Logo Eibarko Udala

E LETRA

e metaling. (TE). Quinta letra del alfabeto vasco 'e'. 'Eia' oker dago eta bere lekutik kanpora. / La 'e' está torcida y fuera de lugar.  Artikulua hartzerakuan eia esaten da, eta ez '-e'kin amaittutako berba normalak esaten diran moduan *ia.
e interj. (TE). ¡eh!, interjección. E!, bidian zoiazen guztiok! Begira, ikusizue ia izan leikian dolorerik nere dolorien lakorik! (Lament. 1. 12).  "Para llamar la atención" (TE, 307).
e interj. (OEH). Muletilla.   Berba betegarrixa. --Ze numero? --preguntau zetsen zentraletik. --Ba... ee..., 45. (Zirik 81).
1. ebagi
1. ebagitze [ebaki] (ebaitze, ebate) (ebai). du ad. (TE). Cortar, tallar.   Erremintta edo tresna aho zorrotz baten bittartez, zerbaitten jarraittasuna eten, zerbaitt bereizi edo zatittu; zerbaitti materixala kendu, neurrira jartzeko, zulatzeko edo formia emoteko (ETNO). Bardiñ esaten dogu "ulia ebagi" edo "ulia moztu". / Lo mismo decimos: "cortar el pelo". / Nahikua izan eban ulia ebagitzia (ebatia) indarrak galtzeko. / Le bastó cortar el pelo para perder las fuerzas. / Arbola ebatia, oholak ataratzeko. / Corta de árboles para sacar madera. / Epaikixa zuzen eta politto erabilli, bixkor eta ondo ebateko. / Engraniak eitteko, moduluakin fresadoran hagiñak ebagi. Ik. moztu.
2. ebagi
2. [ebaki] (ebai). iz. (TE). Corte, herida, incisión.   Erremintta aho zorrotz baten bittartez, egindako zaurixa. Ebagixa ein dot atzapar haundixan. / Me he hecho una cortada en el dedo gordo.
ebagi-bedar. [ebaki-belar] . iz. (TE). Árnica. (Chelidonium majus / Arnica sp.).   "Planta curativa que se aplica a las cortadas" (TE, 297). Óstera juan zaittez eta ekarrirazu ebagi-bedarra, ebagixa ein dot eta. / Vete al corral y tráeme la planta para las cortadas, que me he cortado. / Ebagi-bedarrak, arnikian bestian osatzen dittu ebakixak. / Ebagi-bedarraz botikia egitten dau gure amamak. Ik. bronkixo-bedar, iodo-bedar, arnika.  "Arnikia. Entra en el léxico común, aunque entre las plantas medicinales conocidas del vulgo está el ebagi-bedarra, que sustituye al árnica" (TE, 160).
ebagixa egin. esap. (AS). Cortar(se). Sukaldian nabillela, ebagixa ein dot atzamarrian.
ebaketa iz. (ETNO). Acción de cortar, corte. Burdiñian ebaketia beti dok oso gatxa.
ebanjelixo [ebanjelio] . iz. (TE). Evangelio. Mezatan, eguneko ebanjelixua irakorten da. / En la misa se suele leer el Evangelio del día. / Altaran, ebangelixoko aldian egoten da agirixan San Juanenan hasieria. / En el altar, del lado del Evangelio, suele estar el comienzo del de San Juan. / Noiz agertu ete zan hona ebanjelixua edo Jaungoikuan Barri Ona? / ¿Cuándo será que llegó acá el Evangelio o la Buena Nueva de Dios? / Ebanjelixoko Aberats gaiztuak infarnuan bezela! (Ibilt 488).
ebatar iz. (TE). Género humano (hijos de eva).   "Los hijos de Eva, el género humano" (TE, 297). Erregiak eta eskekuak, euskaldunak eta erdeldunak, danok Ebatarrak. / Reyes y mendigos, vascos y no vascos, todos hijos de Eva.
ebate iz. (ETNO). Trabajos de la cosecha relacionados con el corte.   Nekazaritzako biharretako bat: goldatzia, labratzia, eraittia, jorratzia, ebatia / etaratzia eta batzia.
ebateko gubil iz. (ETNO). Buril de corte.   Perfillak egitteko grabadoriak erabiltzen dabena. Grabauko berbia da. Ik. atzamardun, aireko, gubil, eskuaide.
ebatzaille [ebakitzaile] . iz. (TE). Cortador, segador. Garixak heldu eta ebatzaille euzkirik gogorrenian. / Maduros los trigos, segador en lo más rudo del sol. / Pelukerixa batian ulia mozten euala, [...] ule-ebatzalliak. (Zirik 116).
edade iz. (NA). Edad. Ha ezkondu zanian, baietz euki harek famelixia; nik ezetz!: -"zela euko dau ba harek?!! nere edadia dauka eta!". Ik. adin, sasoi.
edadetu izond. (NA). De edad avanzada, mayor. Antiojoduna uste dot zala gizonezko bat, edadetua.
edarra (errada). iz. (TE). Herrada, jarra grande, cubo de madera.   Ontzi haundixa: lixibia eruan-ekartzeko, ura itturrittik ekartzeko... Buru gaiñian eruateko galdaria (ETNO). "Edarria" esaten gentsan guk gure sasoian pitxar haundi bati. / En nuestra cocina había un asiento de piedra, y en aquel asiento cuatro herradas llenas de agua de la fuente del Portal. / Gure sukaldian zan harmaillia, eta harmaillan lau edarra, urez beteta Portaleko itturrittik. / Sorkixa eta erradia hartu eta juan da itturrira. Ik. sorki, edarragin.  Edarria gehixago erabiltzen da erradia baiño.
edarragin iz. (TE). Artesano que hacía herradas. Isasi-Kantoian zan edarragiña. / En Isasi-Kantoia había uno que hacía herradas. Ik. edarra.
eder
1. (edar). izond. (TE). Hermoso,-a, bello,-a, guapo,-a.   Bere itxuriagaittik bistiari erabat atsegiña, mira eittekua gertatzen jakona. Arpegixa ederra eta bihotza ederragua ondiokan. / El rostro hermoso y el corazón más hermoso todavía.
2. (edar). izond. (TE). Grande, hermoso-a, espléndido,-a, magnífico,-a.   Oso ona, haundixa, aparta. Ganau ederra, Ibargaiñenian. / Hermoso el ganado de Ibargain. / Etxe ederra Indianukua. / Hermosa la casa de Indianukua. / Liz-papel latza ta leuna daukaguz, eder-ederrak dira. (Zirik 115).  Nabarmentzeko, errepikauta be erabiltzen da: eder-ederra. Jatekuekin be erabili leike, gozo-gozua aitzen emoteko.
3. (edar). izond. (OEH). Buen, buena (sentido irónico). Heure gizur hori dala-ta lotsari ederra eruan juat. (Zirik 28).
ederra egin. (edarra e(g)iñ). esap. (TE). Hacer(la) buena, liarla. Ederra ein destazu atzo gabian! / ¡Buena me has hecho anoche! / Ederra ein netsan mezatan zan artian! / ¡Buena le hice mientras estaba en misa!  Enfatikua da. Txarrerako esanguria dauka.
ederra sakatu. (edarra sakatu). esap. (TE). Engañar, burlar, meter una trola, mentir.   Engaiñatu, zirixa sartu. Ederra sakatu detsa emaztiari, balio ez daben milla pezetakuakin. / Buena le ha hecho a su mujer, con un billete simulado de mil pesetas. / Ederra sakatu zetsen. (Zirik 51).
ederrak emon. (edarrak emon). esap. (TE). Pegar, golpear, zurrar, ganar/vencer en el juego.   Zerbaittetan irabazi; jipoia emon, jo, astindu. Sagar lapurretan harrapau eta ederrak emonda bialdu zittuen. / Les cogieron robando manzanas y les devolvieron bien azotados.
ederrak hartu. (edarrak hartu). esap. (TE). Ser sacudido,-a, ser zurrado,-a, perder en el juego, sufrir una derrota. Ederrak hartuta dago, emontzallia izan arren. / Está bien vapuleado, aunque es de los que suelen darlas.
Eder iz. ber. (ETNO). Escopeta del sistema de platina corta (sin llaves).   Txispabako eskopetia. Éderrak txispabakuak dittuk.
edergarri (edargarri). iz. (TE). Adorno, ornamento, aderezo, joya, cosa bella, embellecedor. Andrazkuan edergarri, urria baiño hobe zintzotasuna. / Para adorno de la mujer, mejor que el oro la pureza. Ik. apain.
ederki (edarki). adlag. (TE). De manera hermosa, bien, magníficamente, bien, mucho. Ederki bizi izandako bizi ederra, haren mundu honetako erromerixia. / Una bella vida bellamente vivida, su peregrinación de este mundo. / Ederki, zatarki, gaizki, poliki... / Euskeraz be ederki eitten eban. (Zirik 117). Ik. ederto.  Ederto erabiltzen da gehixenbat.
ederkizun (edarkizun). iz. (TE). Adorno, ornamento, aderezo, joya, cosa bella, embellecedor. Ederkizuna ugari saltzen da oin dendan. / Bien de afeites se venden ahora en la tienda. Ik. apain, edergarri.  Ez da erabiltzen.
edertasun (edartasun). iz. (TE). Belleza, hermosura. Batzuk diru billa izaten dira; beste batzuk, edertasunan ondorik. / Unos buscan el dinero, otros van tras la belleza. / Zer sorginkerixa Dukesa horren edertasunian! (Ibilt 487).
ederto (edarto). adlag. (TE). Hermosamente, bien, magníficamente, bien, mucho. Ederto etorri zara esandako orduan! / ¡Oué bien has venido en la hora señalada! / Ederto eindako biharra soiñeku honetan! / ¡Buena labor la de este vestido! / Ederto, hobeto, txarto. Ik. ederki.
edertu edertze (edertutze) (edartu). du ad. (TE). Embellecer(se), adornar(se). Edertu dau etxe guztia milla pitxia eta gauza ederregaz. / Ha embellecido la casa con mil joyas y cosas hermosas. / Berez ederra danak, ez dau ezarrittako gauzekin edertutzia biharrik. / La (o el) que es hermosa de por sí, no necesita embellecerse con añadiduras. / Edertzia guran, askotan alperrik galdu. / Queriendo hermosearse, muchas veces se echan a perder.
ederzale (edarzale). izond. (TE). Amante de la belleza, que busca hombres o mujeres bellos,-as.   Edertasunan zalia. Neska edo mutil ederren zalia, batez be. Mendigoizalia, ederzalia, tabernazalia. / ...Ederzalia banintzan ere aspertu nintzan ederrez, nere guria eiñ nuen eta oraiñ bizi naiz negarrez!
edo (ero, eo, o). junt. (TE). O (conj).   Disjuntibua da. Hotz edo bero, baserrixak ez dau parkatzen: beti eten bako zeregiña. / Frío o calor, el caserío no perdona: siempre hay trabajo. / Ogixa ero artua, kutxan deizuna; gosiak hil bihar gara ba. / Pan o borona, lo que tenga en la panera, pues morimos de hambre.