Logo Eibarko Udala

M LETRA

mendabal
1. [mendebal] (mendebal, bendabal). iz. (TE). Viento de componente oeste, muy húmedo y templado.   "Haixe umela, hormak bustitzen dittuana eta eurixa dakarrena" (ETNO). / "Bendabal: Se dice en Eibar de un viento templado que precipita el vapor de agua del aire y determina un ambiente aguanoso" (TE, 239). / "Mendabal: Se dice de un viento templado que precipita la humedad en las superficies, haciéndolo todo aguanoso" (TE, 551). Bendabala lakorik gauzak alperrik galtzeko... / Nada como este viento para echar a perder las cosas. / Mendabala dabill eta horma guztiak bustixak dagoz. / Mendakarixa, komeni, komentua, mendabala.... / Mendebala atara dau, eta hurrengo egunetan guardasolakin ibilli biharko dogu. Ik. norde, napar-hegoi, ifar-mendabal, ifar-haixe, ifar, hegoi.
2. [mendebal] (bendabal, mendebal). iz. (ETNO). Vendaval, viento fuerte.
mendafin (mentafin, bendafin). iz. (ETNO). Hierbabuena. (Mentha piperita). Oso antzerakuak dira bixak, batania eta mendafiña. Baiña igartzen da, zein dan zein. Bai, mentak asko dagoz, 2 edo 3 diferentiak bai. Baiña usaiña ona beti. Lehen armarixuetan-eta ipintzen zan, usain gozua emoteko; ohian be bai. Kokua hiltzen dau horrek. Ik. batana, menta-bedar.  "Ohepian sartzen zan" (AN).
mendakari [mendekari] (bendakari). izond. (TE). Vengador,-a, vengativo,-a, justiciero,-a. Espiritu zapotsua eta bendakarixa, alperrik eskoladuna izan. / Espíritu rencoroso y vengativo, a pesar de ser hombre instruído. / Ez dau ondo emoten kristauan, mendakarixa izatiak. / No está bien en el cristiano ser vengativo. / Mendakarixa, komeni, komentua, mendabala... / Jaun Mendakarixa. (Ibilt 114). Ik. mendakor.
mendakor [mendekor] (bendakor). izond. (TE). Vengador,-a, vengativo,-a. Gizon bendakorra, iñoiz parkatzerik ez daukana. / Hombre vengador, que no perdona nunca. / Zapua gordetzen eban mendakorra zan ha gaiztua. / Aquel malo era un vengativo que guardaba los rencores. Ik. mendakari.
mendebalde iz. (JSM). Oeste. Ik. arrasalde, ostalde, sartalde. Anton. sortalde.
mendekatu mendekatze [mendekatu] (mendakatze) (mendakatu). du ad. (OEH). Vengar(se). Erremedixua guran lehenago, haren zorokerixia mendakatzia baiño. (Ibilt 463). Ik. bengau.  Ez da berba arrunta Eibarren; bengau da erabiltzen dana.
mendekatze [mendekatze] (mendakatze). iz. (OEH). Venganza. Pentsau eban bere mendekatze gaiztuan. (Ibilt 478) / Bizi nahi, Zaldunagan mendakatze gogorra ahaldutzeko. (Ibilt 478). Ik. bengantza.  TEk badarabil, baiña ez da mendekatze berbia Eibarren erabiltzen. Bengantza erabiltzen da.
mendi
1. iz. (TE). Montaña, monte. Jai-egun gehixenetan mendixan izaten giñan. / Casi todos los días de fiesta solíamos ir al monte.
2. iz. (ETNO). Bosque. "Basua" esan leike, baiña basua mendixa be bada eta...  Monte esanguriaz gaiñera, bosque esanguriakin be badarabigu berba hau.
mendi gorri. iz. (TE). Monte pelado. Gorri laga ezkero mendixa, arbola guztiak eratxitta, mendi-gorrixa.
mendi-erromerixa. iz. (ETNO).   "Mendixan, auzuetan, ermittetan... basarri giruan egitten dana" (ETNO).
mendi-garai. iz. (TE). Alto, cima, cumbre. Mendi-garaixan agiri da Elgeta, Uberatik beittuta. / Mirando desde Ubera, Elgeta aparece en lo alto de un cerro. Ik. mendigain.
mendi-illara. [mendi-ilara] . iz. (TE). Cordillera, cadena montañosa. Pirineuak esaten jakon mendi-illariak muga eitten dau Frantzian eta Espaiñian artian. / La cordillera que se llama de los Pirineos hace de frontera entre Francia y España.
mendi-mutil. iz. (ETNO). Obrero que trabaja en el bosque. Mendi-mutillak dabiz ha piñarixa garbitzen. Ik. kaletar, kalekuma, basako, abarkadun, basarrittar.
mendi-punta. iz. (ETNO). Cima, cumbre, pico. "Ai-ai-ai-ai-ai-í-jí-jí-jíí!": trikitixan egitten da eta mendi-puntan egitten dana!; lehen mendi-puntan be kostunbria zan irrintzixa botatzia!. Ik. gaillur, tontor.
mendigain. iz. (TE). Cima, cumbre, alto. Arrate mendigain baten dago, Hego aldera begira. / Arrate está sobre un monte que mira al Sur. Ik. mendi-garai.
mendiko behi. iz. (NA).  Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixa esaten da.
mendiko ganau. iz. (ETNO).  Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixak esaten da.
mendirik mendi. esap. De monte en monte, a través de los montes. Mendirik mendi ebillen igesika. / Andaba huído de monte en monte. / Mendirik mendiko letañia. / La letanía de por los montes. Ik. hegiz hegi.
mendi-erromerixa iz. (ETNO). Romería rural, romería de barrio.   "Mendixan, auzuetan, ermittetan... basarri giruan egitten dana" (ETNO). Bi izeten zian, soiñojollia eta bera, Gelatxo eta Mendoxa. Horrek mendi-erromerixa guztietan ibiltzen zian; baiña danetan trikitixak, dana sueltua..
mendiarte iz. (TE). Valle, llanura, desfiladero, garganta.   Mendi arteko lekua. Eibar, mendiarte estu baten dago, errekian luzetara. / Eibar está situado en un estrecho valle a lo largo del río.
Mendibil b. iz. (TE). Mendibil [caserío].   Eibarko Agiña ballekua da. Mendibil, ziur, "mendi-biribil" laburtuta.
mendigoizale iz. (TE). Montañero,-a. Gaurko mendigoizaliak Pirineuak zihar juaten dira eta baitta Alpesetara be. / Los montañeros de ahora van por los Pirineos e incluso a los Alpes. / Mendigoizalia, ederzalia, tabernazalia.
mendiko behi iz. (NA). Ganado de monte. Ik. mendiko ganau, ganau gorri, larra-behi, basoko behi, behi gorri.  Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixa esaten da.
mendiko ganau iz. (ETNO). Ganado de monte[pirenaicas, suizas, asturianas]. Ik. mendiko behi.  Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixak esaten da.
mendioillo iz. (ETNO). Sisón. (Tetrax tetrax).
mendiruzko [mendiranzko] . izlag. (OEH). De monte. Bestaldetik Txanbolin agertu zan mendiruzko itxuran. (Zirik 57).
mendizale izond. (TE). Montañero,-a, aficionado,-a al monte. Aittan ohitturetatik mendizalia izan naiz beti. / Siguiendo las costumbres del padre, siempre he sido montañero.
mengel izond. (TE). Tenue, de poco espesor o consistencia.   Mehia, makala, maskala. Mengela urten detsa soiñeku horrek. / Ese vestido le ha resultado de poco aguante.
mentau mentatze [mentatu] . du ad. (TE). Injertar.   Eztittu, txertau. Fruturako arbolak mentau biharra izaten dabe. / Los árboles frutales suelen tener necesidad de ser injertados. / Arbolak mentatziak jakin biharra dauka, eta ez (da) erozeiñek eitteko gauzia. / El injertar los árboles tiene su técnica y no es cosa que pueda hacerla cualquiera.
mentu iz. (ETNO). Injerto. Oin keixak madarixak modoko aliak etaratzen dittue; etaratzen dittue oin keixa batzuek! Bueno! Oin mentuetan eitten juek hori: mento bat sartu, beste bat sartu, eta gero urtetzen juek... Demasak eitten jittuek oin! Keixiak mentau barik ez jok balio. Landaria hazten danian, adar bat ebagi eta beste bat sartu bihar izaten jakok. Hori ein barik ez jok balio. Sagarrak be bai, keixiak be bai, intxaurrak ez... Gaztaiñiak bai; gaztaiñia mentau ein bihar dok, ez jok balio bestela! Silbestria badok, gaztaiñiak emon eitten jok, baiña ezebez, eskasa. Hik hamen gozgaztaiña edarra badakak, ta hamen landara gaztia. Eta gozgaztaiña ona badakak, haren adarrak hartu, zorroztu holan, eta landara gaztia ebagi zerriakin, brintzau piskat azala, eta hantxe sartu adarra. Ta sartu kurioso-kurioso, azal bixak parian ipini, ta gero ganauan pekorotzakin tapau, ta gero ondo zerrau bihar dok ez deixon haixerik iñundik sartu. Tapau fuerte, ta oratu eitten jetsak! Fazilla dok; behin ikusi ezkero ez jakak problemarik.
merezi izan du ad. (OEH). Merecer, merecer/valer la pena. Ondo merezitta izango zenduke hillgo baziñuez. (Ibilt 481). / Hamaikatxo hegazkin pasatzen jakuz hodeiak zihar gaurko egunetan, gure aldetik begiztada bat merezi izaten ezteskuela (ez deskuela). / Ez dau merezi hain gauza gitxigaittik berotutzia. / No vale la pena de calentarse por tan poca cosa. Ik. merezidu.
merezidu merezitze [merezitu] . du ad. (OEH). Jaungoikuagan bada borondate on hori merezitzia Dukia eta Bedorrengandik, ni izango naiz mnduko ume zoriontsuena. (Ibilt 477). Ik. merezi izan.
merienda (merianda). iz. (OEH). Merienda. Plaentxiatarrak, zaliak dira takian-potian afariren bat dala edo meriandaren bat dala [...]. (Zirik 23).
meriendau meriendatze [meriendatu] (meriandatze) (meriandau). du ad. (OEH). Merendar. Noiznahi jango leuke harek, meriandatze alde, idi-hanka bat perra ta guzti. (Zirik 70).
meritu iz. (OEH). Mérito. Ez ei eukan meritu makala Batista kojuan papelaria aiñ ederto eitiak. (Zirik 103).