Logo Eibarko Udala

P LETRA

pregoijotzaille
1. [pregoi-jotzaile] . iz. (TE). Pregonero,-a. Tanboliñakin tanbor eitten dabena izaten da pregoi-jotzaillia. / Quien en la banda de tamborileros hace de tambor suele ser el pregonero. / Pregoi-jotzaillia dator hiru arrarakin. / Viene el pregonero con tres redobles.
2. [pregoi-jotzaile] . izond. (TE). Cotilla, chismoso,-a, indiscreto,-a. Ez eixozu ezer esan horri; pregoi-jotzaille bat da txotxolo hori. / No le digas nada a ese necio, que es un pregonero.
pregunta iz. (OEH). Pregunta.   Galderia. Hasi zan bere anaiorri preguntak eitten. (Zirik 52). Ik. galdera.
preguntez. [preguntaz] . adlag. (OEH). Preguntando, haciendo preguntas, preguntando por.   Preguntak egitten; preguntatzen. Zeren edo noren preguntez. Jakintsua danez, asko juaten ei jakoz, hau ta bestia ta harutzagokua preguntez. (Zirik 111). Ik. galdez, itandu, galdetu, preguntau.  Erabillera zabala dau berba honek; "galdez" bere sinonimua ostera ez da erabiltzen.
preguntau preguntatze [preguntatu] (preuntau). du ad. (TE). Preguntar. Zer preguntau detsazu txaplata horri? / Norbaittek beragaittik preguntau eban. (Zirik 42). / Txakur honentzako lain leku ba ete dozun preuntau nahi netsuke. (Zirik 118). Ik. itandu, galdetu, galdez, preguntez.  "Preguntau ha eliminado la voz propia (itandu), al punto que sólo recordamos vagamente que los viejos utilizaban esta voz" (TE, 443); "El carácter dominante de este erderismo ha hecho desaparecer las voces itandu y galdetu" (TE, 635).
premiña [premia] . iz. (TE). Necesidad, urgencia, menester, apremio, premura. Gurasuengana agertzeko premiñia neukan . / Tenía necesidad de aparecer donde los padres. / Premiña haundixan agertu nintzan. / Me encontré en gran necesidad. / Ez eban eukitzen purga premiñarik. (Zirik 15). Ik. bihar.
premiña izan. du ad. (TE). Necesitar, precisar. Zure premiñan izan gara hamen, gaixuari nola oratu ez dakigula. / Hemos estado aquí en necesidad tuya, no sabiendo cómo tratarle al enfermo.
premiñatu premiñatze [premiatu] ( premiñatutze) . du ad. (TE). Apremiar(se), urgir, presionar, obligar.   "Encontrarse en necesidad" (TE, 635). Jokuan hillekua galdu, eta diru premiñatu zan etxera agertzeko eta lapurretan eiñ eban. / Perdió al juego la mesada, y se encontró en necesidad de dinero y robó. / Iñoiz premiñatutzia badozu, badakizu nun garan beti lagundutzeko borondatiakin. / Si alguna vez te ves en necesidad, ya sabes dónde nos tienes con voluntad de ayudarte. / Izan laike bixar edo etzi ni diru premiñatzia eta zuregana joko dot. / Puede ser que mañana o pasado me encuentre en necesidad de dinero, y recurriré a ti.
premiñazko [premiazko] . izlag. (NA). Necesario,-a. Ene! fiñetik jaten dau orduan?! Zu! baiña ensaladia eta be premiñazkua ei da jatia, e?.
premixo
1. iz. (NA). Concurso, campeonato. Premixuetan eta danian ibiltzen zan. Edurnek eitten eban dantzan zoragarri.
2. iz. (NA). Premio. Probetan, Bizkaixan famarik haundiñekuak dudarik barik Abadiño aldian: Abadiñora jenterik gehixen, eta premixorik onenak eta ganaurik gehixen juaten dana.
presa iz. (TE). Presa, embalse. Guenengo presia, Ibarbeko presia, Loidiko presia eta Urkuzuko errotako presia, ziran herri barruan. Ik. kunbo.
presagain iz. (TE). Represa, remanso en la presa.   "Remanso formado por el embalse de un aprovechamiento de agua" (TE, 635). Gure Egotxo lohittu bako ibaixa zanian, Guenengo presa-gaiñian genduan igari lekua. Ik. Presagaiña.
Presagaiña l. iz. (AN). Topónimo.   "Leku izena. Igeri egitteko lekua Isasiko presan" (AN). Ik. presagain.  EIHT, 394. or.
Presaldea l. iz. (AN).   "Leku izena. Soloa Legarren" (AN).  1868, EIHT, 394. or.
Presaondoa l. iz. (AN). Topónimo.   "Leku-izena. Ortua Legarren".AN).  1863, EIHT, 394. or.
presape iz. (TE). Zona bajo la presa, pie de presa.   "Socavón formado al pie de la presa por la caída de las aguas, propicio a la pesca de río" (TE, 635). Presapian agorra eiñ ezkero, nahi beste arraiñ hartzen zan. / Ein dabe posturia norek murgil luziagua ein. Domeka goizeko bedratziretarako zitau ziran presapian. (Zirik 38).
presentau presentatze [presentatu] . du ad. (OEH). Presentar(se). Ume asko presentau ziran [sariketetara]. (Zirik 110).
prest adlag. (TE). Listo,-a, dispuesto,-a, preparado,-a. Prest daukat bazkarixa nahi badozue mahaixan jarri. / Tengo preparada la comida, si queréis sentaros a la mesa. / Prest-prest nago esan deirazun guztirako. / Estoy enteramente dispuesto a todo lo que me digas. / Jan kontu horretarako trebia zan, beti zan mahairako prest. (Zirik 70). Ik. gertu.  Indartzia nahi bada repetiduta erabiltzen da: prest-prest, "Enteramente dispuesto a" (TE, 636).
prest egon. esap. (TE). Estar preparado,-a / dispuesto,-a / listo,-a. Prest egon zaittez ordua danerako. / Estáte preparado para cuando sea la hora.
prestau
1. prestatze [prestatu] . du ad. (TE). Preparar(se), arreglar(se), acicalar(se), capacitarse, aderezar.   Zerbaitt edo norbaitt, edo norbere burua, zeozetarako gai egin: bazkaria, jaixa, norbera. Goiz asko prestau nintzan bizimodurako. / Bien temprano me preparé para la vida. / Prestau dozu afarixa? / ¿Has preparado la cena? / Erozer gauza gertauta be, aurretik prestatzia ona da. / Es mejor prepararse de antemano, por lo que pueda ocurrir.
2. prestatze [prestatu] . du ad. Prestar (dinero).   Dirua bueltatzekotan laga, prestamuan. Ik. dirua aurreratu.
prestu izond. (TE). Cabal, formal, serio,-a, prestigioso,-a, honrado,-a, recto,-a. Gizon prestua alkate izentau daben gizona. / Hombre cabal el que ha sido designado alcalde. Ik. ondrau.
prexixo (presiso). adlag. (NA). Precisamente, justo, justamente, concretamente.
prezio iz. (TE). Precio. Azkenengo ezerezdako batek eindako préziua, ez da Jangoiko baten odola baiño gitxiago. / El precio del último miserable, no es menos que la sangre de un Dios.  Artikuluakin: préziua.
priji-arrain iz. (TE). Pescado de freír, pescadito frito. Priji-arraiña, astiro mahaixan izatera, jatekorik gozuenetakua. / El pescado de freír, de poder comer despaciosamente, uno de los manjares más exquisitos.
prijidu prijitze [frijitu] (prijidutze) (prijiru). du ad. (TE). Freír. Urdin ponpolotiak prijidu biharrian, txingar gaiñian erreta olixo, berakatz eta gatz apur bategaz, asko hobiak. / Arrain zehia, prijidutzia hobe. / Mejor freír el pescado menudo. / Olixo ugarixan prijitzia eskatzen dau patata barrixak. / La patata nueva pide ser frita en aceite abundante.
primerako entiarro iz. (ETNO). Entierro de primera.   Elizkizunetan, diruaren arabera, primerako, segundako eta terzerako entiarruak egoten ziran; eta dirurik ez zekenendako "mormorreko entiarruak". Ik. mormorreko, entiarro zibil, elizkizun.
primeran adlag. (TE). Divinamente, maravillosamente, fenomenal, ideal, genial, guay, estupendamente, muy bien. Primeran daki kantuan. / Sabe cantar maravillosamente. / Primeran ibilli gara erromerixan. / Hemos andado divinamente en la romería.
prinzipe [printzipe] . iz. (OEH). Príncipe. Eta, zu Prinzipe guztiak baiño adimen argixaguakin zarala erregutzen detsut beittu deizula... (Ibilt 480).
prixa [presa] . iz. (TE). Prisa. -Zeregiñ honek prixa haundixa dauka. -Aindixozu ba lanez beteta daguanen bati. Ik. arin-bihar.
prixako. [presako] . izlag. (OEH). Realizado a prisa, urgente. Bilborako prixako karta bat ei zan. (Zirik 110). / Hain prixakua badok, juari makiñistiagana, ha ni baiño lehenago helduko dok Bilbora. (Zirik 111). / Hi, Periko, parkatik baiña errekau hau prixa-prixakua dok. (Zirik 111).