Logo Eibarko Udala

K LETRA

kantera iz. (TE). Cantera. Elorriako kanteretan atarata, makiña bat harri tolostu zan Eibarren. / ¡Qué cantidad de piedras sacadas de las canteras de Elorriaga, no se han ordenado en Eibar! / Barrenetxen kanteran dinamita kargak sartu zittuen. (Zirik 78).
kantin iz. (ETNO). Cantina, marmita, cántaro de leche.   Edozein likido karriatzekuari esaten jako, baiña gehixenetan esnia eruatekueri. Ik. marmitta, kantinplora, esne-ontzi.
kantiña (kantina). iz. (ETNO). Cantina, bar. Hara!, hortxe kantiñia ipini dabe eta bihar asko egitten dabe. / Lehen kantinia... Urkin bai, Urkin. Eta Arrazolan be bai. Arrazolan kantinia eguan, eta erromerixak be bai! Zelakuak gaiñera!.
kantiñero iz. (NA). Cantinero,-a, tabernero,-a. -"Hara! nok esan detsu hori?", -"Bai Kaitanok, Maltzako kantiñeruak", -"Maltzako kantiñeruak esan detsu? zeoze eongo da orduan..."..
kantinplora (kantinflora). iz. (ETNO). Cantina, marmita, cántaro de leche. Ik. marmitta, kantin, esne-ontzi.
Kantoe gatxiz. Sobrenombre.   "Eibarko erdiaroko gatxizena" (AN). Ik. kantoi.  Cantoe. "Pero de, el de Isasi" (EOYE, XV. mendea, 244. or. (JEL)). Ikus. baitta "Peru Abad de Urquiçu, alias Cantoe " be. (EOYE, 1538, 319. or. (JEL)).
kantoi iz. (TE). Esquina, cantón, ángulo triedro externo. Hori makiñiori karriatzen kontuz ez bazabizie kantoi guztiak urratuko detsazuez. Ik. Kantoe. Anton. hirutxur.
kantoi-ertz. iz. (ETNO). Arista del cantón o ángulo. Gure trokelistiak be, biharrak ez dittu aspaldi honetan ondo akabatzen, kantoi-ertzak be jo-ta-pasa eginda dakarrez-eta.
kantoi-harri. iz. (TE). Piedra angular.   Etxe baten oiñarrixan, kantoiko harrixa. Horma bi edo elementu horizontal bat eta bertikal bat alkartzen diraneko angulua. Beste batzuk aintzakotzat hartu ez eta laga ebena, hamen kantoi-harri jarritta (Sal. 117. 22). / La que otros dejaron sin aprecio, he aquí puesta de piedra angular. Ik. beharri.
kantoiko izlag. (AN). Forma de cantón.   "Kantoi formakoa" (AN). Suba-gorrixa, buru kantoikua, motza, txistularixa ta jarki gaiztokua. (Ibilt 211).
Kantoikua [Kantoekoa] . b. iz. (TE). Kantoikua (casa-caserío).   Eibarkua zan. Kantoikua zan Isasixan, Markeskuen errenteru.
kantsau kantsatze [kantsatu] . du ad. (TE). Cansar(se), fatigar(se), aburrir(se), hartar(se), molestar. Sansaburura baiño lehen kantsau zan. / Se fatigó antes de llegar a Sansaburu. / Haxe zan bai kantsatzia!, Karakate gaiñera igotzen. / Aquello sí que era cansarse subiendo al alto de Karakate. / Hainbeste barriketakin kantsau ninduan. / Me cansó de tanto charlar. / Nik hankak daukadaz kantsauta, hankak! (Zirik 118). Ik. nekatu, gobaitt erain, gobaitt egin.
kantu iz. (TE). Canto, canción. Lelon kantua, ez da pentsatzen zan besteko zaharra. / La canción de Lelo, no es tan antigua como se creía. Ik. kanta.
kantu-papel. iz. (NA). Canciones o bersos en folletos. Orduan eitten zeben kantu-papela moruan: bertsuak, batari eta bestiari eta bestiari....
kantuan. adlag. (OEH). Cantando. Pernandori adarra jote alde, hasi zan kantuan. (Zirik 37).
kantulari
1. iz. (TE). Cantor,-a, cantador,-a.   Kantarixa, kantuan egitten dabena. Kantulari eitten eban erromerixetan, dantza-lekuetan. / Hacía de cantador en los lugares de baile de las romerías. Ik. kantari.
2. iz. (TE). Juglar.   Koplak kantatzen dittuana. Orduan ziran kantularixak, haundikixen jauregixetan ostatua izaten ebenak. / Entonces había juglares que recibían posada en los palacios de los grandes. Ik. kantari.
3. izond. (TE). Cantarín,-ina. Emaztia eban oso kantularixa. / Tenía una esposa cantarina. Ik. kantari.
kantuzale izond. (TE). Que gusta del canto, aficionado,-a al canto.   Kantua gustatzen jakona. Ertzillenian, danak kantuzaliak.
kantxa iz. (OEH). Cancha, frontón. Eibarko pelotari bat, behin, sekulako mozkorrakin urten zan kantxara. (Zirik 29).
kantzontzillo [galtzontzilo] (kaltzontzillo, galtzontzillo, gantzontzillo). iz. Calzoncillo.   Gizonezkuen praken azpiko barruko jantzixa. Galtzontzilluak [...] atzekaldian sekulako zulua jaukek! (Zirik 123).  Gehixenetan pluralian.
kapa iz. (TE). Capa.   Capa, prenda de la que no prescindían nuestros viejos del caserío y la calle para las solemnidades. Kapa azpixan zeroian, ezkutauta, txarrikumia. / Bajo la capa llevaba escondido un cochinillo.
kaparra iz. (ETNO). Garrapata. Ik. aken.
kapata iz. (AN). Denuncia sin fundamento.   "Oiñarri bariko salaketa idatzixa" (AN).  "Hapaxa da, ez da hiztegixetan agiri" (AN).  (...) "Se hiço la dicha nunçiaçión (denuncia) con escritos que no llevan fundamento alguno, qu en bascuence se llama capata" (EOYE, XVI. mendea, 294. or. (JEL)).
kapatzaille [kapatzaile] . iz. (TE). Castrador,-a, capador,-a. Txarridunak eitten eben kapatzaille. / Los tratantes de cerdos hacían de castradores.
kapau kapatze [kapatu] . du ad. (TE). Castrar, capar. Hator hona kapau deixaran! / Se decía a los chicos para amedrentarles. / Txarrixak, gizendu deittian, kapatzia bihar izaten dabe. / Los cerdos, para que engorden, tienen que ser castrados. Ik. irendu.  Lehelengo ejenplua: mutikueri bildurra sartzeko esaten zan.
kapaz izan da ad. ( -). Ser capar de, valer para. Ik. gauza izan.
kapela
1. iz. (TE). Sombrero, pamela. Jauntxuak, kapelia; ostianguak, txapela. / Los hidalgos, sombrero; los del común, boina.
2. iz. (ETNO). Sombrero de ferrón.   Olagizonen txapel hegal-zabala. Kapela igartu eta erdikin bat buruan, zapi kedartu bat bekoki erdiraiño, izardixa hartu eta suan berotasuna arintzeko.
kapela-zapi. iz. (ETNO). Pañuelo de la cabeza.   Olagizonak kapelapian jartzen eben zapixa, izardixa hartzeko eta suan berotasuna arintzeko.
kapelatu kapelatze . du ad. (ETNO). Dar al árbol forma de sombrilla.   Fruta-arboleri erdiko adar nagusixa moztu, zabaletara hasi deiñ. Holan gitxiago bizi da, baiña fruta gehixago emoten dau eta errezago batzen dira. Ik. kukulu.
kapirixo [gapirio] (gapirixo, kapurixo(-habe)). iz. (ETNO). Cabrio, solivo.   Gaillurretik hormara doiazan egurrak, goittik behera, goixagen gaiñian, gitxi gorabehera 50 cm-ko tarteaz. Gehixenetan haritza, zumarra ala gaztaiñia izaten dira. Gaiñian latak josten dira, teillak ipintzeko. Ik. lata, goixaga, gaillurraga, arlata.
kapital iz. (TE). Capital. Kapitala, aitzen dabe sozialistak, gaur eguneko modura lan eitteko bihar dan guztia: lurra, geixak, erremintterixia eta eskuarterako dirua. / Por capital entienden los socialistas, todo lo necesario para realizar la producción a la manera de hoy: la tierra, las materias primas, las máquinas y el dinero de movimiento.