Logo Eibarko Udala

O LETRA

ogibittarteko [ogitarteko] . iz. (VO). Bocadillo. Ogi-bittartekua, mendira eruateko eta. "Hamarretakua" be bai, e?, bat da, e?. / Ogi-bittarteko bat jan juau.. / Nik ogibittartekua kobrau biharrian ogixa bakarrik kobrau. Ni naiz, ni, etxekalte. (Zirik 63).
ogigaztai iz. (ETNO). Comadreja. (Mustela nivalis). Ik. satandera.  Eibarren askoz be gehixago erabiltzen da satandera izena. Dana dala, ogigaztai be ezaguna da, inguruko herrixetan holan darabixe eta (Bergaran, Arrasaten, Markiñan...).
ogigin iz. (TE). Panadero. Labarixa, ogigiña. Ik. labari.  Labari berbia gehixago erabiltzen ei zan hau baiño.
ogitegi iz. (OEH). Panadería. Kapelaneko ogitegixan, sartu zan bezero bat. (Zirik 63).
ohe (oge). iz. (TE). Cama. Ohia asmau ebanak lako mesederik, beste iñok ez gizonari. / Ningún otro realizó un servicio tan grande al hombre, como el que inventó la cama. / Hurrengo egunerakuak, ogera baiño lehen urkuldu bihar izaten genduzen.
ohe-barren. iz. (OEH). Lado de los pies de la cama. Eta hara nun agertu zan lurrian, ohe barrenian jarritta oraiñela eskuetan erdi husturik ebala. (Zirik 19).
oheko erropa. (ogeko-erropa). iz. (TE).   Oheko izarak. / "Lienzos de la cama" (TE, 583). Zortzixan behiñ aldatzen dittue ogeko-erropak. / Cada ocho días mudan la ropa de la cama.
ohia egin. [ohea egin] . du ad. (TE). Hacer la cama. Norberan kontura zan han ohia eittia. / Allí era de cuenta de uno mismo el hacerse la cama.
ohian egon. esap. (TE). Estar en cama, guardar cama. Pare bat egunian ohian egon biharra daukat, eta astirik ez. / Tengo necesidad de estar dos días en cama, y me falta tiempo.
ohian sartu. esap. (TE). Acostar(se), meterse en la cama. Ohian sartu zan hurrengo egunian jaikitzeko asmuan, baiña gehixago ez zan jaiki. / Se metió en la cama pensando levantarse al día siguiente, pero no se levantó más. Ik. oheratu.
oheburu iz. (OEH). Cabecera de la cama. Medikuori oheburuan jarritta. (Zirik 52).
ohelagun (ogelagun). iz. (TE). Compañero,-a de cama.   "El o la que comparte la cama" (TE, 583). Ogelagun zatarra euki dot bart, ostikoka jira bakotxian. / Anoche he tenido mal compañero de cama, soltándome patadas a cada vuelta. / Aurreran lehen baiño hobeto hartu zeixala ogelaguna. (Ibilt 466).
oheleku (ogeleku). iz. (TE). Dormitorio, cuarto, habitación.   Logelia. Ogeleku zabalak eta argixak dittu etxe harek. / Cuartos grandes y claros tiene aquella casa. Ik. gela, kuarto, lotegi.
oheratu oheratze (oheratutze) (ogeratu ). du ad. (TE). Acostar(se), echar(se). Ez dakit noiz izango dan haren ogeratutzia giltza aldian dabela. / No sé cuando se acostará, teniendo la llave consigo. / Ondo ez bazagoz, ogeratzia dozu onena. / Si no te sientes bien, lo mejor es acostarte. / Txanton serenua, hamaika aldiz Pernando maittekiro oheratu ebana. (Zirik 37). / Ezteguko gauan alkarregaz ogeratu balitzaz bezela. (Ibilt 489). Ik. ohian sartu.
1. ohittu
1. ohitze [ohitu] (ohittutze) . du ad. (TE). Habituar(se), acostumbrar(se), hacerse a. Ohittu zara hamengo ohitturetara? / ¿Te has acostumbrado a las costumbres de acá? / Makilliakin ohittu dau lanera. / Con el palo le acostumbró al trabajo. / Izan laike han horretara ohittutzia. / Puede ser que allí se acostumbre así. / Hotzera ohittutzia ona dala esaten dabe. / Dicen que es bueno acostumbrarse al frío. Ik. jarri, jarki.
2. ohitze [ohitu] (ohittutze) . du ad. (OEH). Acostumbrar, soler, tener por costumbre. --Zer emongo detsagu? --Ohittutzen dana. / --¿Qué le daremos? --Lo acostumbrado. / Ia emakume aiskideren bat dozun zeñi zerbidu ohittutzen dan letz. (Ibilt 481). / Juan zan ohittutzen eban elizara. (Ibilt 463). / Hamen ohittutzen da Sanjuanetan soiñeku barrixa ataratzia. / Aquí se acostumbra estrenar un vestido por San Juan.
2. ohittu
2. [ohitu] . izond. (TE). Acostumbrado,-a, avezado,-a. Lanian ohittua zan eta ezerk ( ez zetsan) atzera eraitzen hari. / Estaba acostumbrado al trabajo y nada le hacía retroceder. Ik. ohittutako.
ohittura
1. [ohitura] . iz. (TE). Costumbre, uso, hábito. Nekeza da ohittura txarrak lagatzia. / [Neskamiari] jakin erain zetsazen aurrez bere eta uezaben ohittura eta izakerak. (Ibilt 474). Ik. usakera, usarixo.
2. [ohitura] . iz. (TE). Uso, costumbre, tradición.   Herri batian ohitzen dan jardueria, beran izakerian eta kulturian ezaugarri bihurtzen dana. / Derecho consuetudinario-ko berbia da (TE, 586). Euskal Herriko ohitturak maittagarrixak ziran. / Las costumbres del País Vasco eran venerables.
ohitturia izan. [ohitura izan] . du esap. (TE). Tener por costumbre, acostumbrar, acostumbrar(se), soler. Antxiñako ohitturia genduan, Gabonetan senide guztiok batzia. / Era vieja costumbre nuestra el reunirnos los parientes por Navidad. / Ohitturia zan moduan, senittarte ta auzukuak gaubelia eittera juango zirala. (Zirik 12).
ohittutako [ohitutako] . izlag. (TE). Acostumbrado,-a, habitual. Onera eta txarrera ohittutakua. / Acostumbrado a lo bueno y a lo malo. / Azkenengo aldiz emonaz ohittutako sarixa aiskidiari. (Ibilt 466). / Ohittutako jolas guztiak eiñ zittuenian, [...]. (Ibilt 471). Ik. ohittu.
ohol
Jaione Isazelaia
1. iz. (TE). Tabla, tablón. Oholekin eiñ eban etxetxo bat, eta hantxe eukan bere gordelekua. / Con tablas hizo una casita y allí tenía su refugio. / Ikusi eben eurenan eta senar-emaztien gelan bittarte(an), ez zala oholekin eiñdako apartagarri argal bat baiño. (Ibilt 461).
2. iz. (ETNO). Tabla sobre la que se lanza en el juego de bolos.  Boletako berbia da.
oholezko. izlag. (OEH). De tablas, de madera. Sei metro kuadru inguruko oholezko departamentutxo bat ofizinatzat. (Zirik 106).
oholgintza iz. (TE). Fabricación de tablones, fabricación de tablas. Pago-gerrixak zerrerixara jatxi dittue oholgintzarako. / Los troncos de haya los han bajado al aserradero, para hacer tablas.
oholuts iz. (ETNO). Fallo de no acertar sobre la madera en el lance de la bola.   Boletako berbia da, oholian ez jotian hutsa. Ik. gaiñuts, erdikuts, bóleta.
oi iz. (TE). Encía. Oixak minduta darabiraz aspaldixan. / Esta temporada traigo doloridas las encías.  Normalian pluralian.
oihan iz. (OEH). Bosque, selva. Heldu ziran Afrikara ta sartu ziran amaiera bako oihanetan zihar. (Zirik 86). Ik. baso.  Ez da Eibarko berbia. Literaturan edo ez bada ez da erabiltzen.
oihu iz. (TE). Grito, clamor, chillido, grito de alegría.   "Exclamaciones de júbilo" (TE, 587) Agertu zanian, han baziran oihuak, pozak zoratu biharrian danak. / Cuando apareció hubo gritos de alegría hasta el punto de volverse locos todos.
oillagor [oilagor] (oillogor). iz. (TE). Becada, sorda. (Scolopax rusticola).   "Ave de paso en el país" (TE, 590). Oillagorlarixak, neguko edur eta izotzegaz izaten dittue ibillirik onenak. / Los cazadores de becadas en las nieves y los hielos del invierno hacen sus mejores correrías.
oillagor-txakur. iz. (ETNO). Setter, perro de caza de becadas. Ik. oillagortalari, kirikixo-txakur, erbi-txakur, eper-txakur.
oillagorreta iz. (ETNO). Caza de la becada, caza de la sorda. Oillagorretia gogorra dok, e? Ordu asko, gora eta behera, txakurran atzetik beti. Eta askotan ezer barik bueltau bihar etxera; tirorik jaurti barik goiz guztian. Baiña gustau! Neretzat oillagorretia modokorik ez dagok. Paselarixen moduan ala? Goiz guztia jarritta, jan-edanian? Hori ez dok kazia!.
oillagortalari (oillagortari). iz. (ETNO). Cazador,-a de becadas, cazador,-a de sordas. Oillagortalari gogorrena hamengo bueltan nere lehengusua izan dok. Harek ixa egunero urtetzen jok kaza-sasoian. Eta ekarri be bai, e? Ekarri be bai. Ik. paselari, epertalari, erbittalari, oillagor-txakur.  Hori izenori txakurrekin eta ehitzarixekin erabiltzen da.
oillaloka [oilaloka] (oilloloka). iz. (TE). Gallina clueca. Zenbat bidar gura izan dot zure semiak batzia, oillalokiak txitxak bezela bere heguan azpixan, eta ez zenduan nahi izan (Mat. 23. 37). / ¡Cuántas veces he querido reunir tus hijos, como la gallina sus polluelos bajo el ala y no quisiste!
oillanda
1. [oilanda] . iz. (TE). Polla [gallina].   Oillo gaztia. Txittak izan leikez oillandak (emiak) ala ollaskuak (arrak). Oillandia, erretzeko; oillua, saldia eitteko. / La polla para asar; la gallina para hacer caldo.
2. [oilanda] . iz. (TE). Moza apuesta (fig).   Figuradua da. Oillanda politta daukazu alabia. / Bonita polla está tu hija.
oillar
1. [oilar] . iz. (TE). Gallo. Oillarrak kukurrukua jo baiño lehen, hiru bidar ukatu eban. / Le negó antes de que el gallo cantara tres veces.
2. [oilar] . iz. (OEH). Gallo, persona que se impone a las demás.
3. [oilar] . iz. (OEH). Hombre fuerte, apuesto. Zaldunori, ondiokan oillar uste zala, erabiltzen zittuala jardun alaixak neskamiagaz zerbaitt gurarik. (Ibilt 473).
oillar basarrittar. [oilar baserritar] (oillar baserrittar). iz. (TE). Gallo autóctono, gallo indígena.   "Gallo de raza indígena, que no sirve para las peleas" (TE, 590). Oillar baserrittarrak ez dira gauza jokorako.
oillar burrukalari. iz. (ETNO). Gallo de peleas. Oillar burrukalarixeri gangorra moztutzen jakue, heldu-lekurik ez deixen euki. Ik. oillar ingles.
oillar ingles. [oilar ingeles] . iz. (TE). Gallo de pelea. Oillar ingles fin-fiña dauka kastatarako. / Tiene un gallo de pelea finísimo para casta. / Gerra aurretik famauak ziran oillar burrukak Eibarren. Burrukotan oillar inglesak erabiltzen ziran, bertakuak baiño hobiak ziran eta. Ik. oillar burrukalari.
oillar-burruka. iz. (ETNO). Juego de apuestas con gallos de peleas. Oillar-jokuak?! lehen asko oillar-burrukak hamen inguruetan!, Eibarren eta Ermuan eta.... Ik. oillar-joko.
oillar-joko. [oilar-joko] . iz. (TE). Pelea de gallos. Oillar-jokuan diru asko jokatzen zan sasoi baten. / En un tiempo se jugaba mucho dinero en las peleas de gallos. / Oillar-jokuak?! lehen asko oillar-burrukak hamen inguruetan!, Eibarren eta Ermuan eta.... Ik. oillar-burruka.