Logo Eibarko Udala

I LETRA

ilbandu ilbantze . du ad. (TE). Hilvanar. Ilbanduta dauka jostunak zure soiñekua. / La costurera tiene hilvanado tu vestido.
ilbarri [ilberri] . iz. (TE). Luna nueva. Atzotik ilbarri. / Desde ayer luna nueva. Ik. iratargi barri.
ilbehera iz. (TE). Luna menguante, cuarto menguante. Ilbeheria sartu jaku. / Hemos entrado en luna menguante.
ilgora iz. (TE). Cuarto creciente, luna creciente. Gaurtik aurrera, ilgoria beste zortzi egunian. / De hoy en adelante, cuarto creciente durante otros ocho días.
illara [ilara] (illera). iz. (TE). Fila, hilera, serie. Solo barrenian arbola illaria jarri dogu. / Al borde de la era hemos plantado una fila de árboles. Ik. errenkada, erreskada, fila.
illargi [ilargi] (irargi). iz. (TE). Luna. Irargixa genduan gau hartan, eta egunaz leztxe genbizen. / Teníamos luna aquella noche y andábamos como de día. / Gaur gabian izarratu dago eta illargirik ez. / Esta noche está estrellada sin luna. Ik. iratargi.
illargi bete. [ilargi bete] . iz. (TE). Luna llena. Datorren martitzenian izango da illargi betia. / El martes que viene será la luna llena. Ik. iratargi oso.
ille [ile] . iz. (ETNO). Lana, pelo de ganado ovino. Ardixari moztekua "illia" da. Ik. ardilana, ule.  Eibarren ule esaten da normalian, baiña ardixen kasuan ille be esaten jako, edo bestela ardilania.
illintti
1. [ilinti] (irintzi, illintxi). iz. (TE). Tizón. Illintxixa kafe lapikuan sartzia ohittutzen zan... / Se acostumbraba meter el tizón en el perol del café. / Umetan, nausixak esaten zeskuen irintzixagaz fiestan ibilli ezkero, ohian txixa eitten zala. / De niños, nos decían los mayores, que los que jugaban con tizones se orinaban en la cama.
2. [ilinti] (irintzi, illintxi). iz. (ETNO). Carbón mal cocido.   Ondo egosi ez dan ikatzari be esaten jako.
illintti-txondor. iz. (ETNO). Carbonera de segunda.   Illinttixekin egindako txondorra, kalidade gitxiagokua. Ik. txondor, ikaztoi.
illoba [iloba] . iz. (TE). Nieto,-a. Tubal, aitta Noen illobia, gure aldietara lehenen agertu zana. / Tubal, nieto del patriarca Noé, fue el primero que abordó nuestras tierras. Ik. loiba.  Eibarren illoba ez da nieto,-a esateko erabiltzen; loiba darabigu sobrino,-a esateko baitta nieto,-a esateko be.
Illordo l. iz. (TE). Illordo (topónimo).   "Lugar en inmediaciones de Eibar" (TE, 428); Eibar eta Plazentzian artian dago. Illordora juan giñan perretxikutara.
illun
1. [ilun] . iz. (TE). Noche, oscuridad. Negu-neguan garanetik, illuna ariñ etorri da. / Como estamos en el corazón del invierno, la noche se ha echado encima en seguida. Ik. illunabar, illunkera, illuntzi.
2. [ilun] . izond. (TE). Oscuro,-a. Bizkai aldia illuna dago, eta laster dogu eurixa. / Oscura está la parte de Vizcaya y pronto tendremos agua. / Soiñeku illuna jantzizu elixarako. / Vístete el vestido oscuro para la iglesia.
3. [ilun] . izond. (OEH). Triste, sombrío, lúgubre, funesto, tenebroso, terrible. Bildur illun batek kezkatzen ebalako. (Ibilt 488).
illunian. (illunetan). adlag. (OEH). A oscuras. Afaldu eta ogeratu ziranian, andra-gizonok, oinguan argi barik, hasieratik illunian. (Ibilt 468).
illunabar [ilunabar] (illuntabar). iz. (TE). Atardecer, anochecer. Illunabarrian, sutan egoten da sartaldia. / Al atardecer, el occidente se pone de fuego. / Saguzarrak, illunabarrian jaurtitzen dira hegara. / Los murciélagos se tiran a volar al anochecer. Ik. illuntzi, illunkera.
illundu
1. illuntze [ilundu] ( illundutze) . du ad. (TE). Anochecer, oscurecer (el dia, el cielo), ennegrecer, teñir en negro. Illunduaz badoia, euzkixa sartu danetik. / Ya va anocheciendo desde que se ha puesto el sol. / Eta seigarren ordua inguruan, egunan erdixan, lur gain guztian illuntzia etorri zan, bedratzigarrena arte (Luk. 23. 44). / Y hacia la hora sexta, en medio del día, vino el oscurecimiento de todo el haz de la tierra, hasta la hora nona. / Illundu dittu soiñekuak, ama hil jakonetik. / Ha oscurecido los vestidos, habiéndosele muerto la madre. / Nahixago izan neban soiñekuak illundutzia, illun barrixak eittia baiño. / Preferí teñir de negro los vestidos que hacerme otros nuevos de ese color. Ik. illuntabartu.
2. illuntze [ilundu] . du ad. (ETNO). Pavonar.   Galtzairuzko piezen gaiñazala ugartu ez deiñ, oxido-kapa mehe urdin illunez tapatzia. Taillarretako eta grabauko berbia da. Hónek armazoiok ez deskuez oinguan ondo illundu. / Illundu eta gero itxura ona izango jok damaskinauak. Ik. urdiñ-illundu, txarola emon, txarolau.
illunkera iz. (ETNO). Anochecer, ocaso. Ik. illunabar, illuntzi.
illunpe
1. [ilunpe] . iz. (TE). Lobreguez, oscuridad. Satorrak, illunpian eitten dittu bere bidiak. / El topo abre sus caminos en la oscuridad. / Sasoi hartan mundua illunpian zan. / En aquella época, el mundo estaba a oscuras. Ik. illuntasun, illun.
2. [ilunpe] . iz. (TE). Cárcel, prisión, centro penitenciario, calabozo.   Esangura figuradua dauka. Berba eiñ ebalako, illunpian jarri eben. / Por haber hablado, le pusieron a la sombra. Ik. espetxe, kerizpe.
illuntabartu illuntabartze . du ad. (ETNO). Anochecer. Ik. illundu.
illuntasun [iluntasun] . iz. (TE). Oscuridad. Heriotzia da, gauza guztiak hutseratzen dittuan illuntasun haundi bat. / La muerte es una gran oscuridad que todo lo reduce a nada. Ik. illunpe, illun.
illuntzi [iluntze] (illuntze). iz. (TE). Anochecer. Neguan goizago izaten da illuntzia. / En invierno anochece más temprano. / Eroso badozu, agertu zaittez illuntzi aldera. / Si te viene bien, ven hacia el anochecer. / Behin illuntzia ezkero, heldu zan txantxetako frailliori bere emazte kaskillagana. (Ibilt 464). / Illuntzian bialdu eben mutiko bat Txomiñen etxera [errekauakin]. (Zirik 92). Ik. illunkera, illunabar, illun.  Eibarren artikulua hartzerakuan -i + -a > -ixa aldaketa fonetikua egitten da ixa beti. Illuntzi salbuespena da: illuntzia, illuntzirik.... Izan be, illuntze da jatorriz, nahiz eta gehixenetan illuntzi entzutzen dan; JMEk Bergararako be bardiña diño (ETNO).
illununa [ilunune] . iz. (TE). Momento de oscuridad, zona oscura, punto oscuro. Ixillunia, geldiunia, apurtunia, ustelunia, lau-unia, illununia...
ilobala (illobala, irobala). iz. (NA). Hilo de bala, hilo de embalar. Kordela?, josten ibiltzen zan ba illobalia?, ha baiño sendotxuao izeten da, eta gero eukitzen dittu ba neurrixak: zortzi ontza, edo hamar ontza ero... Gero han ontzetatik ba ganauan pixua kalkulatzen da gitxi gorabehera.
imajiña [imajina] . iz. (TE). Imagen [de santos]. Bartolon imajiñia, Eibartik atara ei eben elgoibartarrak urdai truke. / Dicen que la imagen de San Bartolomé, los de Elgoibar la sacaron de Eibar a cambio de tocino. Ik. irudi.  Santuekin erabiltzen da.
imillaun
1. [imilaun] (imiñaun). iz. (TE). Celemín.   Imiñian larena. "Medida de capacidad para áridos" (TE, 429). Imillaunka jaten zittuen babak haren etxian. / En aquella casa se comían las habas por fanegas. / Eta hori imiñauna, imiñian larena. Hau babiakin usatzen zan, babia, "badakazue babarik? Ekarrizu imiñaun bat bixarko". Pixurik ez zan erabiltzen, hartu ta hauxe erabiltzen zan. Preziua eukitzen eban tanto ta... Artua imiñia, eta hau [imiñauna] babiantzat gehixago. Gari asuntua beti izaten zan anegia, edo anega erdi, edo imiñia: imiña bat edo imiña bi, edo... Imiña bi anegerdi izaten zan. Ik. lakari, imiña, anega.
2. [imilaun] (imiñaun). iz. (ETNO). Caja de medida de un celemín.   Garixa (eta beste ale batzuk) neurtzeko egurrezko kutxa modukua. Imiñaun bat neurtzeko erabiltzen dana.
imiña
1. [imina] . iz. (TE). Cuarto de fanega, cuartal.   Alien pixu neurrixa, anegian larena (ETNO). Imiña bat gaztaiña ipiñi eben afaittarako. / Imiñia, bai! Neurri bat zan. Ha izaten zan... Hamen eskulekua, hamen eskulekua. Bai, hori Mendigoittin edo Larrañetan, edo nunbaitten egongo da. Imiñia eta anegia. Anegiak daukaz lau imiña; ta imiñiak daukaz lau imiñaun. Bai, anegian lautik batekua imillauna. Ik. anega, imillaun, lakari.  Ymina. Pixu neurrixa. "cuarta". (EOYE, 1496, 438. or. (JEL)).
2. [imina] . iz. (ETNO). Caja de medida de un cuartal.   Garixa (eta beste ale batzuk) neurtzeko egurrezko kutxa modukua. Imiña bat neurtzeko erabiltzen dana.
imiñerdi. iz. (ETNO). Medio cuartal.
imutxa [imitxa / zimitz] . iz. (TE). Chinche. (Cimex lectularius). Gehittu ziran imutxak bezela eta berriz bete eben lur gaiña. / Otra vez se multiplicaron como chinches, y llenaron la superficie de la tierra. / Plagia egon zuan Eibarren, ímutxena! Noiz izango zuan hori? Gerra aurretik behintzat. Eta kendu ezinda ibili giñuazen. Etxe guztiak, barrutik ímutxez jositta. Eta haginka egitten juek gaiñera.
Iñarre [Iñarra] . b. iz. (TE). Iñarre (caserío).   "Caserío en el valle de Arrate" (TE, 432). Iñarre Arrate ballian eta Agarre Gorosta ballian.