Logo Eibarko Udala

N LETRA

norbera (nobera). izord. (TE). Uno mismo, una misma, cada uno,-a, cada cual. Iñori hasarre eitteko, lehelengo norbera bihar da izan oratu-leku bakua. / Para reprender a los demás, primero es necesario que uno mismo sea intachable.
norberan. [norberaren] . izond. (TE). Propio,-a, de uno mismo, de una misma.   Genitibo markadun formia da. Lana seguru, irabazixa nahikua, etxia norberana eta zahartzara jai: hor makiñatxo bat neke, kartzela eta urkamendigaz bideratutako bentajak gaurko bihargiñantzat. / Ocupación continuada, retribución bastante, casa propia y retiro en la vejez; he ahí las ventajas que con fatigas, persecuciones y muerte se han posibilitado a los trabajadores de hoy.
norberan burua erakutsi. esap. (EEE). Mostrarse, hacerse notar, destacar, aparecer.   Nunbaitten azaldu, norberan burua nabarmendu, agertu. Eusko langilleak! Gaur da eguna zuen buruak erakusteko Eibarren!.
norberan buruari gitxietsirik. esap. (EEE). Con complejo de inferioridad, acomplejado,-a.   Norberan burua gitxiagotzat izanda. Herrenka eitten ebala eta, bere buruari gutxietsirik bizi zan.
norberan kontura jarri. [norberaren kontura jarri] . esap. (TE). Ponerse a trabajar por cuenta propia.   "Común en la armería, cuando lo ideal para todos era trabajar por cuenta propia" (TE, 578). Ofiziua ikasi ondo eta gero norberan kontura jarri. / Aprender bien el oficio y luego ponerse a trabajar por su cuenta.
norberagandu norberagantze [norbereganatu] ( norberagandutze) . du ad. (TE). Apropiarse, adueñarse.   Lege onez edo txarrez, noberagana ekarri, norberana egin, norberana bihurtu. / "Entrar en posesión de una cosa tenida a título provisional" (TE, 578). Norberagandu dau zorrian eiñ eban etxia, bihar dan moduan danekin erantzun dabelako. / Ya se ha adueñado de la casa que construyó a crédito, habiendo respondido a todas sus obligaciones. / Daneri erantzun bihar dan moduan eta gero dator gauzia norberagandutzia. / Zalia tokatzen ez jakona norberagandutzen. Ik. beregandu, neregandu.
norde [norte] (norte). iz. (TE). Viento de componente noroeste, viento norte o noroeste.   "Eibarrera ipar-mendebaletik edo iparraldetik sartu leikian haixia, baiña gehixenetan itsasotik datorrena; hotza eta euritsua. Egualdi berdia dakar" (ETNO). Nordiak, berihala dau eurixa. / El viento norte en seguida trae lluvia. Ik. napar-hegoi, ifar-mendabal, ifar-haixe, ifar, hegoi.
nordaize. (nordaixe). iz. (TE). Viento noroeste, viento de componente noroeste.   "Dominante en el invierno en nuestra tierra" (TE, 578). Nordaiziagaz egualdi zorua ibiltzen da. / Con el Noroeste el tiempo es loco.
norgehixago [nor gehiago] . iz. (TE). Competencia, lucha, disputa, puja.   "A quién más" (TE, 578). Norgehixagoko indarretan beste indartsu batzuegaz, eten zan. / Se hernió en competencia con otros forzudos.
norgehixagoka [norgehiagoka] . adlag. (TE). Disputando, compitiendo, en pugna. Norgehixagoka bizi izan ziran hill arte. / Vivieron en competencia hasta morir.
nornahi izord. (OEH). Quienquiera, cualquier persona. Nornahiri bihotza ikutzeko erakua izan zan. (Zirik 85). Ik. edonor, edozein.
nortasun iz. (JSM). Personalidad, carácter.
nortzuk (nortzuek). izord. (TE). Quiénes.   Interrogatibo forma plurala da, nominatibokua. Nortzuek izan dira nere billa? / ¿Quiénes han venido a buscarme? / Nortzuk datoz gaur afaittara? / ¿Quiénes vienen hoy a cenar?  Bai nominatiborako bai edozein kasutarako -e- alternatibua da: nortzu(e)-. Beste kasu markak hartzen dittu: nortzu(e)ri...
norutz gald. (TE). Hacia dónde, para dónde.   Adlatibo bide zuzenezko kasu markaduna da. -Norutz zoiaz hain goizago, andra? -Plazarutz, ia honetxek salgeixok ataratzen ditturan hamarrak baiño lehen.
notizia iz. (OEH). Noticia. Poz eman didan notizia bat hartu diat higandikan. (In Zirik 99).
numero
1. (lumero). iz. (TE). Número. "Laranjia" esaten dan bezela, "lumerua". / Ezekixan numerorik, baiña iñor baiño lehen aberastu zan. / No sabía de números, pero se enriqueció antes que nadie. / --Ze numero?, --preguntau zetsen zentraletik. (Zirik 81).
2. iz. (TE). Cantidad, cuenta, suma, total. Zerua illundu biharrian zoian eltxu hodia, eta haren zenbatan numerorik ez da. / Oscureciendo el cielo iba una nube de mosquitos, y su número era imposible de decir.
nun
1. [non] . gald. (TE). Dónde.   Inesiboko formia da. Nun jaixo zan Iparragirre? / ¿Dónde nació Iparraguirre? / Hor nun agertu garan, ibilli eta ibilli. / He ahí dónde hemos llegado tras andar y andar. Ik. hara nun.  Izatez galdetzaillia izan arren, beste funziño batzuk be badaukaz: ziharkako estiloko konpletibak, relatibuak... egitteko esate baterako.
2. [non] . mend. (TE). Donde. Hau mundua, nun dana irutxurra dan. / Este mundo, donde todo es traición.
nun danik bez [non denik ere ez] . esap. (TE). No se sabe ni dónde. Zaiñ eta zaiñ eta nun danik bez. / Espera que te espera, y ni dónde podía estar. / Haren etxia, gaur, nun danik bez. / Hoy no se sabría ni dónde era su casa.
nun-nahi [non-nahi / nonahi] . adlag. (TE). Dondequiera, en cualquier parte, en todas partes. Nun-nahi berriz be esango dot hamen esan dorana egixa dalako. / Donde quiera repetiré lo dicho aquí, porque es la verdad. / Zirikatzaille okerrak pe nun-nahi izaten dira. (Zirik 33). / Eta ezpatia nun-nahi zure alde eta edozeiñen aurka atarako nebanez. (Ibilt 489). Ik. edonun.
nunbait [nonbait] . adlag. (TE). En alguna parte, en algún lugar. Nunbaittetik agertu ziran hona be gizonak. / De algún lado vinieron también acá los hombres. / Nunbaitten sortu zan euskeria. / En algún lado nació el euskera.  Kasu marka batzuk hartu leikez.
nunbaitt [nonbait] . adlag. (OEH). Seguramente, sin duda, probablemente. Nunbaitt leku biharrian izango gaittuk. (Zirik 23).
nundik
1. [nondik] . gald. (TE). De dónde, desde dónde.   Ablatibo kasu markadun formia da. Nundik agertu ziran hona lehelengo gizonak? / ¿De dónde llegaron aquí los primeros hombres? / Nundik baiña Dukesiak, danen ixilleko gauzia jakin dau? (Ibilt 487).
2. [nondik] . mend. (OEH). De donde. Jarri eban intxaur-arbola baten ostian, nundik ikusiko eban aiskide bixen artian izango zan dana. (Ibilt 484).
3. [nondik] . mend. (OEH). De modo que, por lo cual. Konfesau zetsen zer kaskilkerixak sortu eban danen atsekabe haura. Nundik lehengo negarrak bihurtu ziran barre haundixetan. (Ibilt 462).
nundik eta nora. [nondik eta nora] . esap. (OEH). Cómo, por qué medios, por qué motivo. Otuak baekixan nundik eta nora etorren autua. (Zirik 13). / Juan da galdetu zetsan nundik eta nora ebillen. (Ibilt 463).
nundik eta zelan. [nondik eta zelan] . esap. (OEH). Cómo, por qué medios. Itandu zetsan errenteruari, ez keriza barik, nundik eta zelan hainbeste ongarri. (Ibilt 466).
nundik nora. [nondik nora] .
1. [nondik nora] . esap. (TE). De dónde a dónde, por dónde, dónde. Nundik nora habill hi egun guztian? / ¿Por dónde andas tú todo el día?
2. [nondik nora] . esap. (TE). Cómo, por qué, a cuento de qué.   Esangura enfatikua dauka. Nundik nora asmau dozu guzur hori? / ¿De dónde has sacado esa mentira?
nundik noraiñok. [nondik noraino] . esap. (TE). Desde dónde, hasta dónde. Esaixozu horri, nundik noraiñok izango dan bide barrixa. / Dile desde dónde hasta dónde va a ser el nuevo camino.
nundik norako. [nondik norako] . esap. (EEE). Cómo, de qué clase, de qué tipo.   Zer modutako. Nundik norako diruekin jarabik gure andriak hainbeste dotoretasun?. (Zirik 68).
nungo [nongo] . izlag. (TE). De dónde, de qué lugar.   Leku-denporazko genitibo markaduna da. -Nungua haiz hi txotxo? -Ni, Gollibarkua. / -¿De dónde eres, muchacho? -Yo, de la Puebla de Bolívar. / Ez noia agintzera hurrengokua nungo euskeran egingo dodan. (Zirik 7).  Izenlaguna dan ezkeriok, artikulua eta beste kasu marka batzuk hartu leikez, birdeklinaziñoz: nungua, nunguakin...