Logo Eibarko Udala

L LETRA

lana-sapa iz. (ETNO). Mata de lana.
lanbero izond. (TE). Dinámico,-a, trabajador,-a.   Lan asko egitten dabena, langille amorratua.
Lanbero gatxiz. (TE). Lanbero (apodo). Baziran Lanberonekuak Eibarren, lehenenguari itxulittara jarritta seguru izen hori.
lanbide iz. (ETNO). Oficio, tarea, trabajo. Ik. bihargintza.
lanbrau lanbratze [lanbrotu] . du ad. (NA). Lloviznar. Aurria illun dator... lanbrau ein bihar dau itxuria...
lanbro
1. iz. (TE). Llovizna, lluvia, bruma. Euri-lanbrua dihardu egun guztian. / Todo el día está lloviznando. / Lanbrua dator Bizkai aldetik. / Viene llovizna de la parte de Vizcaya. / Euri-euririk ez jonan egin, baiña lanbrua bide guztian, eta mela-mela eginda heldu giñonazen Elorretara. Ik. euri-lanbro, zirimiri, lanpar, euri-zirin.
2. iz. (ETNO). Calina.   Egualdi argi, eguzkitsu eta ona egin arren, ikuspegi zikin eta lausua daguanian; islia garbi ikusten lagatzen ez daben egualdixa. Bai, eguna ikusgarrixa zeguan, baiña Anboto puntara heldu giñanian, lanbrotuta zeguan dana, eta Aizkorri ixa ikusi be ez zan egitten.
lanbro-laiño. iz. (ETNO). Neblina, niebla ligera, llovizna.   Lanbrua dakarren behe-laiño umela. Ik. trumoi-laiño, trumoi-hode, ifar-laiño, ifar-lauso, behe-laiño.
lanbro-lorrin. iz. (NA). Llovizna menuda.   Ixa bustitzen ez daben lanbrua. Atzo goixian burdi bat batu genduan, eta atsaldian beste bat. Amaittu orduko, hauxe! lanbro-lorriña! baztarrak higuintzeko besteik ezetako ez dana....
lanbrua egin. du ad. (TE). Lloviznar. Euri-lanbrua dihardu egun guztian.
lanbrotu lanbrotze . du ad. (ETNO). Enturbiarse el aire por la bruma.   Lanbroz lausotu. Bai, eguna ikusgarrixa zeguan, baiña Anboto puntara heldu giñanian, lanbrotuta zeguan dana, eta Aizkorri ixa ikusi be ez zan egitten.
landa
1. iz. (TE). Tierra cultivada, tierra labrada. Zati bat zan landia, beste bat basua.  Toponimixan agiri da. "Raíz de muchos compuestos toponímicos: landa-txiki, landa-baso, landa-zabal, aurreko-landa" (TE, 510).
2. iz. (VO). Campa, llanura. Azpiritarrak zian Arraten, jartzen bazara han kanpa ero landia dauan lekuan, Eibar aldera, begiratzen Eibar aldera, hantxe hurrian eskumaldera basarri bat Arrate onduan, eta han be Azpiritarrak bizi zian.
landara [landare] . iz. (TE). Planta, plantón.   "Planta sacada del plantel para ser plantada" (TE, 511). Landarak erosteko asmuan juan da ferixara. / Ha ido a la feria con propósito de comprar plantones. / Itsasoko landarak. (Zirik 47).
landaria sartu. du ad. (TE). Plantar. Aza-landarak sartu zittuan saill haundi baten. / Plantó coles en una gran pieza. / Urkitz-landarak sartu ditturaz muga ordez nere mendi sail guztian jiran. / He plantado abedules, en lugar de mojones, en todo el lindero de mis montes.
landarategi [landaretegi] (landaratei, landategi, landatei). iz. (TE). Semillero, vivero, plantel. Landarateittik biraldatu dittugu kipulak. Ik. mintegi, hazitoki, hazileku.
landazabal iz. (TE). Campiña. Hatxarte estu baten doia luzero ibaixa, landazabal argi batera atertu baiño lehen. / El río corre largo tiempo en una estrecha garganta, antes de desembocar en un valle sembrado, claro y anchuroso.
langa iz. (TE). Travesaño, larguero, puerta móvil, barrera.   "Cada uno de los largueros de que está formado lo que se llama 'erromadia'" (TE, 511). Erromadiari langa bat kendu, eta ondoren jarraittu zeskun jabiak. Ik. itxitura, esparrau, erromara.
langai iz. (ETNO). Herramienta. Ik. erremintta.
langille [langile] . iz. (TE). Obrero, operario, trabajador. Langillien laguntasuna, eurak alkar hartzia. / La defensa de los trabajadores, su unión. / Langille nabil burdiñolan, semia osagille atara gurarik. Ik. obrero, opiziale, bihargin.  Bihargin gehixago erabili izan da Eibarren.
langintza iz. (OEH). Oficio, ocupación, trabajo, faena. Gizon bat, [...] hango jaun nausixan zerbitzaille onenetariko bat bere langintzan. (Ibilt 469). Ik. bihargintza, lanbide, zeregin.
langiro iz. (TE). Tempero, condición adecuada para trabajar.   "Buena sazón para el trabajo" (TE, 511). Langiro ederra izan dogu garixak eraintzeko. / Hemos tenido buen tempero para la siembra de los trigos.
lanpar (lanbar, langar). iz. (ETNO). Llovizna. Euri-lanbrua dihardu; hutsa, lanparra. Ik. euri-lanpar, zirimiri, euri-zirin, lanbro.
lanparoi
1. iz. (NA). Mancha, lamparón.   Erropetan egitten dan zikiñunia.
2. iz. (NA). Tuberculosis.  Ganauak daukenian esaten da gehixenbat.
lanperna
1. iz. (TE). Amanita. (Amanita sp.).   "Una de las amanitas comestibles" (TE, 511). Urritx-gibelurdiñik ez danian, lanpernak be ontzat jasotzen dira. Ik. lanperna txar.
2. iz. (TE). Percebe. (Mitella pollicipes). Haitz artian, lanperna billa itto zan. / Buscando percebes en el acantilado, se ahogó. / Legatza, lanpernak (perzebiak) eta txakoli botilla bat. (Zirik 47). Ik. itsas lanperna.
lanperna hori. iz. (ETNO). Amanita junquílea. (Amanita gemmata).
1. iz. (ETNO). Amanita pantera. (Amanita pantherina). Estilo horretako guztiak "lanpernak" dittuk, "lanperna txarrak". "Kuletrua" be famelixakua dok, baiña ona. Beste honek guztiok, barriz, txarrak, ez juek jateko balio, eta batzuk oso benenosuak dittuk. Ik. lanperna.
2. iz. (ETNO). Oronja verde. (Amanita phalloides).
3. iz. (ETNO). Cogomasa. (Amanita verna).
4. iz. (ETNO). Oronja fétida. (Amanita virosa).
lantegi (lantei). iz. (TE). Taller, fábrica, factoría. Astelehenian, lanteira biharrian, tabernara. / El lunes, en vez de al taller, a la taberna. Ik. taillar.  Eibarren normalian taillar esaten da.
lantzian [lantzean] . adlag. (TE). De cuando en cuando, cada vez. Lantzian-lantzian, oker hauxe gertatzen jaku. / De cuando en cuando, nos ocurre este contratiempo. / Lantzian lau pelota etortzen jatazen. (Zirik 30).  Repetiduta erabiltzen da sarri: lantzian-lantzian.
lantzian behin. [lantzean behin] . adlag. (TE). De vez en cuando. Lantzian behin, dantzara juaten gara. / De vez en cuando nos vamos a bailar. Ik. noizik behin, noizian behin.
lantzoi
1. iz. (TE). Aguacioso, barrinaire, pión. (Ammodytes tobianus, etc.).   "Variedad de arenque" (TE, 511). Sardiñatara juan eta lantzoia ekarri.
2. izond. (TE). Sinvergüenza, fresco,-a, atrevido,-a [fig].   "Se dice a imitación de los de Ondárroa" (TE, 511). Kendu zaittez ingurutik lantzoiori!
lapa iz. (TE). Lapa.   "Molusco de las rocas del litoral" (TE, 512). Lapiak baiño gogorrago oratuta dauka bere jarlekua. / Tiene agarrado su asiento más fuertemente que una lapa.
lapatz iz. (ETNO). Lampazo. (Arctium minus).
1. lapiko
1. iz. (TE). Puchero, cazuela. Lapikua atzeratizu sutatik, babak ez deittian erre. / Atrasa del fuego el puchero para que no se quemen las alubias. / Lapiku honek tapia bihar dau. / Este puchero necesita tapa. / Zelako lapiko, halako tapa. (Zirik 43). / A tal puchero, tal tapa. / Lapikuak zartaiñari ipurbaltz. Ik. topin, baba-lapiko, oillo-lapiko, aza-lapiko.  Lapiko da Eibarren darabigun berbia; ez da eltze erabiltzen. / "Eltzea no se usa en Eibar" (TE, 512).
2. iz. (ETNO). Bomba de agua.   Ura behetik gora altxatzeko balio daben erraminttia. Bi deposito daukaz eta bata haixez betetzen dan bittartian bestiak ura ekartzen dau. Lapiko-bonba bat ipini bihar juau halako basarri baten ura altzatzeko.