Logo Eibarko Udala

P LETRA

pardo izond. (JSM). Moteado,-a, pardo,-a. Ik. nabar, katapardo.  Mugatuan, pardúa.
pare
1. iz. (TE). Par, pareja. Oillasko paria dakartzugu, mesede eiñan ordez. / Le traemos un par de pollos, en gracia al favor hecho.
2. postp. (TE). A la par, a la altura, al igual que, como. Zoruen pare gabiz nora juan ez dakigula. / Andamos como locos sin saber adónde ir.
parera. adlag. (OEH). A la par de, a la altura de. Argixa dagon parera etorri nok billa. (Zirik 54).
parerik bako. [parerik gabeko] . izlag. (OEH). Inigualable, incomparable, sin par. Tute jokuan parerik bakua zan Itxurbe. (Zirik 88).
parian. [parean] .
1. [parean] . postp. (OEH). En frente de. Atiari takillatxo bat eregi ei zetsen eta bere parian, [...] oholezko departamentutxo bat ofizinatzat. (Zirik 106) / Hara beste barik frakak bajatu ta nun ipiñi eban atzia zulo parian. (Zirik 46).
2. [parean] . adlag. (OEH). Enfrente. --Hi be sekula ez haut ikusten Eibarren, baiña hi bai tokau be parian nik autuan juateko aukeria daukadanian. (Zirik 127).
parian jo. esap. (AS). Acertar, dar en el clavo. Ik. tiñotu.
pareja iz. (TE). Pareja, dúo. Ibargaingo iri parejia lakorik inguruetan...
paret
1. [pareta] . iz. (NA). Tabique, pared. Kalera urten ein biharko dou; ostian, lau paret artian sartuta eotia....
2. [pareta] . iz. (NA). Muro, pared. Ez frontoi eta ez kristo! ezebez! pelotan zerian eitten genduan, karretera jeneraleko paretian! Oin be hantxe dao pareta, hantxe!. Ik. horma.
parka eskatu [barka eskatu] . du ad. (OEH). Pedir perdon. Eta itxuli zan baraurik etxera, parka eskatzeko emaztiari zor zetsan zorragaittik. (Ibilt 466s).
parka eske [barka eske] . adlag. (OEH). Pidiendo perdón.   Parkamena eskatuz. Eta euren aldetik jarri ziran belauniko lau-oñeko fraille izuan aurrian, honen bitartez bere patroiari parka eske. (Ibilt 462).
parka eskeka. adlag. (OEH). Pidiendo perdón.   Parka eskatzen. Andra koittauak, ikusirik señorian jabetasun harrigarrixa eta eziñ ukaturik egixa, hasi zan parka eskeka konturatuta bere auzixakin.(Ibilt 466).
parkamendu [barkamendu] (parkamendi). iz. (TE). Perdón. Munduan parkamendixa izan zan, kulpa bako batek danon akatsak jasotzia. / El perdón del mundo fue que uno sin culpa cargara con todas nuestras torpezas. Ik. parkaziño.
parkatu parkatze [barkatu] (parkatutze) . du ad. (TE). Perdonar, condonar, indultar. Parkatuak izango gara, geuk ostiangueri parkatzen detsegun neurrixan. / Seremos perdonados en la misma medida que nosotros perdonemos a los demás. / Gurasuak, dana parkatutzia gurarik. / Los padres, deseando perdonarlo todo. / Larregi parkatzia be ez da ona. / El perdonar demasiado, tampoco es bueno. / Izan be urtiak eztabe parkatzen, ta heriotzaren sega zorrotzak eztau iñorentzako errukirik. (Zirik 12). / Baña, gauzia jakin zanetik, ez etsen parkatu herrixan "akerra"n izena. (Ibilt 458).
parkatzaille [barkatzaile] . izond. (TE). Perdonador,-a, que perdona. Bata mendakarixa dan moduan, bestia parkatzaillia. / Así como el uno es vengativo, el otro es perdonador.
parkaziño [barkazio] . iz. (TE). Perdón. Judixuen barau-eguna Yom Kippur, zazpigarren hilleko hamargarren eguna: Parkaziño osoko eguna. / Yom Kippur, día de ayuno de los judíos, séptimo mes del décimo dia, día del Gran Perdón. Ik. parkamendu.
parkaziñuak iz. (NA). Vacaciones. Lehengusiña bat nekan. Ha be kolegixora juaten zan, eta parkaziñuak hartzen genduzen. Batzuetan Eibarrera lo eittera etortzen zan, eta ni bestetan Mondragora, bere etxera..  Kaleko euskeran ez da halakorik erabiltzen.
parke iz. (OEH). Parque. Gertaera horretan azaltzen dira mota guztietako txorixak; haze parke zoolojikua izan bihar eban gure herrixak. (Zirik 82).
1. parra
1. (farra). iz. (TE). Parra, ramal.   "Rama con muchas ramitas, cortada del árbol y que se fija en hileras en la huerta para apoyo de las plantas trepadoras, como el guisante y la judía" (TE, 374) / "Ramal de un árbol" (TE, 620). Lekia ondo etorri dein, parria bihar dau. / Para que las vainitas vengan bien, necesitan subir en parra. / Farria bihar da abar askokua.
2. parra
2. adlag. (NA). En paz [referido a cuentas], empate, iguales, a la par. Etxia salduta dao. Eguenian ein bihar ei dittue notarixakuak eta... Bost milloi ekartzia dakez, eta parra!. Ik. enpaz.
parra egin. du ad. Empatar, quedar a la par.   Jokuan, tratuan edo negozio baten, ez galdu ez irabazi. Ik. partu, zorrak bardindu, bardindu, enpaztu.  Azkuek be badakar boletako posturak egitterakuan botatzen dana: Baten parra bi baietz!; bat jo ezkero parra trabesa, bi jo ezkero jotailliak irabazi.
parra-parra onomat. (JSM). Deslizar patinando. Eurixa eiñ ostian zeheterixa guztia parra-parra ibiltzen zan handiko ortuan.
parralpe (farralpe). iz. (TE). Emparrado. Mendaroneko parralpian makiñatxo bat perretxiko-jan eitten zan sasoi baten.
parranda iz. (NA). Juerga, parranda. Gabezkua da parrandia.. / Zapatuko parrandak, domekan goiz jaikitzeko gogo haundirik ez zetsen emoten. (Zirik 73).
parrandan. adlag. (OEH). De juerga. Parrandan geldittu zan. (Zirik 37).
parrandan egin. du esap. (OEH). Ir de juerga. Bart parrandan ein ebela-ta berandutxo jaiki ziran. (Zirik 73).
parrandalari izond. (OEH). Juerguista. Gure Erromaldokin be hamaika haserre eindakua nintzonan parrandalarixa zalako. (Zirik 27).
parrapar (parrapas). iz. (ETNO). Tobogán. Parrapasian ibilitta, hor dator gure granujia ipurdi bueltia zihero lokaztuta. / Edozein lekutan parraparra gertatzen genduan.
parraparrian. iz. (ETNO). Bajar patinando sobre el culo, deslizarse patinando. Gaztetan frakak apurtu artian ibiltzen giñan parraparrian. / Fraka barrixokin parraparrian habil?! Joko haut gero!.  Umien jokua da. JSMek holan diño: "Generalmente juego de chiquillos que preparaban una pendiente arcillosa con agua (en ocasiones orina) para patinar más rápidamente en el tramo preparado al efecto" (in TE, 777).
parrast onomat. (ETNO). Caer agua.   Ura jausi.
parrastada iz. (IL). Chorro. Ik. zarrastada.
parreko (parretako, parretakuak). iz. Desempate [en el juego de bolos].   Bola-jokuan danak bota eta gero, parra egin dabenen artian parra hausteko egitten dana.  Pluralian erabiltzen da: parrekuak.
parrokiano iz. (ETNO). Cliente especialmente del lechero, cliente. Ik. esnedun, bezero.
Parrokixa l. iz. (NA). Parroquia de san andrés. Hamengotxien artian eindakua da Parrokixia!. / Parrokixarako organu barrixa ein bihar zala-ta [...] dirua batzia pentsau zeben. (Zirik 42).
parte
1. iz. (TE). Parte, participación, porción. Ez zan kontentuz bere partiagaz. / No estaba conforme con su parte. / Gurasuengandiko partiari bihar zan gehittu galdu zan anaian partian partia. / A su parte de la herencia paterna, había que añadir la parte de la parte del hermano desaparecido. / Aittatu zetsan berari be etorkixon partia aukera on horretan. (Ibilt 457).
2. iz. (NA). Telediario, noticiario. Hiru ta erdietatik aurrera, nahi dozunian etorri. Nik partia entzuten dot: haxe gustatzen jata.
parte izan. du ad. (OEH). Tener parte, tomar parte, participar.   Parte hartu. Parte izateko asmuan bestian irabazi argalian. (Ibilt 457).
1. postp. (OEH). Por parte de. Gu geure partetik ahaleginduko gara gauzia bideratzen.
2. postp. (OEH). De parte de, en nombre de. Kuadrillako guztien partetik zorionak!
3. mend. (OEH). Como, ya que. Bere zintzotasunagaz seguru zan partetik, lagun bat bialdu eban Dukiagana erregutu zeixon. (Ibilt 479).
partian izan. [partean izan] . da ad. (TE). Ser parte, cómplice, miembro, partícipe.   Zeozetan tarteko izan. Droga zatar hartan, partian zan. / Fue parte en aquel feo asunto. / Eperraneko laguntzan, partian da txakurrik onenakin. / Es parte en la cuadrilla de la casa de Eperra con el mejor perro. / Eziñ huts eiñdako ehizaldi baten partian izan bihar zala basurdian aurka. (Ibilt 484).