Logo Eibarko Udala

E LETRA

erretiro
1. iz. (NA). Retiro, pensión. O! gerrako ipuiñak ondo urten detsez hari: erretirua kobratzen dau behintzat!
2. iz. (NA). Retiro, vuelta a casa. Jan eta, alkarrekin eitten dabe. Baiña gehixen-gehixen be, juan zian beste etxera semiegaittik eta, gaztien horrek erretiruok eta... / Jokuan larregi ein eta erretiro txarrak edo izango dittuzu, seguramente. (Zirik 102).
erretolika iz. (TE). Palabrería, retahíla.   "Afluencia atropellada de palabras" (TE, 335). Hor dago erretolika baten danon kontra.. / Ahí está en plena oratoria contra todos. / Konturatu zan tabernarixak lapurretan eittia nahi zetsana, ta suak eta garrak hartuta hasi zan erretolika batian. (Zirik 17s).
erretratista iz. (OEH). Retratista, fotógrafo. Neska gaztetxo bat sartu zan Ojanguren erretratistianera. (Zirik 50).
erretrato [eretratu] (erretratu). iz. (NA). Retrato, fotografía.   Argazkixa; baitta baten bardiña edo traza haundikua dala esateko. Ha bai! ha Pedro Balentiñen txikittako erretrato garbixa da!. / Berari ataratako eretratuak ikusi zittuanian, [...]. (Zirik 50).
erreturia egin (erreduria egin). esap. (ETNO). Quema de rastrojos.   Soluak garbitzeko, bedarrak, sasixak erre.
Erretxara l. iz. (AN). Erretxara (topónimo).   Matsarittik Asolabarrirutz doian bidiari erretxaria esaten jako.
erretxiña [erretxina] . iz. (TE). Resina, candela de resina.   "Candela de resina, de fabricación casera, que en tiempo de nuestros padres estaba en el comercio" (TE, 335). Antxiñan, erretxiña saltzen zan argittarako. / Antiguamente se vendía la resina (candelas de resina) para alumbrado.
erreuma iz. (TE). Reúma. Erreumiakin pausorik emon ezinda geldittu naiz. / He quedado con el reuma sin poder dar un paso.
erreuna [erreune] . iz. (TE). Zona quemada. Oizen erreunia agiri da, saill haundixan sua izan dalako. / En Oiz aparece una parte quemada, porque ha habido fuego en una gran extensión.
erreus izond. (TE). Inservible, defectuoso,-a.   Akasdun piezia, atzera botatako piezia, txartzat botatakua. "Erregetxian" armagiñen piezeri egitten jakuen kontroletik ei dator (ETNO). Zuk batutako intxaurretatik, erdixak baiño gehixago erreusak ziran. / De las nueces que recogiste, más de la mitad no valían. / Asoliartzako P. zan gizon erreus baten billa, dinamitiak errementauko ete eban edo ez ikustera bialtzeko. / P. de Asoliartza andaba tras un hombre inservible para mandarle al peligro. / Erreusak txatarretara bota eta bakia; eurekin denporia galdu baiño besterik ez dok egitten. Ik. gauzaeztan. Anton. gauzadan.  Gauza eta piezekin ez eze, personekin be erabiltzen da.
errez
1. [erraz] . izond. (TE). Fácil, cómodo. Erreza esatia, gatxa eittia. / Fácil de decir, difícil de hacer. / Danen gogua betetzia erreza ez bada be, horretara ahalegindu gara Eibar inguruko euskeran egitterakuan. (Zirik 5). Ik. samur.
2. [erraz] . adlag. (TE). Fácilmente, cómodamente. Badira dirua errez irabazten dabenak. / Hay quienes ganan fácilmente el dinero.
errezau errezatze [errezatu] . du ad. (TE). Rezar, orar. Esaten dabe errezatzen ikasteko ez dala itsasua lakorik. / Dicen que para aprender a rezar, no hay como el mar. / Errezatziak bere orduak daukaz. / El orar tiene sus horas. / Ez bakarrik kristauak, gizon guztiak dabe euren moduetara errezatzia. / No de cristiano solamente; es de todos los hombres el rezar a su manera.
errezeta iz. (OEH). Receta. Hartu ta geixuan kuartuko atian bertan eskribidu eban errezetiori. (Zirik 81).
errezibidu errezibitze [errezibitu] . du ad. (OEH). Recibir, acoger, aceptar. Sekulako ongietorrixakin errezibidu eban. (Zirik 82).
erreziño [errazio] . iz. (TE). Ración.   "Ración de pan y vino con que gratificaba el Ayuntamiento a los que acudían a labores de prestación personal" (TE, 336). Erreziño mardua gaur Burunian emon deskuena. / Honrada ración la que nos han servido donde Buru.
errezki
1. [errazki] . adlag. (TE). Fácilmente. Errezki topau dot nun bizi zaran. / He encontrado fácilmente dónde vives. Ik. errez.  Normalian errez erabiltzen da.
2. [errazki] . adlag. (TE). Mejor será que, a ver si le dices.   Agindutakua indartzeko: "modo adv. con que se apoya a veces el imperativo" (TE, 336). / "Conminativo: a ver si le dices..." (AN). Errezki eingo dozu aindu detsutena! / ¡Mejor será que hagas lo que te he mandado! / Errezki esango detsazu agindutakua emoteko. / A ver si le dices que te dé lo prometido.  Gaur egunian ez da holan erabiltzen.
errezkizun [errazkizun] . iz. (TE). Facilidad, ventaja. Errezkizun haundixak emoten dittue oiñ, jendia batetik bestera ibilli deiñ. / Ahora dan grandes facilidades, para que la gente se desplace y ande de un lado a otro. Ik. erreztasun.  Ez da gaur egun erabiltzen.
errezo [errezo] (errezu). iz. (TE). Rezo, oración, ruego, plegaria. --Jauna egizuz hor zeure errezuak, zure lagun hau beste legorruna batera eruan deiran. (Ibilt 455). / --Pozten nok osasunaaz etorri haizelako. Nik hamaika errezu ein juat hire alde. (Zirik 124). Ik. oraziño, otoitz, erregu.
errezuan. [errezoan] . adlag. (OEH). Rezando. Bizi guztia emon eban errezuan, hartarako astirik barik mundu zoruan zoro doiazenen alde. / Toda la vida la pasó orando, en gracia a los que sin tiempo para ello, van locamente por el mundo loco.
errezozale (errezuzale). izond. (TE). Devoto,-a. Errezuzalia zanetik, gaixotziakin Urkiolara juan zan. / Como era devoto, al enfermar fue a Urkiola. Ik. erreguzale.
erreztasun [erraztasun] . iz. (TE). Facilidad, ventaja. Makiñak ekarri daben erreztasunak gauzia merkatu dau. / La facilidad que han traído las máquinas, ha abaratado las cosas.
errezto adlag. (AS). Fácilmente. Ik. errez.  Gitxi erabiltzen da.
1. erreztu
1. errezte [erraztu] ( erreztutze) . du ad. (TE). Facilitar, hacer más fácil. Makiñekin erreztu dira lehen eiñ ezindako lan asko. / Con las máquinas se han facilitado muchas cosas que antes no se podían hacer. / Hortik dator bizimodua erreztia. / De ahí viene el facilitar el modo de vivir. / Makiñak sartzia da gauzak erreztutzia. / El meter máquinas es facilitar las cosas.
2. erreztu
2. [erraztu] . izond. (TE). Facilitado,-a, simplificado,-a, básico,-a. Ingles basikua letz, euskera erreztua bihar kenduke. / Como el ingles básico, necesitaríamos un euskera facilitado (simplificado).  Artikulua hartzerakuan "con acento prosódico en la u [erreztúa]" esaten da (TE, 337).
Erria gatxiz. (AN). Sobrenombre.   "Eibarko erdiaroko gatxizena" (AN).  XV. mendeko Orbeatarren artean agiri da: Pero Lopes de Orbea, Domenja de Orbea... (EOYE, JEL)
errial [erreal] (erriel). iz. (TE). Real [moneda], veinticinco céntimos de peseta.   Pezeta larena; 25 zentimoko txanpona. -Zenbat balio dau erroberuak? -Erriala. / -¿Cuánto vale la leche ordeñada? -Un real. / Erriela; zuloduna zan oingo bosdurokuan baiño haundixagua bastante. Oingo duruan tamaño ingurukua, erdixan zuluakin, erriela. / Holako alanbrezko eraztun bat. Ta berba eitten laguna ikusten bazan, "tak!", emoten [zetsazun] zuk hari. Ta astian azkenian eukenak, erriela! Erriela txanpon bat zan, txanpon bat zan. Ta zapatu atsaldien ha zeukenak, "tak!", erriela emon biher maistriai! Ez dakit ezpanetako pintturia erosteko edo zetako izengo zeban, baiña astero erriela kobratzen zeban harek!. / Beiratu deixala zulo honetatik!: Paris, [...], danak ikusten dira errial bategaittik. (Zirik 46). Ik. lamaiko, xemeiko, txakur txiki, txakur haundi, hirukuartoko.
errialbiko. [erreal biko] . iz. (AS). Moneda de dos reales, cincuenta céntimos de peseta. Ik. xemeiko, txakur txiki, txakur haundi, hirukuartoko.
errialeko. [errealeko] . iz. (OEH). Moneda de un real.   Errial bateko txanpona. [Azkoiti aldekoren batek] --Aizu: nik errialekua pagatu det ordea, eta ez det hemen ezertxo ere ikusten. (Zirik 46).
hogei errialeko. [hogei errealeko] . iz. (TE). Duro, moneda de veinte reales. Hogei errialekua galdu jako etxetik honaxe bitartian. / Entre la casa y este lugar se le ha perdido un duro. / Hogei errialekuetan hire bururik ezin leikialako kabidu. (Zirik 61). Ik. ogerleko.