz. (AN). Suceso, relato, anécdota. Pernandon pasadizuak daukazen liburu horri eskerrak. (Zirik 53).
pasadizuan. [pasadizoan] . adlag. (TE). De tránsito, de paso, de pasada, de camino. Pasadizuan nindoiala aurkittu nintzan beragaz. / Yendo de paso, me encontré con él. / Erratxu zanak erosi ei zetsezen pasadizuan zoiazen motxaillaren batzuri txerrikumeren batzuk. (Zirik 59).
pasagarri
1. izond. (TE). Pasable, regular. Emon dittuan soiñekuak pasagarrixak dira ondiokan. / Los vestidos que ha dado están pasables todavía. / Legatza, baba-baltzakin ipiñi-ta ederra euan; beste "vinagrillo" hori pasagarrixa. (Zirik 47).
2. iz. (TE). Pasarela. Pasagarrixa ipiñi biharko da hamen, ibaixa igarotzia bada. / Aquí habrá que tender una pasarela, si es que tenemos que cruzar el río.
pasaixa [pasaia] . iz. (TE). Vado, paso, pasadizo.   Pasabidia. Ibaixan alde batetik bestera zan pasaixa, har-posuekin einda. / En el río había un vado, hecho con piedras gruesas. Ik. pasadizo.
pasara
1. [pasada] . iz. (TE). Paliza, zurra, somanta. Atzo, sekulako pasaria emon detse gure lagun bati. / Ayer le han dado una gran paliza a un amigo nuestro. Ik. zaplada.
2. [pasada] . iz. (TE). Derrota, descalabro, pérdida. Pasara ederra hartu ei dau bakarrian, mahaiko edo bankeru zalako. / Dicen que ha tenido un descalabro al bacarrá, siendo el banquero.
pasaria emon. esap. (TE). Dar una paliza, vapulear. Gaur azkoittiarreri pasara gogorra emon detse Elgoibarko pelotalekuan. / Hoy buena paliza les han dado a los de Azkoitia en el frontón de Elgoibar.
pasaria hartu. esap. (TE). Recibir una paliza. Gaurko lehenengo pasaria hartuta dago ume hori. / Ese niño ya tiene recibida la primera paliza de hoy.
pasau
1. pasatze [pasatu] (pasautze). du ad. (TE). Pasar. Frantziara pasau da igesik. / Se ha pasado a Francia, huyendo. / Nahi beste gauza pasau dittu ezer pagau barik. / Ha pasado una porción de cosas sin pagar. / Ez da erreza Burdiñazko kurtiñia esaten jakon erreixia pasautzia. / No es fácil pasar la frontera que se llama Cortina de hierro. / Eibartarrak ez dakixela berak barik pasatzen herriko jaixak. (Zirik 20). / Barrena-zaharreraino juan zan da iñor agiri ez, Loiola pasauta be ez. (Zirik 74). / Baziharduan kirten bati eraiñaz santuak [= 'imágenes'] pasatzen. (Zirik 46). / Eibartar guztieri pasauko jetset konbitxa. (Zirik 51). / Pasatzen ez badira [erregiak], eskolara juan biharrik ez. (Zirik 89). / Ez zan egun asko pasau. (Zirik 115). / Zer pasatzen ete jakok Konejuari biharrera ez etortzeko? (Zirik 12). / Eibarko herrixa, jaixetan, ez dago Plaentxiako musikako banda barik pasatzeko. (Zirik 20). Ik. igaro.  Igaro sinonimua barik, pasau da Eibarren erabilli izan dana eta erabiltzen dana.
2. pasatze [pasatu] . du ad. (EEE). Cerner, tamizar, cribar, colar. [Uruna] Pasau ein bihar zan galbahian. Ik. galbahe, galbahian pasatzeko premiñia izan / euki.
pase iz. (ETNO). Migración.   Txorixekin esaten da.
paseko
1. izlag. (TE). De paso, migratorio,-a.   Txori migratzailliari esaten jako pasekua. Paseko usuen zain ziran garai baten. / Estaban en un altozano esperando las palomas de paso. / Txitxixak klase bi dagozak: pasekua eta bertakua. / Txori asko pasekuak dittuk, pase-sasoian bakarrik ikusten dittuk Eibarren.
2. izlag. (TE). Vagabundo, trotamundos [personas].   Irudizko erabilleran, ibiltarixa. Paseko arlote bat einda agertu da. / Ha vuelto hecho un vagabundo.
3. iz. (TE). Meretriz de los caminos [prostitutas].   Irudizko erabilleran, bidietako putia. Andrakume hori gaztetan pasekua ei zan.
paseko birigarro. iz. (ETNO). Zorzal alirrojo. (Turdus iliacus). Ik. birigarro hegogorri.
paseko durdura. iz. (ETNO). Zorzal real. (Turdus pilaris). Ik. durdura baltz.
paseko paranda. iz. (ETNO). Pinzón real. (Fringilia montfringilia). Paseko parandiari "neguko paranda" be esaten jako, neguan hotz haundixa daguanian bakarrik etortzen dalako Euskal Herrira, Europa iparraldetik igesik. Ik. neguko paranda.
paseko txirixo. iz. (ETNO). Reyezuelo. (Regulus ignicapillus). Ik. txinbo burugorri.  UZ: erregetxo bikainzuria.
paseko txitxi. iz. (ETNO). Bisbita común. (Anthus pratensis). Ik. neguko txitxi.  UZ: negu-txirta.
paseko txori. iz. (TE). Ave de paso, ave migratoria. Paseko txorixak ez balitzaz, ixilduta ziran gure mendixak hainbeste ehitzarikin. / Si no fuera por las aves de paso, estarían silenciados nuestros montes con tanto cazador.
paselari iz. (ETNO). Cazador,-a de palomas principalmente. Ik. zozotalari, oillagortalari, erbittalari, epertalari.
pasialeku [pasealeku] . iz. (TE). Lugar de paseo, paseo. Untzagako pasialekuak, makiñatxo bat izen ezagutu dittu urte gitxin barruan!
pasiante iz. (NA). Persona que anda de paseo, paseante.
pasiau pasiatze [paseatu] . du ad. (OEH). Pasear. Egunero pasiatzera juaten ei zan. (Zirik 90). / Ibilgona, [...] sarri pasiatzeko jazten da eta askotan pasiatzia atxakixatzat hartuaz autua batzeko. (Zirik 28n). / Hemen esaten dan moduan: bialdu eban autubatzallia txakurran salan pasiatzera. (Zirik 37). Ik. txakurran salara pasiatzera bialdu.
Pasiegua gatxiz. (TE). Pasiegua (apodo).   "Vendedor de telas, por ser del Valle de Pas los y las que se dedicaban a este comercio domiciliario" (TE, 622). Pasieguanekua da mutill hori.
Paskuak iz. (TE). Pascuas, pascua de pentecostés, fiestas de pascuas. Bergarako Paskuetan daukagu alkar ikusteko asmua. / Tenemos pensado el vernos por Pascuas de Vergara (Pentecostés). / Paskuak igarota gero. (Ibilt 463).
paskuakua egin. [pazkokoa egin] . esap. (TE). Comulgar en pascua. Paskuakua eittera jatxi zan kalera, eta etxera baiño lehen, ardauzko komuniua be hartu guran zan Txirristenian. / Bajó a la calle a comulgar por Pascua Florida y antes de regresar a casa, quería comulgar con vino en casa de Txirrist.
pasmo iz. (TE). Pus, purulencia, supuración. Zoldu eta pasmoz bete jata atzaparreko ebagixa. / Se me ha enconado la cortada del dedo y la tengo llena de pus.
pasmo-bedar. iz. (ETNO). Murajes. (Anagalis arvensis). Ik. sinositis-bedar.