Logo Eibarko Udala

I LETRA

igesigarri iz. (TE). Vía de escape.   Igesirako bidia. Dana ukatutzia, motxaillen igesigarririk onena. / El negarlo todo es el escape mejor de los gitanos.  Ukatu sarreran darabil TEk igesigarri berbia, baiña ez detsa sarrerarik egin "Lexikoi"an.
igesik adlag. (TE). Huyendo, escapando. Zorreri igesik Ameriketara juan zan. / Huyendo a las deudas, se fue a América. / Honek atzeruzka igesik esaten eban orruaz: Tentaziñua! Tentaziñua! (Ibilt 464). Ik. igesika.
igesika [ihesika] . adlag. (TE). Huyendo, escapando. Juan daneko zortzi hillabetian igesika bizi da. / Hace ocho meses que vive en huída. / Igesika dabil juan daneko urte betian, iñun eitten ez dabela egun batetik gora. / Anda huyendo (en constante huída) hace todo un año, sin que pare en ningún lado más de un día. Ik. igesik, ospa egin, keiana egin.  -ka atzizkixak esangura reiteratibua emoten detsa.
igesixan [ihesean] . adlag. (OEH). Huyendo. --Katarro apurren bat bada be, esku ta hankak lotzen destazena --haren igesixango erantzuna. (Ibilt 464).
igeskor [iheskor] (igesikor). izond. (TE). Huidizo,-a, escurridizo,-a, fugaz, efímero,-a.   Errez iges egitten dabena. Aingiria lexkotxe igeskorra. / Huidizo como una anguila. / Hortarako ahalegiñetan zan, zela edo ala barriketan jarri gurarik
maitte igesikorragaz. (Ibilt 476).
/ Gehixenetan Zaldun igeskorra mahaiko izaten zalako. (Ibilt 478). / Denbora igesikorrak. (PM 172).
igez [iaz] (iez). adlag. (TE). El año pasado. Igez, aurten baiño urte hobia izan zan baserrirako. / El año pasado fue mejor que el presente para el caserío.
igezko. [iazko] . izlag. (OEH). Del año pasado.
igezko urte. [iazko urte] . iz. (OEH). Año pasado. Igezko urtian Eibarren egin ziran Euskaltzalien Batzarretan. (Zirik 110).
igitai (iratai, igetai, igetei, itai, itei). iz. (TE). Hoz. Aritxuluetanian saltzen ziran irataixak, behin garixak burutu ezkero. / Una vez los trigos en espiga, se vendían hoces donde Aritxulueta. / Eta gero hamen zorroztekuak: pikatzeko aulkixa eta zorroztarrixa. Lehengo egunian ibilli giñan gaiñera, Enrikek ekarri zittuan, eta gu pikatzen igitaixa. Ez da hain erreza! Hau da igitai normala. Garixa ebatekua zerraduna da.  Ahoskatzian, azentua lehelengo silaban: ígitai.
gari-igitai. iz. (ETNO). Hoz para cortar el trigo.   Igitai txiki zerraduna, garixa ebateko erabiltzen dana.
igo
1. igotze (io, iyo, ixo). du ad. (TE). Subir. Gora igo dau harek, albokuak zapalduaz. / Aquél ha subido arriba, atropellando a uno y otro lado. / Gora igoirazu pitxarra. / Súbeme arriba el jarro. / Askok ez dau igotzia baiño beste asmorik. / Muchos no tienen otro propósito que subir. / Egun hartan ixo genduan Urkora. / Aquel día, subimos al Urko. / Baserrittarrak ekarri daben egurra, ganbarara ixotzia dogu afalostian. Ik. goratu.  Intransitibua danian, edo objekturik ez daguanian, laguntzaillia da/du izan leike: ni igo naiz baiño, nik igo dot gehixago esaten da. Transitibotzat erabiltzen danian, objektuakin, beste edozein modutan erabiltzen da.
2. igotze . da ad. (ETNO). Desarrollar(se) algunas verduras, como la lechuga, la berza, la espinaca, la acelga, etc. Letxugak igotzera doiaz, hazira doiaz, hasi jakue kertena gorutz. Ik. zildu, loratu, garatu, aroldu.
igoera iz. (TE). Subida, ascenso. Haitz-buru hartan, igoeria errezagua jatxieria baiño. / En aquel peñasco, la subida es más fácil que el descenso. Anton. jatxiera.
igual izond. (TE). Igual, semejante, parecido,-a, coincidente.   Bardiña, antzerakua. Jaun bixak ziran bardiñak, baiña ez igualak. / Los dos señores eran semejantes pero no iguales. / Hori ta bapez, igualak. (Zirik 40). Ik. ideko, bardin, antzerako.  "Euskerizado para matiz de sus sinónimos bardiña, idekua" (TE, 423).
igualdade [igualitate] . iz. (TE). Igualdad.   Bardintasuna. / "Término común en los ambientes del movimiento social" (TE, 423). Hori al dok zuek diñozuen igualdadia? / ¿Es ésa acaso la igualdad que predicáis?
1. igurtzi
1. igurzte (igortzitze) (igortzi). du ad. (TE). Frotar, restregar, friccionar.   "Dar friegas" (TE, 423). Igortzizu korputz guztia berotasunian sartzeko. / Frota todo el cuerpo para entrar en calor. / Ule-legundun ganauari lepua igorzitzia gozua da. / Es grato frotar el lomo al ganado de pelo luciente. / Txomin [...] lagunak zirrikatzen ebillen, eskuak igurtzixaz esanaz... (Zirik 91).
2. igurzte (igortzitze) (igortzi). du ad. (AS). Acariciar, hacer mimos.
2. igurtzi
2. (igortzi). iz. (TE). Fricción, frotamiento, frote, masaje. Patxarrakingo igortzixak emon gentsazen biztutzeko. / Le dimos friegas con aguardiente, para reanimarle.
ihi iz. (ETNO). Junco. (Juncus effusus). Ik. zuma.
ihintz iz. (TE). Rocío. Goizeko ihintza, urrezko tantuak balitzaz letz agertzen da loretan. / El rocío de la mañana aparece en las flores como si fueran gotas de oro. / Ortozik ihintzetan, ona dala esaten dabe osasunerako. / Dicen que es bueno para la salud el andar descalzo en el rocío.
ihintza egin. du ad. (TE). Rociar, caer el rocío.   "Producirse el rocío" (TE, 432). Bart, gau idorra; ez dau ihintzik eiñ. / Anoche, noche bochornosa; no ha habido rocío.
ijada iz. (TE). Ijada.   "En el mercado, parte del tronco del pescado mayor, inmediato a las branquias" (TE, 423). Atunan ijadia erreta, onena.
ijela iz. (ETNO). Laminador,-a, maestro laminador.   Burdiña-ijezketan diharduan bihargiña. Ola-burua da eta totxua ijeztia edo irutia dagokixo burdin-barra bihurtzeko. Burdiñoletako berbia da. Ijeliak esan gura dau ijeztu edo irunduten dabela burdiñia. Ikusi dittuzu sarri gorulak, zelan amulu edo kirru goruan biribildua ijezten, edo iruten daben, moltsotik hari meheia egitteko? Bada ola-ijeliak burdiña biribildu eta moltsotuta daguana, dakar mehetuaz. Beraz, ondo ipiñia dauka ijelian izena.  Ahoskatzeko iyela.
ijeztu ijezte . du ad. (ETNO). Laminar hierro, forjar.   "Agoian zatixa (galdabatekua) jungurian landu, mehetuz, xafla, burdin-barra edo komeni dan formia emon. (PA-MO) (Azkue)" (ETNO). Burdiñoletako berbia da. Ola-ijeliak burdiñia biribildu eta moltsotuta daguana dakar mehatuaz; eta esan giñai ijeztu edo iruten dabela burdiñia. Ik. irundu.  Ahoskatzeko: iyestu, iyezte.
iji-aja ibili (iji eta aja ibilli). esap. (EEE). De fiesta, de parranda, de juerga.   Parrandan, jai giruan ibili. Goizabarra izan arren hantxe ebizen itturri onduan iji eta aja.
ijito iz. (TE). Gitano,-a. Ijitueri egon-lekua emoten jakuen tokixan, ez ei da lapurreta bildurrik. / Dicen que en los lugares en que se consiente acampar a los gitanos, no son de temer los robos. Ik. motxailla, hungriano.  Eibarren motxailla erabiltzen da.
ikara (ikera). iz. (TE). Pánico, espanto, temblor. Ikaria haren aurrera agertzeko, halakotxe saskarra zan bera. / Se temblaba para presentarse ante él, pues era tan brutal.
ikara egin. (ikera e(g)in). du ad. (TE). Temblar, estremecerse, moverse. Lurrak ikara ein dau bart goizaldian. / Anoche, hacia la madrugada, la tierra ha temblado. / Kerizpian ikararik ein barik egongo dok hori egun guztian. / Ez zan ausartu ikararik eittera. (Ibilt 467).
ikara erain. [ikara eragin] . dio ad. (TE). Conmover, estremecer, mover, hacer temblar.   Esangura fisikua eta figuradua euki leike. Ikara erain netsan, esan bihar izan netsan barrixagaz. / Le conmoví con la noticia que hube de darle. / Bonba harek ikara erain zetsan etxe illara guztiari. / Aquella bomba hizo estremecer a toda la manzana de casas.
ikaraz. adlag. (OEH). Temblando. Ikusi ebanian ez zala iñor agirixan, eskatu zetsan , pozez eta ikaraz. (Ibilt 476).
ikaragarri izond. (TE). Tremendo,-a, enorme, descomunal, aterrador,-a, terrible, que asusta.   Ikara eraitten dabena; erabat haundixa, edarra; itzala. Haren etxia ikaragarrixa zan, bai haundiz eta bai ederrez. / Su casa era asombrosa, por su tamaño y por su belleza. Ik. miragarri, izugarri, bildurgarri, harrigarri.
ikaratu ikaratze ( ikaratutze) . du ad. (TE). Temblar, asustar(se), dar miedo, asombrar(se), impresionar. Ikaratu ninduan harek zittuan ondasunegaz. / Me asombró con las riquezas que tenía. / Ha zan ikaratutzia Parisera lehelengo bidarrez juan giñanian! / ¡Aquello era asombrarse cuando estuvimos la primera vez en París! / Guzur batzuk esanda gu ikaratzia pentsau eban . / Pensaba asombrarnos diciéndonos algunas mentiras. Ik. zurtu, harrittu.
ikas-lege iz. (TE). Lección. Gargantuak, kaka eiñaz sosiguz, eitten eban metafisikako bere eguneroko ikas-legia. / Gargantúa, cuando se sentaba a sus anchas para desocupar el vientre, hacía su diaria lección de metafísica.  Kaka egin sarreran erabiltzen dau berbiau TEk, baiña ez detsa "Lexikoian" sarrerarik egin.
ikasi ikaste (ikesi). du ad. (TE). Aprender, estudiar. Munduko eskolan, liburuetan baiño gehixago ikasi bihar izan dot. / He tenido que aprender más en la escuela del mundo que en los libros. / Ikastiak ez dauka barrenik. / El aprender no tiene límites. / Ikasteka eukan eguneroko aldixa. / Tenía por aprender su diaria tarea.