Logo Eibarko Udala

E LETRA

erregezale iz. / izond. (JME). Monárquico,-a. Bene-benetako erregezalia zanez, behin adarjotzaille batek esan ei zetsan: Hik heuk be diru asko eingo heban baiña erregetzarako eztok (ez dok) balio. (Zirik 60s). Ik. erregetar.
erregiña [erregina] . iz. (TE). Reina. Ester, famelixa judixo baten alabia, Persiako erregiña izatera heldu zan. / Esther, hija de una familia judía, llegó a ser reina de Persia. / Hara hemen, [...], dozena bat ipuiñ, Margarita Nafarruako Erregiñak, oin dala seirehun urte inguru eskribidu eban "Hetmeron" liburutik euskerara atarata. (Ibilt 454).
erregiñesa. iz. (NA). Reina. Kopetia elegantia da ondo eiñ ezkerok, e?, luzidia gaiñera kopetia! Ez zenduan ikusi erregiñesiak -ero zein zan?- erregian alabiak zelan famelixia euki eta kopetia zelan eiñ etsen?.  Normalian ez da erabiltzen.
erregu iz. (TE). Ruego, súplica, oración. Haren erregua ez zan besterik, bere semiak baiño. / No era otro su ruego, que sus hijos. / Aittaguria zan, Ebanjelixuan ikusten dan bezela, bere erregu bakarra. / El padrenuestro era, como vemos en el Evangelio, su única oración. / Hobeto izango ebala, bera aurreratu barik bestian erreguak entzutzia, argi dago. (Ibilt 476). Ik. oraziño, otoitz, errezo.
erregular adlag. (TE). Sin duda, por supuesto, claro que sí, al parecer, por lo visto.   Bai horixe, jakiña. Itxuria, jeneralian. -Etorriko zaraz gaur arrasaldian? -Erregular, etorriko naiz. / -¿Vendrás hoy por la tarde? -Vendré sin duda. / Bai, Bilbora egunero juaten da, erregular. Ik. kontizu, itxuria, bienke.
erregutu erregutze . du ad. (TE). Rogar, suplicar, implorar. Erregutu zetsan parkatu zeixola behin betiko. / Le rogó que le perdonara una vez para siempre. / Alperrik zan hari erregutzia, harrizko bihotza ebalako. / Era en vano rogarle, porque tenía el corazón de piedra. / --Zoro gaiztuori! Zeiñek detsu zuri ezer erregutu! (Ibilt 477).
erregutzaille [erregutzaile] . izond. (TE). Rezador,-a (de oficio), que ruega, intercesor,-a. Erregutzaillia, euren burua baiño besterik kontuan izan barik, ardurabako bizi diranen ordez. / Rezador en lugar de los que viven descuidados sin tener cuenta más que de sí mismos. / Ahazturik emakumia zana, erregutu biharrekua erregutzaille ibilli barik. (Ibilt 475).
erreguzale izond. (TE). Devoto,-a. Erreguzalia, beti elixan sartuta bizi da. / Devoto, que vive metido siempre en la iglesia.
erreittu iz. (NA). Rédito, interés. Ik. sari, korridu.
erreixa [arraia] . iz. (TE). Linea, raya, frontera. Erreixia eiñ eban lurrian, nundik urten aitzen emoteko jokolarixeri. / Trazó una raya en el suelo, para indicar de dónde habían de salir los jugadores. / Bidasoa ibaixa da erreixia, Espaiñian eta Franzian artian. / El Bidasoa es la frontera entre España y Francia.
erreixau
1. erreixatze [arraiatu] . du ad. (TE). Estriar/rayar cañones.   Kañoi barruan erreixak egittia, baliak bihar dan moduan jirau deixan (ETNO). / "Estriar los cañones en su interior, para la rotación de la bala" (TE, 333). Armerixako berbia da. Txantoianian, kañoi erreixatzen biharra eitten dau. / Trabaja rayando cañones donde Txantoia. / Kañoi erreixatzia, makiña aukerako baten eitten da. / El rayar los cañones se hace en una máquina especial.
2. erreixatze [arraiatu] . du ad. (TE). Rayar, marcar. Oiñetakotzat darabizuzen perrogaz, erreixau dozu etxe guztia. / Con esos hierros que traes por calzado, has rayado toda la casa.
erreja iz. (TE). Verja, enrejado.   "Cierre con rejas" (TE, 334). Plaza Barriko errejetan batzen ziran afalostian. / En la verja de la Plaza nueva se reunían después de cenar.
errejidore iz. (TE). Regidor,-a.   "Regidor del Concejo" (TE, 333). Herriko-etxian batzen dira errejidoriak auzoko autuak erabagitzeko. / Los regidores se reúnen en la Casa de la Villa, para resolver los asuntos comunes. / Salamanca Tranka, atzo Errejidore eta gaur kaka. / Refrán " (...) de uso a quien se le había subido el cargo a la cabeza" (TE, 333).
errejistro [erregistro] . iz. (OEH).   Gerorako gorde nahi diran datuak batzeko liburua. Juzgauan ta elizan jaiotzen errejistruak erre zittuan. (Zirik 111).
erreka iz. (TE). Río, riachuelo, arroyo. Urkotik datozen urak, Berano aldian Infarnu errekiak daroiaz ibaira. / Las aguas que bajan del Urko, por el lado del Berano, el regato Infarnu las lleva al río Ego. Ik. ibai.  Hauxe da Eibarren erabiltzen dan berbia, haundi zein txiki erreka darabigu danerako.
erreka-baztar. [erreka-bazter] . iz. (OEH). Orilla de un arroyo o de un río. Pattakia sartu zan sariakin errekan daTrapu-trapu erreka-baztarrian Guardia Zebillik etorrn zaintzen. (Zirik 35).
erreka-txindor. iz. (ETNO). Regata, arroyo, riachuelo. Ik. bide-ur.
errekako arrain. iz. (TE). Pez de agua dulce, pez de río. Errekako arraiñetatik, amorraiña onena. / De los pescados de río, la trucha es la mejor. Ik. arrain, errekarrain, itsasarrain.
errekako buztanikara. iz. (ETNO). Lavandera cascadeña. (Motacilla cinerea). Ik. buztanikara hori.
errekazulo. iz. (ETNO). Ribera escondida entre matorrales o pendientes, barranca. Arikitxatik behera, han beheko errekazulora, Sagarteira; eskolara be hortitxik juaten giñan, handitxik. Lokatzia egoten zan... bueno!.
errekadista iz. (TE). Recadista, transportista, mensajero,-a, recadero,-a.   "Así se dice del mandadero que va a la capital como del que hace los mandados dentro de la población, de un taller a otro, o de un pueblo a otro en la zona armera" (TE, 333). Ikusi al dozu Elgoibarko errekadistia? / ¿Has visto al recadista de Elgoibar? / Eibarko tallar batian, beste askotan moduan, errekadista eitten eban mutilla tonto txamarra zan. (Zirik 112). / Bera izaten zan hango [hoteleko] [...] uezaba ta diru-zaiña, errekadista ta sukaldeko laguntzallia. (Zirik 14). Ik. mandatari.
errekarrain iz. (ETNO). Pez de río. Ik. errekako arrain, itsasarrain, arrain.
errekarri iz. (ETNO). Cascajo, canto rodado, peladilla, piedra de arroyo.
errekatxo (errekatxu). iz. (TE). Arroyo, riachuelo. Ibur errekatxua, Olerriara urtetzen dabena. / El regato Ibur, el que sale a Olarriaga. / Orduan baiñuetxia zeguan Eibarren, "Arraindei" kalian; "Arraindei" kalian eguan. Jentia hara juaten zan garbitzera, baiña umiak errekara. Mutillak errekara; neskak ez, baiña geu be juaten giñan errekatxora, Ardantzan, ezkutuan. Ta labaderora be bai, iñor ez baeguan labaderuan. Hankak eta iztarrak eta garbitzera... Honbre! Ahal ebanak ahal eban lekuan!.
errekau [errekadu] . iz. (TE). Mandado, recado, encargo. Bazkalostian Ermura ein bihar dozu errekaua. / Después de comer tienes que hacer un recado a Ermua. / Bialdu ei zetsan errekaua juateko Eibarren ulexa lekutara. (Zirik 91). Ik. mandatu.  Hauxe da Eibarren gehixen erabili izan dan formia.
errekaua egin. [errekadua egin] . esap. (TE). Declarar el amor.   Amorixua azaldu, ezkontzeko eskatu. / "Declarar amor, proponer matrimonio" (TE, 333). Ba al dakizu Peruk Marixari errekaua ein detsanik?. / ¿Sabes que Pedro ha pedido relaciones a María? / Zer "Biriarrua", neskeri errekaua eittiak bildurtzen hau, ala ezezkua hartzeko arrisguak? (Zirik 126).
errekondo [erreka-ondo] . iz. (ETNO). Ribera de río. Flota errekonduan egoten da; ha ebaten da holaxek, nahi dozun tamaiñuan, eta huna eukitzen dau.
errekonozidu errekonozitze [errekonozitu] . du ad. (OEH). Reconocer. Sartu zan geixo bat medikuaren konsulta-lekuan. Errekonozidu dau ta esatetsa (esaten detsa): aspaldi al zabiz geixorik? (Zirik 102). / [Medikuak] Jarri erain zetsan silla batian da hasi zan errekonozitzen. (Zirik 56).
erremate (erremata). iz. (TE). Remate (en subasta). Urtero, errematian ataratzen ziran Arrateko mahaixak erromerixa egunerako. / Anualmente se sacaban a remate las mesas de Arrate, para el día de la romería.
erreme
1. [errime] (errime, erme). izond. (TE). Acérrimo,-a, apasionado,-a, firme, recio,-a, grande. Goittar erremia hiltzeko ordura arte. / Acérrimo goittar hasta la hora de morir. / Euren aurrian geldittu nintzan, tonto ermia moduan. / Arrateko abadia pelotari errimia. / Dama haura erremia elixako sermoi eta errezuetara juaten. ( Ibilt 462). Ik. gogor, sendo, gartsu.  Errime gehixago erabiltzen da.
2. [errime] (errime). adlag. (TE). Firmemente. Lana eiñ erreme, baserriko kontua. / Trabajar de firme, la ley del caserío. Ik. gogor, sendo.
erremedixo [erremedio] . iz. (TE). Remedio, medicina, botica. Goizian, baraurik, koillarakadia erremedixo honetatik. / A la mañana, en ayunas, una cucharada de esta medicina. / Erremedixo horren ona, onenian, kalterik ez eittia. / Lo bueno de esa droga, en el mejor de los casos, que no haga daño. / Medikuorrek hain ondo hartu ei eban eze, eskerrak emonda, pozarren juan ei zan etxe alderutz, bere geixuorrentzat erremedixoren bat billauko zetsala-ta. (Zirik 81).
errementari iz. (TE). Herrero,-a.   Burdiñia lantzen daben bihargin artisaua (ETNO). Bartolo Bidebarrixetan eta Altzubarren Arraguetan, errementarixak ziran. / Bartolo en Bidebarrieta, y Altzubarren en Arragueta, eran herreros.