Logo Eibarko Udala

M LETRA

maaxa iz. (TE). Especie floral.   Gaur egun Kalamua izenaz ezagunagua. / "Planta vivaz silvestre que da nombre a Maaxamendi" (TE, 550). Kalamua, "Maaxa-mendixa".  Eibarko toponimoen zerrendan: Kalamua / Maax.
madal [magal] . iz. (TE). Rama pequeña de árbol.   Arbola-adar txikixa. Aldapeko, sagarraren, madalaren puntan, puntaren puntan... (TE, 538). / [...] etxe aurrian, udarako, intxaur madal haundixa. (Ibilt 231). Ik. arbola-adar.
madari
1. iz. (TE). Peral. (Pyrus communis). Gure etxeko ostian madari haundi adartsu bat zan . / Detrás de nuestra casa había un peral frondoso. / Ariatzan Indianokuak zekan ortua. San Juan kalia? Hasi Ardantzatik eta palazioraiño ortuak dana. Ta han eguazen arbolak!? Madari-arbolak eta... itzalak baiña! Eta han Bartolo eguan, ha zaintzen ebana. Eta guk lapurretan eitteko, madarixak hartzeko -orduan gaztiak, eta buru ona- zer eitten genduan? Palo luze bat hartu, urkilliakin, ta azpixan pote haundi bat ipini alanbriakin lotuta; ta gero, beste palo baten lotzen genduan igetaixa, ha be lapurretan egindakua. Ta igetaixakin madarixa ebagi "ttas!", ta pote barruan sartu! Ta Bartolo behetik begira: "Txarrixok!". Ha agertu ordurako gu tuneletik estaziño kalera! Gu harrapau? Arreglauta eguan ha!. / Ixa-ixa madarixa.
2. (marari). iz. (TE). Pera [fruto]. (Pyrus communis). Madari ederrak jan dittugu aurten. / Este año hemos comido muy buenas peras.
1. madarikatu
1. madarikatze (madarikatutze) . du ad. (TE). Maldecir, blasfemar. Madarikatu deixanak bere aitta edo ama, hilda izango da (Urt. 21, 17). / El que maldiga a su padre o madre será muerto. / Motxaillen madarikatutzian bildur ziran. / Temían la maldición de los gitanos. / Madarikatua izan deilla betiko, gurasua jo dabelako. / Sea maldito para siempre por haber pegado al padre. Anton. bedinkatu.
2. madarikatu
2. interj. (TE). Maldito,-a.   "Interjección con que se maldice alguna mala acción" (TE, 539). Gure gizon madarikatu horrek oin be sakatu jestan zirikadaren bat. (Zirik 28). / Diabru madarikatua! oin be sakatu desta beste bat! / ¡Maldito diablo; otra vez me ha engañado!
magal
1. iz. (TE). Halda, regazo. Ik. altzo.
2. iz. (ETNO). Protección del monte, falda del monte. Urkon magalian Aritxulueta basarrixa.
mahai iz. (TE). Mesa. Arrateko mahaixak, honenbesteko baten hartzen zittuen tabernarixak, erromerixa egunetarako. / Las mesas de Arrate las tomaban en un tanto los taberneros, para los días de romería.
mahaikada. zenbtz. (TE). Mesa llena. Goiko janteixan mahaikadia ziran bazkaittan. / En el comedor de arriba había una mesa llena comiendo. / Mahaikadia gizon batu ziran, denak perretxikujale itxuak. (Zirik 62).
mahairako. izlag. (OEH). Para la mesa, para comer. Trebia zan, beti zan mahairako prest. (Zirik 70).
mahaixan jarri baino ez. esap. (TE). Sentarse y comer, sentarse a mesa puesta.   "Artículo segundo del programa máximo de un clásico eibarrés" (TE, 540). Jai eta jornala mahaixan jarri baiño ez; hor emanzipaziñua.
mahaiburu
1. iz. (OEH). Presidencia, cabecera de la mesa.
2. iz. (OEH). Presidente de la mesa, de la asamblea. Mahaiburu Larrañaga obispo jauna egon zan. (Zirik 110).
mahaiko
1. iz. (OEH). Comensal convidado,-a. Dukian maixan, gehixenetan Zaldun igeskorra mahaiko izaten [zan].
(Ibilt 478).
2. iz. (OEH). Miembro de un tribunal, jurado,-a. Umientzako sariketak pe egon ziran. [...] Umiok eta mahaiko egitten ebenak hotzez dardaraka pasau eben arratsalde guztia. (Zirik 110).
mahaspasa iz. (TE). Pasa [uva]. Agura pikopasia (edo mahaspasia) topau neban. / Le encontré al viejo hecho una pasa.
mahastegi (mahastei). iz. (TE). Lagar. Txakoliña eitteko mahastegixa zan haren etxian. Ik. dolare.
mahasti iz. (TE). Viña, viñedo. Mahastixa eta saastixa ziran alkarren onduan. / La viña y el manzanal estaban próximos uno al otro.
mahats
Jaione Isazelaia
1. iz. (TE). Vid, uva. (Vitis vinifera). Gure aldietan ez da oso gozotutzen mahatsa. / En nuestros términos no se endulza del todo la uva.
2. iz. (NA). Ganga, chollo. Hau dok mahatsa!... hau dok gangia!.
mahats-farral. [mahats-parral] (mahas-parral, mahasparra). iz. (TE). Parral, parra. Manuel Mendaroneko mahats-farralpian, onddo-jana ein genduan egun hartan.
mahats-korda. iz. (TE). Racimo de uva. Ik. mahats-txorta, mahats-mordo.
mahats-mordo. iz. (TE). Racimo de uva. Eta itxuli ziran mahats-mordo haundi bat biren artian ebela. / Y volvieron con un gran racimo que portaban entre dos. Ik. mahats-txorta, mahats-korda.
mahats-orri. iz. (TE). Pámpano, hoja de vid. Mahats-orrixak keriza ederra eitten dau. / La hoja de la vid hace buena sombra. / Gaztetan mahats-orrixekin zigarruak egitten genduzen.
mahats-txorta. iz. (TE). Racimo de uva. Eta heldurikan Eskol esaten jakon ibarrera, ebagi eben mahats-txorta bat eta ekarri eben biren artian, makilla baten txingilizka (Num. 13. 23). / Y llegando al valle que dicen Eskol, cortaron un racimo y lo portaron entre dos hombres, colgado de un palo. Ik. mahats-mordo, mahats-korda, txorta.
mahats-zepotz. iz. (ETNO). Viña en donde la uva está distribuida en cepas individuales, no en parral.
mahatsadi iz. (TE). Viñedo, viña. Rioja aldietan mahatsadixak ugari. Ik. mahasti.  Mahasti da esangura horrekin erabiltzen dana.
maietz [maiatz] (maiatz). iz. (TE). Mayo. Maietzian ekitzen detse gure aldietako erromerixak. / En mayo empiezan las romerías en nuestra tierra. Ik. abendu, zemendi, urri, agor, april, marti.  Mugatuan: maietza.
maietzeko lorak. [maiatzeko loreak] . iz. (TE). Devoción mariana, ofrenda de flores.   "Devoción mariana del mes de mayo" (TE, 550). Neskatilla guztiak, maiatzeko lorak diranari eskerrak, afalostian urtetzen ekitzen detse. / Las muchachas, gracias a las flores de mayo, empiezan a salir después de cenar.
mailla
Jaione Isazelaia
1. [maila] . iz. (TE). Peldaño, escalón. Atiak mailla bat eban ikusi ez ebana, eta aurreruzka jausi zan. / La puerta tenía un peldaño que no vio y se cayó hacia adelante. / Zenbat mailla eskillara horrek teillaturaiñok? / ¿Cuántos peldaños tiene esa escalera hasta el tejado?
2. [maila] . iz. (TE). Grada, gradería, escalinata, escalones. Errebaleko Komenturako ziran maillak; makiñatxo bat afariketa eindako lekua gure umiak! / Para el convento del Rabal había una escalinata. ¡Cuánto no jugaron allá nuestras niñas!  Pluralian erabiltzen da: maillak.
3. [maila] . iz. (OEH). Grado, nivel, estatus, rango, categoría. Jerarkietan orain jatxi nauk azkenengo maillaraiño.(In Zirik 100).
maillaka [mailaka] . adlag. (OEH). Escalonadamente, gradualmente, poco a poco. [Euskeria] sasoitik sasoira maillaka-maillaka, ez bakarrik gitxittuaz, bere aberastasuna eskastuz doiala esango genduke. (Zirik 30).
maillasto (maillastu). iz. (ETNO). Tallo de maíz, caña de maíz.   Arto-landarian kertena. Ik. arto-maillasto, arto-lasto.
1. maillatu
1. maillatze [mailatu] (maillatutze) . du ad. (TE). Abollar(se), magullar(se).   Zerbaitti, kolpeka, sakonunia edo antzerakua egin. Golpiaz hondatzia, sagarra arbolatik jausittakuan esate baterako (ETNO). Ontziterixa guztia maillatuta dauka, hainbeste urteko erabilixagaz. / Todos sus peroles los tiene abollados de tantos años de uso. / Jausi eta danian maillatu naiz . / Caí y me he abollado por todo. / Gauza hori maillatutzia da alperrik galtzia. / El abollar esa cosa es echarla a perder. / Lapikua maillatzia gura eban barrixa erosi zeixen. / Quería abollar el puchero para que compraran uno nuevo. Ik. maspildu.
2. maillatu
2. [mailatu] . iz. (TE). Abolladura, magulladura, contusión. Zidarrezko pitxar honek maillatua dauka ertz baten. / Este jarro de plata tiene una abolladura en cierta parte. / Hori pieziori ikusi dotenian bildurtu nok, ze, maillaturen bat eukala begittandu jatak eta; baiña begittanziño bat besterik ez dok izan. / Hau ez dagok ondo, maillatua jaukak. Ik. maspil, maspildu.
maillatuna [mailatune] . iz. (TE). Abolladura, magulladura.   Maillatzian ondorixua, sakonunia edo apalunia (ETNO). Ez detsazu ikusi azpixan daukan maillatunia. / No le has visto la abolladura que tiene debajo. Ik. zapaluna, zapaldu, maspil, apaluna.
maillu [mailu] . iz. (TE). Mazo.   Mailluka haundixa. Forjan talka egitten daben pieza astuna. Errementarixen mailluka haundixa. Baiña egurrezkua be izen leike (ETNO). Tiriki-tiki-tauki, mailluaren hotsa, laster ezkonduko da, gure neska motza. / Ha bai maillu zarra! / ¡Aquél sí que era mazo grande! / Batzuetan maillo eta beste batzuetan jungura, ein bihar izaten da munduan. / En el mundo toca hacer unas veces de martillo y otras de yunque. / Maillua burdiñezko buru haundixa daukan maillukia dok, perratzeko, segia pikatzeko-eta erabiltzen dana. / Jo mailluakin gogor, apurtu arte. / Maillukiak eukitzen dau jeneralian burdiñia zerian, eta maillua izan leike, mangua, eta gero bestia zilindro bat: "mazo". Ik. pikamaillu, mailluak, gabi-maillu.  Eibarren mailluka da normalian darabigun berbia (golpiak joteko eta ultziak josteko erabiltzen dan erreminttia); maillua haundixagua izaten da, sarrittan gauzak apurtzeko erabiltzen dana: hargintzakua, arotzerixakua...
mailluak iz. (ETNO). Mazos. Olagizonak be erabilliko eben esku-maillua, batez be ola txikixetan, burdin-barratik pieza forjauren bat ataratzeko.  Mogelek bere zerrendan pluralian jartzen dau; orduan, uste izatekua da eskuz erabiltzeko mailluak izango dirana eta ez gabi-maillua.
mailluari [mailuari] . iz. (TE). Martillador,-a. Burdiña gorixa hartzen eban eskuan, Ferran mailluarixak. / Fernan, el martillador, agarraba un hierro al rojo.
maillubi [marrubi] (mailluki, maillabi). iz. (TE). Fresa. (Fragaria vesca). Urki Guenengo zelaixan, maillabixak ugari izaten ziran. / Maillubixeri, ortukuak baziran, ontzakuak esaten gentsen: "ontzako maillubixak". / A las fresas, si eran de huerta, les llamábamos de onza. / Maillabixak, basokuak hobiak ortukuak baiño. / Las fresas silvestres son mejores que las cultivadas.
maillubi-bedar. iz. (ETNO). Fresa estéril. (Potentilla sterilis).
ontzako maillubi. (ontzako mailluki). iz. (TE). Fresa de cultivo, fresón. Komentuko baratzatik ontzako maillubixak ekarri deskuez. / Nos han traído fresas de cultivo de la huerta del convento.