Logo Eibarko Udala

L LETRA

luzekizun
1. [luzakizun] . iz. (TE). Dilación, tardanza, prórroga. Zorrak erantzuntzeko orduan, beti dittu harek luzekizunak. / A la hora de hacer frente a sus deudas, siempre tiene aquél pretextos dilatorios. / Erregiñak [...] aindu zetsan hurrengo egunian, beste luzekizun barik, iñok ez-jakiñeko tokira aldeko ebala. (Ibilt 460). / [...] nahi beste emon [...] luzekizun barik. (Ibilt 173).
2. [luzakizun] . iz. (TE). Largura, longitud. Luzekizuna badau behintzat gure autuak. Ik. luzera.  Gehixago erabiltzen da luzera.
luzekor [luzakor] (luzakor). izond. (TE). Planta larga y rastrera.   Lurrian zihar etzanda luzatzen dan landara gerri edo zurtoiña. Arantziak lora zurixa emoten dau. Arantza zorrotzak dittu eta hesixetan jartzen da. Sasixa beste zugatz bat da, gerri luzekorra eta jarrailarixa dabena eta masustak emoten dittuana. / El espino da una flor blanca. Tiene espinas hirientes y se plantan en los setos. La zarza es otra planta, con tallo largo y rastrero, y produce las moras. Ik. arantza.  
luzera (luzeera). iz. (TE). Largura, longitud. Neurtixozu luzeria eta zabaleria.
luzero [luzaro] (luzaro). adlag. (TE). Por largo/mucho tiempo, durante mucho tiempo. Luzaro zaiñ egon naiz hotzetan. / He estado largo tiempo esperando en el frío. / Tolosa izan zan luzero Gipuzkoako Hermandadian buru. / Osatzen zanian, ez eban izaten luzero etxian sosegatzerik. (Ibilt 466).
luzeruan. [luzaroan] (luzaruan). adlag. (OEH). Por largo tiempo, por mucho tiempo, largamente. Luzeruan itxain eben baiña ez zan zaratarik. (Zirik 78).
luzetara adlag. (TE). Longitudinalmente, a lo largo. Luzetara haundixagua da zabaletara baiño. / A lo largo es más grande que a lo ancho.
luzetasun
1. iz. (TE). Largura, longitud, eslora. Itsasontzixan luzetasuna zan iñoiz ez lakua. / La eslora del barco era como nunca. Ik. luzera.  Gehixago erabiltzen da luzera.
2. iz. (TE). Dilación, tardanza. Gure zaiñ egotian luzetasuna, erozeiñ aspertzekua. / Lo dilatado de nuestra espera, como para cansar a cualquiera.
luzetu
1. luzetze [luzatu] ( luzatze, luzetutze) (luzatu). du ad. (TE). Alargar(se), extender(se). Soiñekua luzetu biharra daukat. / El vestido necesita ser alargado un poco. / Erromerixia, illuntziraiñok luzetu da. / La romería se ha prolongado hasta el anochecer. / Eskua luzetzia baiño ez eguan, nahi beste sagar batzeko. / No había sino extender la mano para recoger tantas manzanas como se quería. / Izu gaiñera ein zan bidia, Bariñaraiñok luzetutzia komeni zan. / Eskatu zetsan luzetu zeilla apur bat autu honen gaiñian. (Ibilt 469).
2. luzetze [luzatu] . du ad. (OEH). Demorar(se), diferir, retrasar(se). Etxekoandria ez zan luzetu bidian. (Ibilt 474).
3. luzetze [luzatu] . dio ad. (OEH). Decir a, hacer una pregunta a. Baiña ondoren hau luzetzen detsa bere kartia amaitzeko: [...] (Zirik 96).