Logo Eibarko Udala

E LETRA

eralgi eralgitze (iralgi). du ad. (TE). Cerner, tamizar, cribar.   Uruna galbahian iragaztia, azalak eta zati larrixak kentzeko (ETNO). / "Cerner en el cedazo" (TE, 437). Arto-uruna, eralgi ein bihar da taluak eitteko. / Hay que cerner la harina de maíz para hacer talos. / Galbai zehian eralgitzia bihar dau urun horrek. / Esa harina necesita que sea cernida en un apretado cedazo. / Perderrenekuak, txakurreri eraintzen zetsen uruna iralgitzia, tanbor baten giltzpian sartuta. / Los de Perder hacían cerner la harina a los perros, encerrándolos en un tambor. / Ta urunek eralgi bihar izaten dau labako sua eitteko; handik errotatik etorrittako urunek. Garixak zer eukitzen daben badakizu? Azala! Horrek azalok ez dira eitten urun. Horrek azalok urunakin etortzen dira nahastien, baiña galbaran... Zerratue zan hori galbahie, zerratue. Ta han ipini makillie ore-mahaixen, erdixen, ta eraiñ holan eitten otsen andrazkuek, ta urune behera urteten zan, ta zahixe galbaran barruen gerazen jakon. Zahixa larrixague, ta galbaran ha irazteko geratzen zan; baiña uruna behera irazi. Ik. birzahi, birrin.
1. eran
1. erate [edan] (edan). du ad. (TE). Beber. Eran, eta iñon kontura, haren poz bi haundixenak ziran. / Beber y hacerlo a cuenta ajena, eran sus dos mayores placeres. / Bere neurrixan eratia, ondo dago. / El beber en su medida está bien. / Hárek txurrut zaliak, jan eztakitt eingo eben, baiña edan bai ugari. (Zirik 42).  JSMek edan aldaeria bere idiolektokotzat dakar (2000, 1007. or.), baiña ez da forma normala Eibarren.
2. eran
2. [edan] . iz. (TE). Bebida.   "Provisión de bebidas" (TE, 319). Gaurko erromerixan ez da falta izan erana. / En la romería de hoy no ha faltado bebida. / Medikuak ezeuan ba edana debekatu? (Zirik 93). Ik. erari, erateko.
eranda [edanda] . adlag. (TE). Bebido,-a, embriagado,-a. Andra koittauari, egunero eranda etxeratzen jakon gizona. / A la pobre mujer, todos los días le llegaba bebido el marido a casa.
erantegi [edantegi] (erantei). iz. (TE). Bar, taberna, bodega. Ixa aterik ate daukazu han eranteixa. / Casi de puerta a puerta tienes allí tabernas.
erantzaille [edataile] . iz. (TE). Bebedor,-a, chiquitero,-a. Itxotzekuak darabixez alboko tabernan, hiru edo lau erantzaillek. / En la taberna de al lado, tres o cuatro bebedores, se traen risas de morirse.
1. erantzi
1. eranzte . du ad. (TE). Desvestir(se), despojar(se), desnudar(se).   Erropia kendu; biluztu. Erantzi gaittian igarirako. / Desnudémonos para nadar. / Erantzi naiz eta hamen narrugorrixan Jaunan aurrerako. / Me he desnudado y héme aquí en cueros. / Hobeko dozu oiñ eranztia jai-egunetako soiñekua. / Ahora será mejor que te quites el traje de los días de fiesta. / Sartu zan etxeko peoran da erantzi zittuan oiñetakuok eskillaretan zaratarik ez ataratzeko. (Zirik 25). Anton. jantzi.
2. erantzi
2. iz. (TE). Desnudo, desnudez.   Biluzixa. Artian aritzen diranendako, erantzixak ez dau pekaturik. / Para los que se ocupan de arte, el desnudo no tiene pecado.
1. erantzun
1. erantzute (erantzutze) . du ad. (TE). Responder, contestar, replicar.   Galdera, eskintza, dei edo karta bat egitten dabenari, egokitzen jakozen berbak edo ekintzak zuzendu. Eta erantzun zetsan esanaz: "gau guztian jardun dogu alperrik...". / Y le respondió diciendo: "toda la noche hemos estado en vano...". / Karteri erantzutzia bixarko laga dot. / He dejado para mañana el contestar las cartas.
2. erantzun
2. iz. (TE). Respuesta, contestación, réplica. Badakizu nere erantzuna: milla errial, azkena. / Ya sabes mi respuesta: mil reales lo último. / Laster bota zetsan erantzun azkarra. (Zirik 59). / Erantzun hau izan zan nahikua [...] ahal zan guztia aurreratzeko. (Ibilt 459).
erantzunkor izond. (TE). Respondón,-ona.   Errespetu barik erantzuteko joera daukana. Hartu dogun morroia, bihargiña baiña erantzunkorra. / El criado que hemos tomado, laborioso pero respondón. Ik. erantzunzale.
erantzunzale izond. (TE). Respondón,-ona. Erantzunzale txakur bat einda dago . / Se ha vuelto un desvergonzado respondón. Ik. erantzunkor.
eranzale [edanzale] . izond. (TE). Bebedor,-a. Txamarra zaharra baiña eranzale ona. / Viejo el traje, pero buen bebedor. / Oso eranzale zan bat ixilik euan. (Zirik 74). / Horraittiok ez ei zan beste jan eta edanzale asko bezin alperra. (Zirik 103). Ik. erataille.
erari [edari] (erai). iz. (TE). Bebida, licor. Benediktinuak eitten daben erarixa, mundu guztian ezaguna. / La bebida que fabrican los benedictinos, conocida en todo el mundo. Ik. erateko, eran.
erasan iz. (ETNO). Tirón, torcedura, desgarro muscular. Horrek behixorrek erasana daka, itxuria. / Pelotan ziharduala erasana ein jakon eta medikura eruan bihar izan eben. Ik. trokau, haragi-eten.
erataille [edataile] . izond. (NA). Bebedor,-a. "Erataillia" eta "zurruterua" eta... asko esaten dian berbak. / Guztiak ziran edataille amorratuak. (Zirik 42). Ik. eranzale.
erateko
1. [edateko] . iz. (TE). Bebida.   Erarixa. Hartizu zeuregain arduria, mahaixan eratekua falta ez dein. / Tómate tú el cuidado de que no falte la bebida en la mesa. Ik. erari, eran.
2. [edateko] . izlag. (TE). Agua potable.   Erateko ura. Itturri honetako ura eratekua da. / El agua de esta fuente es potable.
eratxi
1. eraixte [eraitsi, eraiste] (eratxitze) . du ad. (TE). Ordeñar. Kalera aurretik, behixak eratxi biharko dittuzu. / Antes de bajar a la calle, habrás de ordeñar las vacas. / Goixian goixago behixak eratxi bihar izaten dira, esnia bezeruetara eruateko zortzirak baiño lehen. / A la mañana temprano tienen que ser ordeñadas las vacas, para llevar la leche a los parroquianos antes de las ocho. / Ez jata gaur neri tokatzen behixa eratxitzia. / Hoy no me toca a mí ordeñar la vaca. Ik. jatxi.  TEk gehixenetan eratxi eskribitzen dau, baiña behiñ eratsi be badakar (TE, 321). Gure ustez Eibarko formia, ahozkua, eratxi da era-batera, eta eratsi bibliografixatik ikasittakua. Normalian zer/zein jasten dan be esaten da: behixa(k) eratxi, ardixa(k) eratxi, ahuntza(k) eratxi... / Gehixago erabiltzen da jatxi. JMEk be bardiña diño Bergararako: "Gutxi erabilia. Jatxi da arruntena" (ETNO).
2. eraixte [eraitsi] ( eratxitze) . du ad. (TE). Abatir, derribar, bajar, hacer descender.   Lurrera bota arbola gaiñeko frutak; jentia be eratxi egitten da burrukan lurrera bota ezkerio. Jo eta ikubilkada bategaz eratxi eban lurrera. / De un puñetazo le abatió a tierra. / Mendixan zugatz tantaixan eratxitzia, zeregin gogorra. / Dura labor el abatir los grandes árboles en el monte. / Eratxi arte emon eta obeidu arte egon. / Atacar hasta vencer y esperar hasta rendir.
eraztun (elaztun). iz. (TE). Sortija, anillo, aro. Zorioneko eraztuna aldatu eban bere andrageixan eskura. / La dichosa sortija la trasladó a la mano de su prometida. / Bere emaztian elastuna. (Ibilt 458).
erbera [erribera] (erpera). iz. (NA). Ribera, vega, tierra baja. Pastoriak; mendittik bajatzen zittuan horrek, Urbasatik eta, ba erberara etorri bihar; han edurrian ez dao eoterik neguan.
erbeste iz. (TE). País o pueblo no propio, el extranjero.   Norberan herrixa ez dana. Erbestia, alperrik ederra, beti erbestia. / El extranjero, a pesar de su belleza, es el extranjero. / Sanjuanetan, Sumendixako iskua partitzeko eta, gaixki ibilliko diala diñue, karnazeruak danak biharrian Eibarren... Baiña! erbestetik ekarri bihar.... Ik. atzerri.  TEn sasoian erbeste berbia gehixago erabiltzen zan bere pareko atzerri baiño.
erbesteko. izlag. (TE). Foráneo,-a, forastero,-a, extranjero,-a.   Herrikua ez dana. Erbestekua zalako ez eben ondo hartzen. / Porque era forastero, no le trataban bien. / Sanjuanak heltzen diranian, Eibarko jaixak dirala-ta, herriko musikueri be jai emoten detse, eurak be herriko jaixekin aprobetxau deittian; eta erbesteko musikuak ekartzen dira. (Zirik 20). Ik. kanpotar, atzerriko. Anton. herkide, herriko.
1. erbesteratu
1. erbesteratze . du ad. (TE). Expatriar(se), exiliar(se), desterrar. Gerria galtzerakuan, milloi erdin gaiñetik erbesteratu giñanok. / Al perder la guerra, fuimos más de medio millón los que nos expatriamos. / Hango Indartsua, danan jabe zidurixana, erbesturatu dabe. / Al hombre fuerte de allá, que parecía ser dueño de todo, le han desterrado. / Erbesteratzia nahixago izan eben askok, gaiztuen bendian gelditzia baiño. / Muchos prefirieron expatriarse, a quedar bajo los malos. Ik. desterrau.
2. erbesteratu
2. izond. (TE). Exiliado,-a, desterrado,-a. Erbesteratuak, noiz itxuliko ete dira? / Los exilados, ¿cuándo será que vuelvan?  Izen zein adjektibo moduan erabili leike.
erbi iz. (TE). Liebre. (Lepus europaeus). Domekan zortzi lagunen artian hildako erbixa jatia dabe gaur Giputzanian hogeta hamar lagunek. / La liebre que el domingo cazaron entre ocho, hoy la comen donde Guiputza treinta comensales. / Perretxikutara, erbittara, ardautara, dirutara.
erbi-hanka. iz. (TE). Pata de liebre.   "Pata de liebre usada por los grabadores para barrer las limaduras de metal" (TE, 322). Esaixozu Izuri, hurrengo erbi-hankak gorde deirazela neri. / Dile a Izu que me guarde las siguientes patas de liebre.
erbi-leku. iz. (TE). Lugar, terreno de liebres. Oiz eta Gollibar aldiak, antxiñako itzarixen erbi-lekuak. / Las partes de Oiz y Bolibar, lugar de liebres de los cazadores de antaño.
erbi-tanto. iz. (TE). Rastro o huella de liebre. Magunako baserrittar bat agertu da Giputzanera, erbitxalarixak batzen diran lekura, aitzen emoten erbi-tantuak ikusi dittuala bedar solo baten. / Un aldeano de Maguna ha estado donde Giputza, lugar de reunión de los cazadores de liebres, a avisar que ha visto el rastro de una liebre en una era.
erbi-txakur. iz. (TE). Perro lebrel.   Erbittan erabiltzen diran txakurrak, sarrittan Basset arrazakuak (ETNO). Erbi-txákur horrek, berihala hartzen dau arrastua. / Ese lebrel en seguida toma el rastro. / Inguruko erbi-txákurrik onena Ixu Gorrak jekan. / Bere erbi-txakur ta guzti be, [...] ez eban erbi aztarranik be atara. (Zirik 117). Ik. oillagor-txakur, kirikixo-txakur, kaza-txakur, ehiza-txakur, eper-txakur, txinbo-txakur.
erbittalari. [erbitalari] (erbitxalari). iz. (TE). Lebrero,-a, aficionado,-a la caza de liebres.   Erbittarako zaletasuna daukan kazarixari esaten jako (ETNO). Baziran erbittalarixak, zidarrezko perdigoiakin hildako erbixak harro asko ekartzen zittuenak. / Había cazadores de liebres que triunfalmente las paseaban, muertas con perdigones de plata. / Kazarixak eta peskarixak mordua zeguazen. Ta erbittalarixak asko. Erbixa mordua zeguan hamen. Ta juaten ziran Oizera oiñazian erbittara, Eibartik. Talua eta esnia emoten etsen, juan lotara, ta gero atzera erbittara. Hamen hiru edo lau kuadrilla zeguazen erbittan. Zozola, ta Mertxete, ta... mordua zeguazen erbittalarixak!. Ik. zozotalari, paselari, oillagortalari, epertalari.
erbittan. [erbitan] . adlag. (OEH). Cazando liebres. Erbittan ibilliarren, bere erbi-txakur ta guzti be, [...]. (Zirik 117).
erbittara juan / urten. [erbitara] . esap. (TE). Salir a cazar liebres. Erromaldok, Ertzillek eta Ibarbekuak, egunsentixa baiño lehen urten dabe erbittara.
erbikuma [erbikume] (erbikume). iz. (OEH). Lebrato. Erbikumian okelia zala onenetarikoa. (Zirik 33).