Logo Eibarko Udala

M LETRA

mailluetan [mailuetan] . adlag. (TE). A mazazos, trabajando con el mazo. Abontzako jabiak diru asko euki arren, mailluetan eitten eban suteixan. / El dueño de Abontza, aunque tenía mucho dinero, trabajaba con el mazo en la fragua. Ik. mailluka.
1. mailluka
1. [mailuka] (mailloka). adlag. (TE). Dando con el mazo, dando golpes de mazo.   Mailluakin golpeka. Ferran zan batek mailloka eitten eban Txirixo-kaleko suteixan. / Un tal Fernán hacía de martillador en la fragua de Txirio-kale.
2. mailluka
1. [mailuka] . iz. (TE). Martillo. Kaletarrak maillukiakin bezela, baserrittarrak atxurragaz ataratzen dabe bizimodua. / Como los de la calle con el martillo, los del caserío ganan la vida con el azadón. / Han taillarrian jeuan mailluka hotsa!. / Maillukiak eukitzen dau jeneralian burdiñia zerian, eta maillua izan leike, mangua, eta gero bestia zilindro bat: "mazo".
2. [mailuka] . iz. (ETNO). Martillo de grabador,-a. Grabauan, beti mailluka txikixa erabiltzen dok.
maillukatu maillukatze [mailukatu] . du ad. (TE). Martillear. Hotzian maillukatziak ekarten dau sojia. / La hoja viene de martillar en frío.
maiña [maina] . iz. (TE). Lloriqueo, puchero, sollozo.   Gehixenbat umiekin erabiltzen da, miñik bako negarra danian. Egun guztian maiñak dittu ume horrek. / Todo el día está de llanto esa criatura. / Bizarra arpegixan eta maiñetan ziharduan. / Con barbas en la cara estaba lloriqueando. / Ez maittia, neri maiñetan ez etorri, ez da zuretako eta.  Normalian pluralian erabiltzen da.
maiñak egin. esap. (TE). Lloriquear, llorar sin motivo. Zergaittik barik, maiñak eitten dittuzu beti. / Siempre sueles llorar sin motivo. / Ez egizu maiñarik egin, txikitxo, emongo detsut-eta.  Umiekin erabiltzen da normalian, miñik barik danian gehixenbat.
maiñetan jardun. esap. (ETNO). Estar llorando sin motivo, estar lloriqueando.  Ume berbetan esaten da gehixenbat.
maiorazgo (maiorazko). iz. (TE). Mayorazgo, heredero principal. Seme nausiñak dittu maiorazguan eskubidiak.. / El hijo mayor tiene los derechos de mayorazgo. / Esan ei etsan: "Ez jaok txarraorik maiorazkua basarrixan izatia baiño!, dana biharra!"..
maiseria iz. (AZ). Capricho, golosina.
maistra (maixtra). iz. (NA). Profesora, maestra. Guk eskolan ezin genduan euskeraz berbarik eiñ, e?! Honako alanbrezko eraztun bat, eta berba eitten laguna ikusten bazan, tak! emoten zentsan hari; eta astian azkenian eukenak, erriela! Astian, zapatu atsaldian ha zeukanak, erriela emon bihar maistriai. Ez dakitt ezpanetako pintturia erosteko ero zetako izengo eban! baiña astero erriela kobratzen zeban harek!. / Maistriak esan zestan. (Zirik 89).
maitale iz. / izond. (OEH). Amante. Bakoren lagun maitaliak dira. (Zirik 20).
maitiro [maitaro] (maittero). adlag. (TE). Amorosamente, con amor, cariñosamente. Maitiro bizi izan ziran azkeneraiñok. / Vivieron amorosamente hasta el fin.  Ez da Eibarren erabiltzen.
maittagarri [maitagarri] (maittegarri). izond. (TE). Amable, encantador,-a, adorable.   Maittatua izan deiñ merezi dabena, bereganako maittasuna edo begikotasuna sortzen dabena. Neskato maittagarrixa dago zure alabia. / Tu hija está una niña adorable. / Ume maittegarrixa neretzat. / Criatura adorable para mí.
maittatu
1. maittatze [maitatu] (maittatutze) . du ad. (TE). Amar, querer. Urriñian gehixago maittatutzen da norberan lurra. / El uno era joven y la otra hermosa, no era de admirar el que se amaran. / Bata gaztia eta bestia ederra, ez zan mira izatekua alkar maittatutzia. / Jaungoikuan hurrengo, alkar maittatzia, hor Lege Zahar guztia. Ik. maitte izan, mandamentu.
2. maittatze [maitatu] (maittatutze) (maitxatu, maittetu, maitxetu). du ad. (NA). Aceptar como propia cría. "Maittetu" izeten da beste batena zertutakuan. Berana, txahala beria bada, "maitte dau" ero "ez dau maitte"; eta gero igual bata dala ero beste dala ero, beria akabau eta beste bat ekartzen bada, gero ba lehelengotan igual ez, eta gero pixkat hasten danian lagatzen eta, "ba maittetu dau" esaten da.  Animalixekin erabiltzen da, besten umiak ontzat hartzia, noberana lez.
maitte
1. [maite] . izond. (TE). Querido,-a, amado,-a.   Maittia dana. Nere txoko maittia! Noiz ikusiko ete zaittut berriz? / ¡Mi rincón amado! ¿Cuándo habré de volver a verte?
2. [maite] . iz. (TE). Persona amada, amado,-a.   Maitte dan aiskidia, laguna, maitalia. Eraztun hau, nere maittian opakizuna. / Esta sortija es regalo de mi amado. / Bera zala maitte bixen zoritxar guztian kulpagarrixa. (Ibilt
489).
Ik. lagun, aiskide, senargei, nobixo, nobixa, gizongei, andragei.
3. [maite] . iz. (OEH). Amor. Bixak bizi ziran maitte eta bake onian. (Ibilt 473). Ik. maittetasun, amorixo.
maitte-maitte. [maite-maite] . izond. (TE). Muy amado,-a, muy querido,-a.   Oso maittia. Nere bihotzeko maitte-maittia. / La muy amada de mi corazón. Ik. maitte.
maitte-maitte egin. esap. (ETNO). Acariciar, hacer mimos. Egixozu maitte-maitte Ihintzari!.  Ume berbetan.
maitte izan [maite izan] . du ad. (TE). Amar, querer. Maitte ninduan eta maitte neban. / Me quería y le quería. Ik. maittatu, mandamentu.
maittegei (maittegai). iz. (AN). Amante (futuro).   Maittegaia. Maittia izateko edo izango dana. Maittetsu gaur txoritxuak zugaztixetan kantari, milla berso barri aintzen [...] maittegeixari. (Ibilt 346).  Ez da hiztegixetan agertzen hau berbiau eta ez da, jakiña, berba arrunta.
maittegura iz. (OEH). Amor, afecto. Ez da maittegura eta amore ixilleko haiñ ezkuturik, jakingo ez danik. (Ibilt 486).
maittekiro [maitekiro] . adlag. (OEH). Con amor, amorosamente, cariñosamente.   Maittetasunez. Txanton serenua, hamaika aldiz Pernando maittekiro oheratu ebana. (Zirik 37).  Maitteki eta maittekiro ez dira berba arruntak Eibarren.
maittekor [maitekor] . izond. (TE). Enamoradizo,-a. Salomon, jakintsua baiña maittekorra, eta erbesteko andren zalia. / Salomón, sabio pero enamoradizo, y gustaba de las mujeres extranjeras. Ik. maittetsu.
maittetasun [maitasun] (maitetasun). iz. (TE). Amor. Maittetasunan sustraixak, heriotzia baiño aurreragokuak. / Las raíces del amor, anteriores a la misma muerte. / Osasuna, maitetasuna, laguntasuna, estuasuna. Ik. amorixo, maitte.
maittetsu
1. [maitetsu] . izond. (TE). Amoroso,-a, agradable, amable, enamorado,-a. Haren ahuan, Jaungoikua Aitta maittetsu bat zan. / En su boca, Dios era un Padre amoroso. / Esan zetsan maittetsu. (Ibilt 478). Ik. maittekor.
2. [maitetsu] . iz. (OEH). Amante, enamorado,-a. Ixilleko maittetsu bixen artian. (Ibilt 488).
maittetsu ibili. (maittetsu ibilli). esap. (TE). Andar enamorado,-a, estar enamorado,-a.   Maitteminduta ibili. Ha neskatilla politta ikusi neban ordutik, maittetsu nenbillen. / Desde que ví a aquella niña bonita, andaba enamorado. / Nola maittetsu zan, ixilixan, kristau arteko emakume zintzo eta ederren bategana. (Ibilt 458).
maixu [maisu] (maixo). iz. (TE). Maestro, instructor, profesor. Armerixako zazpi ofizio nausiñetan baziran maixo onak gure artian. / Entre nosotros había buenos maestros en los siete oficios de la armería. / Entzun biharreko maixu aittuna zan guria. / Sabio maestro digno de oírsele era el nuestro.
1. izond. (TE). Apuesto,-a, simpático,-a, agradable, majo,-a.   Itxura onekua; jatorra, tratu onekua. / majo gizonezkuendako; maja andrazkuendako. Neskatxa majia herrira agertu jakuna. / Apuesta muchacha la que nos ha venido al pueblo. / Senargei majua agertu jako neskazaharrari. / Apuesto novio le ha salido a la solterona.
maixukerixa [maisukeria] (maixokerixa). iz. (TE). Pedantería.   "Alarde de sapiencia" (TE, 540). Maixokerixia badarabil behintzat bedorrek. / ¡Lo que es, ya se trae aires de maestro!
majadero,-a izond. (NA). Majadero,-a, estúpido,-a, zopenco,-a. Ha da majadero zaharra! / Majadero potrozorrixa! edarra ein justenan!.
majo
2. izond. (JME). Bueno,-a, hermoso,-a, grande, menudo,-a (sent ponderativo).   Ona, edarra, galanta. Bazkari majua ein giñuan iñon kontura. / Zartara majua artu najuan arbolatik jausitta. / Etxe majua ikusi dogu, erosteko modukua.  Mugatuan batez be: majua.
3. adlag. (TE). Estupendamente, muy bien. Majo zabiz zu nere pekora, ezer falta ez jatzula. / Lindamente andas tú a mi cuenta, sin que te falte nada. / Ai, Txorixa, ezkontziakin majo harrapau hinduen tranpan. (Zirik 76). / Trapu-trapu bai han majo, kanpokaldian txistuka pasiauaz. (Zirik 35).  Hainbat esapide: majo bazkaldu, majo bizi, majo ibili...
majo ibili. (AN). Andar estupendamente. Majo dabik hori iñon diruakin. / Anda estupendamente con dinero ajeno.
makako iz. (NA). Cordero grande, cordero viejo.