Logo Eibarko Udala

E LETRA

Erbiti abiz. (TE). Erbiti (apellido en eibar). Txara baserrikuak, Erbiti.
erdal (erdel). iz. (TE). Término en compuestos para referirse al erdara.   "Erdara iz.-ak hitz-elkarketan hartzen duen era" (IS). Euskeria, erderia beste da ederra hizketa haretan maitte dabenendako, berba samurrak euskeraz esan biharrian diranendako. / El euskera es tan hermoso como el erdera para los que aman en esta lengua, necesitados de decir en ella sus ternezas. / Erdalduna, Gazteluko erderia darabixana. Ik. erdera.  Berba-alkarketan izan ezik, '-l' amaieria (euskala, erdala) oso rarua da eta ez da erabiltzen.
erdaldun (erdeldun). iz. / izond. (TE). El/la que no sabe la lengua vasca, castellanoparlante, francofono,-a.   Erderaz berba egitten dabena, euskeraz ez dakixana. / "Que habla distinto del vasco" (TE, 322). / "Por antonomasia, castellano" (TE, 322). / "Por antonomasia, el hombre de Castilla" (TE, 322). Euskeraz ikasi daben erdeldunak, euren euskalgaiztuakin, gure euskeriari kalterik gehixen ein detsenak. / Los erdeldunes que aprenden el euskera, son los que con su euskalgaizto han perjudicado más a nuestro habla. / Gaztelutik trozuetara etorrittako erdalduna. / Castellano venido de Castilla a las minas.  Batez be, euskeraz jakin ez eta gaztelaniaz berba egitten dabenari esaten jako; baitta, neurriren baten, Gaztelatik etorrittakuari be.
erdalgaizto (erdelgaizto). iz. (ETNO). Castellano mal hablado.   Gaizki berba egindako gazteleria. Ik. euskalgaizto.
erdera [erdara] . iz. (TE). Lengua no vasca, lengua castellana, lengua francesa.   "Euskara ez den edozein hizkuntza; berezk.(heg.) eta frantsesa (ipar.)" (IS). / "Habla extraña al país" (TE, 323). Fransesak eitten daben hizketia be, erderia da. / El idioma que hablan los franceses también es erdera. Ik. erdaldun, erdal. Anton. euskera.
erderak hartu. esap. (ETNO). Aprender castellano.   "Gazteleraz ikastera erdal herrietara joan. Lehen, sasoi batean Eibarko neska-mutikoak Arabara bidaltzen zituzten gaztelera ikastera, erderak hartzera" (EEE, 31). / "Gerra zibillera arte, eibartar askok ez zekixan erderaz berba egitten, eta sarrittan kanpora juaten ziran (Riojara, Burgosera, Gasteizera...) erderaz ikastera, erderak hartzera" (ETNO). Arabara eruandakua genduan, erderak hartzera.
erderaz egin. du ad. (TE). Hablar castellano. Erderaz eitten da Aramaixotik aurrera. / Se habla castellano de Aramayona en adelante.
erderakada [erdarakada] (erderakara). iz. (TE). Barbarismo, en euskara, solecismo, en euskara.   "Hablando euskera, introducir una voz o un giro romance" (TE, 322). Erderakadia, "kaballua" esatia "zaldixan" ordez. / Egurra, burdikadia; garixa, eskukadia; harrikadia bekokixan; erderakadia harek, eta zuk euskerakadia. / Ostantzian hor dittuzu [hónek ipoiñok] erderakada ta guzti. (Zirik 8).
erderantzdun izond. (TE). Barbarismo, solecismo.   Erderakadia esateko asmautako berbia: erdera + antz + dun. Euskeraz esan laikezen gauzetan hitz erderantzdunak sartzia, ez da ondo. / En las cosas que se pueden decir en vasco, valerse de barbarismos no está bien. Ik. erderakada.  Ez da berbiau, normalian, modu honetan erabiltzen, erderakadia aitzen emoteko.
erdi zenbtz. (TE). Medio, mitad. Mundu erdi, beste erdixan kontra dabill. / Medio mundo anda contra la otra mitad. / Erdixa zurixa eta erdixa baltza. / Mitad blanco y mitad negro. / Erdika eta erdika, azunbria baiño gehixago eran dabe bostak ezkero. / Por raciones de medio, llevan bebido más de un azumbre desde las cinco.  Izenan onduan determinatzaille moduan, edo bakarrik erabili leike.
erdi bana. (erdi banan). adlag. (TE). A medias, la mitad para cada uno,-a. Erdi banan ein dabe etxia, ez bata eta ez bestia ez zalako nahikua banan gauzia aurrera eruateko. / Han hecho la casa a medias, porque ni el uno ni el otro se bastaban solos para llevar a efecto el negocio. / Zeuena zeuentzako ta bestiena erdi bana. (Zirik 9).
eta erdi. esap. (OEH). (adjetivo +) y medio. Zirikalarixari, zirikalari t'erdi. (Zirik 91).
eta erdiak. esap. (ELH). (la hora +) y media.   Ordua + eta erdiak: zazpi eta erdiak, zazpi t'erdiak.
erdibittu erdibitze [erdibitu] ( erdibittutze) . du ad. (TE). Partir por la mitad, partir en dos trozos. Sagarra erdibittu, eta atal bana emon zetsan bakotxari. / Hizo dos mitades la manzana, y a cada uno dio una parte. / ... orduan Espaiñia, batetik bestera erdibittu zan. / ... entonces España se partió en dos mitades, de un extremo al otro. / Salomonek haurra erdibittutzia aindu ebanian... benetako amak ez eban gura erdibitzia. / Cuando Salomón mandó hacer dos mitades el niño... la verdadera madre no quería que partieran el niño.
erdikin zenbtz. (TE). Mitad escasa.   "Diminutivo de erdixa" (TE, 323). Opill erdikiña laga zesten. / Me dejaron una mitad escasa de la torta. / [...] nagola alargun eta erdikiñ munduan. (Ibilt 148).
erdiko izlag. (JME). Del medio, mediano,-a, central.   Erdixan, erdialdian daguana; bittarteko, tarteko esanahixa be badauka Iruretatik erdikua da nere autua. / Ez dira ez onenak eta ez txarrenak; erdikuak.  (foballian)erdiko marra; (pelotan) erdiko jueza; erdiko basarrixa.
erdikuts iz. (ETNO). Fallo de quedarse sólo el txirlo del medio en pie.   Boleta-jokuan erdiko txirlua zutiñik geratzian hutsa. Ik. oholuts, gaiñuts, bóleta.
erdilo adlag. (JSM). Dormitando, medio dormido,-a.
erdiratu
1. erdiratze ( erdiratutze) . du ad. (TE). Poner(se) en el medio, centrar(se), poner(se) en la mitad.   Erdira etorri edo ekarri. / "Mover una cosa al medio" (TE, 323). Erdiratizu pitxar hori, jausteko arriskuan dago eta. / Mueve a la mitad la jarra, que está en peligro de caerse. / Hobeto izan zan plazan Itturrixa erdiratutzia. / Fue mejor mover a la mitad de la plaza la fuente. / Erdiratzia bihar zan mahaixa, danok jarri ahal izateko. / Hacía falta mover a la mitad la mesa, para que pudiéramos sentarnos todos. / Erdiratu gaittezen, agerixago egongo gara eta.
2. erdiratze ( erdiratutze) . du ad. (TE). Reducir(se) a la mitad, mermar(se) a la mitad.   "Reducir una cosa a la mitad" (TE, 323). Erdiratixozu pentsua, ia horretara liraintzen dan. / Redúcele a la mitad el pienso, a ver si así entra en línea. / Biharrik ezak, jornalak erdiratutzia ekarri eban. / La falta de trabajo trajo la reducción de los jornales a la mitad. / Dirua merkatziakin, haren ondasunak erdiratzia izan dabe. / Abaratándose el dinero, sus bienes se han reducido a la mitad.
3. erdiratze . du ad. (TE). Desgarrar(se), partir(se) el corazón. Ixildu zaittez maittiori, bihotza erdiratzen destazu ba horretara. / Calla, mi amor, que me desgarras el corazón de esa manera.  Ez zan Eibarren holan larregi erabiltzen, TEk "Raro en esta acepción" diño eta (TE, 323); gaur egunian ez da erabiltzen.
erdiratzaille [erdiratzaile] . iz. (TE). Mediador,-a, componedor,-a. Juez erdiratzaille bardiñak izan genduzen luzero, eta ixa ez zan auzirik gure artian. / Largo tiempo tuvimos jueces y componedores, y apenas hubo pleitos entre nosotros.
erdittik bi egin du ad. (AS). Partir, dividir en dos partes. Ik. erdibittu.
erdittu erditze [erditu] . da ad. (TE). Parir, dar a luz. Erregiña librau da, erdittu, eta arrakia jaixo dana. / La reina ha parido y es varón el nacido. / Gurasuen baserrixan izan dau libratzia, erditzia. / En el caserío de sus padres ha tenido el parto. Ik. umia euki / izan, umia egin, librau.  "Se conoce pero no se usa en Eibar" (TE, 525); Eibarren erabiltzen dana/zana, librau da: "En Eibar, parir comúnmente es librau, o se emplea alguna forma perifrástica" (TE, 324).
erditze iz. (TE). Parto, alumbramiento. Gurasuen baserrixan izan dau libratzia, erditzia. / En el caserío de sus padres ha tenido el parto. Ik. umegintza, libratze.  Eibarren ez da/zan normalian erabiltzen, libratze baiño, "en el léxico común de Eibar" (TE, 324); "voz que se conoce por la literatura, pero no entra en el léxico común de Eibar" (TE, 707).
erdu da ad. (EEE). Ven, venid, acércate, acercaos.   aginduzko adizkixa, zatoz, zatoze, etorri!-ren baliokidea. Erdu hona, gauza bat daukat zuretako. Ik. etorri.  Oso gitxi erabiltzen da Eibarren.
ere lok. (TE). También. Haura gizona ere, ez da makurra aizkolketan. / También aquel hombre es punto fuerte con el hacha. Ik. be.  "La forma común en Eibar es be, y ere se dice a veces imitando a los de Elgoibar" (TE, 324).
1. eregi
1. eregitze [ireki] (erete) . du ad. (TE). Abrir(se). Zu agertziakin, zeruko atiak eregi jakozen. / Con aparecer tú, se le abrieron las puertas del cielo. / Bihotza bigundu eta eregi zan egi guztia esatera. / Se le ablandó el corazón y se abrió a decir toda la verdad. / Eregixosu atia ardi galdu horri. / Abrele la puerta a esa oveja perdida. / Ezertara be ez eban gura atia eregitzia. / De ninguna manera quería abrir la puerta. / Izan balitza orduan atia eretia, galduak giñan. / Si hubiera abierto entonces la puerta, estábamos perdidos. / Atiari takillatxo bat eregi ei zetsen. (Zirik 106). / Eregi eban bizardunana [eskabidia], eta barruan agertu jakon bere eraztunan alderdixa. (Ibilt 460).
2. eregitze [ireki] . du ad. (TE). Operar, abrir, intervenir quirúrgicamente. Oiñ ez da mirarik eregi bihar izatia, ba gaitz asko aizto zorrotzakin osatzen dira. / No es extraño ahora el tener que operar, pues muchos males se curan con el bisturí. / Donostiara eruan eben gaixua, biharrekua zan ba eregitzia. / Le llevaron a San Sebastian, pues era obligado operarle.
3. eregitze [ireki] . da ad. (ETNO). Abrirse, la madera.   Egurra umedadiak zabaltzia. Ik. nasaittu, kipula, hazi, harrotu, estutu, arrimau.
2. eregi
1. [ireki] . iz. (TE). Desajuste, abertura, resquicio.   Pieza bat beste batekin lotzeko biharrezkua daben neurri justua galtzian ondorixua. / Oholak estututakuan geratzen dan bittartia (ETNO). Baskula ipurdixan eregixa agiri dau. / Presenta un desajuste en el asiento de la báscula. / Eregixa ein zan hode artian eta agertu zan Jauna bere aingeruegaz. / Se produjo una abertura en las nubes y apareció el Señor con sus ángeles. / Bihargin txarren biharreri eregixak azkar billatzen jakuez. / Honek lurronek eregi lartxo ez jaukaz?.
2. [ireki] . izond. (TE). Liberal, abierto,-a, tolerante. Gazte eregixa, emakumiegaz behintzat. / Joven liberal, a lo menos con las mujeres. Ik. zabal.
ereinotz [ereinotz] . iz. ( -). Laurel. (laurus nobilis).   Laurazeoen familiako zuhaixka hosto iraunkorra, lantza-formako hosto larrukara eta txandakatuak eta lore unisexualak dituena. Fruitu baia-motakoa, oboidea eta beltza da. Hostoak zein fruituak janariak ontzeko eta sendagai modura erabiltzen dira Ik. erramu.  Ereinotz ezaguna izan arren, ez da Eibarren erabiltzen; erramu erabiltzen da.
eremu iz. (TE). Desierto páramo, terreno, campo. Egun haretan agertu zan Juan Batiolarixa, Judeako eremuan sermoigintzan (Mat. 3. 1). / En aquellos días apareció Juan, el Bautista, predicando en el desierto de Judea. Ik. basamortu.
eritegi iz. (TE). Hospital, clínica, sanatorio. Elixia joten zan ospittala edo eritegia. / Junto a la iglesia estaba el hospital.  "No usamos esta voz en Eibar, a pesar de que la antigua calle del Hospital (Ospittal-kalia) la rotuló el Ayuntamiento como Eritegi-kalia, por saber a neologismo ante la enraizada voz romance que seguramente datará del tiempo en que el pueblo adoptó aquella institución al constituirse en villa" (TE, 325).